Zeinu Hizkuntza kurtsoak

Felipe VI.ak inbestidurarako proposatu du Sanchez

Sanchezek onartu egin du, eta PSOE talde parlamentario guztiekin bilduko dela aurreratu du. Erkidegoetako presidenteekin ere batzartuko da hautagai sozialista.

Pedro Sanchez PSOEren buruzagi eta presidentegaia proposatu du inbestidurarako Felipe VI.a Espainiako erregeak. Horixe jakinarazi du Meritxell Batet Kongresuko presidenteak Zarzuelan Monarkarekin batzartu ostean.

Proposamenaren aurrean, Espainiako Gobernuko jarduneko presidenteak onartu egin du gobernu berria osatzeko agindua, "ohorearekin, arduraz" eta espainiarrekiko "esker handiz".

Inbestidura horri begira, PSOEren buruzagiak iragarri du Pablo Casado PPren presidentea eta Ines Arrimadas Ciudadanosen bozeramailea bilera batera deitu dituela datorren astelehenean. Ardura eta “ikuspegi zabala” eskatu die Sanchezek.

Gainera, Pedro Sanchezek aurreratu du Kongresuko sozialisten bozeramailea Behe Ganberako gainerako alderdi politikoekin batzartuko dela, gobernua osatzea ahalbidetuko lukeen babes zabalena lortze aldera.

Pedro Sanchezek hitzordua egingo du erkidego guztietako eta Espainiako Udal eta Probintzien Federazioko presidenteekin ere. Baina datorren astetik aurrera izango da hori, bihar eta etzi Bruselan EBren aurrekontuaz eta Brexitaz hitz egiteko goi-bilera duelako.

Pentsiodunek gutxienez 1.080 euroko pentsioa eskatzeko galdegin diote Legebiltzarrari

Dozena bat kolektibo bilduko dira Ganberako taldeekin, Gorte Nagusietan lege bat aurkez dezaten.

EAEko pentsiodunen dozena bat elkartek Eusko Legebiltzarrari eskatu diote legegintzako ekimen bat bidal dezala Diputatuen Kongresura, gutxienez 1.080 euroko pentsioak eskatuz. Kolektibo horiek Pentsioen Sistema Publikoaren aldeko manifestazioa egin dute ostegun honetan, abenduak 12 Gasteizen, eta ohar bat eraman dute Eusko Legebiltzarrera, non Ganberaren laguntza eskatzen duten pentsioen "duintasuna" bermatzeko.

Testua, Bakartxo Tejeria legebiltzarreko presidenteari zuzendu diote, eta Ganberako taldeek pentsiodunen bizitza bermatzeko hainbat neurri jasotzen dituen lege proposamena onartzea eskatu dute.

Pentsioen erregulazioa Estatuaren eskumenekoa denez, elkarte horiek Eusko Legebiltzarrari eskatzen diote, behin proiektua onartuta, Diputatuen Kongresura bidal dezala, Kongresu hori izan dadin lege-erreforma behin betiko onetsi behar duena.

Prozedura hori jasota dago Konstituzioaren 87.2 artikuluan eta Kongresuko Erregelamenduaren 124. artikuluan, zeinak arautzen baitute autonomia-erkidegoetako parlamentuek legegintza-proposamenak Gorte Nagusien aurrean aurkezteko duten sistema.

38na urteko zigorra La Arandinako jokalari ohiei, adingabe bat bortxatzeagatik

Burgosko Lurralde Auzitegiak hiru gizonak zigortu ditu 16 urteko neskari sexu erasoa egiteagatik. Bortxaketa larderia egoera batean jazo zela uste dute epaileak, 'La Manada' auzian gertatu bezala.

Burgosko Lurralde Auzitegiak 38 urteko kartzela zigorra ezarri dio La Arandina futbol taldeko hiru jokalari ohietako bakoitzari 16 urteko neskato bati sexu erasoa egitea leporatuta. Guztira, 114 urteko zigorra ezarri diete hiru akusatuei. Bortxaketa 2017ko azaroan gertatu zen.

Hiru akusatuei sexu erasoaren delituagatik (zehazki, aho-sarketagatik) zigortu ditu Auzitegiak. Hiru gizonek 50.000 euroko kalte-ordaina eman beharko diote biktimari, eta harekin komunikatzeko debekua izango dute 10 urtez. Horrez gain, beste horrenbeste urtez zaintzapeko askatasuna ezarriko diete.

Epaiaren arabera, bortxaketa larderia egoera batean jazo zen (printzipio hori 'La Manada' auziaren epaian erabilitako bera da). Hau da, hiru gizonak biktimarekin bakarrik zeudenean, neskatoa ustekabean harrapatuta eta logelako argia itzalita zegoela, bortxatu zuten. Hala, adingabeak ez zuen erreakzionatzeko modurik izan, erasotzaileen adina eta gorpuzkera kontuan hartuta.

