Zeinu Hizkuntza kurtsoak

16 atxilotu Bizkaian eta Gipuzkoan, narkotrafikoaren kontrako operazio batean

Ertzaintzak, Guardia Zibilak eta Polizia Nazionalak elkarrekin egindako operazioa izan da. Beste 16 lagun atxilotu dituzte, eta droga-trafikoan zebilen Estatuko talderik aktiboenetako bat desegin da.

Ertzaintzak, Guardia Zibilak eta Polizia Nazionalak 15 lagun atxilotu dituzte Bizkaian eta beste bat Gipuzkoan, droga-trafikoa, erakunde kriminala, armak legez kanpo edukitzea eta agirien faltsutasuna egotzita. Narkotrafikatzaileen talde baten desegitean egin dituzte atxiloketak, hiru polizia-erakundeek elkarrekin egindako operazio batean, eta, horrela, droga-trafikoan zebilen Estatuko talderik aktiboenetako bat desegin dute. Prentsa-ohar baten bidez zehaztu dutenez, beste 16 lagun ere eraman dituzte atxilo, espainiar Estatuko beste probintzia batzuetan.

Taldeak, bereziki, marihuana esportatzen zuen Holandara eta herrialde horretatik gertuko beste herrialde batzuetara, eta heroina eta speeda inportatzen zituen. Gutxienez, 32 kide zituen bandak, eta oso espezializatuta zeuden kide horiek. Guztira, 200 kilogramo droga, 45.000 euro, 5 su-arma eta 12 ibilgailu atzeman dituzte.

Operazioa 2019ko lehen hiruhilekoan hasi zen. Orduan, Guardia Zibila eta Polizia Nazionala Valladoliden droga saltzen zuten hainbat lagun ari ziren ikertzen. Poliziaren iritziz erakundeko burua den herritarra Bizkaian bizi da; aurretik ere atxilotu zuten, 2011n, 150 kilogramo kokaina izateagatik.

Nafarroako Gobernuak eta Testa Taldeak 392 etxebizitza alokatzeko akordioa itxi dute

Etxebizitzak Iruñean daude, eta gizarte-alokairukoak ziren, baina libre izatera pasatu dira. Alokairuko prezio maximoa hileko 650 eurokoa izango da, eta bizilagunek eta Gobernuak ordainduko dute.

Nafarroako Gobernuko Etxebizitza Departamentuak eta Testa Taldeak Iruñeko 392 etxebizitza alokatzeko akordioa itxi dute astearte honetan. Etxebizitzak gizarte-alokairukoak ziren, eta libre izatera pasatu dira, baina orain arteko maizterrek, akordio honi esker, horietan bizitzen jarraitu ahalko dute. Jabeek kontratu berria sinatuko dute egungo maizterrekin; kontratu horrek zazpi urteko iraupena izango du, eta gehienezko prezioa hileko 650 eurokoa izango da, hiru logelako etxebizitzetan (bi logelakoetan eta logela bakarrekoetan, prezioa txikiagoa izango da).

Aierdik zehaztu duenez, Testa Taldeak alokairuaren prezioa igoko du (gehienez 650 eurotara), eta igoera horri orain arteko proportzioan egingo diote aurre maizterrek eta Gobernuak. Hori, urtero, 100.000 euroko kostua ekarriko dio Nafarroako Gobernuari. Maizterren batek ezin izango balio prezio berriari aurre egin, beste etxebizitza batzuetan saiatuko lirateke konponbidea topatzen, edo Gizarte Zerbitzuen bidez.

Akordioa itxita, 392 etxebizitzetako maizterrek jabeen gutun bat jasoko dute, eta kontratu berria sinatzea proposatuko diete. Gutun horrek aurreko bat indargabetuko du; aurreko horretan, jabeek esaten zieten maizterrei alokairu berriak 750-800 eurokoak izango liratekeela.

Bajak pilatzeagatik langilea kaleratzea ahalbidetzen zuen araua, baliogabetuta

PSOE eta Unidas Podemosen koalizio-gobernuak bertan behera utzi du gaixoaldi-bajak pilatzeagatik langile bat kaleratzea ahalbidetzen zuen legea.

Langileen Estatuko 52.d artikuluak epealdi zehatz batean mediku bajak pilatzeagatik langile bat kaleratzea ahalbidetzen zuen. Gaur, Espainiako Gobernuak arau hori indargabetzeko errege lege-dekretua onartu du.

