Zeinu Hizkuntza kurtsoak

16 atxilotu Bizkaian eta Gipuzkoan, narkotrafikoaren kontrako operazio batean

Ertzaintzak, Guardia Zibilak eta Polizia Nazionalak elkarrekin egindako operazioa izan da. Beste 16 lagun atxilotu dituzte, eta droga-trafikoan zebilen Estatuko talderik aktiboenetako bat desegin da.

Ertzaintzak, Guardia Zibilak eta Polizia Nazionalak 15 lagun atxilotu dituzte Bizkaian eta beste bat Gipuzkoan, droga-trafikoa, erakunde kriminala, armak legez kanpo edukitzea eta agirien faltsutasuna egotzita. Narkotrafikatzaileen talde baten desegitean egin dituzte atxiloketak, hiru polizia-erakundeek elkarrekin egindako operazio batean, eta, horrela, droga-trafikoan zebilen Estatuko talderik aktiboenetako bat desegin dute. Prentsa-ohar baten bidez zehaztu dutenez, beste 16 lagun ere eraman dituzte atxilo, espainiar Estatuko beste probintzia batzuetan.

Taldeak, bereziki, marihuana esportatzen zuen Holandara eta herrialde horretatik gertuko beste herrialde batzuetara, eta heroina eta speeda inportatzen zituen. Gutxienez, 32 kide zituen bandak, eta oso espezializatuta zeuden kide horiek. Guztira, 200 kilogramo droga, 45.000 euro, 5 su-arma eta 12 ibilgailu atzeman dituzte.

Operazioa 2019ko lehen hiruhilekoan hasi zen. Orduan, Guardia Zibila eta Polizia Nazionala Valladoliden droga saltzen zuten hainbat lagun ari ziren ikertzen. Poliziaren iritziz erakundeko burua den herritarra Bizkaian bizi da; aurretik ere atxilotu zuten, 2011n, 150 kilogramo kokaina izateagatik.

Nafarroako Gobernuak eta Testa Taldeak 392 etxebizitza alokatzeko akordioa itxi dute

Etxebizitzak Iruñean daude, eta gizarte-alokairukoak ziren, baina libre izatera pasatu dira. Alokairuko prezio maximoa hileko 650 eurokoa izango da, eta bizilagunek eta Gobernuak ordainduko dute.

Nafarroako Gobernuko Etxebizitza Departamentuak eta Testa Taldeak Iruñeko 392 etxebizitza alokatzeko akordioa itxi dute astearte honetan. Etxebizitzak gizarte-alokairukoak ziren, eta libre izatera pasatu dira, baina orain arteko maizterrek, akordio honi esker, horietan bizitzen jarraitu ahalko dute. Jabeek kontratu berria sinatuko dute egungo maizterrekin; kontratu horrek zazpi urteko iraupena izango du, eta gehienezko prezioa hileko 650 eurokoa izango da, hiru logelako etxebizitzetan (bi logelakoetan eta logela bakarrekoetan, prezioa txikiagoa izango da).

Aierdik zehaztu duenez, Testa Taldeak alokairuaren prezioa igoko du (gehienez 650 eurotara), eta igoera horri orain arteko proportzioan egingo diote aurre maizterrek eta Gobernuak. Hori, urtero, 100.000 euroko kostua ekarriko dio Nafarroako Gobernuari. Maizterren batek ezin izango balio prezio berriari aurre egin, beste etxebizitza batzuetan saiatuko lirateke konponbidea topatzen, edo Gizarte Zerbitzuen bidez.

Akordioa itxita, 392 etxebizitzetako maizterrek jabeen gutun bat jasoko dute, eta kontratu berria sinatzea proposatuko diete. Gutun horrek aurreko bat indargabetuko du; aurreko horretan, jabeek esaten zieten maizterrei alokairu berriak 750-800 eurokoak izango liratekeela.

Bajak pilatzeagatik langilea kaleratzea ahalbidetzen zuen araua, baliogabetuta

PSOE eta Unidas Podemosen koalizio-gobernuak bertan behera utzi du gaixoaldi-bajak pilatzeagatik langile bat kaleratzea ahalbidetzen zuen legea.

Langileen Estatuko 52.d artikuluak epealdi zehatz batean mediku bajak pilatzeagatik langile bat kaleratzea ahalbidetzen zuen. Gaur, Espainiako Gobernuak arau hori indargabetzeko errege lege-dekretua onartu du.

Europar Batasuneko Justizia Auzitegiak 2018ko urtarrilaren 18an kaleratutako ebazpen baten bidez, arau horrek EBko zuzentaraua urratzen zuela ohartarazi zion Espainiari.

"Langileek beren eskubideak berreskuratzea lortuko dugu horrela; lasai egon daitezke, inork ez ditu kaleratuko justifikatutako gaixoaldi-baja bat hartzeagatik", erantsi du Diazek.

