Zeinu Hizkuntza kurtsoak

Felipe VI.ak inbestidurarako proposatu du Sanchez

Sanchezek onartu egin du, eta PSOE talde parlamentario guztiekin bilduko dela aurreratu du. Erkidegoetako presidenteekin ere batzartuko da hautagai sozialista.

Pedro Sanchez PSOEren buruzagi eta presidentegaia proposatu du inbestidurarako Felipe VI.a Espainiako erregeak. Horixe jakinarazi du Meritxell Batet Kongresuko presidenteak Zarzuelan Monarkarekin batzartu ostean.

Proposamenaren aurrean, Espainiako Gobernuko jarduneko presidenteak onartu egin du gobernu berria osatzeko agindua, "ohorearekin, arduraz" eta espainiarrekiko "esker handiz".

Inbestidura horri begira, PSOEren buruzagiak iragarri du Pablo Casado PPren presidentea eta Ines Arrimadas Ciudadanosen bozeramailea bilera batera deitu dituela datorren astelehenean. Ardura eta “ikuspegi zabala” eskatu die Sanchezek.

Gainera, Pedro Sanchezek aurreratu du Kongresuko sozialisten bozeramailea Behe Ganberako gainerako alderdi politikoekin batzartuko dela, gobernua osatzea ahalbidetuko lukeen babes zabalena lortze aldera.

Pedro Sanchezek hitzordua egingo du erkidego guztietako eta Espainiako Udal eta Probintzien Federazioko presidenteekin ere. Baina datorren astetik aurrera izango da hori, bihar eta etzi Bruselan EBren aurrekontuaz eta Brexitaz hitz egiteko goi-bilera duelako.

Pentsiodunek gutxienez 1.080 euroko pentsioa eskatzeko galdegin diote Legebiltzarrari

Dozena bat kolektibo bilduko dira Ganberako taldeekin, Gorte Nagusietan lege bat aurkez dezaten.

EAEko pentsiodunen dozena bat elkartek Eusko Legebiltzarrari eskatu diote legegintzako ekimen bat bidal dezala Diputatuen Kongresura, gutxienez 1.080 euroko pentsioak eskatuz. Kolektibo horiek Pentsioen Sistema Publikoaren aldeko manifestazioa egin dute ostegun honetan, abenduak 12 Gasteizen, eta ohar bat eraman dute Eusko Legebiltzarrera, non Ganberaren laguntza eskatzen duten pentsioen "duintasuna" bermatzeko.

Testua, Bakartxo Tejeria legebiltzarreko presidenteari zuzendu diote, eta Ganberako taldeek pentsiodunen bizitza bermatzeko hainbat neurri jasotzen dituen lege proposamena onartzea eskatu dute.

Pentsioen erregulazioa Estatuaren eskumenekoa denez, elkarte horiek Eusko Legebiltzarrari eskatzen diote, behin proiektua onartuta, Diputatuen Kongresura bidal dezala, Kongresu hori izan dadin lege-erreforma behin betiko onetsi behar duena.

Prozedura hori jasota dago Konstituzioaren 87.2 artikuluan eta Kongresuko Erregelamenduaren 124. artikuluan, zeinak arautzen baitute autonomia-erkidegoetako parlamentuek legegintza-proposamenak Gorte Nagusien aurrean aurkezteko duten sistema.

38na urteko zigorra La Arandinako jokalari ohiei, adingabe bat bortxatzeagatik

Burgosko Lurralde Auzitegiak hiru gizonak zigortu ditu 16 urteko neskari sexu erasoa egiteagatik. Bortxaketa larderia egoera batean jazo zela uste dute epaileak, 'La Manada' auzian gertatu bezala.

Burgosko Lurralde Auzitegiak 38 urteko kartzela zigorra ezarri dio La Arandina futbol taldeko hiru jokalari ohietako bakoitzari 16 urteko neskato bati sexu erasoa egitea leporatuta. Guztira, 114 urteko zigorra ezarri diete hiru akusatuei. Bortxaketa 2017ko azaroan gertatu zen.

Hiru akusatuei sexu erasoaren delituagatik (zehazki, aho-sarketagatik) zigortu ditu Auzitegiak. Hiru gizonek 50.000 euroko kalte-ordaina eman beharko diote biktimari, eta harekin komunikatzeko debekua izango dute 10 urtez. Horrez gain, beste horrenbeste urtez zaintzapeko askatasuna ezarriko diete.

Epaiaren arabera, bortxaketa larderia egoera batean jazo zen (printzipio hori 'La Manada' auziaren epaian erabilitako bera da). Hau da, hiru gizonak biktimarekin bakarrik zeudenean, neskatoa ustekabean harrapatuta eta logelako argia itzalita zegoela, bortxatu zuten. Hala, adingabeak ez zuen erreakzionatzeko modurik izan, erasotzaileen adina eta gorpuzkera kontuan hartuta.

