Zeinu Hizkuntza kurtsoak

Simonek ohartarazi du jai "inozo" batek epidemia berri bat sor dezakeela

"Hau ez da amaitu", "guztiok ez bagaude hirugarren fasean, poliki egin behar delako da", azaldu du Lleidakoa bezalako kasuei erreferentzia eginez.

Fernando Simon Osasun Alertak eta Larrialdiak Koordinatzeko Zentroko zuzendariak ohartarazi duenez, jai txiki "inozo" batek izurrite berri bat eragin dezake, eta fasez pasatzeak ez dakarrela kutsatzeko arriskua desagertzea nabarmendu du.

Hala esan du Simonek asteazken honetan egindako prentsaurreko batean, eta gogorarazi du izan beharko luketen baino jende gehiagorekin egindako bilera sozial batzuk izan direla tokiko agerraldien jatorria, Lleidan, esaterako. "Hau ez da amaitu", "fasetik pasatzeak ez du esan nahi arriskutik libre gaudenik" eta "hirugarren fasean denok ez bagaude, poliki joan behar delako da", azaldu du adituak, eta lehen izurritearen eragina ikusita, "ez ginateke poztuko bigarren bat gertatuko balitz", gaineratu du.

Epidemiologoak adierazi duenez, egungo aurreikuspenen arabera, fase bakoitzak 14 egun irauten du, baina horrek ez du esan nahi "denborak malgutu ezin direnik", nahiz eta arrazoiak oso ondo justifikatu behar diren.

19 urteko gazte bat zauritu da Tuteran, abandonatutako nabe batean piztutako sutean

Zauritua Reina Sofia Ospitalera eraman dute, erredurekin aurpegian eta lepoan. Dena dela, zauritua ez dagoela larri adierazi dute Nafarroako suhiltzaileek. Sutea 02:20 aldera piztu da.

19 urteko gazte bat zauritu da goizaldean Tuteran, abandonatutako nekazaritza-nabe batean piztutako sute batean, Nafarroako suhiltzaileek ostegun honetan jakitera eman dutenez. Dena dela, zauritua ez dagoela larri adierazi dute.

Foru Gobernuak jakitera eman duenez, 02:20 aldera sute baten berri eman diote SOS Nafarroari. Suteak nabeko bi solairuetako bigarrenari eragin dio, bertan zabor eta tresna asko pilatzen baitzen, baita teilatuari ere.

Aurpegian eta lepoan erredurak dituen gaztea Reina Sofia Ospitalera eraman dute, anbulantzian, larrialdiak koordinatzeko SOS Nafarroa zerbitzuak tokira bidalitako medikuek lekuan bertan artatu ondoren. Tuterako suhiltzaileek itzali dute sua. Foruzaingoa eta Tuterako Udaltzaingoa ere bertaratu dira.

Nissanek Bartzelonako lantegia itxiko duela baieztatu du, 3000 lanpostu zuzen galduz

Lantegia ixteko zurrumurruen aurrean, maiatzaren 4an lantaldeak greba abiatu zuen. Enpresak, 20.000 lanpostu murrizteko asmoz abiatutako plan estrategiko berriari erantzunez hartu du erabakia.

Nissan Japoniako auto-ekoizleak Bartzelonako lantegia ixtea erabaki du. Horren ondorioz, instalazio horretako 3000 lanpostu zuzen inguru galduko dira.

Aipatu iturrien arabera, konpainiak gaur goizean jakinarazi dio Ministerioari Katalunian bere jarduera guztia behin betiko amaitzeko erabakia hartu duela. Nissanek, ibilgailuak ekoizteko lantegi bat du Bartzelonan, eta, horrez gain, prentsatze instalazio bat eta logistika-zentro bat Montcada i Rexac herrian (Bartzelona) eta garapen-zentro bat El Prat De Llobregaten (Bartzelona).

Bartzelonako lantegia ixteko zurrumurruen aurrean, maiatzaren 4an lantaldeak greba abiatzea erabaki zuen. Izan ere, enpresak, nazioartean 20.000 lanpostu murrizteko asmoz (% 15 inguru) abiatutako plan estrategiko berriari erantzunez hartu du erabakia.

Testuinguru horretan, Bartzelonako lantegiaren jarraipena posible dela ziurtatu du Industria, Merkataritza eta Turismo Ministerioak, Nissanen zuzendaritzari duela hilabete batzuk aurkeztutako bideragarritasun txostena gogora ekarriz. "Errentagarriagoa da inbertitzea itxieraren kostua bere gain hartzea baino, horrek 1.000 milioi eurotik gorako kostua izan lezakeelako", ohartarazi dio Nissani ohar batean.

