Zeinu Hizkuntza kurtsoak

Eusko Jaurlaritzak 102,5 milioi zuzenduko dizkie bekei eta ikasketarako laguntzei

Jaurlaritzako sailburuek aurrekontuaren ildo nagusiak azaldu dituzte. Nolanahi ere, ez dago ziurtatuta egitasmoak aurrera egitea, EAJ eta PSE-EE gutxiengoan ari direlako gobernatzen.

Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza Sailak 102,5 milioi zuzenduko dizkie bekei eta ikasketarako laguntzei 2020an, hurrengo egunerako prestatu dituen Aurrekontuen barnean.

Aipatutako 102,5 milioi horietatik, 57 daude jasota unibertsitatez kanpoko beketarako (garraioa, jantokia, materialak edo egoitza, besteak beste); kopuru hori, baina, handitu egingo da, baldintzak betetzen dituzten familia guztiek dagokien beka jaso dezaten, Hezkuntza Sailak zehaztu duenez.

Unibertsitate-beken barruan, Cristina Uriartek zuzendutako Sailak nabarmentzen du "ikasleen nazioarteko mugikortasunerako partida % 15,6 igo dela"; halaber, IkasIker programari zuzendutako partidak ere gora egin du, % 9; Euskal Unibertsitate Sistemako ikasleek bikaintasuneko ikerketa-taldeetan parte hartu ahal izatea sustatzen du azken programa horrek.

Bestalde, Hezkuntza Sailak Haurreskolen Partzuergora zuzendutako aurrekontu-saila handitzea aurreikusi du. 47,5 milioi eurokoa izango da 2020an. Halaber, 18.000 euro baino gutxiagoko diru-sarrerak dituzten familietako seme-alabentzat doakoa izango da haurreskola.

Horrez gain, Cristina Uriarte Hezkuntza sailburuak ondoko helburuak aipatu ditu: hezkuntzarako sarbidea bermatzea, jaiotza-tasak gora egitea lortzea eta lana eta familia kontziliatzeko neurriak indartzea.Haurreskola pribatuetara 26,5 milioi euro bideratuko dituztela ere jakinarazi du.

Berdintasun politikak sustatzeko, berriz, 72 milioi eurotik gorako inbertsioa egingo dutela esan du.

Sanchezen eta Iglesiasen kontuak inbestidurari begira

PSOEk eta Unidas Podemosek 155 boto dituzte guztira, 176ko gehiengo absolututik urrun, baina inbestidura lor dezakete hainbat alderdiren abstentzioa bermatuz gero.

Pedro Sanchez PSOEren buruak eta Pablo Iglesias Unidas Podemosenak sinatu duten koalizio gobernurako aurreakordioak Kongresuaren iragazkia pasatu behar du oraindik, hau da, Behe Ganberan gehiengoak argi berdea eman behar dio buruzagi sozialistaren inbestidurari.

Itun horren xehetasunak ixteko eta ministerioak eta ardurak banatzeko zain, inbestidurak dagoeneko 159 aldeko boto izango lituzke, lehenengo bozketan eskatzen den gehiengo osotik urrun.

PSOErenak 120 boto dira; Unidas Podemosenak, 35; PRCrena, bat; eta Mas Pais eta Compromisenak, hiru. Azken horiek, akordioa sinatu ez badute ere, gobernu aurrerakoiari babesa emateko konpromisoa agertu dute uneoro.

159 babes horiekin, Pedro Sanchezek inbestidura lor lezake bigarren itzulian, aldeko botoak kontrakoak baino gehiago izatea lortzen badu. Horretarako, ERCren, Ciudadanosen, EAJren, CCren, EH Bilduren, BNGren eta Teruel Existeren abstentzioa beharko luke.

Kasu horretan, PPren, Voxen, Navarra Sumaren, JxCaten eta Cupen aurkako botoak 152 izango lirateke. Ciudadanosek Sanchezen aurka bozkatzea erabakiz gero, abstentziotik baiezkora pasatu beharko lirateke inbestidurako bigarren itzuliko bozketan.

Gizon batek sexu-erasoa egin dio emakume bati Durangon

Erasoa astearte gauean gertatu da. Ustezko erasotzailea, 24 urtekoa bera, atxilotu dute.

24 urteko gizon batek sexu-erasoa egin dio emakume bati Durangon astearte gauean, Ertzaintzaren iturriek eitb.eus-i baieztatu diotenez.

Erasoa astearte gauean izan da, bizkaitar udalerrian. Ertzaintzak atxilotu egin du ustezko erasotzailea.