Ezarritako zigorrak bat datoz beharrezko lankidetzaren doktrinaren aplikazioarekin, eta, horregatik, akusatu bakoitza egile gisa kondenatzen da, hark egindako egitateengatik, eta laguntzaile gisa, besteek egindakoagatik.

Gainera, epaiaren arabera, hiru zigortuek bazekiten biktima adingabea zela, eskolara uniformearekin zihoalako eta gaztearen amak eta lekukoren batek jakinarazi ziotelako.

Felipe VI.ak inbestidurarako proposatu du Sanchez

Felipe VI.ak inbestidurarako proposatu du San...
Felipe VI.ak inbestidurarako proposatu du Sanchez

Sanchezek onartu egin du, eta PSOE ta...
1:39 min.

Sanchezek onartu egin du, eta PSOE talde parlamentario guztiekin bilduko dela aurreratu du. Erkidegoetako presidenteekin ere batzartuko da hautagai sozialista.

Pedro Sanchez PSOEren buruzagi eta presidentegaia proposatu du inbestidurarako Felipe VI.a Espainiako erregeak. Horixe jakinarazi du Meritxell Batet Kongresuko presidenteak Zarzuelan Monarkarekin batzartu ostean. Proposamenaren aurrean, Espainiako Gobernuko jarduneko presidenteak onartu egin du gobernu berria osatzeko agindua, "ohorearekin, arduraz" eta espainiarrekiko "esker handiz". Inbestidura horri begira, PSOEren buruzagiak iragarri du Pablo Casado PPren presidentea eta Ines Arrimadas Ciudadanosen bozeramailea bilera batera deitu dituela datorren astelehenean. Ardura eta “ikuspegi zabala” eskatu die Sanchezek. Gainera, Pedro Sanchezek aurreratu du Kongresuko sozialisten bozeramailea Behe Ganberako gainerako alderdi politikoekin batzartuko dela, gobernua osatzea ahalbidetuko lukeen babes zabalena lortze aldera. Pedro Sanchezek hitzordua egingo du erkidego guztietako eta Espainiako Udal eta Probintzien Federazioko presidenteekin ere. Baina datorren astetik aurrera izango da hori, bihar eta etzi Bruselan EBren aurrekontuaz eta Brexitaz hitz egiteko goi-bilera duelako.

2019/12/12

Pentsiodunek gutxienez 1.080 euroko pentsioa eskatzeko galdegin diote Legebiltzarrari

Pentsiodunek gutxienez 1.080 euroko pentsioa ...
Pentsiodunek gutxienez 1.080 euroko pentsioa eskatzeko galdegin diote Legebiltzarrari

Dozena bat kolektibo bilduko dira Gan...
1:34 min.

Dozena bat kolektibo bilduko dira Ganberako taldeekin, Gorte Nagusietan lege bat aurkez dezaten.

EAEko pentsiodunen dozena bat elkartek Eusko Legebiltzarrari eskatu diote legegintzako ekimen bat bidal dezala Diputatuen Kongresura, gutxienez 1.080 euroko pentsioak eskatuz. Kolektibo horiek Pentsioen Sistema Publikoaren aldeko manifestazioa egin dute ostegun honetan, abenduak 12 Gasteizen, eta ohar bat eraman dute Eusko Legebiltzarrera, non Ganberaren laguntza eskatzen duten pentsioen "duintasuna" bermatzeko. Testua, Bakartxo Tejeria legebiltzarreko presidenteari zuzendu diote, eta Ganberako taldeek pentsiodunen bizitza bermatzeko hainbat neurri jasotzen dituen lege proposamena onartzea eskatu dute. Pentsioen erregulazioa Estatuaren eskumenekoa denez, elkarte horiek Eusko Legebiltzarrari eskatzen diote, behin proiektua onartuta, Diputatuen Kongresura bidal dezala, Kongresu hori izan dadin lege-erreforma behin betiko onetsi behar duena. Prozedura hori jasota dago Konstituzioaren 87.2 artikuluan eta Kongresuko Erregelamenduaren 124. artikuluan, zeinak arautzen baitute autonomia-erkidegoetako parlamentuek legegintza-proposamenak Gorte Nagusien aurrean aurkezteko duten sistema.

2019/12/12

38na urteko zigorra La Arandinako jokalari ohiei, adingabe bat bortxatzeagatik

38na urteko zigorra La Arandinako jokalari oh...
38na urteko zigorra La Arandinako jokalari ohiei, adingabe bat bortxatzeagatik

Burgosko Lurralde Auzitegiak hiru giz...
1:27 min.

