Zeinu Hizkuntza kurtsoak

Auzitegiak arrazoia eman dio amiantoagatik hil zen langile baten alargunari

2017an hil zen Cablenorreko langilea, eta auzitegiak kalte-ordaina agindu du bere alargunarentzat.

Gasteizko auzitegi batek Cablenorreko langile baten heriotza amiantoak eragin zuela ebatzi du, mesotelioma pleurala amiantoarekin lan egiteagatik izan zuela, alegia.

Asviamie amiantoaren euskal biktimen elkarteak jakitera eman duenez, langilearen alargunari arrazoia eman dio epaitegiak. 2017an hil zen langilea urtebete lehenago atzeman zioten mesotelioma pleuralaren ondorioz.

Elkarte horren arabera, epaitegiak ebatzi du langilearen heriotza gaixotasun profesional batek eragin duela, eta alargunaren pentsioa horren araberakoa izan beharko dela, 2017ko atzeraeraginez.

Beharginak 1966tik 1997ra egin zuen lan Cablenorren, uralita teilatuak konpontzen, besteak beste, eta amiantozko adreiluak erabili ohi zituen.

Herritarren presioak Portugaleteko 94 urteko emakume baten etxetik atera ditu okupak

Progreso kalean dago etxebizitza, bizkaitar hiribilduan. Igandean topatu zuen emakumeak familia bat bertan. Ostegun gauean, dozenaka herritarrek presioa egin dute, alde egin arte.

Portugaleteko 94 urteko emakume baten etxean zegoen familia okupa batek etxetik alde egin du ostegun gauean, dozenaka herritarrek egindako presioagatik.

Etxebizitza Progreso kalean dago. Jabea igandean bueltatu zen bertara, egun batzuk senide batzuekin eman ostean, eta barruan okupak topatu zituen; haiek kuter batekin mehatxatu zuten emakumea, joateko eskatu zienean.

Auzia azaroaren 20an zen ebaztekoa, auzitegietan, eta, horrek emakumea beste etxe batera joatera behartzen zuen, baina, ostegun arratsaldean, herritarren elkarretaratze baten ostean, jakinarazi zuten okupak emakumearen ondasun batzuk saltzen hasiak zirela, Portugaleteko azoka txikian. Elkarretaratuek, orduan, etxe aurrera joatea erabaki zuten, eta presioa egiten hasi ziren, okupak joan zitezen.

Azkenean, okupek alde egitea erabaki zuten, eta 94 urteko emakumea etxera bueltatu ahal izan zen.

Gerora, hiribilduko beste bi etxe okupatutara heldu zen protesta, Zubeldia Maisua eta Abatxolo kaleetara hain zuzen, eta okupak handik ere joan ziren. Ertzaintzak polizia-bulegoetara eraman zituen, eta eginbideak ireki zizkien, jabetza pribatuaren usurpazioaren delitu bat egotzita.

Diru-sarrerak Bermatzeko Errenta 'irisgarriagoa' izateko manifestazioa Bilbon

1.000 lagunetik gora bildu dira Bilbon Eusko Jaurlaritzari DBE irisgarriago bat eskatzeko.

1.000 lagun inguru bildu dira Bilbon Pobreziaren aurkako Nazioarteko Egunean Eusko Jaurlaritzari Diru-sarrerak Bermatzeko Errenta (DBE) irisgarriago bat exijitzeko egun bizi den pobrezia egoerari aurre egiteko. Pobreziaren aurkako Eguna dela-eta, hainbat kolektibo, sindikatu eta hirugarren sektoreko sarek manifestazioa deitu dute Bizkaiko hiriburuan EAEn ere "pobrezia badela" esateko eta Eusko Jaurlaritzari DBE hobetzea eskatzeko, behar duten pertsona guztiak babesteko.

"Pobrezia, giza eskubideen arazo. DBE murrizketarik ez" leloa zuen pankarta baten atzetik, manifestazioan joan dira Moyua plazan hasi eta Eusko Jaurlaritzak Bilbon duen egoitzaraino.