Txinak Hong Kongeko segurtasun nazionaleko lege proposamena onartu du

Pekineko agintariek bultzatutako legeak sedizioarekin, sezesioarekin edo terrorismoarekin lotutako ekintzak zigortzen ditu.

Txinako Herri Asanblada Popularrak (ANP, legegilea) gehiengo zabalerekin onartu du Hong Kongeko segurtasun nazionalerako legearen proposamena. Proposamenak protesta ugari eragin ditu azken egunetan hiri semiautonomoan.

Zirriborroa ANPko urteko bileraren azken saioan onartu dute eta testua orain Txinako botere legegilearen batzorde juridikoaren esku geratuko da, behin betiko bertsioa idatzi eta ANPko Batzorde Iraunkorraren oniritzia jazotzeko. Sedizioarekin, sezesioarekin edo terrorismoarekin lotutako ekintzak zigortzen ditu Pekingo agintariek aurkeztutako araudi berriak, eta "atzerriko edozein esku-hartze" saiakerari betoa jartzea ere du helburu, legearen hasierako testuaren arabera.

Proposamenak 2.878 aldeko boto jaso ditu, bat kontra eta sei abstentzio izan dira.

Legearen helburua, agintarien esanetan, "subiranotasun nazionala, segurtasuna, garapenerako interesak babaestea, ‘Herri bat, bi sistema’ izeneko sistema mantentzea eta hobetzea, Hong Kongeko egonkortasuna eta oparotasuna epe luzean gordetzea eta Hong Kongeko herritarren eskubideak eta bidezko interesak babestea" da.

Simonek ohartarazi du jai "inozo" batek epidemia berri bat sor dezakeela

Simonek ohartarazi du jai "inozo" batek epide...
Simonek ohartarazi du jai "inozo" batek epidemia berri bat sor dezakeela

"Hau ez da amaitu", "guztiok ez bagau...
1:07 min.

"Hau ez da amaitu", "guztiok ez bagaude hirugarren fasean, poliki egin behar delako da", azaldu du Lleidakoa bezalako kasuei erreferentzia eginez.

Fernando Simon Osasun Alertak eta Larrialdiak Koordinatzeko Zentroko zuzendariak ohartarazi duenez, jai txiki "inozo" batek izurrite berri bat eragin dezake, eta fasez pasatzeak ez dakarrela kutsatzeko arriskua desagertzea nabarmendu du. Hala esan du Simonek asteazken honetan egindako prentsaurreko batean, eta gogorarazi du izan beharko luketen baino jende gehiagorekin egindako bilera sozial batzuk izan direla tokiko agerraldien jatorria, Lleidan, esaterako. "Hau ez da amaitu", "fasetik pasatzeak ez du esan nahi arriskutik libre gaudenik" eta "hirugarren fasean denok ez bagaude, poliki joan behar delako da", azaldu du adituak, eta lehen izurritearen eragina ikusita, "ez ginateke poztuko bigarren bat gertatuko balitz", gaineratu du. Epidemiologoak adierazi duenez, egungo aurreikuspenen arabera, fase bakoitzak 14 egun irauten du, baina horrek ez du esan nahi "denborak malgutu ezin direnik", nahiz eta arrazoiak oso ondo justifikatu behar diren.

2020/05/28

19 urteko gazte bat zauritu da Tuteran, abandonatutako nabe batean piztutako sutean

19 urteko gazte bat zauritu da Tuteran, aband...
19 urteko gazte bat zauritu da Tuteran, abandonatutako nabe batean piztutako sutean

Zauritua Reina Sofia Ospitalera erama...
1:16 min.

Zauritua Reina Sofia Ospitalera eraman dute, erredurekin aurpegian eta lepoan. Dena dela, zauritua ez dagoela larri adierazi dute Nafarroako suhiltzaileek. Sutea 02:20 aldera piztu da.

19 urteko gazte bat zauritu da goizaldean Tuteran, abandonatutako nekazaritza-nabe batean piztutako sute batean, Nafarroako suhiltzaileek ostegun honetan jakitera eman dutenez. Dena dela, zauritua ez dagoela larri adierazi dute. Foru Gobernuak jakitera eman duenez, 02:20 aldera sute baten berri eman diote SOS Nafarroari. Suteak nabeko bi solairuetako bigarrenari eragin dio, bertan zabor eta tresna asko pilatzen baitzen, baita teilatuari ere. Aurpegian eta lepoan erredurak dituen gaztea Reina Sofia Ospitalera eraman dute, anbulantzian, larrialdiak koordinatzeko SOS Nafarroa zerbitzuak tokira bidalitako medikuek lekuan bertan artatu ondoren. Tuterako suhiltzaileek itzali dute sua. Foruzaingoa eta Tuterako Udaltzaingoa ere bertaratu dira.