Israelek Yihad Islamikoaren helburuak bonbardatu ditu

Israelek "egoera berezia" iragarri du tiro trukearen ostean; bost palestinar hil dira.

Israelgo armadak Yihad Islamikoaren hainbat helburu bonbardatu ditu Gazatik dozenaka jaurtigai jaurti ostean. Israelek talde armatu palestinarreko goi kargudun bat hil du Gazako Zerrendan, azken asteotan Israelen aurka jaurtitako jaurtigaien arduraduna izan dena.

"Terroristek Gazatik zibil israeldarren aurka jaurtigaiak jaurtitzen dituztenean, bereizi gabe egiten dute. Hegazkin militarrek Yihad Islamikoaren aurka Gazan egitear dutena ez da nolanahikoa ", gaineratu du. "Armadak Yihad Islamikoaren helburu terroristei eraso egin die Gazan, entrenamendurako konplexuak, armak fabrikatzeko lurpeko instalazioak eta armak biltegiratzeko instalazioak barne", zehaztu du.

Bestalde, Israelgo Defentsa ministro berriak "egoera berezia" iragarri du 48 orduz Gazako zerrendako 80 kilometroko erradioan dauden eremu guztietan, egunean zehar dozenaka jaurtigai jaurti dituztelako, eta horrek bost palestinar hilda eta dozenaka zauritu utzi dituelako.

Eusko Jaurlaritzak 102,5 milioi zuzenduko dizkie bekei eta ikasketarako laguntzei

Eusko Jaurlaritzak 102,5 milioi zuzenduko diz...
Eusko Jaurlaritzak 102,5 milioi zuzenduko dizkie bekei eta ikasketarako laguntzei

Jaurlaritzako sailburuek aurrekontuar...
2:08 min.

Jaurlaritzako sailburuek aurrekontuaren ildo nagusiak azaldu dituzte. Nolanahi ere, ez dago ziurtatuta egitasmoak aurrera egitea, EAJ eta PSE-EE gutxiengoan ari direlako gobernatzen.

Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza Sailak 102,5 milioi zuzenduko dizkie bekei eta ikasketarako laguntzei 2020an, hurrengo egunerako prestatu dituen Aurrekontuen barnean. Aipatutako 102,5 milioi horietatik, 57 daude jasota unibertsitatez kanpoko beketarako (garraioa, jantokia, materialak edo egoitza, besteak beste); kopuru hori, baina, handitu egingo da, baldintzak betetzen dituzten familia guztiek dagokien beka jaso dezaten, Hezkuntza Sailak zehaztu duenez. Unibertsitate-beken barruan, Cristina Uriartek zuzendutako Sailak nabarmentzen du "ikasleen nazioarteko mugikortasunerako partida % 15,6 igo dela"; halaber, IkasIker programari zuzendutako partidak ere gora egin du, % 9; Euskal Unibertsitate Sistemako ikasleek bikaintasuneko ikerketa-taldeetan parte hartu ahal izatea sustatzen du azken programa horrek. Bestalde, Hezkuntza Sailak Haurreskolen Partzuergora zuzendutako aurrekontu-saila handitzea aurreikusi du. 47,5 milioi eurokoa izango da 2020an. Halaber, 18.000 euro baino gutxiagoko diru-sarrerak dituzten familietako seme-alabentzat doakoa izango da haurreskola. Horrez gain, Cristina Uriarte Hezkuntza sailburuak ondoko helburuak aipatu ditu: hezkuntzarako sarbidea bermatzea, jaiotza-tasak gora egitea lortzea eta lana eta familia kontziliatzeko neurriak indartzea.Haurreskola pribatuetara 26,5 milioi euro bideratuko dituztela ere jakinarazi du. Berdintasun politikak sustatzeko, berriz, 72 milioi eurotik gorako inbertsioa egingo dutela esan du.

2019/11/13

Sanchezen eta Iglesiasen kontuak inbestidurari begira

Sanchezen eta Iglesiasen kontuak inbestidurar...
Sanchezen eta Iglesiasen kontuak inbestidurari begira

PSOEk eta Unidas Podemosek 155 boto d...
1:49 min.

PSOEk eta Unidas Podemosek 155 boto dituzte guztira, 176ko gehiengo absolututik urrun, baina inbestidura lor dezakete hainbat alderdiren abstentzioa bermatuz gero.

