Zeinu Hizkuntza kurtsoak

Astelehenean irekiko dituzte berriro Arabako eguneko zentroak

Abuztuaren 3tik aurrera, adinekoak eta desgaitasunak dituzten pertsonak eguneko zentroetara itzuli ahal izango dira. Astelehenetik ostiralera izango dute zentro horietan egoteko aukera.

Audiorik gabe.

Astelehenean irekiko dituzte berriro adinekoak edota desgaitasunen bat duten pertsonak hartzen dituzten Gizarte Ongizaterako Foru Erakundeko Arabako eguneko zentroak, uztailaren 18tik itxita egon ostean.

Ohar baten bidez Arabako Foru Aldundiak azaldu du neurriak zorrotz aztertu ostean hartu dutela erabakia. Zaharren-egoitzetan, baina, ez da aldaketarik izango, eta abuztuaren 9ra arte ez dituzte indargabetuko koronabirusaren pandemiagatik ezarritako neurri bereziak, "pertsona ahulenen" eta bertako langileen osasuna eta ongizatea bermatze aldera.

Horrela, pertsona bakar baten bisita jaso ahal izango dute astean.

Irteerak eta paseoak debekatuta izango dituzte, zentroetako lorategietara eta inguruetara egiten dituzten joan-etorriak salbu. Halaber, baimenduta izango dute zentroak berak programatutako ekintza terapeutikoetara joatea.

Horrez gain, salbuespeneko irteerak egin ahalko dituzte; gutxienez astebeteko iraupena izango dute, eta gehienez 45 egunekoa, baldin eta zentrora itzulitakoan bertantxe ezarritako osasun-protokola betetzen badute.

Eguneko zentroei dagokienez, esan bezala, abuztuaren 3an zabalduko dituzte ateak, astelehenetik ostiralera.

Lan erregulazioan dauden langileen soldatak osatzeko laguntzak onartu ditu Nafarroak

Uztailean, abuztuan edota irailean enplegu erregulazioan dauden eta urtean 20.000 eurotik beherako soldata gordina duten langileek jaso ahal izango dute osagarria.

Audiorik gabe.

Lan erregulazioan dauden beharginen soldatak osatzeko laguntzak onartu ditu Elkarrizketa Sozialerako Kontseiluak. Nafarroako Gobernuaren, Nafarroako Enpresa Konfederazioaren eta UGT eta CCOO sindikatuen artean hartu dute erabakia.

Horrela, uztailean, abuztuan edota irailean enplegu erregulazioan dauden eta urtean 20.000 eurotik beherako soldata gordina duten langileek eskatu ahal izango dute osagarria. Lanaldi erdia baino gehiago dutenek 150 euro jasoko dituzte hilabetero, eta gainerakoek 100 euro.

Enplegu erregulazioan sartu aurreko hamabi hilabeteetan langileak izandako kotizazioen batezbestekoan oinarrituko dira, laguntzak emateko orduan.

Helburua da deialdia urrian argitaratzea, eta ordainketa bakarrean jasoko dute osagarria eskatzaileek. Laguntza horiek bideratzeko, gehienez 3 milioi euroko aurrekontua izango du Gobernuak, eta behin epea agortuta, laguntzaren bilakaera aztertuko dute.

Voxek zentsura mozioa aurkeztuko du irailean Sanchezen aurka

PPren "erantzukizunari" dei egin dio bereziki, "Espainiako bigarren alderdi gisa", eta Sanchezek galdetu Casadori galdetu dio ea "PPrena ala Voxena" egingo duen bozketan.

Audiorik gabe.

Santiago Abascal Voxen buruak atzo iragarri zuenez, Pedro Sanchezen Gobernuaren aurkako zentsura-mozioa aurkeztuko du irailean, Espainian "hondamendia" eta "heriotza" nagusitu ez dadin, eta horrekin bat egiteko eskatu dio PPri.

