Zeinu Hizkuntza kurtsoak

Auzitegiak arrazoia eman dio amiantoagatik hil zen langile baten alargunari

2017an hil zen Cablenorreko langilea, eta auzitegiak kalte-ordaina agindu du bere alargunarentzat.

Gasteizko auzitegi batek Cablenorreko langile baten heriotza amiantoak eragin zuela ebatzi du, mesotelioma pleurala amiantoarekin lan egiteagatik izan zuela, alegia.

Asviamie amiantoaren euskal biktimen elkarteak jakitera eman duenez, langilearen alargunari arrazoia eman dio epaitegiak. 2017an hil zen langilea urtebete lehenago atzeman zioten mesotelioma pleuralaren ondorioz.

Elkarte horren arabera, epaitegiak ebatzi du langilearen heriotza gaixotasun profesional batek eragin duela, eta alargunaren pentsioa horren araberakoa izan beharko dela, 2017ko atzeraeraginez.

Beharginak 1966tik 1997ra egin zuen lan Cablenorren, uralita teilatuak konpontzen, besteak beste, eta amiantozko adreiluak erabili ohi zituen.

Herritarren presioak Portugaleteko 94 urteko emakume baten etxetik atera ditu okupak

Progreso kalean dago etxebizitza, bizkaitar hiribilduan. Igandean topatu zuen emakumeak familia bat bertan. Ostegun gauean, dozenaka herritarrek presioa egin dute, alde egin arte.

Portugaleteko 94 urteko emakume baten etxean zegoen familia okupa batek etxetik alde egin du ostegun gauean, dozenaka herritarrek egindako presioagatik.

Etxebizitza Progreso kalean dago. Jabea igandean bueltatu zen bertara, egun batzuk senide batzuekin eman ostean, eta barruan okupak topatu zituen; haiek kuter batekin mehatxatu zuten emakumea, joateko eskatu zienean.

Auzia azaroaren 20an zen ebaztekoa, auzitegietan, eta, horrek emakumea beste etxe batera joatera behartzen zuen, baina, ostegun arratsaldean, herritarren elkarretaratze baten ostean, jakinarazi zuten okupak emakumearen ondasun batzuk saltzen hasiak zirela, Portugaleteko azoka txikian. Elkarretaratuek, orduan, etxe aurrera joatea erabaki zuten, eta presioa egiten hasi ziren, okupak joan zitezen.

Azkenean, okupek alde egitea erabaki zuten, eta 94 urteko emakumea etxera bueltatu ahal izan zen.

Gerora, hiribilduko beste bi etxe okupatutara heldu zen protesta, Zubeldia Maisua eta Abatxolo kaleetara hain zuzen, eta okupak handik ere joan ziren. Ertzaintzak polizia-bulegoetara eraman zituen, eta eginbideak ireki zizkien, jabetza pribatuaren usurpazioaren delitu bat egotzita.

Diru-sarrerak Bermatzeko Errenta 'irisgarriagoa' izateko manifestazioa Bilbon

1.000 lagunetik gora bildu dira Bilbon Eusko Jaurlaritzari DBE irisgarriago bat eskatzeko.

1.000 lagun inguru bildu dira Bilbon Pobreziaren aurkako Nazioarteko Egunean Eusko Jaurlaritzari Diru-sarrerak Bermatzeko Errenta (DBE) irisgarriago bat exijitzeko egun bizi den pobrezia egoerari aurre egiteko. Pobreziaren aurkako Eguna dela-eta, hainbat kolektibo, sindikatu eta hirugarren sektoreko sarek manifestazioa deitu dute Bizkaiko hiriburuan EAEn ere "pobrezia badela" esateko eta Eusko Jaurlaritzari DBE hobetzea eskatzeko, behar duten pertsona guztiak babesteko.

"Pobrezia, giza eskubideen arazo. DBE murrizketarik ez" leloa zuen pankarta baten atzetik, manifestazioan joan dira Moyua plazan hasi eta Eusko Jaurlaritzak Bilbon duen egoitzaraino.

Iruñeko hiru bizilagun perretxikoak janda intoxikatu dira, Errioxan

Logroñoko San Pedro ospitalean daude, San Roman de Cameros udalerrian perretxikoak jan ostean. 59 eta 64 urte arteko bi gizon eta emakume bat dira.