Europar Batasuneko Justizia Auzitegiak 2018ko urtarrilaren 18an kaleratutako ebazpen baten bidez, arau horrek EBko zuzentaraua urratzen zuela ohartarazi zion Espainiari.

"Langileek beren eskubideak berreskuratzea lortuko dugu horrela; lasai egon daitezke, inork ez ditu kaleratuko justifikatutako gaixoaldi-baja bat hartzeagatik", erantsi du Diazek.

Espainiako Gobernuak 'Google' eta 'Tobin' tasak onartu ditu

Hasiera batean aurreikusitakoa baino 986 milioi euro gutxiago bilduko ditu Espainiako Gobernuak 'Google' tasaren bidez.

Espainiako Gobernuak astearte honetan onartu du zerga digital berria. 'Google' eta 'Tobin' tasen bidez 2.050 biltzea aurreikusi zuten iaz, baina atzeraldi ekonomikoaren ondorioz 1.818 milioi euro izango direla kalkulatu dute orain.

Hala adierazi du gaur Espainiako Gobernuko bozeramaileak Ministro Kontseiluaren ondotik egin duen agerraldian. Lege-proiektua aurreko legealdia onartu zuten, baina hauteskundeak aurreratu zirenez, ez zen indarrean sartu. Ministroak azpimarratu du zerga digital berriak Europar Batasunaren babesa daukala.

'Tobin' tasaren bidez, 850 milioi euro bilduko dituela aurreikusi du Espainiako Gobernuak. 'Google' tasari dagokionez, berriz, 968 milioi euro batuko dituztela espero dute, hasiera batean kalkulatutakoa baino 232 milioi euro gutxiago. Murrizketa horren arrazoia krisi ekonomikoa dela azaldu dute.

16 atxilotu Bizkaian eta Gipuzkoan, narkotrafikoaren kontrako operazio batean

16 atxilotu Bizkaian eta Gipuzkoan, narkotraf...
16 atxilotu Bizkaian eta Gipuzkoan, narkotrafikoaren kontrako operazio batean

Ertzaintzak, Guardia Zibilak eta Poli...
1:46 min.

Ertzaintzak, Guardia Zibilak eta Polizia Nazionalak elkarrekin egindako operazioa izan da. Beste 16 lagun atxilotu dituzte, eta droga-trafikoan zebilen Estatuko talderik aktiboenetako bat desegin da.

Ertzaintzak, Guardia Zibilak eta Polizia Nazionalak 15 lagun atxilotu dituzte Bizkaian eta beste bat Gipuzkoan, droga-trafikoa, erakunde kriminala, armak legez kanpo edukitzea eta agirien faltsutasuna egotzita. Narkotrafikatzaileen talde baten desegitean egin dituzte atxiloketak, hiru polizia-erakundeek elkarrekin egindako operazio batean, eta, horrela, droga-trafikoan zebilen Estatuko talderik aktiboenetako bat desegin dute. Prentsa-ohar baten bidez zehaztu dutenez, beste 16 lagun ere eraman dituzte atxilo, espainiar Estatuko beste probintzia batzuetan. Taldeak, bereziki, marihuana esportatzen zuen Holandara eta herrialde horretatik gertuko beste herrialde batzuetara, eta heroina eta speeda inportatzen zituen. Gutxienez, 32 kide zituen bandak, eta oso espezializatuta zeuden kide horiek. Guztira, 200 kilogramo droga, 45.000 euro, 5 su-arma eta 12 ibilgailu atzeman dituzte. Operazioa 2019ko lehen hiruhilekoan hasi zen. Orduan, Guardia Zibila eta Polizia Nazionala Valladoliden droga saltzen zuten hainbat lagun ari ziren ikertzen. Poliziaren iritziz erakundeko burua den herritarra Bizkaian bizi da; aurretik ere atxilotu zuten, 2011n, 150 kilogramo kokaina izateagatik.

2020/02/19

Nafarroako Gobernuak eta Testa Taldeak 392 etxebizitza alokatzeko akordioa itxi dute

Nafarroako Gobernuak eta Testa Taldeak 392 et...
Nafarroako Gobernuak eta Testa Taldeak 392 etxebizitza alokatzeko akordioa itxi dute

Etxebizitzak Iruñean daude, eta gizar...
1:29 min.

Etxebizitzak Iruñean daude, eta gizarte-alokairukoak ziren, baina libre izatera pasatu dira. Alokairuko prezio maximoa hileko 650 eurokoa izango da, eta bizilagunek eta Gobernuak ordainduko dute.

Nafarroako Gobernuko Etxebizitza Departamentuak eta Testa Taldeak Iruñeko 392 etxebizitza alokatzeko akordioa itxi dute astearte honetan. Etxebizitzak gizarte-alokairukoak ziren, eta libre izatera pasatu dira, baina orain arteko maizterrek, akordio honi esker, horietan bizitzen jarraitu ahalko dute. Jabeek kontratu berria sinatuko dute egungo maizterrekin; kontratu horrek zazpi urteko iraupena izango du, eta gehienezko prezioa hileko 650 eurokoa izango da, hiru logelako etxebizitzetan (bi logelakoetan eta logela bakarrekoetan, prezioa txikiagoa izango da). Aierdik zehaztu duenez, Testa Taldeak alokairuaren prezioa igoko du (gehienez 650 eurotara), eta igoera horri orain arteko proportzioan egingo diote aurre maizterrek eta Gobernuak. Hori, urtero, 100.000 euroko kostua ekarriko dio Nafarroako Gobernuari. Maizterren batek ezin izango balio prezio berriari aurre egin, beste etxebizitza batzuetan saiatuko lirateke konponbidea topatzen, edo Gizarte Zerbitzuen bidez. Akordioa itxita, 392 etxebizitzetako maizterrek jabeen gutun bat jasoko dute, eta kontratu berria sinatzea proposatuko diete. Gutun horrek aurreko bat indargabetuko du; aurreko horretan, jabeek esaten zieten maizterrei alokairu berriak 750-800 eurokoak izango liratekeela.

2020/02/19

Bajak pilatzeagatik langilea kaleratzea ahalbidetzen zuen araua, baliogabetuta

Bajak pilatzeagatik langilea kaleratzea ahalb...
Bajak pilatzeagatik langilea kaleratzea ahalbidetzen zuen araua, baliogabetuta

PSOE eta Unidas Podemosen koalizio-go...
1:15 min.

PSOE eta Unidas Podemosen koalizio-gobernuak bertan behera utzi du gaixoaldi-bajak pilatzeagatik langile bat kaleratzea ahalbidetzen zuen legea.

Langileen Estatuko 52.d artikuluak epealdi zehatz batean mediku bajak pilatzeagatik langile bat kaleratzea ahalbidetzen zuen. Gaur, Espainiako Gobernuak arau hori indargabetzeko errege lege-dekretua onartu du. Europar Batasuneko Justizia Auzitegiak 2018ko urtarrilaren 18an kaleratutako ebazpen baten bidez, arau horrek EBko zuzentaraua urratzen zuela ohartarazi zion Espainiari. "Langileek beren eskubideak berreskuratzea lortuko dugu horrela; lasai egon daitezke, inork ez ditu kaleratuko justifikatutako gaixoaldi-baja bat hartzeagatik", erantsi du Diazek.

2020/02/19

Espainiako Gobernuak

Espainiako Gobernuak 'Google' eta 'Tobin' tas...
Espainiako Gobernuak 'Google' eta 'Tobin' tasak onartu ditu

Hasiera batean aurreikusitakoa baino ...
1:43 min.

Hasiera batean aurreikusitakoa baino 986 milioi euro gutxiago bilduko ditu Espainiako Gobernuak 'Google' tasaren bidez.

Espainiako Gobernuak astearte honetan onartu du zerga digital berria. 'Google' eta 'Tobin' tasen bidez 2.050 biltzea aurreikusi zuten iaz, baina atzeraldi ekonomikoaren ondorioz 1.818 milioi euro izango direla kalkulatu dute orain. Hala adierazi du gaur Espainiako Gobernuko bozeramaileak Ministro Kontseiluaren ondotik egin duen agerraldian. Lege-proiektua aurreko legealdia onartu zuten, baina hauteskundeak aurreratu zirenez, ez zen indarrean sartu. Ministroak azpimarratu du zerga digital berriak Europar Batasunaren babesa daukala. 'Tobin' tasaren bidez, 850 milioi euro bilduko dituela aurreikusi du Espainiako Gobernuak. 'Google' tasari dagokionez, berriz, 968 milioi euro batuko dituztela espero dute, hasiera batean kalkulatutakoa baino 232 milioi euro gutxiago. Murrizketa horren arrazoia krisi ekonomikoa dela azaldu dute.

