Zeinu Hizkuntza kurtsoak

Ramirez de Alda, Unamuno eta Arnanz atera dira kartzelatik, hirugarren graduan

'Altsasu auzia'gatik espetxean egun gehien daramatzaten gazteak dira. Gaurtik, hirugarren gradua dute ezarrita, eta lotara bakarrik joan beharko dute Zaballara, astegunetan

Audiorik gabe.

Espetxean mila eta hirurehun egun baino gehiago igaro ondoren, hirugarren gradua eskuratu eta gaurtik aurrera gradu horrek ematen dituen onurez baliatzeko aukera izango dute Adur Ramirez da Aldak, Jokin Unamunok eta Oihan Arnanzek, 'Altsau auzia'n zigortutako zortzi gazteetatik hiruk. Astegunez lotara itzuli beharko dute espetxera, eta asteburuetan ez dute kartzelera joan beharrik izango.

Aurreikusita bezala, 09:15 inguruan atera dira espetxetik, eta atarian zain zituzten etxekoak. "Askasunetik gertuago" daudela-eta, pozik hitz egin du Antton Ramirez de Aldak, Adur Ramirez de Aldaren aitak, baina "injustiziak" hor jarraitzen duela nabarmendu du. "Hodei batean bezala gaude", esan du.

Aratz Urrizolak eta Iñaki Abadek, zigortuetako beste bik, abenduan lortu zuten hirugarren gradua. Jon Ander Cobek eta Julen Goikoetxeak bigarren graduan jarraitzen dute, eta Ainara Urkijori bi urteko espetxe-zigorra ezarri zioten, eta ez zuten espetxean sartu.

Osakidetzak langileen osasuna arriskuan jarri zuela ebatzi du EAEko Auzitegi Nagusiak

Ez zuela bete lan-arriskuen prebentzioari buruzko araudia koronabirusaren osasun-krisian ebatzi du eta norbera babesteko ekipamendurik ez izateak "lan-arrisku larria eta berehalakoa" eragin zuela.

Audiorik gabe.

Osakidetzak ez zuela bete lan-arriskuen prebentzioari buruzko araudia koronabirusaren osasun-krisian ebatzi du EAEko Justizia Auzitegi Nagusiak, eta norbera babesteko ekipamendurik ez izateak "lan-arrisku larria eta berehalakoa" eragin zuela langileen osasunean, ESK sindikatuaren arabera.

Osakidetzako zuzendaritzaren jarrera salatzen zen hainbat alderditan, hala nola, euskal osasun zerbitzuko langileen artean norbera babesteko ekipamendurik ez egotea, horiek erabiltzeko protokoloak ez betetzea edo langileen egoera antzeman ahal izateko testak ez egitea.

Euskal Autonomia Erkidegoko Justizia Auzitegi Nagusiak bere epaian jasotzen duenez, "maskarei eta mantalei dagokienez, Osakidetzak erabiltzeko, berrerabiltzeko eta garbitzeko jarraibideak eman zituen, osasun-jarraibideekin zerikusirik ez dutenak, eta alde batera utzi zituzten berrerabiltzeak pazientearentzat eta erabiltzailearentzat infekzioak sortzeko arrisku potentzialaz ohartarazten zuten erabilera-gomendioak".

Auzitegiak enpresaburuaren betebeharra dela laneko osasunaren zaintza egokia bermatzea adierazi du, eta COVID-19aren eraginpean egoteak lan-arrisku larri eta berehalakotzat kalifikatzea merezi duela. Osakidetzak ez duela laneko arriskuen prebentzioaren arloko betebehar hori bete adierazi du, eta bere zerbitzura dauden langileak babesteko neurri egokiak hartzera zigortu du.

Sanchezek baztertu egin du pentsioak murriztea

Espainiako Gobernuko presidenteak espero du aurtengo Aurrekontuak onartzea.

Audiorik gabe.

Pedro Sáanchez Espainiako Gobernuko presidenteak ostegun honetan jakinarazi duenez, ez du inondik inora pentsioak murrizteko asmorik. Langile publikoei soldatak jaistea ere ez da bere aurreikuspenetan sartzen.

Koronabirusak eragindako ERTEei buruz galdetzean, presidenteak erantzun du hori elkarrizketa sozialean aztertuko dela eta “luzatzekotan, beti ere berraktibatze ekonomikoarekin batera egin beharko litzakeela”. Sánchez ekonomia suspertzearen alde agertu da, baina ERTEan dauden langileen itzulera ahaztu gabe.

Bihar, agente sozialekin batera, Moncloako Jauregian elkartuko da presidentea “enplegu sorreraren beharra eta berraktibatze ekonomiakoa” eztabaidatzeko.

Ramirez de Alda, Unamuno eta Arnanz atera dira kartzelatik, hirugarren graduan

Ramirez de Alda, Unamuno eta Arnanz atera dir...
Ramirez de Alda, Unamuno eta Arnanz atera dira kartzelatik, hirugarren graduan

'Altsasu auzia'gatik espetxean egun g...
1:35 min.

