Zeinu Hizkuntza kurtsoak

16 atxilotu Bizkaian eta Gipuzkoan, narkotrafikoaren kontrako operazio batean

Ertzaintzak, Guardia Zibilak eta Polizia Nazionalak elkarrekin egindako operazioa izan da. Beste 16 lagun atxilotu dituzte, eta droga-trafikoan zebilen Estatuko talderik aktiboenetako bat desegin da.

Ertzaintzak, Guardia Zibilak eta Polizia Nazionalak 15 lagun atxilotu dituzte Bizkaian eta beste bat Gipuzkoan, droga-trafikoa, erakunde kriminala, armak legez kanpo edukitzea eta agirien faltsutasuna egotzita. Narkotrafikatzaileen talde baten desegitean egin dituzte atxiloketak, hiru polizia-erakundeek elkarrekin egindako operazio batean, eta, horrela, droga-trafikoan zebilen Estatuko talderik aktiboenetako bat desegin dute. Prentsa-ohar baten bidez zehaztu dutenez, beste 16 lagun ere eraman dituzte atxilo, espainiar Estatuko beste probintzia batzuetan.

Taldeak, bereziki, marihuana esportatzen zuen Holandara eta herrialde horretatik gertuko beste herrialde batzuetara, eta heroina eta speeda inportatzen zituen. Gutxienez, 32 kide zituen bandak, eta oso espezializatuta zeuden kide horiek. Guztira, 200 kilogramo droga, 45.000 euro, 5 su-arma eta 12 ibilgailu atzeman dituzte.

Operazioa 2019ko lehen hiruhilekoan hasi zen. Orduan, Guardia Zibila eta Polizia Nazionala Valladoliden droga saltzen zuten hainbat lagun ari ziren ikertzen. Poliziaren iritziz erakundeko burua den herritarra Bizkaian bizi da; aurretik ere atxilotu zuten, 2011n, 150 kilogramo kokaina izateagatik.

Nafarroako Gobernuak eta Testa Taldeak 392 etxebizitza alokatzeko akordioa itxi dute

Etxebizitzak Iruñean daude, eta gizarte-alokairukoak ziren, baina libre izatera pasatu dira. Alokairuko prezio maximoa hileko 650 eurokoa izango da, eta bizilagunek eta Gobernuak ordainduko dute.

Nafarroako Gobernuko Etxebizitza Departamentuak eta Testa Taldeak Iruñeko 392 etxebizitza alokatzeko akordioa itxi dute astearte honetan. Etxebizitzak gizarte-alokairukoak ziren, eta libre izatera pasatu dira, baina orain arteko maizterrek, akordio honi esker, horietan bizitzen jarraitu ahalko dute. Jabeek kontratu berria sinatuko dute egungo maizterrekin; kontratu horrek zazpi urteko iraupena izango du, eta gehienezko prezioa hileko 650 eurokoa izango da, hiru logelako etxebizitzetan (bi logelakoetan eta logela bakarrekoetan, prezioa txikiagoa izango da).

Aierdik zehaztu duenez, Testa Taldeak alokairuaren prezioa igoko du (gehienez 650 eurotara), eta igoera horri orain arteko proportzioan egingo diote aurre maizterrek eta Gobernuak. Hori, urtero, 100.000 euroko kostua ekarriko dio Nafarroako Gobernuari. Maizterren batek ezin izango balio prezio berriari aurre egin, beste etxebizitza batzuetan saiatuko lirateke konponbidea topatzen, edo Gizarte Zerbitzuen bidez.

Akordioa itxita, 392 etxebizitzetako maizterrek jabeen gutun bat jasoko dute, eta kontratu berria sinatzea proposatuko diete. Gutun horrek aurreko bat indargabetuko du; aurreko horretan, jabeek esaten zieten maizterrei alokairu berriak 750-800 eurokoak izango liratekeela.

Bajak pilatzeagatik langilea kaleratzea ahalbidetzen zuen araua, baliogabetuta

PSOE eta Unidas Podemosen koalizio-gobernuak bertan behera utzi du gaixoaldi-bajak pilatzeagatik langile bat kaleratzea ahalbidetzen zuen legea.

Langileen Estatuko 52.d artikuluak epealdi zehatz batean mediku bajak pilatzeagatik langile bat kaleratzea ahalbidetzen zuen. Gaur, Espainiako Gobernuak arau hori indargabetzeko errege lege-dekretua onartu du.

Europar Batasuneko Justizia Auzitegiak 2018ko urtarrilaren 18an kaleratutako ebazpen baten bidez, arau horrek EBko zuzentaraua urratzen zuela ohartarazi zion Espainiari.

"Langileek beren eskubideak berreskuratzea lortuko dugu horrela; lasai egon daitezke, inork ez ditu kaleratuko justifikatutako gaixoaldi-baja bat hartzeagatik", erantsi du Diazek.

Espainiako Gobernuak 'Google' eta 'Tobin' tasak onartu ditu

Hasiera batean aurreikusitakoa baino 986 milioi euro gutxiago bilduko ditu Espainiako Gobernuak 'Google' tasaren bidez.

Espainiako Gobernuak astearte honetan onartu du zerga digital berria. 'Google' eta 'Tobin' tasen bidez 2.050 biltzea aurreikusi zuten iaz, baina atzeraldi ekonomikoaren ondorioz 1.818 milioi euro izango direla kalkulatu dute orain.

Hala adierazi du gaur Espainiako Gobernuko bozeramaileak Ministro Kontseiluaren ondotik egin duen agerraldian. Lege-proiektua aurreko legealdia onartu zuten, baina hauteskundeak aurreratu zirenez, ez zen indarrean sartu. Ministroak azpimarratu du zerga digital berriak Europar Batasunaren babesa daukala.

'Tobin' tasaren bidez, 850 milioi euro bilduko dituela aurreikusi du Espainiako Gobernuak. 'Google' tasari dagokionez, berriz, 968 milioi euro batuko dituztela espero dute, hasiera batean kalkulatutakoa baino 232 milioi euro gutxiago. Murrizketa horren arrazoia krisi ekonomikoa dela azaldu dute.

16 atxilotu Bizkaian eta Gipuzkoan, narkotrafikoaren kontrako operazio batean

16 atxilotu Bizkaian eta Gipuzkoan, narkotraf...
16 atxilotu Bizkaian eta Gipuzkoan, narkotrafikoaren kontrako operazio batean

Ertzaintzak, Guardia Zibilak eta Poli...
1:46 min.

Ertzaintzak, Guardia Zibilak eta Polizia Nazionalak elkarrekin egindako operazioa izan da. Beste 16 lagun atxilotu dituzte, eta droga-trafikoan zebilen Estatuko talderik aktiboenetako bat desegin da.

Ertzaintzak, Guardia Zibilak eta Polizia Nazionalak 15 lagun atxilotu dituzte Bizkaian eta beste bat Gipuzkoan, droga-trafikoa, erakunde kriminala, armak legez kanpo edukitzea eta agirien faltsutasuna egotzita. Narkotrafikatzaileen talde baten desegitean egin dituzte atxiloketak, hiru polizia-erakundeek elkarrekin egindako operazio batean, eta, horrela, droga-trafikoan zebilen Estatuko talderik aktiboenetako bat desegin dute. Prentsa-ohar baten bidez zehaztu dutenez, beste 16 lagun ere eraman dituzte atxilo, espainiar Estatuko beste probintzia batzuetan. Taldeak, bereziki, marihuana esportatzen zuen Holandara eta herrialde horretatik gertuko beste herrialde batzuetara, eta heroina eta speeda inportatzen zituen. Gutxienez, 32 kide zituen bandak, eta oso espezializatuta zeuden kide horiek. Guztira, 200 kilogramo droga, 45.000 euro, 5 su-arma eta 12 ibilgailu atzeman dituzte. Operazioa 2019ko lehen hiruhilekoan hasi zen. Orduan, Guardia Zibila eta Polizia Nazionala Valladoliden droga saltzen zuten hainbat lagun ari ziren ikertzen. Poliziaren iritziz erakundeko burua den herritarra Bizkaian bizi da; aurretik ere atxilotu zuten, 2011n, 150 kilogramo kokaina izateagatik.

2020/02/19

Nafarroako Gobernuak eta Testa Taldeak 392 etxebizitza alokatzeko akordioa itxi dute

Nafarroako Gobernuak eta Testa Taldeak 392 et...
Nafarroako Gobernuak eta Testa Taldeak 392 etxebizitza alokatzeko akordioa itxi dute

Etxebizitzak Iruñean daude, eta gizar...
1:29 min.

Etxebizitzak Iruñean daude, eta gizarte-alokairukoak ziren, baina libre izatera pasatu dira. Alokairuko prezio maximoa hileko 650 eurokoa izango da, eta bizilagunek eta Gobernuak ordainduko dute.

Nafarroako Gobernuko Etxebizitza Departamentuak eta Testa Taldeak Iruñeko 392 etxebizitza alokatzeko akordioa itxi dute astearte honetan. Etxebizitzak gizarte-alokairukoak ziren, eta libre izatera pasatu dira, baina orain arteko maizterrek, akordio honi esker, horietan bizitzen jarraitu ahalko dute. Jabeek kontratu berria sinatuko dute egungo maizterrekin; kontratu horrek zazpi urteko iraupena izango du, eta gehienezko prezioa hileko 650 eurokoa izango da, hiru logelako etxebizitzetan (bi logelakoetan eta logela bakarrekoetan, prezioa txikiagoa izango da). Aierdik zehaztu duenez, Testa Taldeak alokairuaren prezioa igoko du (gehienez 650 eurotara), eta igoera horri orain arteko proportzioan egingo diote aurre maizterrek eta Gobernuak. Hori, urtero, 100.000 euroko kostua ekarriko dio Nafarroako Gobernuari. Maizterren batek ezin izango balio prezio berriari aurre egin, beste etxebizitza batzuetan saiatuko lirateke konponbidea topatzen, edo Gizarte Zerbitzuen bidez. Akordioa itxita, 392 etxebizitzetako maizterrek jabeen gutun bat jasoko dute, eta kontratu berria sinatzea proposatuko diete. Gutun horrek aurreko bat indargabetuko du; aurreko horretan, jabeek esaten zieten maizterrei alokairu berriak 750-800 eurokoak izango liratekeela.

2020/02/19

Bajak pilatzeagatik langilea kaleratzea ahalbidetzen zuen araua, baliogabetuta

Bajak pilatzeagatik langilea kaleratzea ahalb...
Bajak pilatzeagatik langilea kaleratzea ahalbidetzen zuen araua, baliogabetuta

PSOE eta Unidas Podemosen koalizio-go...
1:15 min.

PSOE eta Unidas Podemosen koalizio-gobernuak bertan behera utzi du gaixoaldi-bajak pilatzeagatik langile bat kaleratzea ahalbidetzen zuen legea.

Langileen Estatuko 52.d artikuluak epealdi zehatz batean mediku bajak pilatzeagatik langile bat kaleratzea ahalbidetzen zuen. Gaur, Espainiako Gobernuak arau hori indargabetzeko errege lege-dekretua onartu du. Europar Batasuneko Justizia Auzitegiak 2018ko urtarrilaren 18an kaleratutako ebazpen baten bidez, arau horrek EBko zuzentaraua urratzen zuela ohartarazi zion Espainiari. "Langileek beren eskubideak berreskuratzea lortuko dugu horrela; lasai egon daitezke, inork ez ditu kaleratuko justifikatutako gaixoaldi-baja bat hartzeagatik", erantsi du Diazek.

2020/02/19

Espainiako Gobernuak

Espainiako Gobernuak 'Google' eta 'Tobin' tas...
Espainiako Gobernuak 'Google' eta 'Tobin' tasak onartu ditu

Hasiera batean aurreikusitakoa baino ...
1:43 min.

Hasiera batean aurreikusitakoa baino 986 milioi euro gutxiago bilduko ditu Espainiako Gobernuak 'Google' tasaren bidez.

Espainiako Gobernuak astearte honetan onartu du zerga digital berria. 'Google' eta 'Tobin' tasen bidez 2.050 biltzea aurreikusi zuten iaz, baina atzeraldi ekonomikoaren ondorioz 1.818 milioi euro izango direla kalkulatu dute orain. Hala adierazi du gaur Espainiako Gobernuko bozeramaileak Ministro Kontseiluaren ondotik egin duen agerraldian. Lege-proiektua aurreko legealdia onartu zuten, baina hauteskundeak aurreratu zirenez, ez zen indarrean sartu. Ministroak azpimarratu du zerga digital berriak Europar Batasunaren babesa daukala. 'Tobin' tasaren bidez, 850 milioi euro bilduko dituela aurreikusi du Espainiako Gobernuak. 'Google' tasari dagokionez, berriz, 968 milioi euro batuko dituztela espero dute, hasiera batean kalkulatutakoa baino 232 milioi euro gutxiago. Murrizketa horren arrazoia krisi ekonomikoa dela azaldu dute.

2020/02/19

Otsaila 2020
AAAOOLI
 12
3456789
10111213141516
17181920212223
242526272829 
Urtarrila 2020
AAAOOLI
 12345
6789101112
13141516171819
20212223242526
2728293031 

        2020-01-24ko bideoen artxiboa

Aurreko lanuzteetan ezarritako gutxieneko zerbitzuak jarri ditu Jaurlaritzak U30erako

Aurreko lanuzteetan ezarritako gutxieneko zer...
Aurreko lanuzteetan ezarritako gutxieneko zerbitzuak jarri ditu Jaurlaritzak U30erako

Hala, garraiobide publikoen gutxienez...
1:15 min.

Hala, garraiobide publikoen gutxienez % 30 ibiliko dira egun horretan. Ospitaleetan jaiegunetako arreta eskainiko da, eta anbulatorioetan, larunbatetakoa.

EAEn urtarrilaren 30erako deituta dagoen greba orokorrerako gutxieneko zerbitzuak ezarri ditu Eusko Jaurlaritzak, eta aurreko lanuzteetako ezarritakoen antzekoak dira. Horrela, garraiobide publikoen gutxienez % 30 ibiliko dira egun horretan. Osasun arretari dagokionez, ospitaleetan jaiegunetako zerbitzua emango dute, eta anbulatorioetan, larunbatetakoa. Hezkuntza arloan, ikastetxe ez unibertsitarioetan gutxienez bi behargin egon beharko dira (eskolak zabalik daudela bermatu beharko dute), eta EHUn, langile bat. Osasun arretari dagokionez, ospitaleetan senda-agiriak eman ahalko dituzte, eta aurretik hitzartutako edota atzeraezinak diren dialisi eta tratamendu onkologikoak emango dira. Larrialdi, sukalde eta garbiketa zerbitzuetan, "bakarrik beharrezkoak diren langileak" egongo dira.

Gripearen eragina bikoiztu da EAEn, eta 14 pertsona hil dira jada horren eraginez

Gripearen eragina bikoiztu da EAEn, eta 14 pe...
Gripearen eragina bikoiztu da EAEn, eta 14 pertsona hil dira jada horren eraginez

Bizkaian, Araban eta Gipuzkoan gora e...
0:47 min.

Bizkaian, Araban eta Gipuzkoan gora egin du gripe-sindromeagatik lehen mailako arretan egindako kontsulten kopuruak. Ospitaleratutako pertsonen batez besteko adina 63 urtekoa da.

Euskal Autonomia Erkidegoan (EAE) gripearen jarduerak nabarmen egin du gora azken astean. Urtarrilaren 13tik 19ra bitartean, lau pertsona hil ziren infekzio birikoaren ondorioz. Hala, denboraldia hasi zenetik, 14 pertsona hil dira gripeak eragindako konplikazioen ondorioz. Osakidetzak azaldu duenez, konplikazio horien % 85 baino gehiago gripeak eragindako pneumoniak dira. Bizkaian, Araban eta Gipuzkoan gora egin du gripe-sindromeagatik lehen mailako arretan egindako kontsulten kopuruak.

Bizkaiko eta Arabako etxebizitzetan lapurtzen zuen gaizkile talde bat desegin dute

Bizkaiko eta Arabako etxebizitzetan lapurtzen...
Bizkaiko eta Arabako etxebizitzetan lapurtzen zuen gaizkile talde bat desegin dute

Barakaldoko hainbat pisutan egindako ...
1:12 min.

Barakaldoko hainbat pisutan egindako miaketen ondorioz, ertzainek lapurretetan lapurtutako bitxiak, 4.000 euro baino gehiago eta dokumentazio faltsua berreskuratu dituzte.

Bizkaiko eta Arabako etxebizitzetan lapurretak egiten espezializatuta zegoen gaizkile talde bat desegin du Ertzaintzak. Zehazki, Bilboko eta Laudioko etxebizitzetan lapurtu zuten, eta taldea osatzen zuten hiru kideak espetxean sartu dituzte jada. Susmagarriei egindako jarraipenen ondorioz, bizileku finkorik ez zuten bi kidek eta Ezkerraldean bizi zen beste batek osatutako talde antolatu eta hierarkizatu bat zela frogatu zen. Bilboko Euskalduna kaleko etxebizitza batean lapurtzen saiatzen ari zirela harrapatu dituzte. Barakaldoko hainbat pisutan egindako miaketen ondorioz, ertzainek lapurretetan lapurtutako bitxiak, 4.000 euro baino gehiago eta dokumentazio faltsua berreskuratu dituzte. Horrez gain, mota guztietako sarrailak irekitzeko gaizkileek erabiltzen zituzten tresnak pilatzeko erabiltzen zuten lantegi bat atzeman dute.

Frantziak migratzaileak Irunera legez kontra itzultzen jarraitzen duela salatu dute

Frantziak migratzaileak Irunera legez kontra ...
Frantziak migratzaileak Irunera legez kontra itzultzen jarraitzen duela salatu dute

Lehengo urtean 3.000 lagun baino gehi...
1:01 min.

Lehengo urtean 3.000 lagun baino gehiago artatu zituzten. Joan den igandean Frantziako Poliziak botatako 12 lagun artatu zituen Irungo Harrera Sareak.

Irungo Harrera Sareak salatu du frantziar Estatuko Poliziak Irungo muga igarotzen duten migratzaile afrikarrak legez kontra Espainiako Estatuko zorura itzultzen jarraitzen duela. 2019an 3.000 lagun baino gehiago artatu zituen elkarteak. Gehienak Gineako Errepublikatik, Boli Kostako Errepublikatik eta Maliko Errepublikatik etorritakoak dira.