Zeinu Hizkuntza kurtsoak

Astelehenean irekiko dituzte berriro Arabako eguneko zentroak

Abuztuaren 3tik aurrera, adinekoak eta desgaitasunak dituzten pertsonak eguneko zentroetara itzuli ahal izango dira. Astelehenetik ostiralera izango dute zentro horietan egoteko aukera.

Audiorik gabe.

Astelehenean irekiko dituzte berriro adinekoak edota desgaitasunen bat duten pertsonak hartzen dituzten Gizarte Ongizaterako Foru Erakundeko Arabako eguneko zentroak, uztailaren 18tik itxita egon ostean.

Ohar baten bidez Arabako Foru Aldundiak azaldu du neurriak zorrotz aztertu ostean hartu dutela erabakia. Zaharren-egoitzetan, baina, ez da aldaketarik izango, eta abuztuaren 9ra arte ez dituzte indargabetuko koronabirusaren pandemiagatik ezarritako neurri bereziak, "pertsona ahulenen" eta bertako langileen osasuna eta ongizatea bermatze aldera.

Horrela, pertsona bakar baten bisita jaso ahal izango dute astean.

Irteerak eta paseoak debekatuta izango dituzte, zentroetako lorategietara eta inguruetara egiten dituzten joan-etorriak salbu. Halaber, baimenduta izango dute zentroak berak programatutako ekintza terapeutikoetara joatea.

Horrez gain, salbuespeneko irteerak egin ahalko dituzte; gutxienez astebeteko iraupena izango dute, eta gehienez 45 egunekoa, baldin eta zentrora itzulitakoan bertantxe ezarritako osasun-protokola betetzen badute.

Eguneko zentroei dagokienez, esan bezala, abuztuaren 3an zabalduko dituzte ateak, astelehenetik ostiralera.

Lan erregulazioan dauden langileen soldatak osatzeko laguntzak onartu ditu Nafarroak

Uztailean, abuztuan edota irailean enplegu erregulazioan dauden eta urtean 20.000 eurotik beherako soldata gordina duten langileek jaso ahal izango dute osagarria.

Audiorik gabe.

Lan erregulazioan dauden beharginen soldatak osatzeko laguntzak onartu ditu Elkarrizketa Sozialerako Kontseiluak. Nafarroako Gobernuaren, Nafarroako Enpresa Konfederazioaren eta UGT eta CCOO sindikatuen artean hartu dute erabakia.

Horrela, uztailean, abuztuan edota irailean enplegu erregulazioan dauden eta urtean 20.000 eurotik beherako soldata gordina duten langileek eskatu ahal izango dute osagarria. Lanaldi erdia baino gehiago dutenek 150 euro jasoko dituzte hilabetero, eta gainerakoek 100 euro.

Enplegu erregulazioan sartu aurreko hamabi hilabeteetan langileak izandako kotizazioen batezbestekoan oinarrituko dira, laguntzak emateko orduan.

Helburua da deialdia urrian argitaratzea, eta ordainketa bakarrean jasoko dute osagarria eskatzaileek. Laguntza horiek bideratzeko, gehienez 3 milioi euroko aurrekontua izango du Gobernuak, eta behin epea agortuta, laguntzaren bilakaera aztertuko dute.

Voxek zentsura mozioa aurkeztuko du irailean Sanchezen aurka

PPren "erantzukizunari" dei egin dio bereziki, "Espainiako bigarren alderdi gisa", eta Sanchezek galdetu Casadori galdetu dio ea "PPrena ala Voxena" egingo duen bozketan.

Audiorik gabe.

Santiago Abascal Voxen buruak atzo iragarri zuenez, Pedro Sanchezen Gobernuaren aurkako zentsura-mozioa aurkeztuko du irailean, Espainian "hondamendia" eta "heriotza" nagusitu ez dadin, eta horrekin bat egiteko eskatu dio PPri.

Sanchezek Europako Kontseiluaren azken akordioen berri emateko agerraldia egin ostean egin du iragarpena Abascalek, Kongresuko osoko bilkuran.

Vox alderdiko buruak, PPren "erantzukizuna" azpimarratu du, "Espainiako bigarren alderdi gisa", baina mozioarekin bat egiteko gonbita luzatu die alderdi guztietako diputatuei, "Espainia hondamendira, heriotzara eta zapalkuntzara ez erortzeko garaiz" daudela uste baitute.