Sanchezek Europako Kontseiluaren azken akordioen berri emateko agerraldia egin ostean egin du iragarpena Abascalek, Kongresuko osoko bilkuran.

Vox alderdiko buruak, PPren "erantzukizuna" azpimarratu du, "Espainiako bigarren alderdi gisa", baina mozioarekin bat egiteko gonbita luzatu die alderdi guztietako diputatuei, "Espainia hondamendira, heriotzara eta zapalkuntzara ez erortzeko garaiz" daudela uste baitute.

Ohartarazi du Sanchezen eta haren bazkide Pablo Iglesiasen kudeaketaren "hondamendia" ez dela amaierara iritsi, eta hartzen duten erabaki bakoitzarekin larriagotu egiten dela.

Marten inoiz bizirik izan ote den aztertzeko misio bat hasiko du gaur NASAk

2026an Lurrera itzuliko diren laginak biltzea izango da misioaren mugarri nagusia. "Perseverance" izena duen rover espazio-ibilgailu berria otsailaren 18an iritsiko da Martera.

Audiorik gabe.

Ostegun honetan, rover espazio-ibilgailu berria jaurtiko du NASAk Cabo Cañaveraletik (Florida, AEB). Izan ere, gaur bertan hasiko da Marten inoiz bizirik izan ote den aztertzea helburu duen Mars 2020 misioa. Hala, biziaren arrastoak topatzen saiatuko dira, "agentziaren erronka handienetako batean". Ez dakigu han inoiz bizirik izan ote den, baina badakigu Marte bere historiako uneren batean bizitzeko modukoa izan dela", gaineratu du.

Rover-ak 500 milioi kilometro baino gehiago egin beharko ditu datorren otsailaren 18an planeta gorrian lurreratu arte.

Azaldu duenez, "baldintza klimatiko egokiak" espero dituzte jaurtiketaren unerako, baina, aireratzea gaur ez bada posible, abuztuako bigarren astera arte saia daitezke, Lurrak eta Martek lerrokatze egokia mantenduko baitute.

Zeinu tv-ren agurra udako oporrengatik.

Berriak zeinu hizkuntzan irailean emango ditugu berriro

Audiorik gabe.

Zeinu.tv irailera arte egongo da oporretan. Eskerrak eman nahi dizkizuegu zeinu.tv-k emandako berriak zeinu hizkuntzan jarraitzeagatik. Zuek gabe ez zatekeen posible izango proiektu honekin jarraitzea.

Oporrez asko gozatu, kontuz errepidearekin, ez erre azala eguzkiagatik eta ez ahaztu COVID-19ren aurkako babes-neurriak betetzea.

Irailean ikusiko dugu elkar!

Astelehenean irekiko dituzte berriro Arabako eguneko zentroak

Astelehenean irekiko dituzte berriro Arabako ...
Astelehenean irekiko dituzte berriro Arabako eguneko zentroak

Abuztuaren 3tik aurrera, adinekoak et...
1:38 min.

Abuztuaren 3tik aurrera, adinekoak eta desgaitasunak dituzten pertsonak eguneko zentroetara itzuli ahal izango dira. Astelehenetik ostiralera izango dute zentro horietan egoteko aukera.