Espainiako Gobernuak 'Google' eta 'Tobin' tasak onartu ditu

Hasiera batean aurreikusitakoa baino 986 milioi euro gutxiago bilduko ditu Espainiako Gobernuak 'Google' tasaren bidez.

Espainiako Gobernuak astearte honetan onartu du zerga digital berria. 'Google' eta 'Tobin' tasen bidez 2.050 biltzea aurreikusi zuten iaz, baina atzeraldi ekonomikoaren ondorioz 1.818 milioi euro izango direla kalkulatu dute orain.

Hala adierazi du gaur Espainiako Gobernuko bozeramaileak Ministro Kontseiluaren ondotik egin duen agerraldian. Lege-proiektua aurreko legealdia onartu zuten, baina hauteskundeak aurreratu zirenez, ez zen indarrean sartu. Ministroak azpimarratu du zerga digital berriak Europar Batasunaren babesa daukala.

'Tobin' tasaren bidez, 850 milioi euro bilduko dituela aurreikusi du Espainiako Gobernuak. 'Google' tasari dagokionez, berriz, 968 milioi euro batuko dituztela espero dute, hasiera batean kalkulatutakoa baino 232 milioi euro gutxiago. Murrizketa horren arrazoia krisi ekonomikoa dela azaldu dute.

16 atxilotu Bizkaian eta Gipuzkoan, narkotrafikoaren kontrako operazio batean

16 atxilotu Bizkaian eta Gipuzkoan, narkotraf...
16 atxilotu Bizkaian eta Gipuzkoan, narkotrafikoaren kontrako operazio batean

Ertzaintzak, Guardia Zibilak eta Poli...
1:46 min.

Ertzaintzak, Guardia Zibilak eta Polizia Nazionalak elkarrekin egindako operazioa izan da. Beste 16 lagun atxilotu dituzte, eta droga-trafikoan zebilen Estatuko talderik aktiboenetako bat desegin da.

Ertzaintzak, Guardia Zibilak eta Polizia Nazionalak 15 lagun atxilotu dituzte Bizkaian eta beste bat Gipuzkoan, droga-trafikoa, erakunde kriminala, armak legez kanpo edukitzea eta agirien faltsutasuna egotzita. Narkotrafikatzaileen talde baten desegitean egin dituzte atxiloketak, hiru polizia-erakundeek elkarrekin egindako operazio batean, eta, horrela, droga-trafikoan zebilen Estatuko talderik aktiboenetako bat desegin dute. Prentsa-ohar baten bidez zehaztu dutenez, beste 16 lagun ere eraman dituzte atxilo, espainiar Estatuko beste probintzia batzuetan. Taldeak, bereziki, marihuana esportatzen zuen Holandara eta herrialde horretatik gertuko beste herrialde batzuetara, eta heroina eta speeda inportatzen zituen. Gutxienez, 32 kide zituen bandak, eta oso espezializatuta zeuden kide horiek. Guztira, 200 kilogramo droga, 45.000 euro, 5 su-arma eta 12 ibilgailu atzeman dituzte. Operazioa 2019ko lehen hiruhilekoan hasi zen. Orduan, Guardia Zibila eta Polizia Nazionala Valladoliden droga saltzen zuten hainbat lagun ari ziren ikertzen. Poliziaren iritziz erakundeko burua den herritarra Bizkaian bizi da; aurretik ere atxilotu zuten, 2011n, 150 kilogramo kokaina izateagatik.

2020/02/19

Nafarroako Gobernuak eta Testa Taldeak 392 etxebizitza alokatzeko akordioa itxi dute

Nafarroako Gobernuak eta Testa Taldeak 392 et...
Nafarroako Gobernuak eta Testa Taldeak 392 etxebizitza alokatzeko akordioa itxi dute

Etxebizitzak Iruñean daude, eta gizar...
1:29 min.

Etxebizitzak Iruñean daude, eta gizarte-alokairukoak ziren, baina libre izatera pasatu dira. Alokairuko prezio maximoa hileko 650 eurokoa izango da, eta bizilagunek eta Gobernuak ordainduko dute.

Nafarroako Gobernuko Etxebizitza Departamentuak eta Testa Taldeak Iruñeko 392 etxebizitza alokatzeko akordioa itxi dute astearte honetan. Etxebizitzak gizarte-alokairukoak ziren, eta libre izatera pasatu dira, baina orain arteko maizterrek, akordio honi esker, horietan bizitzen jarraitu ahalko dute. Jabeek kontratu berria sinatuko dute egungo maizterrekin; kontratu horrek zazpi urteko iraupena izango du, eta gehienezko prezioa hileko 650 eurokoa izango da, hiru logelako etxebizitzetan (bi logelakoetan eta logela bakarrekoetan, prezioa txikiagoa izango da). Aierdik zehaztu duenez, Testa Taldeak alokairuaren prezioa igoko du (gehienez 650 eurotara), eta igoera horri orain arteko proportzioan egingo diote aurre maizterrek eta Gobernuak. Hori, urtero, 100.000 euroko kostua ekarriko dio Nafarroako Gobernuari. Maizterren batek ezin izango balio prezio berriari aurre egin, beste etxebizitza batzuetan saiatuko lirateke konponbidea topatzen, edo Gizarte Zerbitzuen bidez. Akordioa itxita, 392 etxebizitzetako maizterrek jabeen gutun bat jasoko dute, eta kontratu berria sinatzea proposatuko diete. Gutun horrek aurreko bat indargabetuko du; aurreko horretan, jabeek esaten zieten maizterrei alokairu berriak 750-800 eurokoak izango liratekeela.

2020/02/19

Bajak pilatzeagatik langilea kaleratzea ahalbidetzen zuen araua, baliogabetuta

Bajak pilatzeagatik langilea kaleratzea ahalb...
Bajak pilatzeagatik langilea kaleratzea ahalbidetzen zuen araua, baliogabetuta

PSOE eta Unidas Podemosen koalizio-go...
1:15 min.

PSOE eta Unidas Podemosen koalizio-gobernuak bertan behera utzi du gaixoaldi-bajak pilatzeagatik langile bat kaleratzea ahalbidetzen zuen legea.

Langileen Estatuko 52.d artikuluak epealdi zehatz batean mediku bajak pilatzeagatik langile bat kaleratzea ahalbidetzen zuen. Gaur, Espainiako Gobernuak arau hori indargabetzeko errege lege-dekretua onartu du. Europar Batasuneko Justizia Auzitegiak 2018ko urtarrilaren 18an kaleratutako ebazpen baten bidez, arau horrek EBko zuzentaraua urratzen zuela ohartarazi zion Espainiari. "Langileek beren eskubideak berreskuratzea lortuko dugu horrela; lasai egon daitezke, inork ez ditu kaleratuko justifikatutako gaixoaldi-baja bat hartzeagatik", erantsi du Diazek.

2020/02/19

Espainiako Gobernuak

Espainiako Gobernuak 'Google' eta 'Tobin' tas...
Espainiako Gobernuak 'Google' eta 'Tobin' tasak onartu ditu

Hasiera batean aurreikusitakoa baino ...
1:43 min.

Hasiera batean aurreikusitakoa baino 986 milioi euro gutxiago bilduko ditu Espainiako Gobernuak 'Google' tasaren bidez.

Espainiako Gobernuak astearte honetan onartu du zerga digital berria. 'Google' eta 'Tobin' tasen bidez 2.050 biltzea aurreikusi zuten iaz, baina atzeraldi ekonomikoaren ondorioz 1.818 milioi euro izango direla kalkulatu dute orain. Hala adierazi du gaur Espainiako Gobernuko bozeramaileak Ministro Kontseiluaren ondotik egin duen agerraldian. Lege-proiektua aurreko legealdia onartu zuten, baina hauteskundeak aurreratu zirenez, ez zen indarrean sartu. Ministroak azpimarratu du zerga digital berriak Europar Batasunaren babesa daukala. 'Tobin' tasaren bidez, 850 milioi euro bilduko dituela aurreikusi du Espainiako Gobernuak. 'Google' tasari dagokionez, berriz, 968 milioi euro batuko dituztela espero dute, hasiera batean kalkulatutakoa baino 232 milioi euro gutxiago. Murrizketa horren arrazoia krisi ekonomikoa dela azaldu dute.

2020/02/19

Otsaila 2020
AAAOOLI
 12
3456789
10111213141516
17181920212223
242526272829 
Urtarrila 2020
AAAOOLI
 12345
6789101112
13141516171819
20212223242526
2728293031 

        2020-02-10ko bideoen artxiboa

Osakidetzak meningitisaren aurkako ezohiko kanpaina hasi du

Osakidetzak meningitisaren aurkako ezohiko ka...
Osakidetzak meningitisaren aurkako ezohiko kanpaina hasi du

2001 eta 2007 bitartean jaiotako eta ...
1:10 min.

2001 eta 2007 bitartean jaiotako eta aurretik C meningokokoaren aurkako txertoa jarritako gazteentzat zuzenduta dago.

Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailak eta Osakidetzak ACWY meningokokoaren aurkako txertoa jartzeko ezohiko kanpaina hasi dute, eta 2001 zein 2007 bitartean jaiotako eta aurretik C meningokokoaren aurkako txertoa jarritako gazteei zuzenduta dago. Oraingo txertoak serotipo gehiago (AWY) hartzen ditu, eta horrela, meningitisari aurre egiteko babesa areagotu ahal izango da. Osasun Sailak eta Osakidetzak jakinarazi dutenez, txertoa jartzeko prozesua hainbat fasetan egingo da, ikasturte honetan eta hurrengo bietan. Lehen fasea otsailean hasiko da, eta 2001, 2002 zein 2004an jaiotako gazteei jarriko zaie; 2020-2021 ikasturtean 2003an eta 2005ean jaiotakoei, eta 2021-2022 ikasturtean, berriz, 2006-2007an jaiotakoei. Ikasketa ofizialak egiten ari diren gazteei ikastetxeetan jarriko zaie, hau da, Bigarren Hezkuntzako edo Lanbide Heziketako Institutuetan eta Unibertsitateetan. Gainerakoek, Osakidetzaren osasun zentroetara jo beharko dute txertoa eskatzera.

Aldundiak segurtasun-horma eraikiko du eroritako zabortegiaren eremuan

Aldundiak segurtasun-horma eraikiko du erorit...
Aldundiak segurtasun-horma eraikiko du eroritako zabortegiaren eremuan

Hondakinen artean amiantoa zegoela ja...
1:11 min.

Hondakinen artean amiantoa zegoela jakin aurretik, luiziaren lehen orduetan esku hartu zuten langile guztiak deitu dituzte osasun arloko langileekin eta teknikariekin elkarrizketa bat izateko.

Bizkaiko Foru Aldundiak segurtasun-horma bat eraikiko du hamar eguneko epean AP-8 autobidean, Zaldibarren, bide horren segurtasuna hobetzeko asmoz. Joan den ostegunean, AP-8 autobideak kalteak izan zituen zabortegi batean utzitako hondakinen luiziaren ondorioz, eta bi langile desagertu ziren. Horma eraikitzeko epea hamar egun ingurukoa da. Gainera, foru erakundeak kaltetutako eremuan ezar daitezkeen bide-segurtasuneko beste neurri batzuk aztertzen jarraitzen du. Astearte honetarako, Bizkaiko Foru Aldundiak Osasun Batzordearen ezohiko bilera deitu du, eta bertan jakinaraziko ditu egindako jarduerak eta zabortegian utzitako hondakinen artean amiantoa zegoelako hartutako neurriak.

Bi lagun atxilotu dituzte Palentzian, seme jaioberria ibaira botatzeagatik

Bi lagun atxilotu dituzte Palentzian, seme ja...
Bi lagun atxilotu dituzte Palentzian, seme jaioberria ibaira botatzeagatik

Husillos udalerrian gertatu da. 29 ur...
0:39 min.

Husillos udalerrian gertatu da. 29 urteko gizon bat eta 23 urteko emakume bat atxilotu dituzte, umetxoaren gurasoak.

Polizia Nazionalak bikote bat atxilotu du Palentzian (Gaztela eta Leon, Espainia) seme jaioberria Carrion ibaira botatzeagatik, Husillos herrian. 29 urteko gizon bat eta 23 urteko emakume bat dira atxilotuak, umetxoaren gurasoak, eta leporatutakoa onartu dute. Polizia Nazionalak agiri batean jakinarazi duenez, jaioberria atxilotuek zehaztutako tokian aurkitu zuten, ibaiaren hondoan. Igandean ibili ziren gorpuaren bila, eta esandako tokian aurkitu zuten.

30 pertsona hil eta 58 zauritu ditu militar batek Thailandian

30 pertsona hil eta 58 zauritu ditu militar b...
30 pertsona hil eta 58 zauritu ditu militar batek Thailandian

Bere base militarrean, tenplu budista...
1:19 min.

Bere base militarrean, tenplu budista batean eta merkataritza-gune batean egin du tiro 32 urteko erasotzaileak.

30 pertsona hil eta 58 zauritu ditu tiroz militar batek Thailandian. Sarraskia, Thailandiako ipar-ekialdean gertatu da. Lehen ikerketen arabera, 32 urteko sarjentuak armak eta munizioa lapurtu zituen bere base militarrean. Han, soldadu bat, bere komandantea eta 63 urteko emakume zibil bat hil zituen. Ondoren, tenplu budista batera joan zen, eta hainbat pertsona hil eta zauritu zituen bertan. Handik Terminal 21 merkataritza-gunera joan zen, eta aparkalekuan ikusi zituen guztien kontra tiroka hasi zen metraileta batekin. Hainbat ordu iraun zuen egoerak. Merkataritza-gunean gotortu zen erasotzailea, eta errenditzeko negoziazioak hasi zituen Poliziarekin. Harekin hizketan ari zirenean, merkataritza-gunean harrapatuta zeuden ehunka herritar atera ahal izan zituzten bertatik. Azkenean, tiroka hil zuten militarra.