Ezarritako zigorrak bat datoz beharrezko lankidetzaren doktrinaren aplikazioarekin, eta, horregatik, akusatu bakoitza egile gisa kondenatzen da, hark egindako egitateengatik, eta laguntzaile gisa, besteek egindakoagatik.

Gainera, epaiaren arabera, hiru zigortuek bazekiten biktima adingabea zela, eskolara uniformearekin zihoalako eta gaztearen amak eta lekukoren batek jakinarazi ziotelako.

Felipe VI.ak inbestidurarako proposatu du Sanchez

Felipe VI.ak inbestidurarako proposatu du San...
Felipe VI.ak inbestidurarako proposatu du Sanchez

Sanchezek onartu egin du, eta PSOE ta...
1:39 min.

Sanchezek onartu egin du, eta PSOE talde parlamentario guztiekin bilduko dela aurreratu du. Erkidegoetako presidenteekin ere batzartuko da hautagai sozialista.

Pedro Sanchez PSOEren buruzagi eta presidentegaia proposatu du inbestidurarako Felipe VI.a Espainiako erregeak. Horixe jakinarazi du Meritxell Batet Kongresuko presidenteak Zarzuelan Monarkarekin batzartu ostean. Proposamenaren aurrean, Espainiako Gobernuko jarduneko presidenteak onartu egin du gobernu berria osatzeko agindua, "ohorearekin, arduraz" eta espainiarrekiko "esker handiz". Inbestidura horri begira, PSOEren buruzagiak iragarri du Pablo Casado PPren presidentea eta Ines Arrimadas Ciudadanosen bozeramailea bilera batera deitu dituela datorren astelehenean. Ardura eta “ikuspegi zabala” eskatu die Sanchezek. Gainera, Pedro Sanchezek aurreratu du Kongresuko sozialisten bozeramailea Behe Ganberako gainerako alderdi politikoekin batzartuko dela, gobernua osatzea ahalbidetuko lukeen babes zabalena lortze aldera. Pedro Sanchezek hitzordua egingo du erkidego guztietako eta Espainiako Udal eta Probintzien Federazioko presidenteekin ere. Baina datorren astetik aurrera izango da hori, bihar eta etzi Bruselan EBren aurrekontuaz eta Brexitaz hitz egiteko goi-bilera duelako.

2019/12/12

Pentsiodunek gutxienez 1.080 euroko pentsioa eskatzeko galdegin diote Legebiltzarrari

Pentsiodunek gutxienez 1.080 euroko pentsioa ...
Pentsiodunek gutxienez 1.080 euroko pentsioa eskatzeko galdegin diote Legebiltzarrari

Dozena bat kolektibo bilduko dira Gan...
1:34 min.

Dozena bat kolektibo bilduko dira Ganberako taldeekin, Gorte Nagusietan lege bat aurkez dezaten.

EAEko pentsiodunen dozena bat elkartek Eusko Legebiltzarrari eskatu diote legegintzako ekimen bat bidal dezala Diputatuen Kongresura, gutxienez 1.080 euroko pentsioak eskatuz. Kolektibo horiek Pentsioen Sistema Publikoaren aldeko manifestazioa egin dute ostegun honetan, abenduak 12 Gasteizen, eta ohar bat eraman dute Eusko Legebiltzarrera, non Ganberaren laguntza eskatzen duten pentsioen "duintasuna" bermatzeko. Testua, Bakartxo Tejeria legebiltzarreko presidenteari zuzendu diote, eta Ganberako taldeek pentsiodunen bizitza bermatzeko hainbat neurri jasotzen dituen lege proposamena onartzea eskatu dute. Pentsioen erregulazioa Estatuaren eskumenekoa denez, elkarte horiek Eusko Legebiltzarrari eskatzen diote, behin proiektua onartuta, Diputatuen Kongresura bidal dezala, Kongresu hori izan dadin lege-erreforma behin betiko onetsi behar duena. Prozedura hori jasota dago Konstituzioaren 87.2 artikuluan eta Kongresuko Erregelamenduaren 124. artikuluan, zeinak arautzen baitute autonomia-erkidegoetako parlamentuek legegintza-proposamenak Gorte Nagusien aurrean aurkezteko duten sistema.

2019/12/12

38na urteko zigorra La Arandinako jokalari ohiei, adingabe bat bortxatzeagatik

38na urteko zigorra La Arandinako jokalari oh...
38na urteko zigorra La Arandinako jokalari ohiei, adingabe bat bortxatzeagatik

Burgosko Lurralde Auzitegiak hiru giz...
1:27 min.

Burgosko Lurralde Auzitegiak hiru gizonak zigortu ditu 16 urteko neskari sexu erasoa egiteagatik. Bortxaketa larderia egoera batean jazo zela uste dute epaileak, 'La Manada' auzian gertatu bezala.