Audiorik gabe. Astelehenean irekiko dituzte berriro adinekoak edota desgaitasunen bat duten pertsonak hartzen dituzten Gizarte Ongizaterako Foru Erakundeko Arabako eguneko zentroak, uztailaren 18tik itxita egon ostean. Ohar baten bidez Arabako Foru Aldundiak azaldu du neurriak zorrotz aztertu ostean hartu dutela erabakia. Zaharren-egoitzetan, baina, ez da aldaketarik izango, eta abuztuaren 9ra arte ez dituzte indargabetuko koronabirusaren pandemiagatik ezarritako neurri bereziak, "pertsona ahulenen" eta bertako langileen osasuna eta ongizatea bermatze aldera. Horrela, pertsona bakar baten bisita jaso ahal izango dute astean. Irteerak eta paseoak debekatuta izango dituzte, zentroetako lorategietara eta inguruetara egiten dituzten joan-etorriak salbu. Halaber, baimenduta izango dute zentroak berak programatutako ekintza terapeutikoetara joatea. Horrez gain, salbuespeneko irteerak egin ahalko dituzte; gutxienez astebeteko iraupena izango dute, eta gehienez 45 egunekoa, baldin eta zentrora itzulitakoan bertantxe ezarritako osasun-protokola betetzen badute. Eguneko zentroei dagokienez, esan bezala, abuztuaren 3an zabalduko dituzte ateak, astelehenetik ostiralera.

2020/07/30

Lan erregulazioan dauden langileen soldatak osatzeko laguntzak onartu ditu Nafarroak

Lan erregulazioan dauden langileen soldatak o...
Lan erregulazioan dauden langileen soldatak osatzeko laguntzak onartu ditu Nafarroak

Uztailean, abuztuan edota irailean en...
1:14 min.

Uztailean, abuztuan edota irailean enplegu erregulazioan dauden eta urtean 20.000 eurotik beherako soldata gordina duten langileek jaso ahal izango dute osagarria.

Audiorik gabe. Lan erregulazioan dauden beharginen soldatak osatzeko laguntzak onartu ditu Elkarrizketa Sozialerako Kontseiluak. Nafarroako Gobernuaren, Nafarroako Enpresa Konfederazioaren eta UGT eta CCOO sindikatuen artean hartu dute erabakia. Horrela, uztailean, abuztuan edota irailean enplegu erregulazioan dauden eta urtean 20.000 eurotik beherako soldata gordina duten langileek eskatu ahal izango dute osagarria. Lanaldi erdia baino gehiago dutenek 150 euro jasoko dituzte hilabetero, eta gainerakoek 100 euro. Enplegu erregulazioan sartu aurreko hamabi hilabeteetan langileak izandako kotizazioen batezbestekoan oinarrituko dira, laguntzak emateko orduan. Helburua da deialdia urrian argitaratzea, eta ordainketa bakarrean jasoko dute osagarria eskatzaileek. Laguntza horiek bideratzeko, gehienez 3 milioi euroko aurrekontua izango du Gobernuak, eta behin epea agortuta, laguntzaren bilakaera aztertuko dute.

2020/07/30

Voxek zentsura mozioa aurkeztuko du irailean Sanchezen aurka

Voxek zentsura mozioa aurkeztuko du irailean ...
Voxek zentsura mozioa aurkeztuko du irailean Sanchezen aurka

PPren "erantzukizunari" dei egin dio ...
1:24 min.

PPren "erantzukizunari" dei egin dio bereziki, "Espainiako bigarren alderdi gisa", eta Sanchezek galdetu Casadori galdetu dio ea "PPrena ala Voxena" egingo duen bozketan.

Audiorik gabe. Santiago Abascal Voxen buruak atzo iragarri zuenez, Pedro Sanchezen Gobernuaren aurkako zentsura-mozioa aurkeztuko du irailean, Espainian "hondamendia" eta "heriotza" nagusitu ez dadin, eta horrekin bat egiteko eskatu dio PPri. Sanchezek Europako Kontseiluaren azken akordioen berri emateko agerraldia egin ostean egin du iragarpena Abascalek, Kongresuko osoko bilkuran. Vox alderdiko buruak, PPren "erantzukizuna" azpimarratu du, "Espainiako bigarren alderdi gisa", baina mozioarekin bat egiteko gonbita luzatu die alderdi guztietako diputatuei, "Espainia hondamendira, heriotzara eta zapalkuntzara ez erortzeko garaiz" daudela uste baitute. Ohartarazi du Sanchezen eta haren bazkide Pablo Iglesiasen kudeaketaren "hondamendia" ez dela amaierara iritsi, eta hartzen duten erabaki bakoitzarekin larriagotu egiten dela.