Ohartarazi du Sanchezen eta haren bazkide Pablo Iglesiasen kudeaketaren "hondamendia" ez dela amaierara iritsi, eta hartzen duten erabaki bakoitzarekin larriagotu egiten dela.

Marten inoiz bizirik izan ote den aztertzeko misio bat hasiko du gaur NASAk

2026an Lurrera itzuliko diren laginak biltzea izango da misioaren mugarri nagusia. "Perseverance" izena duen rover espazio-ibilgailu berria otsailaren 18an iritsiko da Martera.

Audiorik gabe.

Ostegun honetan, rover espazio-ibilgailu berria jaurtiko du NASAk Cabo Cañaveraletik (Florida, AEB). Izan ere, gaur bertan hasiko da Marten inoiz bizirik izan ote den aztertzea helburu duen Mars 2020 misioa. Hala, biziaren arrastoak topatzen saiatuko dira, "agentziaren erronka handienetako batean". Ez dakigu han inoiz bizirik izan ote den, baina badakigu Marte bere historiako uneren batean bizitzeko modukoa izan dela", gaineratu du.

Rover-ak 500 milioi kilometro baino gehiago egin beharko ditu datorren otsailaren 18an planeta gorrian lurreratu arte.

Azaldu duenez, "baldintza klimatiko egokiak" espero dituzte jaurtiketaren unerako, baina, aireratzea gaur ez bada posible, abuztuako bigarren astera arte saia daitezke, Lurrak eta Martek lerrokatze egokia mantenduko baitute.

Zeinu tv-ren agurra udako oporrengatik.

Berriak zeinu hizkuntzan irailean emango ditugu berriro

Audiorik gabe.

Zeinu.tv irailera arte egongo da oporretan. Eskerrak eman nahi dizkizuegu zeinu.tv-k emandako berriak zeinu hizkuntzan jarraitzeagatik. Zuek gabe ez zatekeen posible izango proiektu honekin jarraitzea.

Oporrez asko gozatu, kontuz errepidearekin, ez erre azala eguzkiagatik eta ez ahaztu COVID-19ren aurkako babes-neurriak betetzea.

Irailean ikusiko dugu elkar!

Astelehenean irekiko dituzte berriro Arabako eguneko zentroak

Astelehenean irekiko dituzte berriro Arabako ...
Astelehenean irekiko dituzte berriro Arabako eguneko zentroak

Abuztuaren 3tik aurrera, adinekoak et...
1:38 min.

Abuztuaren 3tik aurrera, adinekoak eta desgaitasunak dituzten pertsonak eguneko zentroetara itzuli ahal izango dira. Astelehenetik ostiralera izango dute zentro horietan egoteko aukera.

Audiorik gabe. Astelehenean irekiko dituzte berriro adinekoak edota desgaitasunen bat duten pertsonak hartzen dituzten Gizarte Ongizaterako Foru Erakundeko Arabako eguneko zentroak, uztailaren 18tik itxita egon ostean. Ohar baten bidez Arabako Foru Aldundiak azaldu du neurriak zorrotz aztertu ostean hartu dutela erabakia. Zaharren-egoitzetan, baina, ez da aldaketarik izango, eta abuztuaren 9ra arte ez dituzte indargabetuko koronabirusaren pandemiagatik ezarritako neurri bereziak, "pertsona ahulenen" eta bertako langileen osasuna eta ongizatea bermatze aldera. Horrela, pertsona bakar baten bisita jaso ahal izango dute astean. Irteerak eta paseoak debekatuta izango dituzte, zentroetako lorategietara eta inguruetara egiten dituzten joan-etorriak salbu. Halaber, baimenduta izango dute zentroak berak programatutako ekintza terapeutikoetara joatea. Horrez gain, salbuespeneko irteerak egin ahalko dituzte; gutxienez astebeteko iraupena izango dute, eta gehienez 45 egunekoa, baldin eta zentrora itzulitakoan bertantxe ezarritako osasun-protokola betetzen badute. Eguneko zentroei dagokienez, esan bezala, abuztuaren 3an zabalduko dituzte ateak, astelehenetik ostiralera.

2020/07/30

Lan erregulazioan dauden langileen soldatak osatzeko laguntzak onartu ditu Nafarroak

Lan erregulazioan dauden langileen soldatak o...
Lan erregulazioan dauden langileen soldatak osatzeko laguntzak onartu ditu Nafarroak

Uztailean, abuztuan edota irailean en...
1:14 min.