Burgosko Lurralde Auzitegiak 38 urteko kartzela zigorra ezarri dio La Arandina futbol taldeko hiru jokalari ohietako bakoitzari 16 urteko neskato bati sexu erasoa egitea leporatuta. Guztira, 114 urteko zigorra ezarri diete hiru akusatuei. Bortxaketa 2017ko azaroan gertatu zen. Hiru akusatuei sexu erasoaren delituagatik (zehazki, aho-sarketagatik) zigortu ditu Auzitegiak. Hiru gizonek 50.000 euroko kalte-ordaina eman beharko diote biktimari, eta harekin komunikatzeko debekua izango dute 10 urtez. Horrez gain, beste horrenbeste urtez zaintzapeko askatasuna ezarriko diete. Epaiaren arabera, bortxaketa larderia egoera batean jazo zen (printzipio hori 'La Manada' auziaren epaian erabilitako bera da). Hau da, hiru gizonak biktimarekin bakarrik zeudenean, neskatoa ustekabean harrapatuta eta logelako argia itzalita zegoela, bortxatu zuten. Hala, adingabeak ez zuen erreakzionatzeko modurik izan, erasotzaileen adina eta gorpuzkera kontuan hartuta. Ezarritako zigorrak bat datoz beharrezko lankidetzaren doktrinaren aplikazioarekin, eta, horregatik, akusatu bakoitza egile gisa kondenatzen da, hark egindako egitateengatik, eta laguntzaile gisa, besteek egindakoagatik. Gainera, epaiaren arabera, hiru zigortuek bazekiten biktima adingabea zela, eskolara uniformearekin zihoalako eta gaztearen amak eta lekukoren batek jakinarazi ziotelako.

2019/12/12

Abendua 2019
AAAOOLI
 1
2345678
9101112131415
16171819202122
23242526272829
3031 
Azaroa 2019
AAAOOLI
 123
45678910
11121314151617
18192021222324
252627282930 

        2019-11-15ko bideoen artxiboa

Arabako mendate batzuk eta Nafarroako hainbat errepide itxita daude, elurragatik

Arabako mendate batzuk eta Nafarroako hainbat...
Arabako mendate batzuk eta Nafarroako hainbat errepide itxita daude, elurragatik

Elurtearen ondorioz, ostiral goizean,...
2:39 min.

Elurtearen ondorioz, ostiral goizean, Herrera eta Urduña itxi dituzte kamioi eta ibilgailu artikulatuentzat; NA-137 (Izaba) eta NA-2011 errepideak (Zaraitzu) ere itxi dituzte.

Elur-denboraleagatik, Euskal Herriko mendate eta errepide batzuk itxita izan dira ostiral goizean, Araban eta Nafarroan, kateak behar dira beste zenbaitetan, eta EAEko hamar bat mendatetan arretaz gidatzeko eskatu du Eusko Jaurlaritzak. Hain zuzen ere, Herrera eta Urduña kamioi eta ibilgailu artikulatuentzat itxi dituzte; Nafarroan, Na-2011 Zaraitzu-Frantzia errepidea itxita dago 6,700 kilometrotik, eta egoera berean dago Na-137 Izaba-Frantzia errepidea, 55. kilometroan. Herreran eta Urduñan, autoek kateak behar dituzte, baita Na-7510 Aralarko San Migelen ere, 8. kilometrotik. Bestalde, arretaz gidatu behar da mendate hauetan: Aiurdin, Azazeta, Bernedo, Gatzaga, Kruzeta, Opakua eta Zaldiaran. Euskal Herriko errepide-sare nagusian, aldiz, ez dago aparteko gorabeherarik. Nolanahi ere, Nafarroako Gobernuak ere arreta eskatzen du; izan ere, 800-900 metrora egin lezake elurra, eta Pirinioetan baliteke 10 zentimetro pilatzea. Iparraldeko mendiguneetan, baliteke 5 bat zentimetro pilatzea goizean. EAEn, elurra egiteko arriskua dela eta, abisu horia izango da indarrean egun osoan. Elur-maila 700-900 metrora jaitsiko da, eta baliteke beherago ere zuritzea, prezipitazio handiagoa eta iraunkorragoa egiten duen tokietan. Zaparradak sarriagoak eta ugariagoak isurialde atlantikoan, bereziki egunaren lehen partean, eta ekaitzak ere jo lezake, itsasaldetik gertu bereziki.

Pentsiodunek Hego Euskal Herriko kaleak hartuko dituzte berriro larunbat honetan

Pentsiodunek Hego Euskal Herriko kaleak hartu...
Pentsiodunek Hego Euskal Herriko kaleak hartuko dituzte berriro larunbat honetan

Sindikatu guztiek, elkarte feministek...
1:44 min.

