Zeinu Hizkuntza kurtsoak

16 atxilotu Bizkaian eta Gipuzkoan, narkotrafikoaren kontrako operazio batean

Ertzaintzak, Guardia Zibilak eta Polizia Nazionalak elkarrekin egindako operazioa izan da. Beste 16 lagun atxilotu dituzte, eta droga-trafikoan zebilen Estatuko talderik aktiboenetako bat desegin da.

Ertzaintzak, Guardia Zibilak eta Polizia Nazionalak 15 lagun atxilotu dituzte Bizkaian eta beste bat Gipuzkoan, droga-trafikoa, erakunde kriminala, armak legez kanpo edukitzea eta agirien faltsutasuna egotzita. Narkotrafikatzaileen talde baten desegitean egin dituzte atxiloketak, hiru polizia-erakundeek elkarrekin egindako operazio batean, eta, horrela, droga-trafikoan zebilen Estatuko talderik aktiboenetako bat desegin dute. Prentsa-ohar baten bidez zehaztu dutenez, beste 16 lagun ere eraman dituzte atxilo, espainiar Estatuko beste probintzia batzuetan.

Taldeak, bereziki, marihuana esportatzen zuen Holandara eta herrialde horretatik gertuko beste herrialde batzuetara, eta heroina eta speeda inportatzen zituen. Gutxienez, 32 kide zituen bandak, eta oso espezializatuta zeuden kide horiek. Guztira, 200 kilogramo droga, 45.000 euro, 5 su-arma eta 12 ibilgailu atzeman dituzte.

Operazioa 2019ko lehen hiruhilekoan hasi zen. Orduan, Guardia Zibila eta Polizia Nazionala Valladoliden droga saltzen zuten hainbat lagun ari ziren ikertzen. Poliziaren iritziz erakundeko burua den herritarra Bizkaian bizi da; aurretik ere atxilotu zuten, 2011n, 150 kilogramo kokaina izateagatik.

Nafarroako Gobernuak eta Testa Taldeak 392 etxebizitza alokatzeko akordioa itxi dute

Etxebizitzak Iruñean daude, eta gizarte-alokairukoak ziren, baina libre izatera pasatu dira. Alokairuko prezio maximoa hileko 650 eurokoa izango da, eta bizilagunek eta Gobernuak ordainduko dute.

Nafarroako Gobernuko Etxebizitza Departamentuak eta Testa Taldeak Iruñeko 392 etxebizitza alokatzeko akordioa itxi dute astearte honetan. Etxebizitzak gizarte-alokairukoak ziren, eta libre izatera pasatu dira, baina orain arteko maizterrek, akordio honi esker, horietan bizitzen jarraitu ahalko dute. Jabeek kontratu berria sinatuko dute egungo maizterrekin; kontratu horrek zazpi urteko iraupena izango du, eta gehienezko prezioa hileko 650 eurokoa izango da, hiru logelako etxebizitzetan (bi logelakoetan eta logela bakarrekoetan, prezioa txikiagoa izango da).

Aierdik zehaztu duenez, Testa Taldeak alokairuaren prezioa igoko du (gehienez 650 eurotara), eta igoera horri orain arteko proportzioan egingo diote aurre maizterrek eta Gobernuak. Hori, urtero, 100.000 euroko kostua ekarriko dio Nafarroako Gobernuari. Maizterren batek ezin izango balio prezio berriari aurre egin, beste etxebizitza batzuetan saiatuko lirateke konponbidea topatzen, edo Gizarte Zerbitzuen bidez.

Akordioa itxita, 392 etxebizitzetako maizterrek jabeen gutun bat jasoko dute, eta kontratu berria sinatzea proposatuko diete. Gutun horrek aurreko bat indargabetuko du; aurreko horretan, jabeek esaten zieten maizterrei alokairu berriak 750-800 eurokoak izango liratekeela.

Bajak pilatzeagatik langilea kaleratzea ahalbidetzen zuen araua, baliogabetuta

PSOE eta Unidas Podemosen koalizio-gobernuak bertan behera utzi du gaixoaldi-bajak pilatzeagatik langile bat kaleratzea ahalbidetzen zuen legea.

Langileen Estatuko 52.d artikuluak epealdi zehatz batean mediku bajak pilatzeagatik langile bat kaleratzea ahalbidetzen zuen. Gaur, Espainiako Gobernuak arau hori indargabetzeko errege lege-dekretua onartu du.

Europar Batasuneko Justizia Auzitegiak 2018ko urtarrilaren 18an kaleratutako ebazpen baten bidez, arau horrek EBko zuzentaraua urratzen zuela ohartarazi zion Espainiari.