Uztailean, abuztuan edota irailean enplegu erregulazioan dauden eta urtean 20.000 eurotik beherako soldata gordina duten langileek jaso ahal izango dute osagarria.

Audiorik gabe. Lan erregulazioan dauden beharginen soldatak osatzeko laguntzak onartu ditu Elkarrizketa Sozialerako Kontseiluak. Nafarroako Gobernuaren, Nafarroako Enpresa Konfederazioaren eta UGT eta CCOO sindikatuen artean hartu dute erabakia. Horrela, uztailean, abuztuan edota irailean enplegu erregulazioan dauden eta urtean 20.000 eurotik beherako soldata gordina duten langileek eskatu ahal izango dute osagarria. Lanaldi erdia baino gehiago dutenek 150 euro jasoko dituzte hilabetero, eta gainerakoek 100 euro. Enplegu erregulazioan sartu aurreko hamabi hilabeteetan langileak izandako kotizazioen batezbestekoan oinarrituko dira, laguntzak emateko orduan. Helburua da deialdia urrian argitaratzea, eta ordainketa bakarrean jasoko dute osagarria eskatzaileek. Laguntza horiek bideratzeko, gehienez 3 milioi euroko aurrekontua izango du Gobernuak, eta behin epea agortuta, laguntzaren bilakaera aztertuko dute.

2020/07/30

Voxek zentsura mozioa aurkeztuko du irailean Sanchezen aurka

Voxek zentsura mozioa aurkeztuko du irailean ...
Voxek zentsura mozioa aurkeztuko du irailean Sanchezen aurka

PPren "erantzukizunari" dei egin dio ...
1:24 min.

PPren "erantzukizunari" dei egin dio bereziki, "Espainiako bigarren alderdi gisa", eta Sanchezek galdetu Casadori galdetu dio ea "PPrena ala Voxena" egingo duen bozketan.

Audiorik gabe. Santiago Abascal Voxen buruak atzo iragarri zuenez, Pedro Sanchezen Gobernuaren aurkako zentsura-mozioa aurkeztuko du irailean, Espainian "hondamendia" eta "heriotza" nagusitu ez dadin, eta horrekin bat egiteko eskatu dio PPri. Sanchezek Europako Kontseiluaren azken akordioen berri emateko agerraldia egin ostean egin du iragarpena Abascalek, Kongresuko osoko bilkuran. Vox alderdiko buruak, PPren "erantzukizuna" azpimarratu du, "Espainiako bigarren alderdi gisa", baina mozioarekin bat egiteko gonbita luzatu die alderdi guztietako diputatuei, "Espainia hondamendira, heriotzara eta zapalkuntzara ez erortzeko garaiz" daudela uste baitute. Ohartarazi du Sanchezen eta haren bazkide Pablo Iglesiasen kudeaketaren "hondamendia" ez dela amaierara iritsi, eta hartzen duten erabaki bakoitzarekin larriagotu egiten dela.

2020/07/30

Marten inoiz bizirik izan ote den aztertzeko misio bat hasiko du gaur NASAk

Marten inoiz bizirik izan ote den aztertzeko ...
Marten inoiz bizirik izan ote den aztertzeko misio bat hasiko du gaur NASAk

2026an Lurrera itzuliko diren laginak...
1:25 min.

2026an Lurrera itzuliko diren laginak biltzea izango da misioaren mugarri nagusia. "Perseverance" izena duen rover espazio-ibilgailu berria otsailaren 18an iritsiko da Martera.

Audiorik gabe. Ostegun honetan, rover espazio-ibilgailu berria jaurtiko du NASAk Cabo Cañaveraletik (Florida, AEB). Izan ere, gaur bertan hasiko da Marten inoiz bizirik izan ote den aztertzea helburu duen Mars 2020 misioa. Hala, biziaren arrastoak topatzen saiatuko dira, "agentziaren erronka handienetako batean". Ez dakigu han inoiz bizirik izan ote den, baina badakigu Marte bere historiako uneren batean bizitzeko modukoa izan dela", gaineratu du. Rover-ak 500 milioi kilometro baino gehiago egin beharko ditu datorren otsailaren 18an planeta gorrian lurreratu arte. Azaldu duenez, "baldintza klimatiko egokiak" espero dituzte jaurtiketaren unerako, baina, aireratzea gaur ez bada posible, abuztuako bigarren astera arte saia daitezke, Lurrak eta Martek lerrokatze egokia mantenduko baitute.

