Zeinu Hizkuntza kurtsoak

Haurrak eta COVID-19a: Gutxiago kutsatzen dute eta sintoma arinagoak dituzte

Bi pediatrekin hitz egin dugu eta biek "lasaitasuna mezua" helarazi nahi izan dute. Diotenez, "umeak ez dira birusaren kutsatzaile nagusiak".

Audiorik gabe.

Zenbait ikerketak iradoki bazuten ere, orain praktikak baieztatu egin du: umeak gutxiago kutsatzen dira, inguruko helduak gutxiago kutsatzen dituzte, eta euren sintomak arinagoak dira, Osakidetzako eta Osasunbideko pediatrek nabarmendu dutenez. "Umeak ez dira birusaren kutsatzaile nagusiak", erantsi dute.

Hiru aste igaro dira ikasturtea hasi zenetik, eta orain arte bildutako datuen arabera, eskolara bueltak ez du aparteko eraginik izan Hego Euskal Herriko egoera epidemiologikoan.

eitb.eus bi pediatrekin izan da COVID-19ak etxeko txikienen artean duen eraginaren berri izateko. Marta Ramos Lehen Arretako pediatra da eta Nafarroako Kudeaketa Klinikoaren eta Jarraipen Asistentzialaren Laguntza Zerbitzuan egiten du lan, eta Javier Benito Gurutzetako Ospitalearen (Bizkaia) Larrialdi Pediatrikoen zerbitzu burua da. Biek ala biek "lasaitasun mezua" helarazi nahi izan dute.

"Gurasoek jakin behar dute koronabirusa askoz arinagoa dela umeengan, eta kasu larriak egotekotan, kasu gehienetan bilakaera ona izaten dute. Ez dira COVID-19agatik larritu behar, ez behintzat gripearekin edo asmarekin arduratzen direna baino gehiago", azaldu du Benitok.

Marta Ramos nafarra ildo beretik mintzatu zaigu: "Umeek koronabirusa hartzen badute normalena da ez konturatzea sintomarik ez dutelako edota sintoma horiek katarro baten modukoak direlako. Ikusi dugu urtebete baino gutxiagoko haurrek sintomak izateko aukera gehiago dituztela, zaurgarriagoak direla. Gauza bera gertatzen da nerabeekin, heldu gazteek beste aukera dituzte sintomak izateko".

Donostiako haur goiztiar baten heriotza ikertzeko eskatu diote fiskal nagusiari

"Ez dakigu medikuen preskripzioa oker zegoen ala erizainak egin duen akatsa", azaldu du Pazientearen Defendatzailearen presidenteak.

Audiorik gabe.

Pazientearen Defendatzaileak ofiziozko ikerketa bat abiarazteko eskatu dio Maria del Carmen Adan EAEko fiskal nagusiari, haur goiztiar baten heriotzaren inguruabarrak eta bizirautea lortu zuen beste baten ondorioak ezagutzeko, Donostia Unibertsitate Ospitalean izandako akats mediko baten ondorioz.

Antza denez, bi egunez biei anestesiko bat eman zieten, zegokien elikadura-serumaren ordez, eta bat hil egin zen, eta bestea, goiztiarra hura ere, bizirik irautea lortu zuen, baina ondorioekin. Sendagai aldaketa onartu du Euskal Osasun Zerbitzuak familiei emandako txosten batean. Abokatuek "akats justifikaezina" dela eta kalte-ordainak eskatu dituzte.

Carmen Flores Pazientearen Defendatzailearen presidenteak ohar batean adierazi duenez, gertatutakoa "astakeria" izan da, eta Fiskaltzari eskatu dio gertatutakoa ikertzeko eta haur gehiago kaltetuta ote izan diren jakiteko.

Bizkaiak banda zabala lurralde osora eramateko deialdia onartuko du bihar

10 milioi euroko zuzkidurarekin, azken belaunaldiko sarea "Bizkaiko txoko guztietara, bereziki landa-eremuetara" hedatzea bultzatuko du foru erakundeak.