Iruñeko hiru bizilagun Logroñoko San Pedro ospitalera eraman dituzte Errioxako San Roman de Cameros herritik, azken orduetan perretxikoak jan ondoren, SOS Errioxak bere web orrian zehaztu duenez.

Kaltetuetako batek deitu dio SOS Errioxari ostiral honetako 01:18an, hiru pertsona gaizki zeudela jakinarazteko, eta bertaratu diren osasun-langileei esan dietenez, baliteke intoxikazio baten ondorioz jarri izana ondoezik, ordu batzuk lehenago perretxikoak jan baitituzte.

59 eta 64 urte arteko bi gizon eta emakume bat dira kaltetuak, eta Iruñean bizi dira.

Koordinazio Zentroak Errioxako Osasun Zerbitzuaren Larrialdietako Baliabideak mobilizatu ditu, eta Guardia Zibilari ere eman dio gertatutakoaren berri.

Auzitegiak arrazoia eman dio amiantoagatik hil zen langile baten alargunari

Auzitegiak arrazoia eman dio amiantoagatik hi...
Auzitegiak arrazoia eman dio amiantoagatik hil zen langile baten alargunari

2017an hil zen Cablenorreko langilea,...
1:59 min.

2017an hil zen Cablenorreko langilea, eta auzitegiak kalte-ordaina agindu du bere alargunarentzat.

Gasteizko auzitegi batek Cablenorreko langile baten heriotza amiantoak eragin zuela ebatzi du, mesotelioma pleurala amiantoarekin lan egiteagatik izan zuela, alegia. Asviamie amiantoaren euskal biktimen elkarteak jakitera eman duenez, langilearen alargunari arrazoia eman dio epaitegiak. 2017an hil zen langilea urtebete lehenago atzeman zioten mesotelioma pleuralaren ondorioz. Elkarte horren arabera, epaitegiak ebatzi du langilearen heriotza gaixotasun profesional batek eragin duela, eta alargunaren pentsioa horren araberakoa izan beharko dela, 2017ko atzeraeraginez. Beharginak 1966tik 1997ra egin zuen lan Cablenorren, uralita teilatuak konpontzen, besteak beste, eta amiantozko adreiluak erabili ohi zituen.

2019/10/18

Herritarren presioak Portugaleteko 94 urteko emakume baten etxetik atera ditu okupak

Herritarren presioak Portugaleteko 94 urteko ...
Herritarren presioak Portugaleteko 94 urteko emakume baten etxetik atera ditu okupak

Progreso kalean dago etxebizitza, biz...
2:06 min.

Progreso kalean dago etxebizitza, bizkaitar hiribilduan. Igandean topatu zuen emakumeak familia bat bertan. Ostegun gauean, dozenaka herritarrek presioa egin dute, alde egin arte.

Portugaleteko 94 urteko emakume baten etxean zegoen familia okupa batek etxetik alde egin du ostegun gauean, dozenaka herritarrek egindako presioagatik. Etxebizitza Progreso kalean dago. Jabea igandean bueltatu zen bertara, egun batzuk senide batzuekin eman ostean, eta barruan okupak topatu zituen; haiek kuter batekin mehatxatu zuten emakumea, joateko eskatu zienean. Auzia azaroaren 20an zen ebaztekoa, auzitegietan, eta, horrek emakumea beste etxe batera joatera behartzen zuen, baina, ostegun arratsaldean, herritarren elkarretaratze baten ostean, jakinarazi zuten okupak emakumearen ondasun batzuk saltzen hasiak zirela, Portugaleteko azoka txikian. Elkarretaratuek, orduan, etxe aurrera joatea erabaki zuten, eta presioa egiten hasi ziren, okupak joan zitezen. Azkenean, okupek alde egitea erabaki zuten, eta 94 urteko emakumea etxera bueltatu ahal izan zen. Gerora, hiribilduko beste bi etxe okupatutara heldu zen protesta, Zubeldia Maisua eta Abatxolo kaleetara hain zuzen, eta okupak handik ere joan ziren. Ertzaintzak polizia-bulegoetara eraman zituen, eta eginbideak ireki zizkien, jabetza pribatuaren usurpazioaren delitu bat egotzita.

2019/10/18

Diru-sarrerak Bermatzeko Errenta

Diru-sarrerak Bermatzeko Errenta 'irisgarriag...
Diru-sarrerak Bermatzeko Errenta 'irisgarriagoa' izateko manifestazioa Bilbon

1.000 lagunetik gora bildu dira Bilbo...
0:50 min.