2020/02/19

Otsaila 2020
AAAOOLI
 12
3456789
10111213141516
17181920212223
242526272829 
Urtarrila 2020
AAAOOLI
 12345
6789101112
13141516171819
20212223242526
2728293031 

        2020-02-06ko bideoen artxiboa

Bilboko Aireportuak terminala handitzea proposatu du hegaldi gehiago hartzeko

Bilboko Aireportuak terminala handitzea propo...
Bilboko Aireportuak terminala handitzea proposatu du hegaldi gehiago hartzeko

Aireportuak plan zuzentzailea berritz...
1:02 min.

Aireportuak plan zuzentzailea berritzeko proposamena atera du jendaurreko informaziora. Horren arabera, plataforma berria erantsiko diote terminalari, eta bost pasabide berri jarriko dituzte bertan.

Bilboko Aireportuak gora egin du azken urteetan hegaldi zein bidaiari kopuruan, eta etorkizunean ere hazten jarraitzea da aurreikuspena. Horren aurrean, terminala handitzeko proposamena egin berri du Loiuko aireportuak. 45 egunez egongo da kontsulgai, erakundeek eta norbanakoek alegazioak aurkezteko aukerarekin. Planak gaur egun dagoen terminala handitzea aurreikusten du. Hori horrela, ezkerretara (pistetatik begiratuta) plataforma edo dike berria egingo dute eta bost pasabide berri paratuko dituzte. Horrez gain, bidaiarientzako aparkaleku gehiago jarri eta lan teknikoetarako eraikin berri bat altxatuko dute. Halaber, hegazkinen zama-eremua iparraldera eramatea aurreikusi dute, baita zentral elektrikoa eta erregaien eremua handitzea ere. Etorkizunera begira aireportu batek izan ditzakeen beharren araberako azpiegitura berriak proposatzeko baliabidea da plan zuzentzailea.

SMS bidezko iruzur bat atzeman dute Gipuzkoan

SMS bidezko iruzur bat atzeman dute Gipuzkoan...
SMS bidezko iruzur bat atzeman dute Gipuzkoan

Abisua eman duen emakumeak kontu zenb...
1:12 min.

Abisua eman duen emakumeak kontu zenbaki bat eskatzen zion mezu bat jaso du, Ogasunak zor zion 450 euroko diru-sartze bat egiteko.

Ertzaintzak SMS bidez egindako iruzur saiakera baten berri eman du, Arrasateko (Gipuzkoa) emakume batek jasotakoa, Ogasunaren izenez bidalitako mezua jaso duenean. Ertzaintzak ez du beste antzeko kasu baten berri izan, baina "horiek saihesteko bidean dago", Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak ohar batean jakinarazi duenez. Abisua eman duen emakumeak azaldu duenez, telefono mugikorrera iritsi zaion mezuan kontu korronte zenbakia eskatzen zioten, Ogasunaren izenez 450 euroko diru- sartze bat egiteko. Erakunde horrekin harremanetan jartzean, iruzur bat izan zitekeela adierazi diote, Ogasunak ez duelako "informazio konfidentziala, ekonomikoa edo pertsonala, kontu zenbakiak edo bankuko txartelak" eskatzeko SMS edo posta elektronikorik bidaltzen. Ertzaintzak "edozein datu pertsonal eskatuz gero, iturria den erakunde ofizialarekin eta polizia agintariekin zuzenean harremanetan jartzea" eskatu du.

Bi pertsona hil eta 30 zauritu dira Italian tren bat bidetik atera ostean

Bi pertsona hil eta 30 zauritu dira Italian t...
Bi pertsona hil eta 30 zauritu dira Italian tren bat bidetik atera ostean

Hildakoak trenaren bi makinistak dira...
0:53 min.

Hildakoak trenaren bi makinistak dira. Zauritutakoen artean batzuk larri daude.

Bi pertsona hil eta 30 bat zauritu dira, batzuk larri, Bolonia-Milan ibilbidea (herrialdearen iparraldea) egin behar zuen abiadura handiko tren bat bidetik atera eta gero, Italiako Babes Zibilak jakinarazi duenez. Iturriaren arabera, hildakoak bi makinistak dira. Trenaren, Frecciarossa 9595 modelokoa, lokomotorra eta bi bagoi iraulita geratu dira. Ezbeharra 05:30ean jazo da, eta berehala bertaratu dira Polizia eta suhiltzaile ugari. Italiako Trenbide Sozietateak (RFI) jakinarazi duenez, bide horretatik pasatzekoak ziren tren guztiak beste leku batzuetatik bideratu ditu. Atzerapenak sortu dira.