Zeinu Hizkuntza kurtsoak

Astelehenean irekiko dituzte berriro Arabako eguneko zentroak

Abuztuaren 3tik aurrera, adinekoak eta desgaitasunak dituzten pertsonak eguneko zentroetara itzuli ahal izango dira. Astelehenetik ostiralera izango dute zentro horietan egoteko aukera.

Audiorik gabe.

Astelehenean irekiko dituzte berriro adinekoak edota desgaitasunen bat duten pertsonak hartzen dituzten Gizarte Ongizaterako Foru Erakundeko Arabako eguneko zentroak, uztailaren 18tik itxita egon ostean.

Ohar baten bidez Arabako Foru Aldundiak azaldu du neurriak zorrotz aztertu ostean hartu dutela erabakia. Zaharren-egoitzetan, baina, ez da aldaketarik izango, eta abuztuaren 9ra arte ez dituzte indargabetuko koronabirusaren pandemiagatik ezarritako neurri bereziak, "pertsona ahulenen" eta bertako langileen osasuna eta ongizatea bermatze aldera.

Horrela, pertsona bakar baten bisita jaso ahal izango dute astean.

Irteerak eta paseoak debekatuta izango dituzte, zentroetako lorategietara eta inguruetara egiten dituzten joan-etorriak salbu. Halaber, baimenduta izango dute zentroak berak programatutako ekintza terapeutikoetara joatea.

Horrez gain, salbuespeneko irteerak egin ahalko dituzte; gutxienez astebeteko iraupena izango dute, eta gehienez 45 egunekoa, baldin eta zentrora itzulitakoan bertantxe ezarritako osasun-protokola betetzen badute.

Eguneko zentroei dagokienez, esan bezala, abuztuaren 3an zabalduko dituzte ateak, astelehenetik ostiralera.

Lan erregulazioan dauden langileen soldatak osatzeko laguntzak onartu ditu Nafarroak

Uztailean, abuztuan edota irailean enplegu erregulazioan dauden eta urtean 20.000 eurotik beherako soldata gordina duten langileek jaso ahal izango dute osagarria.

Audiorik gabe.

Lan erregulazioan dauden beharginen soldatak osatzeko laguntzak onartu ditu Elkarrizketa Sozialerako Kontseiluak. Nafarroako Gobernuaren, Nafarroako Enpresa Konfederazioaren eta UGT eta CCOO sindikatuen artean hartu dute erabakia.

Horrela, uztailean, abuztuan edota irailean enplegu erregulazioan dauden eta urtean 20.000 eurotik beherako soldata gordina duten langileek eskatu ahal izango dute osagarria. Lanaldi erdia baino gehiago dutenek 150 euro jasoko dituzte hilabetero, eta gainerakoek 100 euro.

Enplegu erregulazioan sartu aurreko hamabi hilabeteetan langileak izandako kotizazioen batezbestekoan oinarrituko dira, laguntzak emateko orduan.

Helburua da deialdia urrian argitaratzea, eta ordainketa bakarrean jasoko dute osagarria eskatzaileek. Laguntza horiek bideratzeko, gehienez 3 milioi euroko aurrekontua izango du Gobernuak, eta behin epea agortuta, laguntzaren bilakaera aztertuko dute.

Voxek zentsura mozioa aurkeztuko du irailean Sanchezen aurka

PPren "erantzukizunari" dei egin dio bereziki, "Espainiako bigarren alderdi gisa", eta Sanchezek galdetu Casadori galdetu dio ea "PPrena ala Voxena" egingo duen bozketan.

Audiorik gabe.

Santiago Abascal Voxen buruak atzo iragarri zuenez, Pedro Sanchezen Gobernuaren aurkako zentsura-mozioa aurkeztuko du irailean, Espainian "hondamendia" eta "heriotza" nagusitu ez dadin, eta horrekin bat egiteko eskatu dio PPri.

Sanchezek Europako Kontseiluaren azken akordioen berri emateko agerraldia egin ostean egin du iragarpena Abascalek, Kongresuko osoko bilkuran.

Vox alderdiko buruak, PPren "erantzukizuna" azpimarratu du, "Espainiako bigarren alderdi gisa", baina mozioarekin bat egiteko gonbita luzatu die alderdi guztietako diputatuei, "Espainia hondamendira, heriotzara eta zapalkuntzara ez erortzeko garaiz" daudela uste baitute.

Ohartarazi du Sanchezen eta haren bazkide Pablo Iglesiasen kudeaketaren "hondamendia" ez dela amaierara iritsi, eta hartzen duten erabaki bakoitzarekin larriagotu egiten dela.