1.000 lagunetik gora bildu dira Bilbon Eusko Jaurlaritzari DBE irisgarriago bat eskatzeko.

1.000 lagun inguru bildu dira Bilbon Pobreziaren aurkako Nazioarteko Egunean Eusko Jaurlaritzari Diru-sarrerak Bermatzeko Errenta (DBE) irisgarriago bat exijitzeko egun bizi den pobrezia egoerari aurre egiteko. Pobreziaren aurkako Eguna dela-eta, hainbat kolektibo, sindikatu eta hirugarren sektoreko sarek manifestazioa deitu dute Bizkaiko hiriburuan EAEn ere "pobrezia badela" esateko eta Eusko Jaurlaritzari DBE hobetzea eskatzeko, behar duten pertsona guztiak babesteko. "Pobrezia, giza eskubideen arazo. DBE murrizketarik ez" leloa zuen pankarta baten atzetik, manifestazioan joan dira Moyua plazan hasi eta Eusko Jaurlaritzak Bilbon duen egoitzaraino.

2019/10/18

Iruñeko hiru bizilagun perretxikoak janda intoxikatu dira, Errioxan

Iruñeko hiru bizilagun perretxikoak janda int...
Iruñeko hiru bizilagun perretxikoak janda intoxikatu dira, Errioxan

Logroñoko San Pedro ospitalean daude,...
1:00 min.

Logroñoko San Pedro ospitalean daude, San Roman de Cameros udalerrian perretxikoak jan ostean. 59 eta 64 urte arteko bi gizon eta emakume bat dira.

Iruñeko hiru bizilagun Logroñoko San Pedro ospitalera eraman dituzte Errioxako San Roman de Cameros herritik, azken orduetan perretxikoak jan ondoren, SOS Errioxak bere web orrian zehaztu duenez. Kaltetuetako batek deitu dio SOS Errioxari ostiral honetako 01:18an, hiru pertsona gaizki zeudela jakinarazteko, eta bertaratu diren osasun-langileei esan dietenez, baliteke intoxikazio baten ondorioz jarri izana ondoezik, ordu batzuk lehenago perretxikoak jan baitituzte. 59 eta 64 urte arteko bi gizon eta emakume bat dira kaltetuak, eta Iruñean bizi dira. Koordinazio Zentroak Errioxako Osasun Zerbitzuaren Larrialdietako Baliabideak mobilizatu ditu, eta Guardia Zibilari ere eman dio gertatutakoaren berri.

2019/10/18

Urria 2019
AAAOOLI
 123456
78910111213
14151617181920
21222324252627
28293031 
Iraila 2019
AAAOOLI
 1
2345678
9101112131415
16171819202122
23242526272829
30 

        2019-10-04ko bideoen artxiboa

Alokairuen batez besteko errenta hipoteka kuota baino garestiagoa da EAEn

Alokairuen batez besteko errenta hipoteka kuo...
Alokairuen batez besteko errenta hipoteka kuota baino garestiagoa da EAEn

Batez besteko errenta 651 eurokoa iza...
1:02 min.

Batez besteko errenta 651 eurokoa izan zen 2018an, eta hipoteka, aldiz, 611 eurokoa.

EAEko etxebizitza libreen alokairua 651 eurokoa izan zen batez beste iaz, hau da, aurreko urtean baino % 4 garestiago, Eusko Jaurlaritzako Etxebizitza Sailak jakinarazi duenez. Jaurlaritzak Alokairu Merkatuaren Estatistika adierazlea sortu du. Etxebizitza sailburuaren esanetan, adierazle berria “sinesgarria da eta gaurkotuago dago” alokairu merkatuaren egoera ezagutzeko. Izan ere, etxebizitzen jabeek ordaindutako bermeak hartzen dira oinarri, agentzien prezioak erabili beharrean. Horrenbestez, adierazle berriaren arabera, EAEko batez besteko alokairu kuota 651 eurokoa izan zen iaz. Hipoteken batez bestekoa, aldiz, 611 eurokoa da. Hau da, kuota hutsa kontuan hartuta eta alboko zergak eta gainerako gastuak kontuan hartu gabe, alokairua hipoteka baino garestiagoa da.

