Zeinu Hizkuntza kurtsoak

Felipe VI.ak inbestidurarako proposatu du Sanchez

Sanchezek onartu egin du, eta PSOE talde parlamentario guztiekin bilduko dela aurreratu du. Erkidegoetako presidenteekin ere batzartuko da hautagai sozialista.

Pedro Sanchez PSOEren buruzagi eta presidentegaia proposatu du inbestidurarako Felipe VI.a Espainiako erregeak. Horixe jakinarazi du Meritxell Batet Kongresuko presidenteak Zarzuelan Monarkarekin batzartu ostean.

Proposamenaren aurrean, Espainiako Gobernuko jarduneko presidenteak onartu egin du gobernu berria osatzeko agindua, "ohorearekin, arduraz" eta espainiarrekiko "esker handiz".

Inbestidura horri begira, PSOEren buruzagiak iragarri du Pablo Casado PPren presidentea eta Ines Arrimadas Ciudadanosen bozeramailea bilera batera deitu dituela datorren astelehenean. Ardura eta “ikuspegi zabala” eskatu die Sanchezek.

Gainera, Pedro Sanchezek aurreratu du Kongresuko sozialisten bozeramailea Behe Ganberako gainerako alderdi politikoekin batzartuko dela, gobernua osatzea ahalbidetuko lukeen babes zabalena lortze aldera.

Pedro Sanchezek hitzordua egingo du erkidego guztietako eta Espainiako Udal eta Probintzien Federazioko presidenteekin ere. Baina datorren astetik aurrera izango da hori, bihar eta etzi Bruselan EBren aurrekontuaz eta Brexitaz hitz egiteko goi-bilera duelako.

Pentsiodunek gutxienez 1.080 euroko pentsioa eskatzeko galdegin diote Legebiltzarrari

Dozena bat kolektibo bilduko dira Ganberako taldeekin, Gorte Nagusietan lege bat aurkez dezaten.

EAEko pentsiodunen dozena bat elkartek Eusko Legebiltzarrari eskatu diote legegintzako ekimen bat bidal dezala Diputatuen Kongresura, gutxienez 1.080 euroko pentsioak eskatuz. Kolektibo horiek Pentsioen Sistema Publikoaren aldeko manifestazioa egin dute ostegun honetan, abenduak 12 Gasteizen, eta ohar bat eraman dute Eusko Legebiltzarrera, non Ganberaren laguntza eskatzen duten pentsioen "duintasuna" bermatzeko.

Testua, Bakartxo Tejeria legebiltzarreko presidenteari zuzendu diote, eta Ganberako taldeek pentsiodunen bizitza bermatzeko hainbat neurri jasotzen dituen lege proposamena onartzea eskatu dute.

Pentsioen erregulazioa Estatuaren eskumenekoa denez, elkarte horiek Eusko Legebiltzarrari eskatzen diote, behin proiektua onartuta, Diputatuen Kongresura bidal dezala, Kongresu hori izan dadin lege-erreforma behin betiko onetsi behar duena.

Prozedura hori jasota dago Konstituzioaren 87.2 artikuluan eta Kongresuko Erregelamenduaren 124. artikuluan, zeinak arautzen baitute autonomia-erkidegoetako parlamentuek legegintza-proposamenak Gorte Nagusien aurrean aurkezteko duten sistema.

38na urteko zigorra La Arandinako jokalari ohiei, adingabe bat bortxatzeagatik

Burgosko Lurralde Auzitegiak hiru gizonak zigortu ditu 16 urteko neskari sexu erasoa egiteagatik. Bortxaketa larderia egoera batean jazo zela uste dute epaileak, 'La Manada' auzian gertatu bezala.

Burgosko Lurralde Auzitegiak 38 urteko kartzela zigorra ezarri dio La Arandina futbol taldeko hiru jokalari ohietako bakoitzari 16 urteko neskato bati sexu erasoa egitea leporatuta. Guztira, 114 urteko zigorra ezarri diete hiru akusatuei. Bortxaketa 2017ko azaroan gertatu zen.