'Altsasu auzia'gatik espetxean egun gehien daramatzaten gazteak dira. Gaurtik, hirugarren gradua dute ezarrita, eta lotara bakarrik joan beharko dute Zaballara, astegunetan

Audiorik gabe. Espetxean mila eta hirurehun egun baino gehiago igaro ondoren, hirugarren gradua eskuratu eta gaurtik aurrera gradu horrek ematen dituen onurez baliatzeko aukera izango dute Adur Ramirez da Aldak, Jokin Unamunok eta Oihan Arnanzek, 'Altsau auzia'n zigortutako zortzi gazteetatik hiruk. Astegunez lotara itzuli beharko dute espetxera, eta asteburuetan ez dute kartzelera joan beharrik izango. Aurreikusita bezala, 09:15 inguruan atera dira espetxetik, eta atarian zain zituzten etxekoak. "Askasunetik gertuago" daudela-eta, pozik hitz egin du Antton Ramirez de Aldak, Adur Ramirez de Aldaren aitak, baina "injustiziak" hor jarraitzen duela nabarmendu du. "Hodei batean bezala gaude", esan du. Aratz Urrizolak eta Iñaki Abadek, zigortuetako beste bik, abenduan lortu zuten hirugarren gradua. Jon Ander Cobek eta Julen Goikoetxeak bigarren graduan jarraitzen dute, eta Ainara Urkijori bi urteko espetxe-zigorra ezarri zioten, eta ez zuten espetxean sartu.

2020/07/03

Osakidetzak langileen osasuna arriskuan jarri zuela ebatzi du EAEko Auzitegi Nagusiak

Osakidetzak langileen osasuna arriskuan jarri...
Osakidetzak langileen osasuna arriskuan jarri zuela ebatzi du EAEko Auzitegi Nagusiak

Ez zuela bete lan-arriskuen prebentzi...
1:46 min.

Ez zuela bete lan-arriskuen prebentzioari buruzko araudia koronabirusaren osasun-krisian ebatzi du eta norbera babesteko ekipamendurik ez izateak "lan-arrisku larria eta berehalakoa" eragin zuela.

Audiorik gabe. Osakidetzak ez zuela bete lan-arriskuen prebentzioari buruzko araudia koronabirusaren osasun-krisian ebatzi du EAEko Justizia Auzitegi Nagusiak, eta norbera babesteko ekipamendurik ez izateak "lan-arrisku larria eta berehalakoa" eragin zuela langileen osasunean, ESK sindikatuaren arabera. Osakidetzako zuzendaritzaren jarrera salatzen zen hainbat alderditan, hala nola, euskal osasun zerbitzuko langileen artean norbera babesteko ekipamendurik ez egotea, horiek erabiltzeko protokoloak ez betetzea edo langileen egoera antzeman ahal izateko testak ez egitea. Euskal Autonomia Erkidegoko Justizia Auzitegi Nagusiak bere epaian jasotzen duenez, "maskarei eta mantalei dagokienez, Osakidetzak erabiltzeko, berrerabiltzeko eta garbitzeko jarraibideak eman zituen, osasun-jarraibideekin zerikusirik ez dutenak, eta alde batera utzi zituzten berrerabiltzeak pazientearentzat eta erabiltzailearentzat infekzioak sortzeko arrisku potentzialaz ohartarazten zuten erabilera-gomendioak". Auzitegiak enpresaburuaren betebeharra dela laneko osasunaren zaintza egokia bermatzea adierazi du, eta COVID-19aren eraginpean egoteak lan-arrisku larri eta berehalakotzat kalifikatzea merezi duela. Osakidetzak ez duela laneko arriskuen prebentzioaren arloko betebehar hori bete adierazi du, eta bere zerbitzura dauden langileak babesteko neurri egokiak hartzera zigortu du.

2020/07/03

Sanchezek baztertu egin du pentsioak murriztea

Sanchezek baztertu egin du pentsioak murrizte...
Sanchezek baztertu egin du pentsioak murriztea

Espainiako Gobernuko presidenteak esp...
1:03 min.

Espainiako Gobernuko presidenteak espero du aurtengo Aurrekontuak onartzea.

Audiorik gabe. Pedro Sáanchez Espainiako Gobernuko presidenteak ostegun honetan jakinarazi duenez, ez du inondik inora pentsioak murrizteko asmorik. Langile publikoei soldatak jaistea ere ez da bere aurreikuspenetan sartzen. Koronabirusak eragindako ERTEei buruz galdetzean, presidenteak erantzun du hori elkarrizketa sozialean aztertuko dela eta “luzatzekotan, beti ere berraktibatze ekonomikoarekin batera egin beharko litzakeela”. Sánchez ekonomia suspertzearen alde agertu da, baina ERTEan dauden langileen itzulera ahaztu gabe. Bihar, agente sozialekin batera, Moncloako Jauregian elkartuko da presidentea “enplegu sorreraren beharra eta berraktibatze ekonomiakoa” eztabaidatzeko.

2020/07/03

Uztaila 2020
AAAOOLI
 12345
6789101112
13141516171819
20212223242526
2728293031 
Ekaina 2020
AAAOOLI
1234567
891011121314
15161718192021
22232425262728
2930 

    Mesedez, aukeratu egutegiko data