Iruñeko hiru bizilagun perretxikoak janda intoxikatu dira, Errioxan

Logroñoko San Pedro ospitalean daude, San Roman de Cameros udalerrian perretxikoak jan ostean. 59 eta 64 urte arteko bi gizon eta emakume bat dira.

Iruñeko hiru bizilagun Logroñoko San Pedro ospitalera eraman dituzte Errioxako San Roman de Cameros herritik, azken orduetan perretxikoak jan ondoren, SOS Errioxak bere web orrian zehaztu duenez.

Kaltetuetako batek deitu dio SOS Errioxari ostiral honetako 01:18an, hiru pertsona gaizki zeudela jakinarazteko, eta bertaratu diren osasun-langileei esan dietenez, baliteke intoxikazio baten ondorioz jarri izana ondoezik, ordu batzuk lehenago perretxikoak jan baitituzte.

59 eta 64 urte arteko bi gizon eta emakume bat dira kaltetuak, eta Iruñean bizi dira.

Koordinazio Zentroak Errioxako Osasun Zerbitzuaren Larrialdietako Baliabideak mobilizatu ditu, eta Guardia Zibilari ere eman dio gertatutakoaren berri.

Auzitegiak arrazoia eman dio amiantoagatik hil zen langile baten alargunari

Auzitegiak arrazoia eman dio amiantoagatik hi...
Auzitegiak arrazoia eman dio amiantoagatik hil zen langile baten alargunari

2017an hil zen Cablenorreko langilea,...
1:59 min.

2017an hil zen Cablenorreko langilea, eta auzitegiak kalte-ordaina agindu du bere alargunarentzat.

Gasteizko auzitegi batek Cablenorreko langile baten heriotza amiantoak eragin zuela ebatzi du, mesotelioma pleurala amiantoarekin lan egiteagatik izan zuela, alegia. Asviamie amiantoaren euskal biktimen elkarteak jakitera eman duenez, langilearen alargunari arrazoia eman dio epaitegiak. 2017an hil zen langilea urtebete lehenago atzeman zioten mesotelioma pleuralaren ondorioz. Elkarte horren arabera, epaitegiak ebatzi du langilearen heriotza gaixotasun profesional batek eragin duela, eta alargunaren pentsioa horren araberakoa izan beharko dela, 2017ko atzeraeraginez. Beharginak 1966tik 1997ra egin zuen lan Cablenorren, uralita teilatuak konpontzen, besteak beste, eta amiantozko adreiluak erabili ohi zituen.

2019/10/18

Herritarren presioak Portugaleteko 94 urteko emakume baten etxetik atera ditu okupak

Herritarren presioak Portugaleteko 94 urteko ...
Herritarren presioak Portugaleteko 94 urteko emakume baten etxetik atera ditu okupak

Progreso kalean dago etxebizitza, biz...
2:06 min.

Progreso kalean dago etxebizitza, bizkaitar hiribilduan. Igandean topatu zuen emakumeak familia bat bertan. Ostegun gauean, dozenaka herritarrek presioa egin dute, alde egin arte.

Portugaleteko 94 urteko emakume baten etxean zegoen familia okupa batek etxetik alde egin du ostegun gauean, dozenaka herritarrek egindako presioagatik. Etxebizitza Progreso kalean dago. Jabea igandean bueltatu zen bertara, egun batzuk senide batzuekin eman ostean, eta barruan okupak topatu zituen; haiek kuter batekin mehatxatu zuten emakumea, joateko eskatu zienean. Auzia azaroaren 20an zen ebaztekoa, auzitegietan, eta, horrek emakumea beste etxe batera joatera behartzen zuen, baina, ostegun arratsaldean, herritarren elkarretaratze baten ostean, jakinarazi zuten okupak emakumearen ondasun batzuk saltzen hasiak zirela, Portugaleteko azoka txikian. Elkarretaratuek, orduan, etxe aurrera joatea erabaki zuten, eta presioa egiten hasi ziren, okupak joan zitezen. Azkenean, okupek alde egitea erabaki zuten, eta 94 urteko emakumea etxera bueltatu ahal izan zen. Gerora, hiribilduko beste bi etxe okupatutara heldu zen protesta, Zubeldia Maisua eta Abatxolo kaleetara hain zuzen, eta okupak handik ere joan ziren. Ertzaintzak polizia-bulegoetara eraman zituen, eta eginbideak ireki zizkien, jabetza pribatuaren usurpazioaren delitu bat egotzita.