Pedro Sanchez PSOEren buruak eta Pablo Iglesias Unidas Podemosenak sinatu duten koalizio gobernurako aurreakordioak Kongresuaren iragazkia pasatu behar du oraindik, hau da, Behe Ganberan gehiengoak argi berdea eman behar dio buruzagi sozialistaren inbestidurari. Itun horren xehetasunak ixteko eta ministerioak eta ardurak banatzeko zain, inbestidurak dagoeneko 159 aldeko boto izango lituzke, lehenengo bozketan eskatzen den gehiengo osotik urrun. PSOErenak 120 boto dira; Unidas Podemosenak, 35; PRCrena, bat; eta Mas Pais eta Compromisenak, hiru. Azken horiek, akordioa sinatu ez badute ere, gobernu aurrerakoiari babesa emateko konpromisoa agertu dute uneoro. 159 babes horiekin, Pedro Sanchezek inbestidura lor lezake bigarren itzulian, aldeko botoak kontrakoak baino gehiago izatea lortzen badu. Horretarako, ERCren, Ciudadanosen, EAJren, CCren, EH Bilduren, BNGren eta Teruel Existeren abstentzioa beharko luke. Kasu horretan, PPren, Voxen, Navarra Sumaren, JxCaten eta Cupen aurkako botoak 152 izango lirateke. Ciudadanosek Sanchezen aurka bozkatzea erabakiz gero, abstentziotik baiezkora pasatu beharko lirateke inbestidurako bigarren itzuliko bozketan.

2019/11/13

Gizon batek sexu-erasoa egin dio emakume bati Durangon

Gizon batek sexu-erasoa egin dio emakume bati...
Gizon batek sexu-erasoa egin dio emakume bati Durangon

Erasoa astearte gauean gertatu da. Us...
0:18 min.

Erasoa astearte gauean gertatu da. Ustezko erasotzailea, 24 urtekoa bera, atxilotu dute.

24 urteko gizon batek sexu-erasoa egin dio emakume bati Durangon astearte gauean, Ertzaintzaren iturriek eitb.eus-i baieztatu diotenez. Erasoa astearte gauean izan da, bizkaitar udalerrian. Ertzaintzak atxilotu egin du ustezko erasotzailea.

2019/11/13

Israelek Yihad Islamikoaren helburuak bonbardatu ditu

Israelek Yihad Islamikoaren helburuak bonbard...
Israelek Yihad Islamikoaren helburuak bonbardatu ditu

Israelek "egoera berezia" iragarri du...
1:27 min.

Israelek "egoera berezia" iragarri du tiro trukearen ostean; bost palestinar hil dira.

Israelgo armadak Yihad Islamikoaren hainbat helburu bonbardatu ditu Gazatik dozenaka jaurtigai jaurti ostean. Israelek talde armatu palestinarreko goi kargudun bat hil du Gazako Zerrendan, azken asteotan Israelen aurka jaurtitako jaurtigaien arduraduna izan dena. "Terroristek Gazatik zibil israeldarren aurka jaurtigaiak jaurtitzen dituztenean, bereizi gabe egiten dute. Hegazkin militarrek Yihad Islamikoaren aurka Gazan egitear dutena ez da nolanahikoa ", gaineratu du. "Armadak Yihad Islamikoaren helburu terroristei eraso egin die Gazan, entrenamendurako konplexuak, armak fabrikatzeko lurpeko instalazioak eta armak biltegiratzeko instalazioak barne", zehaztu du. Bestalde, Israelgo Defentsa ministro berriak "egoera berezia" iragarri du 48 orduz Gazako zerrendako 80 kilometroko erradioan dauden eremu guztietan, egunean zehar dozenaka jaurtigai jaurti dituztelako, eta horrek bost palestinar hilda eta dozenaka zauritu utzi dituelako.

2019/11/13

Azaroa 2019
AAAOOLI
 123
45678910
11121314151617
18192021222324
252627282930 
Urria 2019
AAAOOLI
 123456
78910111213
14151617181920
21222324252627
28293031 

        2019-11-05ko bideoen artxiboa

Langabeziak % 1,5 egin du gora EAEn urrian, eta % 4,67 Nafarroan

Langabeziak % 1,5 egin du gora EAEn urrian, e...
Langabeziak % 1,5 egin du gora EAEn urrian, eta % 4,67 Nafarroan

Lan, Migrazio eta Gizarte Segurantzar...
0:59 min.

Lan, Migrazio eta Gizarte Segurantzaren Ministerioaren datuen arabera, Euskadin 115.341 langabe daude, eta Foru Erkidegoan, aldiz, 31.858.