Marten inoiz bizirik izan ote den aztertzeko misio bat hasiko du gaur NASAk

2026an Lurrera itzuliko diren laginak biltzea izango da misioaren mugarri nagusia. "Perseverance" izena duen rover espazio-ibilgailu berria otsailaren 18an iritsiko da Martera.

Audiorik gabe.

Ostegun honetan, rover espazio-ibilgailu berria jaurtiko du NASAk Cabo Cañaveraletik (Florida, AEB). Izan ere, gaur bertan hasiko da Marten inoiz bizirik izan ote den aztertzea helburu duen Mars 2020 misioa. Hala, biziaren arrastoak topatzen saiatuko dira, "agentziaren erronka handienetako batean". Ez dakigu han inoiz bizirik izan ote den, baina badakigu Marte bere historiako uneren batean bizitzeko modukoa izan dela", gaineratu du.

Rover-ak 500 milioi kilometro baino gehiago egin beharko ditu datorren otsailaren 18an planeta gorrian lurreratu arte.

Azaldu duenez, "baldintza klimatiko egokiak" espero dituzte jaurtiketaren unerako, baina, aireratzea gaur ez bada posible, abuztuako bigarren astera arte saia daitezke, Lurrak eta Martek lerrokatze egokia mantenduko baitute.

Zeinu tv-ren agurra udako oporrengatik.

Berriak zeinu hizkuntzan irailean emango ditugu berriro

Audiorik gabe.

Zeinu.tv irailera arte egongo da oporretan. Eskerrak eman nahi dizkizuegu zeinu.tv-k emandako berriak zeinu hizkuntzan jarraitzeagatik. Zuek gabe ez zatekeen posible izango proiektu honekin jarraitzea.

Oporrez asko gozatu, kontuz errepidearekin, ez erre azala eguzkiagatik eta ez ahaztu COVID-19ren aurkako babes-neurriak betetzea.

Irailean ikusiko dugu elkar!

Astelehenean irekiko dituzte berriro Arabako eguneko zentroak

Astelehenean irekiko dituzte berriro Arabako ...
Astelehenean irekiko dituzte berriro Arabako eguneko zentroak

Abuztuaren 3tik aurrera, adinekoak et...
1:38 min.

Abuztuaren 3tik aurrera, adinekoak eta desgaitasunak dituzten pertsonak eguneko zentroetara itzuli ahal izango dira. Astelehenetik ostiralera izango dute zentro horietan egoteko aukera.

Audiorik gabe. Astelehenean irekiko dituzte berriro adinekoak edota desgaitasunen bat duten pertsonak hartzen dituzten Gizarte Ongizaterako Foru Erakundeko Arabako eguneko zentroak, uztailaren 18tik itxita egon ostean. Ohar baten bidez Arabako Foru Aldundiak azaldu du neurriak zorrotz aztertu ostean hartu dutela erabakia. Zaharren-egoitzetan, baina, ez da aldaketarik izango, eta abuztuaren 9ra arte ez dituzte indargabetuko koronabirusaren pandemiagatik ezarritako neurri bereziak, "pertsona ahulenen" eta bertako langileen osasuna eta ongizatea bermatze aldera. Horrela, pertsona bakar baten bisita jaso ahal izango dute astean. Irteerak eta paseoak debekatuta izango dituzte, zentroetako lorategietara eta inguruetara egiten dituzten joan-etorriak salbu. Halaber, baimenduta izango dute zentroak berak programatutako ekintza terapeutikoetara joatea. Horrez gain, salbuespeneko irteerak egin ahalko dituzte; gutxienez astebeteko iraupena izango dute, eta gehienez 45 egunekoa, baldin eta zentrora itzulitakoan bertantxe ezarritako osasun-protokola betetzen badute. Eguneko zentroei dagokienez, esan bezala, abuztuaren 3an zabalduko dituzte ateak, astelehenetik ostiralera.

2020/07/30

Lan erregulazioan dauden langileen soldatak osatzeko laguntzak onartu ditu Nafarroak

Lan erregulazioan dauden langileen soldatak o...
Lan erregulazioan dauden langileen soldatak osatzeko laguntzak onartu ditu Nafarroak

Uztailean, abuztuan edota irailean en...
1:14 min.

Uztailean, abuztuan edota irailean enplegu erregulazioan dauden eta urtean 20.000 eurotik beherako soldata gordina duten langileek jaso ahal izango dute osagarria.

Audiorik gabe. Lan erregulazioan dauden beharginen soldatak osatzeko laguntzak onartu ditu Elkarrizketa Sozialerako Kontseiluak. Nafarroako Gobernuaren, