Zeinu Hizkuntza kurtsoak

Felipe VI.ak inbestidurarako proposatu du Sanchez

Sanchezek onartu egin du, eta PSOE talde parlamentario guztiekin bilduko dela aurreratu du. Erkidegoetako presidenteekin ere batzartuko da hautagai sozialista.

Pedro Sanchez PSOEren buruzagi eta presidentegaia proposatu du inbestidurarako Felipe VI.a Espainiako erregeak. Horixe jakinarazi du Meritxell Batet Kongresuko presidenteak Zarzuelan Monarkarekin batzartu ostean.

Proposamenaren aurrean, Espainiako Gobernuko jarduneko presidenteak onartu egin du gobernu berria osatzeko agindua, "ohorearekin, arduraz" eta espainiarrekiko "esker handiz".

Inbestidura horri begira, PSOEren buruzagiak iragarri du Pablo Casado PPren presidentea eta Ines Arrimadas Ciudadanosen bozeramailea bilera batera deitu dituela datorren astelehenean. Ardura eta “ikuspegi zabala” eskatu die Sanchezek.

Gainera, Pedro Sanchezek aurreratu du Kongresuko sozialisten bozeramailea Behe Ganberako gainerako alderdi politikoekin batzartuko dela, gobernua osatzea ahalbidetuko lukeen babes zabalena lortze aldera.

Pedro Sanchezek hitzordua egingo du erkidego guztietako eta Espainiako Udal eta Probintzien Federazioko presidenteekin ere. Baina datorren astetik aurrera izango da hori, bihar eta etzi Bruselan EBren aurrekontuaz eta Brexitaz hitz egiteko goi-bilera duelako.

Pentsiodunek gutxienez 1.080 euroko pentsioa eskatzeko galdegin diote Legebiltzarrari

Dozena bat kolektibo bilduko dira Ganberako taldeekin, Gorte Nagusietan lege bat aurkez dezaten.

EAEko pentsiodunen dozena bat elkartek Eusko Legebiltzarrari eskatu diote legegintzako ekimen bat bidal dezala Diputatuen Kongresura, gutxienez 1.080 euroko pentsioak eskatuz. Kolektibo horiek Pentsioen Sistema Publikoaren aldeko manifestazioa egin dute ostegun honetan, abenduak 12 Gasteizen, eta ohar bat eraman dute Eusko Legebiltzarrera, non Ganberaren laguntza eskatzen duten pentsioen "duintasuna" bermatzeko.

Testua, Bakartxo Tejeria legebiltzarreko presidenteari zuzendu diote, eta Ganberako taldeek pentsiodunen bizitza bermatzeko hainbat neurri jasotzen dituen lege proposamena onartzea eskatu dute.

Pentsioen erregulazioa Estatuaren eskumenekoa denez, elkarte horiek Eusko Legebiltzarrari eskatzen diote, behin proiektua onartuta, Diputatuen Kongresura bidal dezala, Kongresu hori izan dadin lege-erreforma behin betiko onetsi behar duena.

Prozedura hori jasota dago Konstituzioaren 87.2 artikuluan eta Kongresuko Erregelamenduaren 124. artikuluan, zeinak arautzen baitute autonomia-erkidegoetako parlamentuek legegintza-proposamenak Gorte Nagusien aurrean aurkezteko duten sistema.

38na urteko zigorra La Arandinako jokalari ohiei, adingabe bat bortxatzeagatik

Burgosko Lurralde Auzitegiak hiru gizonak zigortu ditu 16 urteko neskari sexu erasoa egiteagatik. Bortxaketa larderia egoera batean jazo zela uste dute epaileak, 'La Manada' auzian gertatu bezala.

Burgosko Lurralde Auzitegiak 38 urteko kartzela zigorra ezarri dio La Arandina futbol taldeko hiru jokalari ohietako bakoitzari 16 urteko neskato bati sexu erasoa egitea leporatuta. Guztira, 114 urteko zigorra ezarri diete hiru akusatuei. Bortxaketa 2017ko azaroan gertatu zen.

Hiru akusatuei sexu erasoaren delituagatik (zehazki, aho-sarketagatik) zigortu ditu Auzitegiak. Hiru gizonek 50.000 euroko kalte-ordaina eman beharko diote biktimari, eta harekin komunikatzeko debekua izango dute 10 urtez. Horrez gain, beste horrenbeste urtez zaintzapeko askatasuna ezarriko diete.

Epaiaren arabera, bortxaketa larderia egoera batean jazo zen (printzipio hori 'La Manada' auziaren epaian erabilitako bera da). Hau da, hiru gizonak biktimarekin bakarrik zeudenean, neskatoa ustekabean harrapatuta eta logelako argia itzalita zegoela, bortxatu zuten. Hala, adingabeak ez zuen erreakzionatzeko modurik izan, erasotzaileen adina eta gorpuzkera kontuan hartuta.

Ezarritako zigorrak bat datoz beharrezko lankidetzaren doktrinaren aplikazioarekin, eta, horregatik, akusatu bakoitza egile gisa kondenatzen da, hark egindako egitateengatik, eta laguntzaile gisa, besteek egindakoagatik.

Gainera, epaiaren arabera, hiru zigortuek bazekiten biktima adingabea zela, eskolara uniformearekin zihoalako eta gaztearen amak eta lekukoren batek jakinarazi ziotelako.

Felipe VI.ak inbestidurarako proposatu du Sanchez

Felipe VI.ak inbestidurarako proposatu du San...
Felipe VI.ak inbestidurarako proposatu du Sanchez

Sanchezek onartu egin du, eta PSOE ta...
1:39 min.

Sanchezek onartu egin du, eta PSOE talde parlamentario guztiekin bilduko dela aurreratu du. Erkidegoetako presidenteekin ere batzartuko da hautagai sozialista.

Pedro Sanchez PSOEren buruzagi eta presidentegaia proposatu du inbestidurarako Felipe VI.a Espainiako erregeak. Horixe jakinarazi du Meritxell Batet Kongresuko presidenteak Zarzuelan Monarkarekin batzartu ostean. Proposamenaren aurrean, Espainiako Gobernuko jarduneko presidenteak onartu egin du gobernu berria osatzeko agindua, "ohorearekin, arduraz" eta espainiarrekiko "esker handiz". Inbestidura horri begira, PSOEren buruzagiak iragarri du Pablo Casado PPren presidentea eta Ines Arrimadas Ciudadanosen bozeramailea bilera batera deitu dituela datorren astelehenean. Ardura eta “ikuspegi zabala” eskatu die Sanchezek. Gainera, Pedro Sanchezek aurreratu du Kongresuko sozialisten bozeramailea Behe Ganberako gainerako alderdi politikoekin batzartuko dela, gobernua osatzea ahalbidetuko lukeen babes zabalena lortze aldera. Pedro Sanchezek hitzordua egingo du erkidego guztietako eta Espainiako Udal eta Probintzien Federazioko presidenteekin ere. Baina datorren astetik aurrera izango da hori, bihar eta etzi Bruselan EBren aurrekontuaz eta Brexitaz hitz egiteko goi-bilera duelako.

2019/12/12

Pentsiodunek gutxienez 1.080 euroko pentsioa eskatzeko galdegin diote Legebiltzarrari

Pentsiodunek gutxienez 1.080 euroko pentsioa ...
Pentsiodunek gutxienez 1.080 euroko pentsioa eskatzeko galdegin diote Legebiltzarrari

Dozena bat kolektibo bilduko dira Gan...
1:34 min.

Dozena bat kolektibo bilduko dira Ganberako taldeekin, Gorte Nagusietan lege bat aurkez dezaten.

EAEko pentsiodunen dozena bat elkartek Eusko Legebiltzarrari eskatu diote legegintzako ekimen bat bidal dezala Diputatuen Kongresura, gutxienez 1.080 euroko pentsioak eskatuz. Kolektibo horiek Pentsioen Sistema Publikoaren aldeko manifestazioa egin dute ostegun honetan, abenduak 12 Gasteizen, eta ohar bat eraman dute Eusko Legebiltzarrera, non Ganberaren laguntza eskatzen duten pentsioen "duintasuna" bermatzeko. Testua, Bakartxo Tejeria legebiltzarreko presidenteari zuzendu diote, eta Ganberako taldeek pentsiodunen bizitza bermatzeko hainbat neurri jasotzen dituen lege proposamena onartzea eskatu dute. Pentsioen erregulazioa Estatuaren eskumenekoa denez, elkarte horiek Eusko Legebiltzarrari eskatzen diote, behin proiektua onartuta, Diputatuen Kongresura bidal dezala, Kongresu hori izan dadin lege-erreforma behin betiko onetsi behar duena. Prozedura hori jasota dago Konstituzioaren 87.2 artikuluan eta Kongresuko Erregelamenduaren 124. artikuluan, zeinak arautzen baitute autonomia-erkidegoetako parlamentuek legegintza-proposamenak Gorte Nagusien aurrean aurkezteko duten sistema.

2019/12/12

38na urteko zigorra La Arandinako jokalari ohiei, adingabe bat bortxatzeagatik

38na urteko zigorra La Arandinako jokalari oh...
38na urteko zigorra La Arandinako jokalari ohiei, adingabe bat bortxatzeagatik

Burgosko Lurralde Auzitegiak hiru giz...
1:27 min.

Burgosko Lurralde Auzitegiak hiru gizonak zigortu ditu 16 urteko neskari sexu erasoa egiteagatik. Bortxaketa larderia egoera batean jazo zela uste dute epaileak, 'La Manada' auzian gertatu bezala.

Burgosko Lurralde Auzitegiak 38 urteko kartzela zigorra ezarri dio La Arandina futbol taldeko hiru jokalari ohietako bakoitzari 16 urteko neskato bati sexu erasoa egitea leporatuta. Guztira, 114 urteko zigorra ezarri diete hiru akusatuei. Bortxaketa 2017ko azaroan gertatu zen. Hiru akusatuei sexu erasoaren delituagatik (zehazki, aho-sarketagatik) zigortu ditu Auzitegiak. Hiru gizonek 50.000 euroko kalte-ordaina eman beharko diote biktimari, eta harekin komunikatzeko debekua izango dute 10 urtez. Horrez gain, beste horrenbeste urtez zaintzapeko askatasuna ezarriko diete. Epaiaren arabera, bortxaketa larderia egoera batean jazo zen (printzipio hori 'La Manada' auziaren epaian erabilitako bera da). Hau da, hiru gizonak biktimarekin bakarrik zeudenean, neskatoa ustekabean harrapatuta eta logelako argia itzalita zegoela, bortxatu zuten. Hala, adingabeak ez zuen erreakzionatzeko modurik izan, erasotzaileen adina eta gorpuzkera kontuan hartuta. Ezarritako zigorrak bat datoz beharrezko lankidetzaren doktrinaren aplikazioarekin, eta, horregatik, akusatu bakoitza egile gisa kondenatzen da, hark egindako egitateengatik, eta laguntzaile gisa, besteek egindakoagatik. Gainera, epaiaren arabera, hiru zigortuek bazekiten biktima adingabea zela, eskolara uniformearekin zihoalako eta gaztearen amak eta lekukoren batek jakinarazi ziotelako.

2019/12/12

Abendua 2019
AAAOOLI
 1
2345678
9101112131415
16171819202122
23242526272829
3031 
Azaroa 2019
AAAOOLI
 123
45678910
11121314151617
18192021222324
252627282930 

        2019-11-27ko bideoen artxiboa

Gipuzkoako gaztandegi bateko gaztak baztertu dituzte listeria atzeman ostean

Gipuzkoako gaztandegi bateko gaztak baztertu ...
Gipuzkoako gaztandegi bateko gaztak baztertu dituzte listeria atzeman ostean

Saltokietatik kendu dituzte eta gazta...
1:20 min.

Saltokietatik kendu dituzte eta gaztandegian daudenak atxiki dituzte bakteria izan dezaketelako, nahiz eta ez duten aurkitu listeriosi kasurik kontsumitzaileen artean.

Eusko Jaurlaritzaren Osasun Sailak Berroeta gaztandegi gipuzkoarreko produktuak dendetatik kendu eta gaztandegikoak baztertu ditu aurten ardi esnearekin egindako gazta onduetan listeria monocytogenes bakteria atzeman ostean. Jaurlaritzak jakitera eman duenez, Ezkio-Itsasoko gaztandegiko produktu guztiak kendu dituzte, nahiz eta epidemiologia zerbitzuak ez duen gazta horren kontsumoarekin lotutako liesteriosi kasuren berririk. Gaztak Gipuzkoako azoketan eta harategietan saldu dituzte gehienbat (Bizkaiko harategi batean ere bai), eta Eusko Jaurlaritzaren Osasun Sailak etxean Berroetaren gazta dutenei ez jateko eta erosi zuten lekura eramateko gomendatu die. Etxe horretako gazta jan ostean listeriosi sintomaren bat sentituz gero osasun zentrora joatea aholkatu du Osasun Sailak, bereziki haurdun daudenen eta minbizia dutenen kasuan.

