Zeinu Hizkuntza kurtsoak

Eusko Jaurlaritzak 102,5 milioi zuzenduko dizkie bekei eta ikasketarako laguntzei

Jaurlaritzako sailburuek aurrekontuaren ildo nagusiak azaldu dituzte. Nolanahi ere, ez dago ziurtatuta egitasmoak aurrera egitea, EAJ eta PSE-EE gutxiengoan ari direlako gobernatzen.

Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza Sailak 102,5 milioi zuzenduko dizkie bekei eta ikasketarako laguntzei 2020an, hurrengo egunerako prestatu dituen Aurrekontuen barnean.

Aipatutako 102,5 milioi horietatik, 57 daude jasota unibertsitatez kanpoko beketarako (garraioa, jantokia, materialak edo egoitza, besteak beste); kopuru hori, baina, handitu egingo da, baldintzak betetzen dituzten familia guztiek dagokien beka jaso dezaten, Hezkuntza Sailak zehaztu duenez.

Unibertsitate-beken barruan, Cristina Uriartek zuzendutako Sailak nabarmentzen du "ikasleen nazioarteko mugikortasunerako partida % 15,6 igo dela"; halaber, IkasIker programari zuzendutako partidak ere gora egin du, % 9; Euskal Unibertsitate Sistemako ikasleek bikaintasuneko ikerketa-taldeetan parte hartu ahal izatea sustatzen du azken programa horrek.

Bestalde, Hezkuntza Sailak Haurreskolen Partzuergora zuzendutako aurrekontu-saila handitzea aurreikusi du. 47,5 milioi eurokoa izango da 2020an. Halaber, 18.000 euro baino gutxiagoko diru-sarrerak dituzten familietako seme-alabentzat doakoa izango da haurreskola.

Horrez gain, Cristina Uriarte Hezkuntza sailburuak ondoko helburuak aipatu ditu: hezkuntzarako sarbidea bermatzea, jaiotza-tasak gora egitea lortzea eta lana eta familia kontziliatzeko neurriak indartzea.Haurreskola pribatuetara 26,5 milioi euro bideratuko dituztela ere jakinarazi du.

Berdintasun politikak sustatzeko, berriz, 72 milioi eurotik gorako inbertsioa egingo dutela esan du.

Sanchezen eta Iglesiasen kontuak inbestidurari begira

PSOEk eta Unidas Podemosek 155 boto dituzte guztira, 176ko gehiengo absolututik urrun, baina inbestidura lor dezakete hainbat alderdiren abstentzioa bermatuz gero.

Pedro Sanchez PSOEren buruak eta Pablo Iglesias Unidas Podemosenak sinatu duten koalizio gobernurako aurreakordioak Kongresuaren iragazkia pasatu behar du oraindik, hau da, Behe Ganberan gehiengoak argi berdea eman behar dio buruzagi sozialistaren inbestidurari.

Itun horren xehetasunak ixteko eta ministerioak eta ardurak banatzeko zain, inbestidurak dagoeneko 159 aldeko boto izango lituzke, lehenengo bozketan eskatzen den gehiengo osotik urrun.

PSOErenak 120 boto dira; Unidas Podemosenak, 35; PRCrena, bat; eta Mas Pais eta Compromisenak, hiru. Azken horiek, akordioa sinatu ez badute ere, gobernu aurrerakoiari babesa emateko konpromisoa agertu dute uneoro.

159 babes horiekin, Pedro Sanchezek inbestidura lor lezake bigarren itzulian, aldeko botoak kontrakoak baino gehiago izatea lortzen badu. Horretarako, ERCren, Ciudadanosen, EAJren, CCren, EH Bilduren, BNGren eta Teruel Existeren abstentzioa beharko luke.

Kasu horretan, PPren, Voxen, Navarra Sumaren, JxCaten eta Cupen aurkako botoak 152 izango lirateke. Ciudadanosek Sanchezen aurka bozkatzea erabakiz gero, abstentziotik baiezkora pasatu beharko lirateke inbestidurako bigarren itzuliko bozketan.