Burgosko Lurralde Auzitegiak hiru gizonak zigortu ditu 16 urteko neskari sexu erasoa egiteagatik. Bortxaketa larderia egoera batean jazo zela uste dute epaileak, 'La Manada' auzian gertatu bezala.

Burgosko Lurralde Auzitegiak 38 urteko kartzela zigorra ezarri dio La Arandina futbol taldeko hiru jokalari ohietako bakoitzari 16 urteko neskato bati sexu erasoa egitea leporatuta. Guztira, 114 urteko zigorra ezarri diete hiru akusatuei. Bortxaketa 2017ko azaroan gertatu zen. Hiru akusatuei sexu erasoaren delituagatik (zehazki, aho-sarketagatik) zigortu ditu Auzitegiak. Hiru gizonek 50.000 euroko kalte-ordaina eman beharko diote biktimari, eta harekin komunikatzeko debekua izango dute 10 urtez. Horrez gain, beste horrenbeste urtez zaintzapeko askatasuna ezarriko diete. Epaiaren arabera, bortxaketa larderia egoera batean jazo zen (printzipio hori 'La Manada' auziaren epaian erabilitako bera da). Hau da, hiru gizonak biktimarekin bakarrik zeudenean, neskatoa ustekabean harrapatuta eta logelako argia itzalita zegoela, bortxatu zuten. Hala, adingabeak ez zuen erreakzionatzeko modurik izan, erasotzaileen adina eta gorpuzkera kontuan hartuta. Ezarritako zigorrak bat datoz beharrezko lankidetzaren doktrinaren aplikazioarekin, eta, horregatik, akusatu bakoitza egile gisa kondenatzen da, hark egindako egitateengatik, eta laguntzaile gisa, besteek egindakoagatik. Gainera, epaiaren arabera, hiru zigortuek bazekiten biktima adingabea zela, eskolara uniformearekin zihoalako eta gaztearen amak eta lekukoren batek jakinarazi ziotelako.

2019/12/12

Abendua 2019
AAAOOLI
 1
2345678
9101112131415
16171819202122
23242526272829
3031 
Azaroa 2019
AAAOOLI
 123
45678910
11121314151617
18192021222324
252627282930 

        2019-11-25ko bideoen artxiboa

Indarkeria matxistaren kontrako oihu ozena entzungo da gaur Euskal Herri osoan

Indarkeria matxistaren kontrako oihu ozena en...
Indarkeria matxistaren kontrako oihu ozena entzungo da gaur Euskal Herri osoan

Urtero bezala, Euskal Herriko erakund...
2:00 min.

Urtero bezala, Euskal Herriko erakunde nagusiek eta mugimendu feministek ekitaldi ugari deitu dituzte, eta horietan parte hartzeko deia egin dute.

Elkarretaratzeak, manifestazioak eta bestelako gaitzespen ekitaldiak nonahi izango dira gaur, Emakumeenganako Tratu Txarrak Gaitzesteko Nazioarteko Egunean. Emakumeek pairatzen duten indarkeria eta bazterkeriaren kontrako oihua inoiz baino ozenago entzungo da Euskal Herri osoko kaleetan, eta egiturazkoa den arazoari egiturazko erantzuna ematea aldarrikatuko dute, horretarako ezinbestekoa den politika aldaketarekin. 1960ko azaroaren 25ean Dominikar Errepublikan hil zituzten Patria, Minerva eta Maria Teresa Mirabal ahizpen omenez jarri zen egutegian biharko eguna. Rafael Leonidas Trujillo diktadorearen aurka ahotsa altxatzeagatik atxilotu, torturatu eta hil zituzten hiru emakumeok, eta indarkeria matxistaren kontrako borrokaren ikur bihurtu dira. Urtero bezala, Euskal Herriko erakunde nagusiek eta mugimendu feministek ekitaldi ugari deitu dituzte, eta horietan parte hartzeko deia egin dute. Adierazpen instituzional banatan, Eusko Jaurlaritzak eta Nafarroako Gobernuak indarkeria matxistaren adierazpen oro gaitzetsi dute, eta gizonen eta emakumeen arteko berdintasunean eraikitako gizartearen alde lanean jarraitzeko konpromisoa agertu dute. Ekitaldietan parte hartzeko deia egiteaz gain, egunerokoan indarkeria matxistaren aurkako jarrera aktiboa izateko eskatu diete herritarrei. Euskal Herriko Bilgune Feministak ere eguneroko borrokan jarri du azpimarra, eta A25eko aldarria urte osora zabaltzeko mezua kaleratu du. Ondoren, Euskal Herrian egingo diren ekitaldi nagusien laburbilduma: BILBO - 11:30: Udalak deituta, indarkeria matxistaren kontrako irakurraldi irekia egingo da Arriaga Antzokian. - 19:00: manifestazioa, Jesusen Bihotza plazatik, Euskal Herriko Mugimendu Feministak deituta. DONOSTIA - 12:00: adierazpen instituzionala irakurriko da Udaleko bilkura aretoan. Arratsalde-iluntzean, Udaleko fatxada morez argiztatuko dute. - 19:00: manifestazioa abiatuko da Alderdi Ederretik, Donostiako Asanblea Feministak deituta. GASTEIZ - 10:00: adierazpen instituzionala irakurriko da Udaleko harrera aretoan. - 12:00: elkarretaratzea, Lehendakaritzako eskaileretan, Eusko Jaurlaritzak deituta. Iñigo Urkullu lehendakaria bertan izango da. - 19:00: manifestazioa abiatuko da Andra Maria Zuriaren plazatik, Euskal Herriko Mugimendu Feministak deituta. IRUÑA - 11:30: adierazpen instituzionala irakurriko dute Udalaren atarian. - 12:00: elkarretaratzea egingo dute Foru Jauregian atarian, eta bertan izango da Maria Chivite presidentea. - 20:00: manifestazioa abiatuko da Gaztelu Plazatik, Indarkeria Matxistaren Aurkako Plataformak deituta.