"Langileek beren eskubideak berreskuratzea lortuko dugu horrela; lasai egon daitezke, inork ez ditu kaleratuko justifikatutako gaixoaldi-baja bat hartzeagatik", erantsi du Diazek.

Espainiako Gobernuak 'Google' eta 'Tobin' tasak onartu ditu

Hasiera batean aurreikusitakoa baino 986 milioi euro gutxiago bilduko ditu Espainiako Gobernuak 'Google' tasaren bidez.

Espainiako Gobernuak astearte honetan onartu du zerga digital berria. 'Google' eta 'Tobin' tasen bidez 2.050 biltzea aurreikusi zuten iaz, baina atzeraldi ekonomikoaren ondorioz 1.818 milioi euro izango direla kalkulatu dute orain.

Hala adierazi du gaur Espainiako Gobernuko bozeramaileak Ministro Kontseiluaren ondotik egin duen agerraldian. Lege-proiektua aurreko legealdia onartu zuten, baina hauteskundeak aurreratu zirenez, ez zen indarrean sartu. Ministroak azpimarratu du zerga digital berriak Europar Batasunaren babesa daukala.

'Tobin' tasaren bidez, 850 milioi euro bilduko dituela aurreikusi du Espainiako Gobernuak. 'Google' tasari dagokionez, berriz, 968 milioi euro batuko dituztela espero dute, hasiera batean kalkulatutakoa baino 232 milioi euro gutxiago. Murrizketa horren arrazoia krisi ekonomikoa dela azaldu dute.

16 atxilotu Bizkaian eta Gipuzkoan, narkotrafikoaren kontrako operazio batean

16 atxilotu Bizkaian eta Gipuzkoan, narkotraf...
16 atxilotu Bizkaian eta Gipuzkoan, narkotrafikoaren kontrako operazio batean

Ertzaintzak, Guardia Zibilak eta Poli...
1:46 min.

Ertzaintzak, Guardia Zibilak eta Polizia Nazionalak elkarrekin egindako operazioa izan da. Beste 16 lagun atxilotu dituzte, eta droga-trafikoan zebilen Estatuko talderik aktiboenetako bat desegin da.

Ertzaintzak, Guardia Zibilak eta Polizia Nazionalak 15 lagun atxilotu dituzte Bizkaian eta beste bat Gipuzkoan, droga-trafikoa, erakunde kriminala, armak legez kanpo edukitzea eta agirien faltsutasuna egotzita. Narkotrafikatzaileen talde baten desegitean egin dituzte atxiloketak, hiru polizia-erakundeek elkarrekin egindako operazio batean, eta, horrela, droga-trafikoan zebilen Estatuko talderik aktiboenetako bat desegin dute. Prentsa-ohar baten bidez zehaztu dutenez, beste 16 lagun ere eraman dituzte atxilo, espainiar Estatuko beste probintzia batzuetan. Taldeak, bereziki, marihuana esportatzen zuen Holandara eta herrialde horretatik gertuko beste herrialde batzuetara, eta heroina eta speeda inportatzen zituen. Gutxienez, 32 kide zituen bandak, eta oso espezializatuta zeuden kide horiek. Guztira, 200 kilogramo droga, 45.000 euro, 5 su-arma eta 12 ibilgailu atzeman dituzte. Operazioa 2019ko lehen hiruhilekoan hasi zen. Orduan, Guardia Zibila eta Polizia Nazionala Valladoliden droga saltzen zuten hainbat lagun ari ziren ikertzen. Poliziaren iritziz erakundeko burua den herritarra Bizkaian bizi da; aurretik ere atxilotu zuten, 2011n, 150 kilogramo kokaina izateagatik.

2020/02/19

Nafarroako Gobernuak eta Testa Taldeak 392 etxebizitza alokatzeko akordioa itxi dute

Nafarroako Gobernuak eta Testa Taldeak 392 et...
Nafarroako Gobernuak eta Testa Taldeak 392 etxebizitza alokatzeko akordioa itxi dute

Etxebizitzak Iruñean daude, eta gizar...
1:29 min.

Etxebizitzak Iruñean daude, eta gizarte-alokairukoak ziren, baina libre izatera pasatu dira. Alokairuko prezio maximoa hileko 650 eurokoa izango da, eta bizilagunek eta Gobernuak ordainduko dute.