Gizon batek sexu-erasoa egin dio emakume bati Durangon

Erasoa astearte gauean gertatu da. Ustezko erasotzailea, 24 urtekoa bera, atxilotu dute.

24 urteko gizon batek sexu-erasoa egin dio emakume bati Durangon astearte gauean, Ertzaintzaren iturriek eitb.eus-i baieztatu diotenez.

Erasoa astearte gauean izan da, bizkaitar udalerrian. Ertzaintzak atxilotu egin du ustezko erasotzailea.

Israelek Yihad Islamikoaren helburuak bonbardatu ditu

Israelek "egoera berezia" iragarri du tiro trukearen ostean; bost palestinar hil dira.

Israelgo armadak Yihad Islamikoaren hainbat helburu bonbardatu ditu Gazatik dozenaka jaurtigai jaurti ostean. Israelek talde armatu palestinarreko goi kargudun bat hil du Gazako Zerrendan, azken asteotan Israelen aurka jaurtitako jaurtigaien arduraduna izan dena.

"Terroristek Gazatik zibil israeldarren aurka jaurtigaiak jaurtitzen dituztenean, bereizi gabe egiten dute. Hegazkin militarrek Yihad Islamikoaren aurka Gazan egitear dutena ez da nolanahikoa ", gaineratu du. "Armadak Yihad Islamikoaren helburu terroristei eraso egin die Gazan, entrenamendurako konplexuak, armak fabrikatzeko lurpeko instalazioak eta armak biltegiratzeko instalazioak barne", zehaztu du.

Bestalde, Israelgo Defentsa ministro berriak "egoera berezia" iragarri du 48 orduz Gazako zerrendako 80 kilometroko erradioan dauden eremu guztietan, egunean zehar dozenaka jaurtigai jaurti dituztelako, eta horrek bost palestinar hilda eta dozenaka zauritu utzi dituelako.

Eusko Jaurlaritzak 102,5 milioi zuzenduko dizkie bekei eta ikasketarako laguntzei

Eusko Jaurlaritzak 102,5 milioi zuzenduko diz...
Eusko Jaurlaritzak 102,5 milioi zuzenduko dizkie bekei eta ikasketarako laguntzei

Jaurlaritzako sailburuek aurrekontuar...
2:08 min.

Jaurlaritzako sailburuek aurrekontuaren ildo nagusiak azaldu dituzte. Nolanahi ere, ez dago ziurtatuta egitasmoak aurrera egitea, EAJ eta PSE-EE gutxiengoan ari direlako gobernatzen.

Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza Sailak 102,5 milioi zuzenduko dizkie bekei eta ikasketarako laguntzei 2020an, hurrengo egunerako prestatu dituen Aurrekontuen barnean. Aipatutako 102,5 milioi horietatik, 57 daude jasota unibertsitatez kanpoko beketarako (garraioa, jantokia, materialak edo egoitza, besteak beste); kopuru hori, baina, handitu egingo da, baldintzak betetzen dituzten familia guztiek dagokien beka jaso dezaten, Hezkuntza Sailak zehaztu duenez. Unibertsitate-beken barruan, Cristina Uriartek zuzendutako Sailak nabarmentzen du "ikasleen nazioarteko mugikortasunerako partida % 15,6 igo dela"; halaber, IkasIker programari zuzendutako partidak ere gora egin du, % 9; Euskal Unibertsitate Sistemako ikasleek bikaintasuneko ikerketa-taldeetan parte hartu ahal izatea sustatzen du azken programa horrek. Bestalde, Hezkuntza Sailak Haurreskolen Partzuergora zuzendutako aurrekontu-saila handitzea aurreikusi du. 47,5 milioi eurokoa izango da 2020an. Halaber, 18.000 euro baino gutxiagoko diru-sarrerak dituzten familietako seme-alabentzat doakoa izango da haurreskola. Horrez gain, Cristina Uriarte Hezkuntza sailburuak ondoko helburuak aipatu ditu: hezkuntzarako sarbidea bermatzea, jaiotza-tasak gora egitea lortzea eta lana eta familia kontziliatzeko neurriak indartzea.Haurreskola pribatuetara 26,5 milioi euro bideratuko dituztela ere jakinarazi du. Berdintasun politikak sustatzeko, berriz, 72 milioi eurotik gorako inbertsioa egingo dutela esan du.