Audiorik gabe.

Bizkaiko Foru Aldundiko Gobernu Kontseiluak astearte honetan onartuko du banda zabalaren sarea lurraldeko gune sakabanatuetara zabaltzeko dirulaguntzen deialdia, 10 milioi euroko zuzkidurarekin, Unai Rementeria ahaldun nagusiak Politika Orokorreko osoko bilkuran iragarri duenez.

Bizkaiko diputatuaren arabera, ekimena lurralde "digitalarekin" eta eskualdeen arteko "berdintasunarekin" duen konpromisoaren barruan kokatzen da. "Lehena, premiazkoena, azken belaunaldiko banda zabala hedatzea" dela esan du.

Hori dela eta, Gobernu Kontseiluak astearte honetan onartuko du "hamar milioi euroko lizitazioa Internet Bizkaiko txoko guztietara eramateko, batez ere landa-eremuetara".

Rementeriaren hitzetan, "duela egun batzuk Espainiako Gobernuaren oniritzia jaso zuen planak", eta bihar banda zabaleko sareak Bizkaiko gune sakabanatuetara hedatzeko dirulaguntzen deialdia lizitatuko da, 300 megako gutxieneko edukierarekin, "Europako Agenda Digitalarekin erabat lerrokatuta eta 2023ko ekainaren 1erako ezarritako gehieneko egikaritze-epearekin".

Haurrak eta COVID-19a: Gutxiago kutsatzen dute eta sintoma arinagoak dituzte

Haurrak eta COVID-19a: Gutxiago kutsatzen dut...
Haurrak eta COVID-19a: Gutxiago kutsatzen dute eta sintoma arinagoak dituzte

Bi pediatrekin hitz egin dugu eta bie...
2:07 min.

Bi pediatrekin hitz egin dugu eta biek "lasaitasuna mezua" helarazi nahi izan dute. Diotenez, "umeak ez dira birusaren kutsatzaile nagusiak".

Audiorik gabe. Zenbait ikerketak iradoki bazuten ere, orain praktikak baieztatu egin du: umeak gutxiago kutsatzen dira, inguruko helduak gutxiago kutsatzen dituzte, eta euren sintomak arinagoak dira, Osakidetzako eta Osasunbideko pediatrek nabarmendu dutenez. "Umeak ez dira birusaren kutsatzaile nagusiak", erantsi dute. Hiru aste igaro dira ikasturtea hasi zenetik, eta orain arte bildutako datuen arabera, eskolara bueltak ez du aparteko eraginik izan Hego Euskal Herriko egoera epidemiologikoan. eitb.eus bi pediatrekin izan da COVID-19ak etxeko txikienen artean duen eraginaren berri izateko. Marta Ramos Lehen Arretako pediatra da eta Nafarroako Kudeaketa Klinikoaren eta Jarraipen Asistentzialaren Laguntza Zerbitzuan egiten du lan, eta Javier Benito Gurutzetako Ospitalearen (Bizkaia) Larrialdi Pediatrikoen zerbitzu burua da. Biek ala biek "lasaitasun mezua" helarazi nahi izan dute. "Gurasoek jakin behar dute koronabirusa askoz arinagoa dela umeengan, eta kasu larriak egotekotan, kasu gehienetan bilakaera ona izaten dute. Ez dira COVID-19agatik larritu behar, ez behintzat gripearekin edo asmarekin arduratzen direna baino gehiago", azaldu du Benitok. Marta Ramos nafarra ildo beretik mintzatu zaigu: "Umeek koronabirusa hartzen badute normalena da ez konturatzea sintomarik ez dutelako edota sintoma horiek katarro baten modukoak direlako. Ikusi dugu urtebete baino gutxiagoko haurrek sintomak izateko aukera gehiago dituztela, zaurgarriagoak direla. Gauza bera gertatzen da nerabeekin, heldu gazteek beste aukera dituzte sintomak izateko".

