Zeinu Hizkuntza kurtsoak

Eusko Jaurlaritzak 102,5 milioi zuzenduko dizkie bekei eta ikasketarako laguntzei

Jaurlaritzako sailburuek aurrekontuaren ildo nagusiak azaldu dituzte. Nolanahi ere, ez dago ziurtatuta egitasmoak aurrera egitea, EAJ eta PSE-EE gutxiengoan ari direlako gobernatzen.

Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza Sailak 102,5 milioi zuzenduko dizkie bekei eta ikasketarako laguntzei 2020an, hurrengo egunerako prestatu dituen Aurrekontuen barnean.

Aipatutako 102,5 milioi horietatik, 57 daude jasota unibertsitatez kanpoko beketarako (garraioa, jantokia, materialak edo egoitza, besteak beste); kopuru hori, baina, handitu egingo da, baldintzak betetzen dituzten familia guztiek dagokien beka jaso dezaten, Hezkuntza Sailak zehaztu duenez.

Unibertsitate-beken barruan, Cristina Uriartek zuzendutako Sailak nabarmentzen du "ikasleen nazioarteko mugikortasunerako partida % 15,6 igo dela"; halaber, IkasIker programari zuzendutako partidak ere gora egin du, % 9; Euskal Unibertsitate Sistemako ikasleek bikaintasuneko ikerketa-taldeetan parte hartu ahal izatea sustatzen du azken programa horrek.

Bestalde, Hezkuntza Sailak Haurreskolen Partzuergora zuzendutako aurrekontu-saila handitzea aurreikusi du. 47,5 milioi eurokoa izango da 2020an. Halaber, 18.000 euro baino gutxiagoko diru-sarrerak dituzten familietako seme-alabentzat doakoa izango da haurreskola.

Horrez gain, Cristina Uriarte Hezkuntza sailburuak ondoko helburuak aipatu ditu: hezkuntzarako sarbidea bermatzea, jaiotza-tasak gora egitea lortzea eta lana eta familia kontziliatzeko neurriak indartzea.Haurreskola pribatuetara 26,5 milioi euro bideratuko dituztela ere jakinarazi du.

Berdintasun politikak sustatzeko, berriz, 72 milioi eurotik gorako inbertsioa egingo dutela esan du.

Sanchezen eta Iglesiasen kontuak inbestidurari begira

PSOEk eta Unidas Podemosek 155 boto dituzte guztira, 176ko gehiengo absolututik urrun, baina inbestidura lor dezakete hainbat alderdiren abstentzioa bermatuz gero.

Pedro Sanchez PSOEren buruak eta Pablo Iglesias Unidas Podemosenak sinatu duten koalizio gobernurako aurreakordioak Kongresuaren iragazkia pasatu behar du oraindik, hau da, Behe Ganberan gehiengoak argi berdea eman behar dio buruzagi sozialistaren inbestidurari.

Itun horren xehetasunak ixteko eta ministerioak eta ardurak banatzeko zain, inbestidurak dagoeneko 159 aldeko boto izango lituzke, lehenengo bozketan eskatzen den gehiengo osotik urrun.

PSOErenak 120 boto dira; Unidas Podemosenak, 35; PRCrena, bat; eta Mas Pais eta Compromisenak, hiru. Azken horiek, akordioa sinatu ez badute ere, gobernu aurrerakoiari babesa emateko konpromisoa agertu dute uneoro.

159 babes horiekin, Pedro Sanchezek inbestidura lor lezake bigarren itzulian, aldeko botoak kontrakoak baino gehiago izatea lortzen badu. Horretarako, ERCren, Ciudadanosen, EAJren, CCren, EH Bilduren, BNGren eta Teruel Existeren abstentzioa beharko luke.

Kasu horretan, PPren, Voxen, Navarra Sumaren, JxCaten eta Cupen aurkako botoak 152 izango lirateke. Ciudadanosek Sanchezen aurka bozkatzea erabakiz gero, abstentziotik baiezkora pasatu beharko lirateke inbestidurako bigarren itzuliko bozketan.

Gizon batek sexu-erasoa egin dio emakume bati Durangon

Erasoa astearte gauean gertatu da. Ustezko erasotzailea, 24 urtekoa bera, atxilotu dute.

24 urteko gizon batek sexu-erasoa egin dio emakume bati Durangon astearte gauean, Ertzaintzaren iturriek eitb.eus-i baieztatu diotenez.

Erasoa astearte gauean izan da, bizkaitar udalerrian. Ertzaintzak atxilotu egin du ustezko erasotzailea.

Israelek Yihad Islamikoaren helburuak bonbardatu ditu

Israelek "egoera berezia" iragarri du tiro trukearen ostean; bost palestinar hil dira.