Zer ondorio izan ditzakete Trumpek iragarritako zergek euskal ekonomian?

Zer ondorio izan ditzakete Trumpek iragarrita...
Zer ondorio izan ditzakete Trumpek iragarritako zergek euskal ekonomian?

Trumpek abiatutako zerga-gerran, sekt...
1:02 min.

Trumpek abiatutako zerga-gerran, sektore aeronautikoa eta ardoaren sektorea izango lirateke kaltetuenak.

Donald Trump AEBko presidenteak Europar Batasunaren aurka iragarritako muga-zergek ondorio “kezkagarriak” izan ditzakete EAEko ekonomian, Eusko Jaurlaritzak ohartarazi duenez. Horren ildotik, sektore kaltetuena aeronautikoa izan liteke; izan ere, iaz, 245 milioi euroko salmentak egin zituzten AEBn, hau da, ekoizpen osoaren % 15. Ardoaren sektorean ere kezkatuta daude, Arabako Errioxako ekoizleak batik bat. Haientzat AEB bigarren herrialdea da salmentei dagokienez, eta hirugarrena bolumena kontuan hartuta. Iaz, milioi bat botila saldu zituzten bertan (7 milioi euro; ekoizpenaren % 30). Gainera, Italiari, Arabako Errioxaren lehiakide nagusiari, ez dio zergarik jarriko Trumpek.

Emakume bizkaitar bat eta zazpi urteko alaba hil dira Laredon, sute batean

Emakume bizkaitar bat eta zazpi urteko alaba ...
Emakume bizkaitar bat eta zazpi urteko alaba hil dira Laredon, sute batean

Neskatoa Laredoko Ospitalera eraman d...
0:57 min.

Neskatoa Laredoko Ospitalera eraman dute, baina emakumea bihotz-biriketako geldialdia izan zuen, eta medikuek ezin izan zuten ezer egin haren bizitza salbatzeko.

Derion (Bizkaia) jaiotako 49 urteko emakume bat eta zazpi urteko alaba hil dira ostiral goizaldean Laredon (Kantabria), haien etxean izandako sute batean. 112 larrialdi zerbitzuak bizilagun baten deia jaso du 01:55ean, etxebizitza horretako ate azpitik eta leihotik kea ateratzen ari zela ohartaraziz. Orduan, Laredoko suhiltzaileak, 061eko medikuak, udaltzainak eta Guardia Zibileko kideak bertaratu dira. Suhiltzaileak lekura iritsi direnean ke ugari atzeman dute etxebizitzan, 112 larrialdi zerbitzuak jakinarazi duenez.Sua itzaltzeko eta etxea aireztatzeko lanetan ari zirela, agenteek ama eta alaba aurkitu dituzte barruan, eta neskatoa atera eta Laredoko Ospitalera eraman dute, baina emakumea bihotz-biriketako geldialdia izan zuen. Arrazoi horregatik, emakumea tokian bertan suspertzen ahalegindu dira 061eko medikuak, baina ezin izan dute ezer egin haren bizitza salbatzeko.

Bost pertsona hil dira Ukrainan Vigotik zetorren abioi batek izandako istripuan

Bost pertsona hil dira Ukrainan Vigotik zetor...
Bost pertsona hil dira Ukrainan Vigotik zetorren abioi batek izandako istripuan

Hegazkinak ezinbesteko lurreratzea eg...
0:49 min.

Hegazkinak ezinbesteko lurreratzea egin behar izan du Lviv Ukrainako hirian. Hiru pertsona zaurituta daude.

Bost pertsona hil dira, eta hiru zauritu Vigotik, Galiziatik, zetorren An-12 hegazkin batek Lviv Ukrainako hirian egin duen ezinbesteko lurreratzean, Ukrainako Larrialdi Zerbitzuak jakinarazi duenez. Hegazkinean, zortzi pertsona zeuden, tripulazioko zazpi kide eta zamarekin batera zihoan beste bat, erakunde horrek zehaztu duenaren arabera. Abioia Vigo Galiziako hiriaren eta Lviven arteko bidea egiten ari zen, baina ez da helmugara iritsi, erregaia falta zuelako, Azpiegitura Ministerioak Facebooken duen orrian azaldu duenez. Lurreratze pistara heltzeko kilometro eta erdiren faltan, ezinbesteko lurreratzea egin behar izan du.