Testurik gabe

Testurik gabe...
Testurik gabe

Testurik gabe....
2:00 min.

Testurik gabe.

Audio eta testurik gabe.

Lau pertsona erietxera eraman dituzte Donostian, sute batean kea arnastuta

Lau pertsona erietxera eraman dituzte Donosti...
Lau pertsona erietxera eraman dituzte Donostian, sute batean kea arnastuta

Sutea goizeko lehen orduan izan da Bi...
1:36 min.

Sutea goizeko lehen orduan izan da Bidebieta auzoan, Donostia eta Pasaia arteko mugan. Lehen ikerketen arabera, egongelan piztu da.

Sutea izan da Donostiako Azkuene kaleko etxebizitza batean, eta zortzi pertsona zauritu dira, kea arnasteagatik. Horietako lau, tokian bertan artatu dituzte, eta beste laurak Donostiako Ospitalera eraman dituzte. Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak jakitera eman duenez, 07:00ak inguruan piztu da sua, sei solairuko eraikin bateko bosgarrenean. Lehen ikerketen arabera, egongelan piztu da sua. Itzaltze lanetan aritu diren suhiltzaileetako batek azaldu duenez, eraikinaren erdiko patioak tximiniarena egin du, eta sua berehala zabaldu da. Hainbat etxebizitzetako leihoetako kristalak apurtu egin dira eta teilatuko argi-zuloa ere txikitu egin da, sugarrak modu ikusgarrian eraikinaren gainalderaino zabalduz. 23 familia bizi dira eraikinean, eta horietako asko suhiltzaileen eskaileren bidez atera dituzte kanpora. Sua piztu den etxea eta haren goikoa erabat kiskalita geratu dira. Suhiltzaileek 08:15erako sua kontrolpean zuten arren, goiz guztian babes hesia jarrita egon da auzoan.

Emakume bat hil dute Tenerifen, Indarkeria Matxistaren Aurkako Egunean

Emakume bat hil dute Tenerifen, Indarkeria Ma...
Emakume bat hil dute Tenerifen, Indarkeria Matxistaren Aurkako Egunean

Lehen ikerketen arabera, gizonak laba...
1:01 min.

Lehen ikerketen arabera, gizonak labankada bat eman dio lepoan bikotekideari. Gero, arma berarekin bere buruaz beste egiten saiatu da, baina ez du lortu.

26 urteko emakumebat hil dute Tenerifeko San Isidro herrian, eta Guardia Zibilak haren bikotekidea atxilotu du, ustezko hiltzailea delakoan. Ikerketako iturriek Efe albiste-agentziari jakinarazi diotenez, 04:00 aldera bizilagun batek segurtasun indarrak ohartarazi ditu biktimaren etxean oihuak entzun ondoren. Lehen ikerketen arabera, gizonak labankada bat eman dio lepoan bikotekideari, eta, gero, arma berarekin bere buruaz beste egiten saiatu da, baina ez du lortu. Azkenean, atxilotu eta ospitale batera eraman dute, eskuetan zauriak zituela. Aipatutako iturrien esanetan, ustezko erasotzaileak ez du aurrekaririk. Aurten Espainian bikotekide edo bikotekide ohien esku hildako 52. emakumea da.