2020/07/30

Marten inoiz bizirik izan ote den aztertzeko misio bat hasiko du gaur NASAk

Marten inoiz bizirik izan ote den aztertzeko ...
Marten inoiz bizirik izan ote den aztertzeko misio bat hasiko du gaur NASAk

2026an Lurrera itzuliko diren laginak...
1:25 min.

2026an Lurrera itzuliko diren laginak biltzea izango da misioaren mugarri nagusia. "Perseverance" izena duen rover espazio-ibilgailu berria otsailaren 18an iritsiko da Martera.

Audiorik gabe. Ostegun honetan, rover espazio-ibilgailu berria jaurtiko du NASAk Cabo Cañaveraletik (Florida, AEB). Izan ere, gaur bertan hasiko da Marten inoiz bizirik izan ote den aztertzea helburu duen Mars 2020 misioa. Hala, biziaren arrastoak topatzen saiatuko dira, "agentziaren erronka handienetako batean". Ez dakigu han inoiz bizirik izan ote den, baina badakigu Marte bere historiako uneren batean bizitzeko modukoa izan dela", gaineratu du. Rover-ak 500 milioi kilometro baino gehiago egin beharko ditu datorren otsailaren 18an planeta gorrian lurreratu arte. Azaldu duenez, "baldintza klimatiko egokiak" espero dituzte jaurtiketaren unerako, baina, aireratzea gaur ez bada posible, abuztuako bigarren astera arte saia daitezke, Lurrak eta Martek lerrokatze egokia mantenduko baitute.

2020/07/30

Zeinu tv-ren agurra udako oporrengatik.

Zeinu tv-ren agurra udako oporrengatik....
Zeinu tv-ren agurra udako oporrengatik.

Berriak zeinu hizkuntzan irailean ema...
0:35 min.

Berriak zeinu hizkuntzan irailean emango ditugu berriro

Audiorik gabe. Zeinu.tv irailera arte egongo da oporretan. Eskerrak eman nahi dizkizuegu zeinu.tv-k emandako berriak zeinu hizkuntzan jarraitzeagatik. Zuek gabe ez zatekeen posible izango proiektu honekin jarraitzea. Oporrez asko gozatu, kontuz errepidearekin, ez erre azala eguzkiagatik eta ez ahaztu COVID-19ren aurkako babes-neurriak betetzea. Irailean ikusiko dugu elkar!

2020/07/30

Uztaila 2020
AAAOOLI
 12345
6789101112
13141516171819
20212223242526
2728293031 
Ekaina 2020
AAAOOLI
1234567
891011121314
15161718192021
22232425262728
2930 

        2020-07-21ko bideoen artxiboa

Noiz eta nola erabili behar da maskara?

Noiz eta nola erabili behar da maskara?...
Noiz eta nola erabili behar da maskara?

Eusko Jaurlaritzak zenbait jarraibide...
4:25 min.

Eusko Jaurlaritzak zenbait jarraibide argitaratu ditu herritarrek maskarak nahitaez erabiltzeari buruz dituzten zalantza ohikoenak argitzeko.