Israelgo armadak Yihad Islamikoaren hainbat helburu bonbardatu ditu Gazatik dozenaka jaurtigai jaurti ostean. Israelek talde armatu palestinarreko goi kargudun bat hil du Gazako Zerrendan, azken asteotan Israelen aurka jaurtitako jaurtigaien arduraduna izan dena.

"Terroristek Gazatik zibil israeldarren aurka jaurtigaiak jaurtitzen dituztenean, bereizi gabe egiten dute. Hegazkin militarrek Yihad Islamikoaren aurka Gazan egitear dutena ez da nolanahikoa ", gaineratu du. "Armadak Yihad Islamikoaren helburu terroristei eraso egin die Gazan, entrenamendurako konplexuak, armak fabrikatzeko lurpeko instalazioak eta armak biltegiratzeko instalazioak barne", zehaztu du.

Bestalde, Israelgo Defentsa ministro berriak "egoera berezia" iragarri du 48 orduz Gazako zerrendako 80 kilometroko erradioan dauden eremu guztietan, egunean zehar dozenaka jaurtigai jaurti dituztelako, eta horrek bost palestinar hilda eta dozenaka zauritu utzi dituelako.

Eusko Jaurlaritzak 102,5 milioi zuzenduko dizkie bekei eta ikasketarako laguntzei

Eusko Jaurlaritzak 102,5 milioi zuzenduko diz...
Eusko Jaurlaritzak 102,5 milioi zuzenduko dizkie bekei eta ikasketarako laguntzei

Jaurlaritzako sailburuek aurrekontuar...
2:08 min.

Jaurlaritzako sailburuek aurrekontuaren ildo nagusiak azaldu dituzte. Nolanahi ere, ez dago ziurtatuta egitasmoak aurrera egitea, EAJ eta PSE-EE gutxiengoan ari direlako gobernatzen.

Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza Sailak 102,5 milioi zuzenduko dizkie bekei eta ikasketarako laguntzei 2020an, hurrengo egunerako prestatu dituen Aurrekontuen barnean. Aipatutako 102,5 milioi horietatik, 57 daude jasota unibertsitatez kanpoko beketarako (garraioa, jantokia, materialak edo egoitza, besteak beste); kopuru hori, baina, handitu egingo da, baldintzak betetzen dituzten familia guztiek dagokien beka jaso dezaten, Hezkuntza Sailak zehaztu duenez. Unibertsitate-beken barruan, Cristina Uriartek zuzendutako Sailak nabarmentzen du "ikasleen nazioarteko mugikortasunerako partida % 15,6 igo dela"; halaber, IkasIker programari zuzendutako partidak ere gora egin du, % 9; Euskal Unibertsitate Sistemako ikasleek bikaintasuneko ikerketa-taldeetan parte hartu ahal izatea sustatzen du azken programa horrek. Bestalde, Hezkuntza Sailak Haurreskolen Partzuergora zuzendutako aurrekontu-saila handitzea aurreikusi du. 47,5 milioi eurokoa izango da 2020an. Halaber, 18.000 euro baino gutxiagoko diru-sarrerak dituzten familietako seme-alabentzat doakoa izango da haurreskola. Horrez gain, Cristina Uriarte Hezkuntza sailburuak ondoko helburuak aipatu ditu: hezkuntzarako sarbidea bermatzea, jaiotza-tasak gora egitea lortzea eta lana eta familia kontziliatzeko neurriak indartzea.Haurreskola pribatuetara 26,5 milioi euro bideratuko dituztela ere jakinarazi du. Berdintasun politikak sustatzeko, berriz, 72 milioi eurotik gorako inbertsioa egingo dutela esan du.

2019/11/13

Sanchezen eta Iglesiasen kontuak inbestidurari begira

Sanchezen eta Iglesiasen kontuak inbestidurar...
Sanchezen eta Iglesiasen kontuak inbestidurari begira

PSOEk eta Unidas Podemosek 155 boto d...
1:49 min.

PSOEk eta Unidas Podemosek 155 boto dituzte guztira, 176ko gehiengo absolututik urrun, baina inbestidura lor dezakete hainbat alderdiren abstentzioa bermatuz gero.