Hiru akusatuei sexu erasoaren delituagatik (zehazki, aho-sarketagatik) zigortu ditu Auzitegiak. Hiru gizonek 50.000 euroko kalte-ordaina eman beharko diote biktimari, eta harekin komunikatzeko debekua izango dute 10 urtez. Horrez gain, beste horrenbeste urtez zaintzapeko askatasuna ezarriko diete.

Epaiaren arabera, bortxaketa larderia egoera batean jazo zen (printzipio hori 'La Manada' auziaren epaian erabilitako bera da). Hau da, hiru gizonak biktimarekin bakarrik zeudenean, neskatoa ustekabean harrapatuta eta logelako argia itzalita zegoela, bortxatu zuten. Hala, adingabeak ez zuen erreakzionatzeko modurik izan, erasotzaileen adina eta gorpuzkera kontuan hartuta.

Ezarritako zigorrak bat datoz beharrezko lankidetzaren doktrinaren aplikazioarekin, eta, horregatik, akusatu bakoitza egile gisa kondenatzen da, hark egindako egitateengatik, eta laguntzaile gisa, besteek egindakoagatik.

Gainera, epaiaren arabera, hiru zigortuek bazekiten biktima adingabea zela, eskolara uniformearekin zihoalako eta gaztearen amak eta lekukoren batek jakinarazi ziotelako.

Felipe VI.ak inbestidurarako proposatu du Sanchez

Felipe VI.ak inbestidurarako proposatu du San...
Felipe VI.ak inbestidurarako proposatu du Sanchez

Sanchezek onartu egin du, eta PSOE ta...
1:39 min.

Sanchezek onartu egin du, eta PSOE talde parlamentario guztiekin bilduko dela aurreratu du. Erkidegoetako presidenteekin ere batzartuko da hautagai sozialista.

Pedro Sanchez PSOEren buruzagi eta presidentegaia proposatu du inbestidurarako Felipe VI.a Espainiako erregeak. Horixe jakinarazi du Meritxell Batet Kongresuko presidenteak Zarzuelan Monarkarekin batzartu ostean. Proposamenaren aurrean, Espainiako Gobernuko jarduneko presidenteak onartu egin du gobernu berria osatzeko agindua, "ohorearekin, arduraz" eta espainiarrekiko "esker handiz". Inbestidura horri begira, PSOEren buruzagiak iragarri du Pablo Casado PPren presidentea eta Ines Arrimadas Ciudadanosen bozeramailea bilera batera deitu dituela datorren astelehenean. Ardura eta “ikuspegi zabala” eskatu die Sanchezek. Gainera, Pedro Sanchezek aurreratu du Kongresuko sozialisten bozeramailea Behe Ganberako gainerako alderdi politikoekin batzartuko dela, gobernua osatzea ahalbidetuko lukeen babes zabalena lortze aldera. Pedro Sanchezek hitzordua egingo du erkidego guztietako eta Espainiako Udal eta Probintzien Federazioko presidenteekin ere. Baina datorren astetik aurrera izango da hori, bihar eta etzi Bruselan EBren aurrekontuaz eta Brexitaz hitz egiteko goi-bilera duelako.

2019/12/12

Pentsiodunek gutxienez 1.080 euroko pentsioa eskatzeko galdegin diote Legebiltzarrari

Pentsiodunek gutxienez 1.080 euroko pentsioa ...
Pentsiodunek gutxienez 1.080 euroko pentsioa eskatzeko galdegin diote Legebiltzarrari

Dozena bat kolektibo bilduko dira Gan...
1:34 min.

Dozena bat kolektibo bilduko dira Ganberako taldeekin, Gorte Nagusietan lege bat aurkez dezaten.