Audiorik gabe. Eusko Jaurlaritzak zenbait jarraibide argitaratu ditu herritarrek maskarak nahitaez erabiltzeari buruz dituzten zalantza ohikoenak argitzeko. EREMU SOZIALA 1. Har daiteke kontsumiziorik tabernaren atean edo inguruan? Bai, har daitezke kontsumizioak tabernaren atean edo inguruan, baldin eta 1,5 metroko distantzia gordetzen bada pertsonen artean; gainera, maskara eraman beharko da jantzita. Gainera, taldeak ezingo dira 10 pertsonatik gorakoak izan ingurune horietan, eta pertsona horiek kontsumitzen dutena establezimendukoa bertakoa izan beharko da. 2. Nolakoa izan behar du maskararen erabilerak, kontsumizioa edo jatekoa hartzeko orduan? Bezeroak tabernara edo jatetxera maskara une oro jarrita sartu beharko du, kontsumitzeko unean izan ezik; beraz, jantzita izan beharko du, esertzean, jatekoa eta/edo edatekoa eskatzean, eta harik eta zerbitzariak kontsumizioak eraman arte; orduan kendu ahalko dute. Kontsumizioak amaituta, berriz ere jantzi beharko du, nahiz eta mahaian eserita jarraitu. Bezeroak komunera, tabakoa erostera edo beste edozer egitera joan behar badu, maskara nahitaez jantzi beharko du, eta gauza bera egingo du ordaintzera doanean eta lokala uzten duenean. Zerbitzariarekiko adeitasunagatik, bezeroak maskara jarri beharko du, halaber, eskatzen duenean edo motiboren batengatik zerbitzariarekin elkarrizketan jardun behar duenean, nahiz eta kontsumitzen egon. 3. Piknikak, barbakoak, bazkariak aire zabaleko espazioetan. Piknikak edo barbakoak egiteko behar bezala egokituta dauden espazio irekietan edatekoa eta jatekoa kontsumitu ahalko da, betiere taldeak 10 pertsonatik gorakoak ez badira eta une oro maskara jantzita badaramate, jatekoa edo edatekoa hartu bitartean izan ezik. 4. Terrazetan edo bide publikoan erretzea Baimendutako espazioetan erre ahalko da, eta maskara eraman beharko da une oro, erretzeko unean izan ezik. GARRAIO-EREMUA 1. Gidariek maskara eraman behar dute? Tranbiako, trenbideko, metroko, funikularreko eta autobuseko langile guztiek dute bezeroarengandik bananduta gidatzeko kabina edo pandemian jarritako banantze-manparak. Horrenbestez, maskara erabiltzeko derrigortasuna gidatzeko aldian ez da hain zorrotza izango, baina, horretarako, bakarrik egon beharko dute bidaiari-lekuetan. Txanda-aldaketak daudenean, sartzen denak eta irteten denak maskara jantzita eraman beharko dute, eta eskuak garbi. Txanda hartzen denean, ibilgailura maskararekin sartu beharko da, eta garbitu egin beharko da, horretarako bere esku dauden produktuen bidez. 2. Autoaren barruan maskara eraman behar dut? Ez da beharrezkoa autoan bakarrik edo bizilagunekin bidaiatzen bazara. Beste edozein kasutan, bada derrigorra. KIROL-EREMUA 1. Kirola aire zabalean egitean, maskara eraman behar dut? Kirola aire zabalean eta bakarka bada, 21/2020 ELDaren 6.2 artikuluan ezarritakoa aplikatuko da. Nolanahi ere, Osasun Sailak herrigunean kirola egiten bada hura erabiltzea gomendatzen du. 2. Sei urtetik gorako umeak parkean edo futbolean jolasten ari direnean, besteak beste, maskara eraman behar dute? Nahiz eta deserosoa izan daitekeen maskara jantzita jolastea, hura erabiltzea derrigorra da pertsona horientzat ere. 3. Mendira noa, bakarrik. Maskara eraman behar dut? Ez, ez da beharrezkoa. Egoera horrekin parekatu beharko dira hemen deskribatu ez diren gainerakoak, baina banako jarduerak direnak, aire zabalekoak eta beste pertsona batekin kontakturik eragiten ez dutenak. 4. Bidegorritik bizikletan noa lanera. Maskara beti? Aire zabaleko jarduera fisikoarekin parekatzen da. Intentsitatea txikiagoa izatean, maskara erabiltzea gomendatzen da. 5. Gimnasio baten barruan, kirola maskara jantzita egin behar dut? Bai; izan ere, erabilera publikokoa den edo jendeari zabalik dagoen espazio itxian zaude. Beraz, derrigorra da maskara erabiltzea gimnasio baten barruan

Oxford Unibertsitatearen txertoak antigorputzak sortzen ditu eta "segurua" da

Oxford Unibertsitatearen txertoak antigorputz...
Oxford Unibertsitatearen txertoak antigorputzak sortzen ditu eta "segurua" da

Ikerlariak pozik agertu dira proba kl...
1:12 min.