2019/10/18

Diru-sarrerak Bermatzeko Errenta

Diru-sarrerak Bermatzeko Errenta 'irisgarriag...
Diru-sarrerak Bermatzeko Errenta 'irisgarriagoa' izateko manifestazioa Bilbon

1.000 lagunetik gora bildu dira Bilbo...
0:50 min.

1.000 lagunetik gora bildu dira Bilbon Eusko Jaurlaritzari DBE irisgarriago bat eskatzeko.

1.000 lagun inguru bildu dira Bilbon Pobreziaren aurkako Nazioarteko Egunean Eusko Jaurlaritzari Diru-sarrerak Bermatzeko Errenta (DBE) irisgarriago bat exijitzeko egun bizi den pobrezia egoerari aurre egiteko. Pobreziaren aurkako Eguna dela-eta, hainbat kolektibo, sindikatu eta hirugarren sektoreko sarek manifestazioa deitu dute Bizkaiko hiriburuan EAEn ere "pobrezia badela" esateko eta Eusko Jaurlaritzari DBE hobetzea eskatzeko, behar duten pertsona guztiak babesteko. "Pobrezia, giza eskubideen arazo. DBE murrizketarik ez" leloa zuen pankarta baten atzetik, manifestazioan joan dira Moyua plazan hasi eta Eusko Jaurlaritzak Bilbon duen egoitzaraino.

2019/10/18

Iruñeko hiru bizilagun perretxikoak janda intoxikatu dira, Errioxan

Iruñeko hiru bizilagun perretxikoak janda int...
Iruñeko hiru bizilagun perretxikoak janda intoxikatu dira, Errioxan

Logroñoko San Pedro ospitalean daude,...
1:00 min.

Logroñoko San Pedro ospitalean daude, San Roman de Cameros udalerrian perretxikoak jan ostean. 59 eta 64 urte arteko bi gizon eta emakume bat dira.

Iruñeko hiru bizilagun Logroñoko San Pedro ospitalera eraman dituzte Errioxako San Roman de Cameros herritik, azken orduetan perretxikoak jan ondoren, SOS Errioxak bere web orrian zehaztu duenez. Kaltetuetako batek deitu dio SOS Errioxari ostiral honetako 01:18an, hiru pertsona gaizki zeudela jakinarazteko, eta bertaratu diren osasun-langileei esan dietenez, baliteke intoxikazio baten ondorioz jarri izana ondoezik, ordu batzuk lehenago perretxikoak jan baitituzte. 59 eta 64 urte arteko bi gizon eta emakume bat dira kaltetuak, eta Iruñean bizi dira. Koordinazio Zentroak Errioxako Osasun Zerbitzuaren Larrialdietako Baliabideak mobilizatu ditu, eta Guardia Zibilari ere eman dio gertatutakoaren berri.

2019/10/18

Urria 2019
AAAOOLI
 123456
78910111213
14151617181920
21222324252627
28293031 
Iraila 2019
AAAOOLI
 1
2345678
9101112131415
16171819202122
23242526272829
30 

        2019-10-08ko bideoen artxiboa

Gizon bat atxilotu dute Gasteizen, bikotekideari eraso egitea egotzita

Gizon bat atxilotu dute Gasteizen, bikotekide...
Gizon bat atxilotu dute Gasteizen, bikotekideari eraso egitea egotzita

Udaltzaingoak Alde Zaharreko bizilagu...
0:57 min.

Udaltzaingoak Alde Zaharreko bizilagun baten deia jaso zuen, etxebizitza batean bikote baten eztabaida gogorra entzun zuela eta emakumea laguntza eskatzen ari zela ohartaraziz.