Langabeziak % 1,5 egin du gora Euskal Autonomia Erkidegoan urrian, eta % 4,67 Nafarroan, astearte honetan Lan, Migrazio eta Gizarte Segurantzaren Ministerioak argitaratutako datuen arabera. Hortaz, guztira, 147.199 langabe daude Hego Euskal Herrian; 115.341 EAEn, eta 31.858 Foru Erkidegoan. Estatuan, urriko datuak aztertuta, 3.177.659 langabe daude. Hilabete horretan, 97.948 langabe gehiago daude; langabeziak 2012tik ez du hainbeste gora egin urrian. Estatuan, Gizarte Segurantzan afiliatuta daudenen kopurua 19.429.993 da. 2018ko datua kenduta, urrian izandako gorakadarik handiena da hori. Azken urtean, langabeziak behera egin du Estatu mailan; izan ere, 77.044 langabe gutxiago daude. 2013tik, urte arteko beherakadarik txikiena da. Gizarte Segurantzaren afiliazioari dagokionez, 436.920 lagun gehiago daude, % 2,3 gehiago; 2014ko hasieratik, gorakadarik txikiena da hori.

12 urteko neskato bati berarekin joatearren 100 euro eskaintzeagatik kartzelatu dute

12 urteko neskato bati berarekin joatearren 1...
12 urteko neskato bati berarekin joatearren 100 euro eskaintzeagatik kartzelatu dute

Erasoa urriaren 15ean jazo zen, Iruñe...
1:50 min.

Erasoa urriaren 15ean jazo zen, Iruñeko eskola baten inguruetan. Gizona adingabearengana hurbildu zen eta 100 euro eskaini zizkion "bere desio sexualak asetzeko".

Iruñeko 2. Instrukzio Epaitegiak kartzelara bidali zuen—komunikatua eta fidantza gabekoa— "bere desio sexualak asetzeko asmoz" 12 urteko neskato bati 100 euro eskaini zizkion gizona. Eraso matxista urriaren 15ean jazo zen, Iruñeko eskola baten inguruetan, 17:30 aldera. Autoaren arabera, gizona adingabearengana hurbildu eta hizketan hasi zen. Adina galdetuta, neskatoak 12 urte zituela erantzun zion. Gizonak honakoa bota zion: "Oso ondo zaude 12 urte izateko". Segidan, neskatoaren inguruan ibiltzeari ekin zion, uneoro begiratuz eta haren "saihetsaldea ukituz". Azkenean, 100 euro eskaini zizkion berarekin joan zedin. Epaileak azaldu duenez, adingabeak "gertatutakoaren kontaketa koherentea" egin eta gizona ustezko egile gisa identifikatu zuen. Horrez gain, autoak gaineratzen du gizonak beste emakume bat ere jazarri zuela, "sexu kutsuko jokabidearekin". Eraso pairatu eta egun batzuetara, biktimak berriro ikusi zuen gizona, eta Poliziarengana jo zuen. Agenteek identifikatu egin zuten. Epailearen ustez, gizonari adingabeak galbidean jartzearen delitua, 2-6 urteko espetxe zigorra, leporatu ahal zaio. Kartzelatzeko erabakiari buruz, epaileak argudiatu du gizonak bi eraso matxista egin zituela 15 eguneko epean, biak ala biak eskola batetik gertu. Horrez gain, ez du familia-sustrairik Espainiako Estatuan, eta beraz, ihes egiteko arriskua handia da.

Bezeroek 30 minutu arinago eskatu beharko dute Uberren zerbitzua

Bezeroek 30 minutu arinago eskatu beharko dut...
Bezeroek 30 minutu arinago eskatu beharko dute Uberren zerbitzua

Eusko Jaurlaritzak zehaztu duenez, al...
1:02 min.

Eusko Jaurlaritzak zehaztu duenez, alokairuko auto txoferdunenen jarduna arautuko duen dekretua urtea amaitu baino lehen sartuko da indarrean.

Alokairuko auto txoferdunen (VTC) jarduna aratuko duen dekretua urtea amaitu baino lehen izango du prest Eusko Jaurlaritzak, eta horren arabera, bezeroek aurretiaz —30 minutu arinago— egin beharko dute eskaera. Horrenbestez, mota horretako zerbitzua eskaintzen duten autoak ezingo dira kalean bueltaka ibili, bezero bila. Uber konpainia estatubatuarra Bizkaiko hiriburura iritsi ostean, bilera egin du gaur Bilbon Euskadiko Taxiaren Mahaiak.

Testurik gabe

Testurik gabe...
Testurik gabe

Testurik gabe...
1:30 min.

Testurik gabe

Audio eta testurik gabe.