Nafarroako Gobernuko Etxebizitza Departamentuak eta Testa Taldeak Iruñeko 392 etxebizitza alokatzeko akordioa itxi dute astearte honetan. Etxebizitzak gizarte-alokairukoak ziren, eta libre izatera pasatu dira, baina orain arteko maizterrek, akordio honi esker, horietan bizitzen jarraitu ahalko dute. Jabeek kontratu berria sinatuko dute egungo maizterrekin; kontratu horrek zazpi urteko iraupena izango du, eta gehienezko prezioa hileko 650 eurokoa izango da, hiru logelako etxebizitzetan (bi logelakoetan eta logela bakarrekoetan, prezioa txikiagoa izango da). Aierdik zehaztu duenez, Testa Taldeak alokairuaren prezioa igoko du (gehienez 650 eurotara), eta igoera horri orain arteko proportzioan egingo diote aurre maizterrek eta Gobernuak. Hori, urtero, 100.000 euroko kostua ekarriko dio Nafarroako Gobernuari. Maizterren batek ezin izango balio prezio berriari aurre egin, beste etxebizitza batzuetan saiatuko lirateke konponbidea topatzen, edo Gizarte Zerbitzuen bidez. Akordioa itxita, 392 etxebizitzetako maizterrek jabeen gutun bat jasoko dute, eta kontratu berria sinatzea proposatuko diete. Gutun horrek aurreko bat indargabetuko du; aurreko horretan, jabeek esaten zieten maizterrei alokairu berriak 750-800 eurokoak izango liratekeela.

2020/02/19

Bajak pilatzeagatik langilea kaleratzea ahalbidetzen zuen araua, baliogabetuta

Bajak pilatzeagatik langilea kaleratzea ahalb...
Bajak pilatzeagatik langilea kaleratzea ahalbidetzen zuen araua, baliogabetuta

PSOE eta Unidas Podemosen koalizio-go...
1:15 min.

PSOE eta Unidas Podemosen koalizio-gobernuak bertan behera utzi du gaixoaldi-bajak pilatzeagatik langile bat kaleratzea ahalbidetzen zuen legea.

Langileen Estatuko 52.d artikuluak epealdi zehatz batean mediku bajak pilatzeagatik langile bat kaleratzea ahalbidetzen zuen. Gaur, Espainiako Gobernuak arau hori indargabetzeko errege lege-dekretua onartu du. Europar Batasuneko Justizia Auzitegiak 2018ko urtarrilaren 18an kaleratutako ebazpen baten bidez, arau horrek EBko zuzentaraua urratzen zuela ohartarazi zion Espainiari. "Langileek beren eskubideak berreskuratzea lortuko dugu horrela; lasai egon daitezke, inork ez ditu kaleratuko justifikatutako gaixoaldi-baja bat hartzeagatik", erantsi du Diazek.

2020/02/19

Espainiako Gobernuak

Espainiako Gobernuak 'Google' eta 'Tobin' tas...
Espainiako Gobernuak 'Google' eta 'Tobin' tasak onartu ditu

Hasiera batean aurreikusitakoa baino ...
1:43 min.

Hasiera batean aurreikusitakoa baino 986 milioi euro gutxiago bilduko ditu Espainiako Gobernuak 'Google' tasaren bidez.

Espainiako Gobernuak astearte honetan onartu du zerga digital berria. 'Google' eta 'Tobin' tasen bidez 2.050 biltzea aurreikusi zuten iaz, baina atzeraldi ekonomikoaren ondorioz 1.818 milioi euro izango direla kalkulatu dute orain. Hala adierazi du gaur Espainiako Gobernuko bozeramaileak Ministro Kontseiluaren ondotik egin duen agerraldian. Lege-proiektua aurreko legealdia onartu zuten, baina hauteskundeak aurreratu zirenez, ez zen indarrean sartu. Ministroak azpimarratu du zerga digital berriak Europar Batasunaren babesa daukala. 'Tobin' tasaren bidez, 850 milioi euro bilduko dituela aurreikusi du Espainiako Gobernuak. 'Google' tasari dagokionez, berriz, 968 milioi euro batuko dituztela espero dute, hasiera batean kalkulatutakoa baino 232 milioi euro gutxiago. Murrizketa horren arrazoia krisi ekonomikoa dela azaldu dute.

2020/02/19

Otsaila 2020
AAAOOLI
 12
3456789
10111213141516
17181920212223
242526272829 
Urtarrila 2020
AAAOOLI
 12345
6789101112
13141516171819
20212223242526
2728293031 

        2020-02-11ko bideoen artxiboa

Bilboko Aireportuko langileek Eurokopan gauean lan egitea errefusatu dute

Bilboko Aireportuko langileek Eurokopan gauea...
Bilboko Aireportuko langileek Eurokopan gauean lan egitea errefusatu dute

Langileen artean egindako kontsultan,...
1:18 min.

Langileen artean egindako kontsultan, ia % 96k eman dute kontrako botoa. Zentro-batzordeak gogora ekarri du Forondako aireportua 24 orduetan egoten dela irekita.