EAEko pentsiodunen dozena bat elkartek Eusko Legebiltzarrari eskatu diote legegintzako ekimen bat bidal dezala Diputatuen Kongresura, gutxienez 1.080 euroko pentsioak eskatuz. Kolektibo horiek Pentsioen Sistema Publikoaren aldeko manifestazioa egin dute ostegun honetan, abenduak 12 Gasteizen, eta ohar bat eraman dute Eusko Legebiltzarrera, non Ganberaren laguntza eskatzen duten pentsioen "duintasuna" bermatzeko. Testua, Bakartxo Tejeria legebiltzarreko presidenteari zuzendu diote, eta Ganberako taldeek pentsiodunen bizitza bermatzeko hainbat neurri jasotzen dituen lege proposamena onartzea eskatu dute. Pentsioen erregulazioa Estatuaren eskumenekoa denez, elkarte horiek Eusko Legebiltzarrari eskatzen diote, behin proiektua onartuta, Diputatuen Kongresura bidal dezala, Kongresu hori izan dadin lege-erreforma behin betiko onetsi behar duena. Prozedura hori jasota dago Konstituzioaren 87.2 artikuluan eta Kongresuko Erregelamenduaren 124. artikuluan, zeinak arautzen baitute autonomia-erkidegoetako parlamentuek legegintza-proposamenak Gorte Nagusien aurrean aurkezteko duten sistema.

2019/12/12

38na urteko zigorra La Arandinako jokalari ohiei, adingabe bat bortxatzeagatik

38na urteko zigorra La Arandinako jokalari oh...
38na urteko zigorra La Arandinako jokalari ohiei, adingabe bat bortxatzeagatik

Burgosko Lurralde Auzitegiak hiru giz...
1:27 min.

Burgosko Lurralde Auzitegiak hiru gizonak zigortu ditu 16 urteko neskari sexu erasoa egiteagatik. Bortxaketa larderia egoera batean jazo zela uste dute epaileak, 'La Manada' auzian gertatu bezala.

Burgosko Lurralde Auzitegiak 38 urteko kartzela zigorra ezarri dio La Arandina futbol taldeko hiru jokalari ohietako bakoitzari 16 urteko neskato bati sexu erasoa egitea leporatuta. Guztira, 114 urteko zigorra ezarri diete hiru akusatuei. Bortxaketa 2017ko azaroan gertatu zen. Hiru akusatuei sexu erasoaren delituagatik (zehazki, aho-sarketagatik) zigortu ditu Auzitegiak. Hiru gizonek 50.000 euroko kalte-ordaina eman beharko diote biktimari, eta harekin komunikatzeko debekua izango dute 10 urtez. Horrez gain, beste horrenbeste urtez zaintzapeko askatasuna ezarriko diete. Epaiaren arabera, bortxaketa larderia egoera batean jazo zen (printzipio hori 'La Manada' auziaren epaian erabilitako bera da). Hau da, hiru gizonak biktimarekin bakarrik zeudenean, neskatoa ustekabean harrapatuta eta logelako argia itzalita zegoela, bortxatu zuten. Hala, adingabeak ez zuen erreakzionatzeko modurik izan, erasotzaileen adina eta gorpuzkera kontuan hartuta. Ezarritako zigorrak bat datoz beharrezko lankidetzaren doktrinaren aplikazioarekin, eta, horregatik, akusatu bakoitza egile gisa kondenatzen da, hark egindako egitateengatik, eta laguntzaile gisa, besteek egindakoagatik. Gainera, epaiaren arabera, hiru zigortuek bazekiten biktima adingabea zela, eskolara uniformearekin zihoalako eta gaztearen amak eta lekukoren batek jakinarazi ziotelako.

2019/12/12

Abendua 2019
AAAOOLI
 1
2345678
9101112131415
16171819202122
23242526272829
3031 
Azaroa 2019
AAAOOLI
 123
45678910
11121314151617
18192021222324
252627282930 

        2019-11-22ko bideoen artxiboa

'Aita Mari' Maltara joango da, 'hurbil' dagoe...
'Aita Mari' Maltara joango da, 'hurbil' dagoen porturik 'seguruena' delako

Erkoreka Eusko Jaurlaritzako bozerama...
1:04 min.

Erkoreka Eusko Jaurlaritzako bozeramaileak zehaztu duenez, EAEko Exekutiboa "kontaktuen" eta "loturen" bidez "kudeaketa guztiak" egiten hasi da 78 pertsonak lehorreratzeko.