2020/05/28

Nissanek Bartzelonako lantegia itxiko duela baieztatu du, 3000 lanpostu zuzen galduz

Nissanek Bartzelonako lantegia itxiko duela b...
Nissanek Bartzelonako lantegia itxiko duela baieztatu du, 3000 lanpostu zuzen galduz

Lantegia ixteko zurrumurruen aurrean,...
1:31 min.

Lantegia ixteko zurrumurruen aurrean, maiatzaren 4an lantaldeak greba abiatu zuen. Enpresak, 20.000 lanpostu murrizteko asmoz abiatutako plan estrategiko berriari erantzunez hartu du erabakia.

Nissan Japoniako auto-ekoizleak Bartzelonako lantegia ixtea erabaki du. Horren ondorioz, instalazio horretako 3000 lanpostu zuzen inguru galduko dira. Aipatu iturrien arabera, konpainiak gaur goizean jakinarazi dio Ministerioari Katalunian bere jarduera guztia behin betiko amaitzeko erabakia hartu duela. Nissanek, ibilgailuak ekoizteko lantegi bat du Bartzelonan, eta, horrez gain, prentsatze instalazio bat eta logistika-zentro bat Montcada i Rexac herrian (Bartzelona) eta garapen-zentro bat El Prat De Llobregaten (Bartzelona). Bartzelonako lantegia ixteko zurrumurruen aurrean, maiatzaren 4an lantaldeak greba abiatzea erabaki zuen. Izan ere, enpresak, nazioartean 20.000 lanpostu murrizteko asmoz (% 15 inguru) abiatutako plan estrategiko berriari erantzunez hartu du erabakia. Testuinguru horretan, Bartzelonako lantegiaren jarraipena posible dela ziurtatu du Industria, Merkataritza eta Turismo Ministerioak, Nissanen zuzendaritzari duela hilabete batzuk aurkeztutako bideragarritasun txostena gogora ekarriz. "Errentagarriagoa da inbertitzea itxieraren kostua bere gain hartzea baino, horrek 1.000 milioi eurotik gorako kostua izan lezakeelako", ohartarazi dio Nissani ohar batean.

2020/05/28

Txinak Hong Kongeko segurtasun nazionaleko lege proposamena onartu du

Txinak Hong Kongeko segurtasun nazionaleko le...
Txinak Hong Kongeko segurtasun nazionaleko lege proposamena onartu du

Pekineko agintariek bultzatutako lege...
1:30 min.

Pekineko agintariek bultzatutako legeak sedizioarekin, sezesioarekin edo terrorismoarekin lotutako ekintzak zigortzen ditu.

Txinako Herri Asanblada Popularrak (ANP, legegilea) gehiengo zabalerekin onartu du Hong Kongeko segurtasun nazionalerako legearen proposamena. Proposamenak protesta ugari eragin ditu azken egunetan hiri semiautonomoan. Zirriborroa ANPko urteko bileraren azken saioan onartu dute eta testua orain Txinako botere legegilearen batzorde juridikoaren esku geratuko da, behin betiko bertsioa idatzi eta ANPko Batzorde Iraunkorraren oniritzia jazotzeko. Sedizioarekin, sezesioarekin edo terrorismoarekin lotutako ekintzak zigortzen ditu Pekingo agintariek aurkeztutako araudi berriak, eta "atzerriko edozein esku-hartze" saiakerari betoa jartzea ere du helburu, legearen hasierako testuaren arabera. Proposamenak 2.878 aldeko boto jaso ditu, bat kontra eta sei abstentzio izan dira. Legearen helburua, agintarien esanetan, "subiranotasun nazionala, segurtasuna, garapenerako interesak babaestea, ‘Herri bat, bi sistema’ izeneko sistema mantentzea eta hobetzea, Hong Kongeko egonkortasuna eta oparotasuna epe luzean gordetzea eta Hong Kongeko herritarren eskubideak eta bidezko interesak babestea" da.