2020/09/28

Donostiako haur goiztiar baten heriotza ikertzeko eskatu diote fiskal nagusiari

Donostiako haur goiztiar baten heriotza ikert...
Donostiako haur goiztiar baten heriotza ikertzeko eskatu diote fiskal nagusiari

"Ez dakigu medikuen preskripzioa oker...
1:16 min.

"Ez dakigu medikuen preskripzioa oker zegoen ala erizainak egin duen akatsa", azaldu du Pazientearen Defendatzailearen presidenteak.

Audiorik gabe. Pazientearen Defendatzaileak ofiziozko ikerketa bat abiarazteko eskatu dio Maria del Carmen Adan EAEko fiskal nagusiari, haur goiztiar baten heriotzaren inguruabarrak eta bizirautea lortu zuen beste baten ondorioak ezagutzeko, Donostia Unibertsitate Ospitalean izandako akats mediko baten ondorioz. Antza denez, bi egunez biei anestesiko bat eman zieten, zegokien elikadura-serumaren ordez, eta bat hil egin zen, eta bestea, goiztiarra hura ere, bizirik irautea lortu zuen, baina ondorioekin. Sendagai aldaketa onartu du Euskal Osasun Zerbitzuak familiei emandako txosten batean. Abokatuek "akats justifikaezina" dela eta kalte-ordainak eskatu dituzte. Carmen Flores Pazientearen Defendatzailearen presidenteak ohar batean adierazi duenez, gertatutakoa "astakeria" izan da, eta Fiskaltzari eskatu dio gertatutakoa ikertzeko eta haur gehiago kaltetuta ote izan diren jakiteko.

2020/09/28

Bizkaiak banda zabala lurralde osora eramateko deialdia onartuko du bihar

Bizkaiak banda zabala lurralde osora eramatek...
Bizkaiak banda zabala lurralde osora eramateko deialdia onartuko du bihar

10 milioi euroko zuzkidurarekin, azke...
1:37 min.

10 milioi euroko zuzkidurarekin, azken belaunaldiko sarea "Bizkaiko txoko guztietara, bereziki landa-eremuetara" hedatzea bultzatuko du foru erakundeak.

Audiorik gabe. Bizkaiko Foru Aldundiko Gobernu Kontseiluak astearte honetan onartuko du banda zabalaren sarea lurraldeko gune sakabanatuetara zabaltzeko dirulaguntzen deialdia, 10 milioi euroko zuzkidurarekin, Unai Rementeria ahaldun nagusiak Politika Orokorreko osoko bilkuran iragarri duenez. Bizkaiko diputatuaren arabera, ekimena lurralde "digitalarekin" eta eskualdeen arteko "berdintasunarekin" duen konpromisoaren barruan kokatzen da. "Lehena, premiazkoena, azken belaunaldiko banda zabala hedatzea" dela esan du. Hori dela eta, Gobernu Kontseiluak astearte honetan onartuko du "hamar milioi euroko lizitazioa Internet Bizkaiko txoko guztietara eramateko, batez ere landa-eremuetara". Rementeriaren hitzetan, "duela egun batzuk Espainiako Gobernuaren oniritzia jaso zuen planak", eta bihar banda zabaleko sareak Bizkaiko gune sakabanatuetara hedatzeko dirulaguntzen deialdia lizitatuko da, 300 megako gutxieneko edukierarekin, "Europako Agenda Digitalarekin erabat lerrokatuta eta 2023ko ekainaren 1erako ezarritako gehieneko egikaritze-epearekin".

2020/09/28

Iraila 2020
AAAOOLI
 123456
78910111213
14151617181920
21222324252627
282930 
Abuztua 2020
AAAOOLI
 12
3456789
10111213141516
17181920212223
24252627282930
31 

    Mesedez, aukeratu egutegiko data