2020/07/30

Zeinu tv-ren agurra udako oporrengatik.

Zeinu tv-ren agurra udako oporrengatik....
Zeinu tv-ren agurra udako oporrengatik.

Berriak zeinu hizkuntzan irailean ema...
0:35 min.

Berriak zeinu hizkuntzan irailean emango ditugu berriro

Audiorik gabe. Zeinu.tv irailera arte egongo da oporretan. Eskerrak eman nahi dizkizuegu zeinu.tv-k emandako berriak zeinu hizkuntzan jarraitzeagatik. Zuek gabe ez zatekeen posible izango proiektu honekin jarraitzea. Oporrez asko gozatu, kontuz errepidearekin, ez erre azala eguzkiagatik eta ez ahaztu COVID-19ren aurkako babes-neurriak betetzea. Irailean ikusiko dugu elkar!

2020/07/30

Uztaila 2020
AAAOOLI
 12345
6789101112
13141516171819
20212223242526
2728293031 
Ekaina 2020
AAAOOLI
1234567
891011121314
15161718192021
22232425262728
2930 

        2020-07-17ko bideoen artxiboa

EH Bilduk eta PP+Csek Bizkaiko azken eserlekua dute jokoan, AEHE botoen zenbaketan

EH Bilduk eta PP+Csek Bizkaiko azken eserleku...
EH Bilduk eta PP+Csek Bizkaiko azken eserlekua dute jokoan, AEHE botoen zenbaketan

108 botoko aldea dago bi indarren art...
1:31 min.

108 botoko aldea dago bi indarren artean. Araban, EH Bildu EAJri azken eserlekua kentzetik 226 botora dago eta, Gipuzkoan, Elkarrekin Podemos-IUri kentzetik 1.466 bozera.

Audiorik gabe. Hauteskundeetako behin betiko zenbaketa ostiral honetan egingo dute. Atzerrian bizi diren hautesleen (AEHE) botoa zenbatu behar dute. EH Bilduk Bizkaiko azken eserlekua mantendu edo PP+Cs koalizioaren mesedetan gal dezake. 108 botoko aldea dago bi indarren artean. Horrela, Carlos Iturgaiz lehendakarigaiaren koalizioak seigarren legebiltzarkidea lor dezake. Araban, EH Bildu EAJri azken eserlekua kentzetik 226 botora dago eta, Gipuzkoan, Elkarrekin Podemos-IUri kentzetik 1.466 bozera. Atzerrian bizi diren hautesleen (AEHE) botoa zenbatu behar dute, baita aldi baterako atzerrian bizi diren (AAHE) hautesleena ere. Gainera, aktak berrikusiko dituzte eta, mahaietako balizko hanka-sartzeak zuzendu ondoren, behin betiko akta idatziko dute. Ondoren alderdiek egun bakarra dute helegitea aurkezteko, baina sekula ez da halakorik gertatu, hauteskunde batzordeetako iturriek jakinarazi dutenez. Behin betiko zenbaketa egin ondoren, kargudun hautetsiak izendatzeko epe bat dago, abuztuaren 1a baino beranduago ezin izango dute egin, eta ondoren EAEko Aldizkari Ofizialean argitaratuko dituzte. Behin argitaratuta, legebiltzarkide berriei egiaztagutunak emango dizkiete.

PCR probak egitea eskatu diete Zarautzen ikasturte-amaierako jaietan egondakoei

PCR probak egitea eskatu diete Zarautzen ikas...
PCR probak egitea eskatu diete Zarautzen ikasturte-amaierako jaietan egondakoei

Uztailaren 8an eta 12an jaietan izan ...
0:59 min.

Uztailaren 8an eta 12an jaietan izan ziren gazteei eskatu die Osasun Sailak etxean geratzea eta osasun-zentrora deitzea, testak egiteko.

Audiorik gabe. Eusko Jaurlaritzaren Osasun Sailak "Zarautzen uztailaren 8an eta 12an ikasturte-amaierarekin lotutako jaietan" izandako gazteei eskatu die etxean gera daitezela, arrisku-taldeekin kontakturik izan ez dezatela, eta osasun-zentroetara dei dezatela, PCR proba egin diezaieten. Zehazki, eskaria Zarauzko Malekoiako tabernetan egindako festetan izan ziren ikasleei egin diete. Ostalaritza-lokal horietako zenbait bezerok positibo eman dute, eta horregatik eskatu die Osasun Sailak, festa horietako parte-hartzaile guztiei, bakartuta egon daitezela. Deia da Zarautzen bizi diren gazteentzat, zein beste herri batzuetan bizi direnentzat.