2020/05/28

Maiatza 2020
AAAOOLI
 123
45678910
11121314151617
18192021222324
25262728293031
Apirila 2020
AAAOOLI
 12345
6789101112
13141516171819
20212223242526
27282930 

        2020-05-21ko bideoen artxiboa

3 hildako eta 9 positibo gehiago zenbatu dituzte Euskadin azken orduetan

3 hildako eta 9 positibo gehiago zenbatu ditu...
3 hildako eta 9 positibo gehiago zenbatu dituzte Euskadin azken orduetan

Datu horiek kontuan izanda, Euskal Au...
0:57 min.

Datu horiek kontuan izanda, Euskal Autonomia Erkidegoa (EAE) 2 fasera igarotzeko prest dagoela nabarmendu du Nekane Murgak, eta lurraldean parametro guztiak betetzen direla gaineratu du.

Koronabirusak eragindako pandemiaren ondorioz, 3 pertsona hil dira Euskal Autonomia Erkidegoan (EAE) azken 24 orduetan; beraz, orain arte 1.483 hildako zenbatu dira. Horrez gain, 9 kasu berri baieztatu dira PCR proben bidez, Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailak ostegun honetan emandako datuen arabera (asteazkeneko 00:00ak arte bildutakoak). Horrela, koronabirusak eragindako pandemiaren bilakaera beheranzko joera izaten ari dela erakusten dute datu horiek; izan ere, hildakoen kopurua 10etik beherakoa izan da. Eusko Jaurlaritzaren arabera, azken 24 orduetan 277 pertsona sendatu dira (16.965 guztira). Bestalde, EAEn kutsatzeen indizea batetik beherakoa da (0,69). Zehazki, kutsatu bakar batek batez beste zenbat pertsona kutsa ditzakeen adierazten du horrek.

Hirugarren graduan dauden presoek deseskalatzea etxean igarotzea aztertzen ari dira

Hirugarren graduan dauden presoek deseskalatz...
Hirugarren graduan dauden presoek deseskalatzea etxean igarotzea aztertzen ari dira

1 fasean edo ondorengoetan dauden esp...
1:35 min.

1 fasean edo ondorengoetan dauden espetxeetako presoei eragingo die neurriak, eta banan-banan aztertuko dituzte kasuak

Espetxe Erakundeen Idazkari Nagusiak Estatuaren Administrazio Orokorraren mende dauden kartzelei agindu bat bidali die, erdi-askatasunean edo hirugarren graduan dauden presoei zigorraren azken zatia etxean betetzeko aukera azter dezaten. Kasuak banan-banan aztertu beharko dituzte, eta koronabirusaren pandemiaren deseskalatzearen baitan kokatzen da neurria. Hirugarren graduan dauden 7.000 presoez gain (horietako 5.700ek kontrol telematikoa dute), Espetxe Araudiaren 100.2 artikuluko erregimen malguan dauden presoak ere barne hartzen ditu aginduak. 1 fasean edo ondorengoetan dauden espetxeetako presoei eragingo die neurriak, eta "osasun agintariek gizarte osoarentzat ezartzen dituen irizpideekin", Espainiako Gobernuaren Barne Ministerioaren esku dagoen erakundeak gogorarazi duenez. Irteteko baimenei dagokienez, eskaerak izapidetzen jarraituko dute eta gauzatu egingo dituzte onartutakoak, "espetxea dagoen lurralde berean egingo badira", COVID-19aren pandemiak ezarri dituen mugimendu murrizketengatik.

Kolonbian harrapatutako 15 euskal herritarretako 4 bihar itzuliko dira Euskadira

Kolonbian harrapatutako 15 euskal herritarret...
Kolonbian harrapatutako 15 euskal herritarretako 4 bihar itzuliko dira Euskadira

Etxera noiz itzuliko zain dauden hori...
0:51 min.

Etxera noiz itzuliko zain dauden horietako batek azaldu duenez, hegaldi pribatu bat kudeatzen saiatzen ari dira, gainerakoek Kolonbian jarraituko baitute, "beste hegaldi baten zain".

Koronabirusak eragindako pandemiaren ondorioz Kolonbian harrapatuta geratu ziren 15 euskal herritarretako 4 bihar, ostirala, itzuliko dira Euskadira; izan ere, gaur egun egoera berean Madrilen dauden kolonbiarrak jasotzeko asmoz herrialde horretatik egingo duten hegaldi baterako txartelak erosi ahal izan dituzten 250 bidaiarien artean daude. Gainerako kaltetuek Kolonbian jarraituko dute, "beste hegaldi baten zain". Horren harira, kaltetu batek azaldu du hegaldi pribatu bat kudeatzen saiatzen ari direla, euren kabuz alde egiteko.