2019/11/13

Sanchezen eta Iglesiasen kontuak inbestidurari begira

Sanchezen eta Iglesiasen kontuak inbestidurar...
Sanchezen eta Iglesiasen kontuak inbestidurari begira

PSOEk eta Unidas Podemosek 155 boto d...
1:49 min.

PSOEk eta Unidas Podemosek 155 boto dituzte guztira, 176ko gehiengo absolututik urrun, baina inbestidura lor dezakete hainbat alderdiren abstentzioa bermatuz gero.

Pedro Sanchez PSOEren buruak eta Pablo Iglesias Unidas Podemosenak sinatu duten koalizio gobernurako aurreakordioak Kongresuaren iragazkia pasatu behar du oraindik, hau da, Behe Ganberan gehiengoak argi berdea eman behar dio buruzagi sozialistaren inbestidurari. Itun horren xehetasunak ixteko eta ministerioak eta ardurak banatzeko zain, inbestidurak dagoeneko 159 aldeko boto izango lituzke, lehenengo bozketan eskatzen den gehiengo osotik urrun. PSOErenak 120 boto dira; Unidas Podemosenak, 35; PRCrena, bat; eta Mas Pais eta Compromisenak, hiru. Azken horiek, akordioa sinatu ez badute ere, gobernu aurrerakoiari babesa emateko konpromisoa agertu dute uneoro. 159 babes horiekin, Pedro Sanchezek inbestidura lor lezake bigarren itzulian, aldeko botoak kontrakoak baino gehiago izatea lortzen badu. Horretarako, ERCren, Ciudadanosen, EAJren, CCren, EH Bilduren, BNGren eta Teruel Existeren abstentzioa beharko luke. Kasu horretan, PPren, Voxen, Navarra Sumaren, JxCaten eta Cupen aurkako botoak 152 izango lirateke. Ciudadanosek Sanchezen aurka bozkatzea erabakiz gero, abstentziotik baiezkora pasatu beharko lirateke inbestidurako bigarren itzuliko bozketan.

2019/11/13

Gizon batek sexu-erasoa egin dio emakume bati Durangon

Gizon batek sexu-erasoa egin dio emakume bati...
Gizon batek sexu-erasoa egin dio emakume bati Durangon

Erasoa astearte gauean gertatu da. Us...
0:18 min.

Erasoa astearte gauean gertatu da. Ustezko erasotzailea, 24 urtekoa bera, atxilotu dute.

24 urteko gizon batek sexu-erasoa egin dio emakume bati Durangon astearte gauean, Ertzaintzaren iturriek eitb.eus-i baieztatu diotenez. Erasoa astearte gauean izan da, bizkaitar udalerrian. Ertzaintzak atxilotu egin du ustezko erasotzailea.

2019/11/13

Israelek Yihad Islamikoaren helburuak bonbardatu ditu

Israelek Yihad Islamikoaren helburuak bonbard...
Israelek Yihad Islamikoaren helburuak bonbardatu ditu

Israelek "egoera berezia" iragarri du...
1:27 min.

Israelek "egoera berezia" iragarri du tiro trukearen ostean; bost palestinar hil dira.