Ikerlariak pozik agertu dira proba klinikoek emandako emaitzekin, baina txerto eraginkorra izateko oraindik "lan asko" egin beharko dela azpimarratu dute.

Audiorik gabe. Oxfordeko Unibertsitatea garatzen dabilen koronabirusaren aurkako txertoa "segurua" dela eta sistema immunologikoa indartzen duela erakutsi dute lehendabiziko proba klinikoek. Proba horietan 1.077 pertsonek hartu dute parte eta, txertoa jarri ostean, birusari aurre egiteko antigorputzak eta zelula zuriak sorrarazi dizkiete. Edonola ere, ikertzen jarraitu beharko dute oraindik ez dutelako argitu kutsatzeak epe luzean saihesteko beste antigorputz sortzen dituen edo ez. Txertoak ondorioak eragiten dituela, baina arriskutsuak ez direla azaldu dute. Proban parte hartu duten pertsonen % 70ek sukarra eta buruko mina izan dute, baina paracetamola hartuta sendatu dira.

Gizon bat atxilotu dute Gasteizen, bikotekide ohiari erasotzea egotzita

Gizon bat atxilotu dute Gasteizen, bikotekide...
Gizon bat atxilotu dute Gasteizen, bikotekide ohiari erasotzea egotzita

Akusatua Gasteizko txakurtegiko langi...
1:04 min.

Akusatua Gasteizko txakurtegiko langilea da, eta bertako hainbat boluntariori ustez sexu abusuak egiteagatik ere ikertzen ari dira.

Audiorik gabe. Lan eta sexu abusuak egiteagatik ikertzen ari diren Gasteizko txakurtegiko langilea bere bikote ohiari erasotzeagatik akusatu dute. Gizonak bikote ohiarengandik urruntzeko agindua du. Atzo iluntzean atxilotu zuten gizona. Emakumeak, atzoko 17:00ak aldera, jazotako erasoa salatu ostean. Atxilotua Gasteizko txakurtegiko langilea da eta bere aurkako barne-ikerketa bat zabalik dago, ustez txakurtegiko hainbat boluntariori lan eta sexu abusuak egiteagatik. Salaketa horiek 2018an jarri zituzten iradokizun eta ukitze sexualak egiteagatik, tratu iraingarria izateagatik eta botere gehiegikeriagatik.

Zierbenan desagertutako bigarren arrantzalearen gorpua aurkitu dute Castroko uretan

Zierbenan desagertutako bigarren arrantzalear...
Zierbenan desagertutako bigarren arrantzalearen gorpua aurkitu dute Castroko uretan

Aisialdirako ontzi batean arrantzan a...
0:42 min.

Aisialdirako ontzi batean arrantzan atera ziren bi gizon portura itzuli ez zirela jakinarazi zuten igandean.

Audiorik gabe. DYAko agenteek atzo Zierbenan desagertutako bigarren gizonaren gorpua aurkitu dute gaur eguerdian Castro Urdialesen. Ontziko bigarren tripulatzailearen bilaketa igandeko egun osoan zehar luzatu da, eta atzo goizean lehen orduan berrabiarazi da. Azkenik, 14:00ak aldera, Eusko Jaurlaritzako teknikari batek jakinarazi du DYAko ontzi batek hilotz bat aurkitu duela Castro Urdialesko uretan. Larunbat goizaldetik desagertuta zegoen arrantzalearena da.