Bilboko Aireportuko langileek ekainean Bilbon egitekoa den Eurokopan gauean lan egitea errefusatu dute, CCOO sindikatuak jakinarazi duenez. Aenak ordutegia luzatu eta gauean lan egitea proposatu zien, eta kontsulta egin dute langileek; horien ia % 96k kontrako botoa eman dute. Kontsultara deituta zeuden langileen ia % 75ek parte hartu dute. Zentro-batzordearen esanetan, zuzendaritzak ez du proposamen sinesgarririk egin, eta ez du hori bezalako neurri bat justifikatzen duen daturik. Gainera, batzordeak gogora ekarri du Gasteizko Aireportua eguneko 24 orduetan egoten dela zabalik, hau da, ez dela ixten: "UEFAk onartuta zuen Bilboko eta Gasteizko aireportuen arteko osagarritasuna; hori kontuan izanik dago antolatuta Eurokopa. Hortaz, dena aurreikusita zegoen moduan geratuko da".

Agintaritza Aldizkariak EAEko hauteskundeak deitzeko dekretua argitaratu du

Agintaritza Aldizkariak EAEko hauteskundeak d...
Agintaritza Aldizkariak EAEko hauteskundeak deitzeko dekretua argitaratu du

Izapide horrekin bozak aurreratzeko p...
1:05 min.

Izapide horrekin bozak aurreratzeko prozesua abitu da.

Euskal Herriko Agintaritza Aldizkariak (EHAA) gaur argitaratu du apirilaren 5ean EAEn hauteskunde autonomikoak iragartzeko eta Eusko Legebiltzarra desegiteko dekretua, Iñigo Urkullu lehendakariak izenpetuta. Izapide horrekin bozak aurreratzeko prozesua abiatu da ofizialki. Jaurlaritzaren Legearen arabera, hauteskunde eguna dekretua kaleratu eta 54 egunera izango da, hots, apirilaren 5ean. Hauteskunde kanpaina martxoaren 20an izango da, baina ohi bezala, alderdiek martxoaren 19ko —jaieguna EAEn— arratsaldean abiatuko dituzte ekitaldiak.

37 urteko gizonezko baten gorpua topatu dute Jundizko biokonpostaje plantan

37 urteko gizonezko baten gorpua topatu dute ...
37 urteko gizonezko baten gorpua topatu dute Jundizko biokonpostaje plantan

Hilotzak ez du kriminalitate zantzuri...
1:11 min.

Hilotzak ez du kriminalitate zantzurik, lehen informazioen arabera. Zabor bilketako kamioek bart egin duten ibilbidea aztertuko dute, gorpua non jaso duten jakin ahal izateko.

Jundizko biokonpostaje plantako (Gasteiz) langileek 37 urteko gizonezko baten gorpua topatu dute gaur, Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak eitb.eus-i baieztatu dionez. Hilotzak ez du kriminalitate zantzurik, lehen informazioen arabera. Ertzaintzaren agenteon hitzetan, gorpuak hainbat ubeldura ditu, baina edukiontzitik zabor bilketako kamioira pasatzean eta plantara eramateko bidean egindakoak izan daitezkeela uste dute. Ez dakite zelan heldu den gorpua edukiontzira, ezta nola hil den gizona —baliteke edukiontzi barruan zela berez hil izana, edo jasotako kolpeen ondorioz—. Edozelan ere, autopsiak argituko du.

Zaldibarko uraren eta airearen analisiek osasunerako arriskurik egotea baztertu dute

Zaldibarko uraren eta airearen analisiek osas...
Zaldibarko uraren eta airearen analisiek osasunerako arriskurik egotea baztertu dute

Osasun Sailak adierazi duenez, Zaldib...
1:17 min.

Osasun Sailak adierazi duenez, Zaldibarko, Eibarko eta Ermuko herritarrek "segurtasun osoz" edan dezakete ura, eta ez da amiantorik antzeman.

Zaldibarko edateko uraren eta airearen analisiek herritarren osasunerako arriskurik egotea baztertu dute. Ostegunean luizi handia izan zen zabortegiaren inguruan ura eta airea aztertu dute, eta azterketa horiek egiaztatu dute ez dagoela lur-jausiarekin lotutako inolako arriskurik. Eusko Jaurlaritzaren Osasun Sailak astearte honetan adierazi duenez, Zaldibarko, Eibarko eta Ermuko herritarrek "segurtasun osoz" edan dezakete ura etxean, eta ez da amiantorik antzeman. Nolanahi ere, aire-kalitatearen kontrolak sendotuko dituzte, egunero bi laginketa eginez. Osasun Publikoaren Zuzendaritza "jarraipen zehatza" ari da egiten gunean; ur-horniketaren sareetan laginak ari da hartzen aldizka, bai eta airearen kalitatea zaintzen ere. Eusko Jaurlaritzaren Ingurumen Sailarekin batera ari da egiten lan horiek.