Pedro Sanchez PSOEren buruak eta Pablo Iglesias Unidas Podemosenak sinatu duten koalizio gobernurako aurreakordioak Kongresuaren iragazkia pasatu behar du oraindik, hau da, Behe Ganberan gehiengoak argi berdea eman behar dio buruzagi sozialistaren inbestidurari. Itun horren xehetasunak ixteko eta ministerioak eta ardurak banatzeko zain, inbestidurak dagoeneko 159 aldeko boto izango lituzke, lehenengo bozketan eskatzen den gehiengo osotik urrun. PSOErenak 120 boto dira; Unidas Podemosenak, 35; PRCrena, bat; eta Mas Pais eta Compromisenak, hiru. Azken horiek, akordioa sinatu ez badute ere, gobernu aurrerakoiari babesa emateko konpromisoa agertu dute uneoro. 159 babes horiekin, Pedro Sanchezek inbestidura lor lezake bigarren itzulian, aldeko botoak kontrakoak baino gehiago izatea lortzen badu. Horretarako, ERCren, Ciudadanosen, EAJren, CCren, EH Bilduren, BNGren eta Teruel Existeren abstentzioa beharko luke. Kasu horretan, PPren, Voxen, Navarra Sumaren, JxCaten eta Cupen aurkako botoak 152 izango lirateke. Ciudadanosek Sanchezen aurka bozkatzea erabakiz gero, abstentziotik baiezkora pasatu beharko lirateke inbestidurako bigarren itzuliko bozketan.

2019/11/13

Gizon batek sexu-erasoa egin dio emakume bati Durangon

Gizon batek sexu-erasoa egin dio emakume bati...
Gizon batek sexu-erasoa egin dio emakume bati Durangon

Erasoa astearte gauean gertatu da. Us...
0:18 min.

Erasoa astearte gauean gertatu da. Ustezko erasotzailea, 24 urtekoa bera, atxilotu dute.

24 urteko gizon batek sexu-erasoa egin dio emakume bati Durangon astearte gauean, Ertzaintzaren iturriek eitb.eus-i baieztatu diotenez. Erasoa astearte gauean izan da, bizkaitar udalerrian. Ertzaintzak atxilotu egin du ustezko erasotzailea.

2019/11/13

Israelek Yihad Islamikoaren helburuak bonbardatu ditu

Israelek Yihad Islamikoaren helburuak bonbard...
Israelek Yihad Islamikoaren helburuak bonbardatu ditu

Israelek "egoera berezia" iragarri du...
1:27 min.

Israelek "egoera berezia" iragarri du tiro trukearen ostean; bost palestinar hil dira.

Israelgo armadak Yihad Islamikoaren hainbat helburu bonbardatu ditu Gazatik dozenaka jaurtigai jaurti ostean. Israelek talde armatu palestinarreko goi kargudun bat hil du Gazako Zerrendan, azken asteotan Israelen aurka jaurtitako jaurtigaien arduraduna izan dena. "Terroristek Gazatik zibil israeldarren aurka jaurtigaiak jaurtitzen dituztenean, bereizi gabe egiten dute. Hegazkin militarrek Yihad Islamikoaren aurka Gazan egitear dutena ez da nolanahikoa ", gaineratu du. "Armadak Yihad Islamikoaren helburu terroristei eraso egin die Gazan, entrenamendurako konplexuak, armak fabrikatzeko lurpeko instalazioak eta armak biltegiratzeko instalazioak barne", zehaztu du. Bestalde, Israelgo Defentsa ministro berriak "egoera berezia" iragarri du 48 orduz Gazako zerrendako 80 kilometroko erradioan dauden eremu guztietan, egunean zehar dozenaka jaurtigai jaurti dituztelako, eta horrek bost palestinar hilda eta dozenaka zauritu utzi dituelako.

2019/11/13

Azaroa 2019
AAAOOLI
 123
45678910
11121314151617
18192021222324
252627282930 
Urria 2019
AAAOOLI
 123456
78910111213
14151617181920
21222324252627
28293031 

        2019-10-16ko bideoen artxiboa

Euskal pentsiodunak Madrilgo kaleak zeharkatzen ari dira,

Euskal pentsiodunak Madrilgo kaleak zeharkatz...
Euskal pentsiodunak Madrilgo kaleak zeharkatzen ari dira, 'neurriak' eskatzeko

Asteazken honetan elkarretaratzea egi...
1:07 min.

Asteazken honetan elkarretaratzea egingo dute Diputatuen Kongresuaren aurrean, agintari politikoei pentsio duinak eskatzeko.

Euskal Herriko 50 bat pentsiodun Madrilen dira jada, eta pentsio duinen alde berehalako "neurri zehatzak" hartzea eskatuko diete gaur agintariei. Irailaren 23an abiatu ziren Bilbotik, eta oinez egin dute bidea. Egun berean, beste martxa bat Cadizetik atera zen, eta pentsiodunen bi zutabeak Madrilen batu dira. Horrela, goizean elkarretaratzea egingo dute Diputatuen Kongresuaren aurrean, pentsio duinak aldarrikatzeko eta agintari politikoei "herritarren arazoak bere gain hartzea" eskatzeko. Iritsi direnean, elkarretaratze jendetsua sortu da, eta plaza bete du, asteazken goizean, 11:00etan, Puerta del Soletik Diputatuen Kongresura egingo duten manifestazioaren atariko. Pentsio Sistema Publikoa Defendatzeko Estatuko Koordinatzaileak antolatu du protesta. Pentsiodunen eskariak jasotzen zituzten kartelak eskuetan, oihuka egin dituzte hainbat metro, ikurrinak eta Andaluziako banderak nagusi ziren marxa batean.