Itsasoko Laguntza Humanitarioko presidenteak adierazi duenez, jitoan dauden ontzi gehiagoren abisuak jaso ezean, litekeena da Aita Mari erreskate ontzia Maltako bandan jartzea eguerdian, eta "hurbilen" dagoen porturik "seguruenean" lehorreratzeko baimena eskatuko dute. Azaldu duenez, osteguneko erreskatatuak "lasai eta nahiko ongi daude mugimendu handiko gau baten ostean".

Gizon bat atxilotu dute Getxon, emazteari labana batekin mehatxu egitea leporatuta

Gizon bat atxilotu dute Getxon, emazteari lab...
Gizon bat atxilotu dute Getxon, emazteari labana batekin mehatxu egitea leporatuta

Gizonak udaltzainak iritsi aurretik i...
1:02 min.

Gizonak udaltzainak iritsi aurretik ihes egin zuen, baina minutu batzuk geroago atxilotu zuten, emazteari labana handi batekin mehatxu egitea leporatuta.

Getxoko Udaltzaingoak gizon bat atxilotu du, bien arteko eztabaida baten ostean emazteari labana handi batekin mehatxu egitea leporatuta, Udalak ohar baten bidez jakitera eman duenez. Asteazkenean, 13:00ak aldera, Udaltzaingoak negarrez ari zen emakume baten telefono dei bat jaso zuen. Laguntza behar zuela esan, baina ez zuen horren arrazoia azaldu. Udaltzainak bikotearen etxera joan ziren, eta emakumeak azaldu zien senarrak labana handi batekin mehatxu ziola, alabaren aurrean, eta hark esku hartu behar izan zuela minik ez egiteko. Gizonak udaltzainak iritsi aurretik ihes egin zuen, baina bikotearen etxe ondoan dagoen apustu-establezimendu batean topatu zuten minutu batzuk geroago. Bertan atxilotu zuten, eta epailearen esku utzi zuten ondoren, beharrezko eginbideak bukatutakoan.

Surflari nafar bat egoera kritikoan erreskatatu dute Kantabriako hondartza batean

Surflari nafar bat egoera kritikoan erreskata...
Surflari nafar bat egoera kritikoan erreskatatu dute Kantabriako hondartza batean

26 urteko gizonezkoak konortea galdu ...
1:00 min.

26 urteko gizonezkoak konortea galdu du uretatik atera denean. Bihotza geratu egin zaio, eta berriro martxan jartzea lortu badute ere, egoera kritikoan eraman dute ospitalera.

26 urteko surflari nafar bat egoera kritikoan eraman dute Gurutzetako Ospitalera (Barakaldo, Bizkaia), Castro Urdialeseko (Kantabria) Islares hondartzan ondoezak jota. DYA Kantabriak jakinarazi duenez, gizonezkoak konortea galdu du uretatik atera denean. Hasieran lekukoek artatu dute surflaria, eta gero DYAkoek desfibrilagailua erabili dute. Azkenean, pultsua eta arnasa berreskuratzea lortu dute, eta UVI mugikor batean eraman dute egoera kritikoan ospitalera.

Israelgo fiskalburuak Netanyahu auzipetu du, ustelkeria egotzita

Israelgo fiskalburuak Netanyahu auzipetu du, ...
Israelgo fiskalburuak Netanyahu auzipetu du, ustelkeria egotzita

Hiru urteko ikerketaren ondotik irits...
0:50 min.

Hiru urteko ikerketaren ondotik iritsi da lehen ministroaren auzipetzea. Testuinguru honetan, litekeena da Israelen hirugarren hauteskundeak egitea urtebetean.

Israelgo fiskalburuak lehen ministroa auzipetu du, ustelkeria egotzita, Fiskaltzak jakinarazi duenez. Eroskeria, iruzurra eta konfiantza urratu izana leporatu diote hiru auzi ezberdinetan. Fiskal nagusiaren esanetan, "demokraziak ezin du ustelkeria kasurik eta konfiantza urraketarik onartu". "Gaurkoa egun zaila, baina garrantzitsua da", erantsi du. Hiru urteko ikerketa baten ondorioz auzipetu dute. Lehen aldiz epaituko dute Israelgon lehen ministro bat.