Gasteizko Udaltzaingoak 24 urteko gazte bat atxilotu du, genero-indarkeria leporatuta, emakume bati eraso egin ostean, Gasteizko Udalak astearte honetan jakinarazi duenez. Udaltzaingoak Alde Zaharreko bizilagun baten deia jaso zuen, etxebizitza batean bikote baten eztabaida gogorra entzun zuela eta emakumea laguntza eskatzen ari zela ohartaraziz. Hala, lekura bertaratu ziren udaltzainek atondoan aurkitu zuten bikotea. Biek aitortu zuten familia-arrazoiengatik eztabaida izan zutela, eta une jakin batean gizonak emakumeari eraso egin ziola. Biktimak zituen zauriak ikusita, udaltzainek ustezko erasotzailea atxilotu zuten. Orduan, patruila batek ospitalera eraman zuen emakumea, eta, ondoren, salaketa jartzera lagundu zion.

Gizon bat atxilotu dute Agurainen, emakume bati aizto batekin eraso egitea leporatuta

Gizon bat atxilotu dute Agurainen, emakume ba...
Gizon bat atxilotu dute Agurainen, emakume bati aizto batekin eraso egitea leporatuta

Atxilotuak bultzada eman zion emakume...
1:03 min.

Atxilotuak bultzada eman zion emakumearen nebari, mozkortuta zegoela, eta tabernatik kanporatu zuten, baina minutu batzuk geroago itzuli zen, gizon horri aizto batekin eraso egiteko asmoz.

43 urteko gizon bat atxilotu dute Agurainen, emakume bati sabelean aizto batekin eraso egitea egotzita, Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak astearte honetan jakinarazi duenez. Erasoa igandean jazo zen, Aguraingo taberna batean. 02:00ak aldera, Ertzaintzaren patruila bati bertaratzeko eskatu zioten, emakume batek eraso matxista jasan baitzuen. Agenteak berehala iritsi ziren, eta biktima senide batzuekin topatu zuten, ustezko erasotzailearen beste lagun batzuekin eztabaidan. Gizonak sukaldeko aizto batekin sabelean eraso ziola jakinarazi ondoren, beharrezko ikerketa egindakoan, Gasteizen aurkitu zuten ustezko erasotzailea, eta atxilotu eta ertzain-etxera eraman zuten. Salaketaren arabera, atxilotuak emakumearen neba bultzatu zuen, mozkortuta zegoela, eta, hori dela eta, tabernatik kanporatu zuten. Minutu batzuk geroago, ordea, erasotzailea itzuli egin zen, eta gizon horri aizto batekin eraso egiten saiatu zen. Emakumearen senideek hari erasotzea eragotzi zioten, baina emakumeari eraso zion orduan, aiztoa sabelaldean sartuta.

Zaballako kartzelan 2019an izandako bosgarren heriotza salatu du Salhaketak

Zaballako kartzelan 2019an izandako bosgarren...
Zaballako kartzelan 2019an izandako bosgarren heriotza salatu du Salhaketak

Irailaren 21ean, preso donostiar bat ...
1:01 min.

Irailaren 21ean, preso donostiar bat hil zen arabar espetxean. Salhaketak gaitzetsi du kartzelan izandako heriotzen inguruan "opakutasuna eta informaziorik eza" egoten dela.

Salhaketa presoen eskubideen aldeko elkarteak elkarretaratzea egin du astearte honetan Gasteizen, Espainiako Gobernuak EAEn duen Ordezkaritzaren egoitzaren aurrean, salatzeko Zaballako kartzelan 2019an izandako bosgarren heriotza. Hildakoa, A. F. N., 50 bat urteko donostiarra bera, irailaren 21ean hil zen, antza droga-gaindosi baten ondorioz; hala dio Salhaketak, kartzelaren eta funtzionarioen iturriak aipatuta. Dena dela, Salhaketak nabarmendu du kartzelan izandako heriotzetan "opakutasuna eta informaziorik eza" egoten dela. Gehitu duenez, heriotza hau sei egunen buruan eman zuten jakitera, eta iraileko aste horretan bertan beste preso bat ospitaleratu behar izan zutela, larri, "ustezko suizidio-saiakera bat tarteko".