Gurasoen federazioek bitartekaritza lana eskatu diote Eusko Jaurlaritzari

Gurasoen federazioek bitartekaritza lana eska...
Gurasoen federazioek bitartekaritza lana eskatu diote Eusko Jaurlaritzari

Gurasoen babesa ez dutela ohartarazi ...
1:56 min.

Gurasoen babesa ez dutela ohartarazi diete sindikatuei "eskatutakoa gehiegizkoa baita". Jaurlaritzari ere grebaren aurrean hezkuntza eskubidea bermatzeko eskatu diote.

Gizarte ekimeneko itunpeko hezkuntzaren grebaren harira kaltetutako ikasleen gurasoen federazioek gatazkan bitartekari lana egiteko eskatu diote Eusko Jaurlaritzako Lan Sailari, seme-alabak "txanpon truke gisa" erabiltzen ari direlako. Gurasoen elkarteek (FECAPP, BIDELAGUN, EIGEF, FEGUIAPA, UFEPA eta FAPACNE) agiri batean azaldu dutenez, ez dituzte sindikatuen eskariak babesten "neurrigabeak direlako". Gainera, gatazka honetan "kaltetu bakarrak" euren seme-alabak direla esan dute, eskolei presioa egiteko ikasleak "bahitu eta txanpon truke gisa" erabiltzen ari baitira. "Konstituzioak grebarako eskubidea jasotzen du, baita hezkuntzarako eskubidea ere", eta eskubide hori "urratzen ari dira". Horrenbestez, "gure seme-alaben hezkuntzarako eskubidea bermatzeko beharrezko neurri guztiak abian jartzeko" eskatu diote Eusko Jaurlaritzari. Bestalde, gurasoen elkarteek esan dute ez dutela ulertzen zergatik ezin duten ikastolek adostutako aurreakordioaren antzeko neurririk adostu. Halaber, patronalari "gatazka berehala konpontzeko" eskatu diote, eta akordioa adosteko gai ez badira, "bitartekari baten lana eskatzeko" agindu diote. Horren harira, "egoera eutsiezin hori ofizioz kudeatzen hasteko" eskatu diote Eusko Jaurlaritzako Lan Sailari, eta "egoera konpontzeko neurriak har ditzala" eskatu diote Hezkuntza Sailari ere.

Bi atxilotu Gasteizen, hainbat etxetan lapurreta egitea egotzita

Bi atxilotu Gasteizen, hainbat etxetan lapurr...
Bi atxilotu Gasteizen, hainbat etxetan lapurreta egitea egotzita

Ertzaintzaren ustez, etxebizitzetan l...
1:32 min.

Ertzaintzaren ustez, etxebizitzetan lapurretak egiten zituen talde bateko kideak dira.

Urriaren 7an, 21 eta 26 urteko bi emakume atxilotu dituen Ertzaintzak Gasteizen, etxebizitzetan lapurretak egiten zituen talde bateko kideak izatea egotzita, Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak jakinarazi duenez. Antza denez, etxe batean lapurreta egin ostean Judizmendiko parkean lapurtutakoa aztertzen ari zirela atzeman zituzten. Ertzaintzaren ustez, bi atxilotuak azken hamar urteotan Gasteizen noizbehinka lapurretak egiten dituen talde bateko kideak dira. Astelehenean, etxeetan lapurretak egiteagatik aurrekari polizialak zituen pertsona bat ikusi zuen Ertzaintzako patruila batek Gasteizen, eta hura zaintzeari ekin zioten. Lan horiek egiten ari zirela, agenteek beste emakume batekin zegoela ikusi zuten. Agenteak jarraipena egiten ari zirela, bi emakumeak atari batean sartzen ikusi zituzten, eta handik irtendakoan, Judimendiko parkeko banku batean eseri, eta etxebizitzaren batean ostu omen zutena aztertzen hasi ziren. Hori ikusita, agenteek identifikatu eta atxilotu egin zituzten. Bi atxilotuak asteazkenean epaitu zituzten Gasteizko Guardiako Epaitegian, eta urtebete eta lau hilabeteko espetxe zigorra ezarri zien epaileak. Aske utzi dituzte.