Nafarroan musukoa derrigorrezkoa izango da 12 urtetik gorakoentzat gaurtik aurrera

Nafarroan musukoa derrigorrezkoa izango da 12...
Nafarroan musukoa derrigorrezkoa izango da 12 urtetik gorakoentzat gaurtik aurrera

Isunak, oro har, 100 eurokoak izango ...
0:33 min.

Isunak, oro har, 100 eurokoak izango dira, baina sektoreko legediaren arabera moldatu ahalko dira.

Audiorik gabe. Musukoa erabiltzea derrigorrezkoa izango da Nafarroan 12 urtetik gorakoentzat gaurtik, uztailaren 17, aurrera, bide publikoan, aire zabaleko guneetan eta hainbat pertsona egon daitezkeen erabilera publikoko espazioetan eta pertsonen arteko segurtasun-distantzia bermatu daitekeen kasuetan. Isunak, oro har, 100 eurokoak izango dira, baina sektoreko legediaren arabera moldatu ahalko da kopurua. Zehazki, bide publikoan, aire zabaleko espazioetan eta erabilera publikoko espazio itxietan edo jendearentzat irekita dauden espazioetan nahitaezko erabilera ezarriko da, eta era guztietako garraio publiko edo pribatuetan ere nahitaezkoa izango da, salbu eta bidaiariak etxebizitza berean bizi badira. Salbuespen bakarra izango da elikagai eta edariak kontsumitzen direnean, erabilerarekin bateraezinak diren jardueretan, kirola egiten den bitartean pertsonen arteko distantzia bermatzen bada, eta igerilekuetan edo horretarako egokitutako beste leku batzuetan bainua hartzen denean, baita biztanleguneetatik kanpoko jarduerak egiten direnean eta lantokietan, gutxieneko segurtasun-tartea bermatu ahal bada. Eremu ireki edo itxietan, eremu pribatuetan, hainbat familia-gunetatik datozen pertsonen bilerak egiten direnean maskara erabiltzea gomendatzen da, segurtasun-distantzia bermatu daitekeenean ere bai.

Epaileak Pujol Ferrusola familia epaitzea proposatu du, talde kriminalagatik

Epaileak Pujol Ferrusola familia epaitzea pro...
Epaileak Pujol Ferrusola familia epaitzea proposatu du, talde kriminalagatik

Epailearen iritziz, frogatuta dago fa...
1:32 min.

Epailearen iritziz, frogatuta dago familiak bere estatusa baliatu zuela "gehiegizko ondarea metatzeko". Ondare horrek "lotura zuzena du jarduera usteletatik eratorritako eskuratze ekonomikoekin”.

Audiorik gabe. Jose de la Mata Auzitegi Nazionaleko epaileak Jordi Pujol Generalitateko presidente ohia, Marta Ferrusola haren emaztea eta horien zazpi seme-alabak epaitzea proposatu du ostegun honetan; izan ere, De la Mataren iritziz, familiak talde kriminala sortu zuen, hainbat hamarkadatan aberastea helburu, ustelkeriarekin zuzenean lotutako jardueren bidez. Prozedura laburtu bilakatutako auto batean (auzipetzearen baliokidea da), epaileak zehaztuta du frogatutzat jotzen duela Pujol Ferrusola familiak Kataluniako bizitza politikoan, sozialean eta ekonomikoan hainbat hamarkadatan izandako estatus pribilegiatua baliatu zuela, "gehiegizko ondarea metatzeko". Ondare horrek "lotura zuzena du jarduera usteletatik eratorritako eskuratze ekonomikoekin". Eta azpimarratu egiten du jarduera horietako batzuek bat egin zutela Pujol Generalitateko presidente izandako epearekin (1980-2003), emaztearekin batera talde kriminaleko lidergoan zegoela. Epaileak ez du talde kriminalaren gaineko zalantzarik; izan ere, baldintza guztiak bete egiten ditu: hainbat maila hierarkiko, planifikatutako egitura bat, eta denbora luzean indarrean egotea. Hain zuzen ere, Andorran lehen kontu korronteak ireki zituztenean hasi omen zen, 1992an, eta 2014an amaitu, familiak azken fundazioak itxita.