Israelgo armadak Yihad Islamikoaren hainbat helburu bonbardatu ditu Gazatik dozenaka jaurtigai jaurti ostean. Israelek talde armatu palestinarreko goi kargudun bat hil du Gazako Zerrendan, azken asteotan Israelen aurka jaurtitako jaurtigaien arduraduna izan dena. "Terroristek Gazatik zibil israeldarren aurka jaurtigaiak jaurtitzen dituztenean, bereizi gabe egiten dute. Hegazkin militarrek Yihad Islamikoaren aurka Gazan egitear dutena ez da nolanahikoa ", gaineratu du. "Armadak Yihad Islamikoaren helburu terroristei eraso egin die Gazan, entrenamendurako konplexuak, armak fabrikatzeko lurpeko instalazioak eta armak biltegiratzeko instalazioak barne", zehaztu du. Bestalde, Israelgo Defentsa ministro berriak "egoera berezia" iragarri du 48 orduz Gazako zerrendako 80 kilometroko erradioan dauden eremu guztietan, egunean zehar dozenaka jaurtigai jaurti dituztelako, eta horrek bost palestinar hilda eta dozenaka zauritu utzi dituelako.

2019/11/13

Azaroa 2019
AAAOOLI
 123
45678910
11121314151617
18192021222324
252627282930 
Urria 2019
AAAOOLI
 123456
78910111213
14151617181920
21222324252627
28293031 

        2019-11-06ko bideoen artxiboa

Grebaren aurreko azken aukera, itunpekoan akordioa lortzeko

Grebaren aurreko azken aukera, itunpekoan ako...
Grebaren aurreko azken aukera, itunpekoan akordioa lortzeko

Gaur arratsaldeko negoziazioen emaitz...
1:21 min.

Gaur arratsaldeko negoziazioen emaitza jakin arte sindikatuek ez dute ezer esango; Eusko Jaurlaritzak, berriz, ez ditu ezarri oraindik grebarako gutxieneko zerbitzuak.

ELA, LAB, CCOO eta Steilas sindikatuek deitutako greba hilabetea saihestuko duen akordioa lortzeko azken momentura arte lanean ari dira itunpeko hezkuntzako sindikatuak eta patronalak. Greba bihar hasi eta abenduaren 5era arte luzatuko da gizarte ekimeneko euskal ikastetxeetan akordioa lortu ezean. Asteleheneko eta astearteko emaitzarik gabeko bileren ostean, gaur arratsaldean berriro bilduko dira Hezkuntza Sailarekin eta Lan Harremanen Kontseiluko bitartekariarekin, mahai gainean dauden gaietan aurrera egiten saiatzeko eta gatazkari amaiera emango dion akordioa lortzeko. Deialdia egin duten sindikatuetako iturriek adierazi dutenez, oraingoz "ez dago berritasunik eta ez da aurrerapausorik eman"; gainera, gaur arratsaldeko bileraren amaierara arte negoziazioaren xehetasunak ezagutzera emango ez dituztela esan dute. Kristau Eskola patronalak, berriz, isilik jarraitzen du. Bestalde, kaltetutako ikastetxeek dagoeneko jakinarazi diete familiei gutxieneko zerbitzu gisa zenbat irakasle geratuko diren, Eusko Jaurlaritzak grebarako gutxieneko zerbitzuak zein izango diren zehatz-mehatz zehaztu zain.

Bi sindikalista zigortu dituzte, Huerta de Peraltan egindako protesta batengatik

Bi sindikalista zigortu dituzte, Huerta de Pe...
Bi sindikalista zigortu dituzte, Huerta de Peraltan egindako protesta batengatik

LABek helegitea aurkeztuko duela irag...
1:36 min.

LABek helegitea aurkeztuko duela iragarri du, eta "beharrezkoa eta zilegi zen ekintza sindikal batek delituaren kalifikazioa jasotzea erabat salagarria" dela azpimarratu du.

Azkoienen dagoen Huerta de Peralta enpresan "greba eskubidearen urraketa" salatzeko ekintza bat egin zuten LABeko bi sindikalistari bost hilabeteko kartzela-zigorra ezarri diete, desobedientzia delitua egotzita, sindikatuak ohar baten bidez jakinarazi duenez. Bi sindikalistek furgoneta bat aparkatu zuten Huerta de Peralta enpresaren sarreran, "greba eskubidearen urraketa salatzeko". Izan ere, enpresak Murtziako eta Almeriako lehengaiak eraman zituen, "grebaren eragin ahalik eta txikiena izateko". "Patronalak etengabe urratzen du lan arloko legedia, Lan Ikuskaritzak, Foruzaingoak edota Fiskaltzak ezer gutxi egiten duten bitartean. Prekarietatea salatzen duten mobilizazio sindikalak, ordea, bide penaletik jazartzen dituzte. Justiziaren patronalizazioaz ari gara", salatu du LABek. Testuinguru horretan, sindikatuak helegitea aurkeztuko duela iragarri du, "absoluzioa edo, gutxienez, gertakarien kalifikazioaren aldaketa (delitutzat barik arau-hauste administratibotzat hartzeko) eskatuz".