CCOO, LAB eta UGTk aurreakordioa lortu dute Bizkaiko metalgintzako patronalarekin

CCOO, LAB eta UGTk aurreakordioa lortu dute B...
CCOO, LAB eta UGTk aurreakordioa lortu dute Bizkaiko metalgintzako patronalarekin

Sindikatuek ziurtatu dute hitzarmen b...
1:23 min.

Sindikatuek ziurtatu dute hitzarmen berriak langileen baldintzak hobetzea ekarriko duela. Halaber, ituna "langile klasearen borrokaren garaipena" dela azpimarratu dute.

CCOO, LAB eta UGT sindikatuek aurre-akordioa lortu dute Bizkaiko metalgintzako patronalarekin, eta horrela amaiera emango zaio lan-gatazkari, CCOOk ohar batean azaldu duenez. Bihar grebara jo behar zuten berriro langileek. CCOOk azaldu duenez, hitzarmena hiru urtez egongo da indarrean (2021era arte) eta ondoko soldatak igoerak jasotzen ditu: 2018an, KPI + % 2,5; 2019an, KPI + % 1,75; 2020an eta 2021ean, KPI + % 1,5. Subrogazioa eta ultra aktibitatea ere bermatzen ditu itunak. Halaber, lan istripuagatik edo gaixotasunagatik jaso beharreko osagarriari eutsi diote eta genero berdintasunari buruzko batzorde bat eratzea adostu dute. Orain, sindikatuek asanbladak antolatuko dituzte lantegietan eta beharginek akordioa berretsiz gero, lan-hitzarmena sinatzeko ekitaldia abenduaren 2an egingo dute patronalarekin batera.

Iurretako paper-fabrikan istripua izan da eta hiru langile intoxikatu dira

Iurretako paper-fabrikan istripua izan da eta...
Iurretako paper-fabrikan istripua izan da eta hiru langile intoxikatu dira

Lan-istripua 04:30 aldera jazo da, Iu...
0:40 min.

Lan-istripua 04:30 aldera jazo da, Iurretako Smurfit Kappa Nervion lantegian. Beharginak Galdakaoko Ospitalera eraman dituzte.

Iurretako (Bizkaia) Smurfit Kappa Nervion paper-lantegiko hiru langile ospitalera eraman dituzte astearte honetan, substantzia toxiko bat arnastu ostean, Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak jakitera eman duenez. Lan-istripua 04:30 aldera jazo da, oraindik argitu gabe dauden arrazoiak direla eta. Substantzia toxikoa arnastu duten bi behargin Galdakaoko ospitalera eraman dituzte. Hirugarren bat paper-lantegira bertaratu den anbulantzia batean artatu dute, baina Galdakaoko Ospitalera eraman dute gero.

Bizkaiko Aldundiak 2,7 milioi euro inbertituko ditu Gaztelugatxeko sarbidean

Bizkaiko Aldundiak 2,7 milioi euro inbertituk...
Bizkaiko Aldundiak 2,7 milioi euro inbertituko ditu Gaztelugatxeko sarbidean

Bizkaiko Foru Aldundiak BI-3101ko bid...
1:30 min.

Bizkaiko Foru Aldundiak BI-3101ko bidegurutzea, Urizarreta eta Ermu aldeko aparkalekuak eta Bermeo-Matxitxako oinezkoen pasealekua eraberritu nahi ditu.

Bizkaiko Foru Aldundiak Gaztelugatxeko sarbideak eta bisitak ordenatu eta hobetzeko hainbat proiektu garatzen ari da. Proiektu horietan 2,7 milioi euro inbertituko ditu 2024ra arte. Gaztelugatxeko erakargarritasuna aprobetxatzeko asmoz, garatzen ari den estrategia zabalagoaren baitan daude. Estrategia horren premisa erabilera turistikoa biotopoaren babesarekin bateratzea da, kostalde osoan jarduera ekonomikoa eta enplegua sortu ahal izateko. Aldundia BI-3101 errepidean ari da lanean eta Gaztelugatxera Urizarreta ingurutik sartzeko bidegurutzea hobetu eta bi aparkaleku berrordenatu nahi ditu. Horrez gain, Bermeoko hirigunea eta Matxitxako batuko dituen oinezkoentzako bidea egokitu nahi du. Gaztelugatxe bisitatzen dutenen segurtasuna hobetzeko beste neurri batzuk hartuko dira. Salbamenduko helikopteroak lur hartzeko gune bat ere egokituko da, ermitaren sarreraren inguruan, komunak zeuden tokian, hain zuzen.