Sindikatu guztiek, elkarte feministek, ikasleek, Euskal Herriko Gutun Sozialak eta beste kolektibo batzuek manifestazioak babestuko dituzte.

Pentsiodunek Hego Euskal Herriko kaleak hartuko dituzte berriro larunbat honetan. Euskal Herriko Gutun Sozialak mobilizazioekin bat egin du. Manifestazioak lau hiriburuetan egingo dituzte. Horrela, sindikatu guztiek, elkarte feministek, ikasleek, Euskal Herriko Gutun Sozialak eta beste kolektibo batzuek manifestazioak babestuko dituzte. Bilbo, Donostia, Gasteiz, Iruñea, Eibar eta Tuteran protesta egingo dute. Araba, Bizkaia, Gipuzkoa eta Nafarroako pentsiodunen mugimenduak datozen hiru hilabeteetarako mobilizazioak deitu ditu: larunbat honetarako manifestazioak lau hiriburuetan, elkarretaratzeak Nafarroako Parlamentuaren eta Eusko Legebiltzarraren aurrean abendurako, eta "herritarren mobilizazio orokor" bat urtarrilerako. Donostian, manifestazioa 17:00etan abiatuko da Alderdi Ederren. Ordu berean Iruñeko protesta hasiko da Sarasate pasealekuan. Bilboko mobilizazioa Zabalburutik abiatuko da 17:30ean. Bizkaiko hiriburuko manifestazioan, Euskal Herriko Eskubide Sozialen Karta osatzen duten eragileek eta sindikatuek zutabe bat osatuko dute. Zutabea 18:00ak aldera Moyua plazara helduko da. Ordu berean, Moyua plazan bertan (Carlton Hotelaren aurrean), Mikel Noval ELAko Gizarte Politiketarako arduradunak eta Garbiñe Aranburu LABeko idazkari nagusiak adierazpenak egingo dituzte komunikabideen aurrean.

Langile bat hil da Abanton habe batzuk gainera erorita

Langile bat hil da Abanton habe batzuk gainer...
Langile bat hil da Abanton habe batzuk gainera erorita

Istripua 09:55 aldera gertatu da, San...
0:42 min.

Istripua 09:55 aldera gertatu da, San Lorenzo auzoko enpresa batean.

Langile bat hil da ostiral honetan Abantoko enpresa batean, metalezko habe batzuk gainera erorita, Segurtasun Sailak jakitera eman duenez. Istripua 09:55 aldera gertatu da, San Lorenzo auzoko enpresa batean; antza denez, 37 urteko langilea garabi bat manipulatzen ari zen, eta habeak gainera erori zaizkio. Osasun zerbitzuek ezin izan dute ezer egin eta hil egin dela baieztatu dute.

Milaka nekazari eta indigena bildu dira La Pazen bitarteko Gobernuaren aurka

Milaka nekazari eta indigena bildu dira La Pa...
Milaka nekazari eta indigena bildu dira La Pazen bitarteko Gobernuaren aurka

Datu ofizialen arabera, protestek dag...
2:14 min.

Datu ofizialen arabera, protestek dagoeneko hamabi hildako, 508 zauritu eta 460 atxilotu utzi dituzte 25 eguneko manifestazioetan.

La Paz departamenduko hainbat probintziatako milaka nekazari eta indigenek Jeanine Ibañez Boliviako bitarteko presidentearen Gobernuaren aurka egin dute, wiphala, jatorrizko komunitateen bandera eta aberriko ikurra aldarrikatzeko. Gainera, nekazariek eta indigenek "pertsona ez atsegintzat" jo dute Carlos Mesa presidente ohia, baita Santa Cruzeko Luis Fernando Camacho eta Potosiko Marco Antonio Pumari ere, Evo Moralesen kontrakoak. Urriaren 20ko hauteskundeen ostean istilu gogorren erdigune bilakatu den La Pazen izandako galerak 13 milioi dolar ingurukoak dira dagoeneko. Luis Revilla La Pazeko alkateak azaldu duenez, galera horiek azken astean "udal jabetzari" eragindako kalteen balantzea dira. Horrenbestez, Revillak "modu baketsuan" protesta egiteko eskatu die La Pazera iristen diren herritarrei. Bolivia krisi batean murgilduta dago urriaren 20ko hauteskundeen ostean: hasiera batean protestak Evo Moralesen aurka izan ziren, laugarren agintaldi jarraitua lortzeko iruzur salaketengatik. Moralesek Presidentetzari uko egin zion joan den igandean eta hurrengo egunean Mexikora joan zen asilatu gisa, ordutik jarraitzaileen protestak uxatuz. Datu ofizialen arabera, protestek dagoeneko hamabi hildako, 508 zauritu eta 460 atxilotu utzi dituzte 25 eguneko manifestazioetan.