Comin, Ponsati eta Puig atxilotzeko euro-agindua igorri du Llarena epaileak

Comin, Ponsati eta Puig atxilotzeko euro-agin...
Comin, Ponsati eta Puig atxilotzeko euro-agindua igorri du Llarena epaileak

Kataluniako kontseilari kargugabetuak...
1:33 min.

Kataluniako kontseilari kargugabetuak Belgikan eta Eskozian daude. Justiziarekin kolaboratzeko borondatea erakutsi dute hirurek.

Pablo Llarena Auzitegi Goreneko epaileak Toni Comin, Clara Ponsati eta Lluis Puig Kataluniako kontseilari kargugabetuak atxilotzeko eta Espainiaratzeko euro-agindua eman du. Duela zenbait astea Carles Puigdemont Generalitateko presidente kargugabetua atxilotzeko eta Espainiaratzeko agindua eman zuen Llarenak, sedizioa eta diru publikoa bidegabe erabili izana leporatuta. Gaur publiko egindako autoan, epaileak dio Auzitegi Gorenak Kataluniako buruzagi independentisten aurkako epaiaren ondotik Fiskaltzak erbestean dauden kontseilari kargugabetuen aurka egindako eskariak justifikatuta daudela.

Macronek eta Xik 100.000 milioi dolar eskatu dituzte urtean klima-aldaketaren aurka

Macronek eta Xik 100.000 milioi dolar eskatu ...
Macronek eta Xik 100.000 milioi dolar eskatu dituzte urtean klima-aldaketaren aurka

Halaber, ekosistemen degradazioa etet...
1:38 min.

Halaber, ekosistemen degradazioa eteteko eta lehengoratzeko asmo handiko neurriak hartzeko "konpromiso irmoa" eskatu diete Frantziako eta Txinako presidenteek gainerako agintari politikoei.

Klima-aldaketari aurre egiteko, 2025era arte urtero 100.000 milioi dolar bideratzeko eskatu diete Emmanuel Macron Frantziako presidenteak eta Xi Jinping Txinako homologoak herrialde garatuei. Halaber, 2020ra arte kopuru hori bera emateko konpromisoa betetzeko deia egin diete. Testuinguru horretan, "belaunaldi berrien etorkizuna bermatzeko aurrekaririk gabeko ahaleginak egiteko prest" agertu dira Macron eta Jinping, eta klima-aldaketari aurre egiteko nazioarteko herrialdeen "ahaleginak bultzatu" eta "garapen berderako trantsizioa bizkortzeko" prest agertu dira. Adierazpen horren bidez, 2020. urtea amaitu aurretik, berotegi-efektua eragiten duten gasen isuria gutxitze aldera 2050era arteko garapen-estrategiak abiatzeko dei egiten diete "herrialde guztiei, nazioarteko agintariei, enpresei eta gobernuz kanpoko erakundeei". Bestalde, biodibertsitatearen alde urratsak emateko "konpromiso irmoa" eskatu diete bi presidenteek gainerako agintari politikoei, eta elkarrekin lan egiteko deia egin diete, hemendik eta 2030era aurreikusitako "biodibertsitatearen galerari aurre egiteko". Halaber, ekosistemak lehengoratzeko konpromisoa hartzeko eta lurreko eta itsasoko "ekosistemen degradazioa eteteko eta lehengoratzeko asmo handiko neurriak" hartzeko eskatu diete, gutxienez hondatutako ekosistemen % 30 berreskura dadin.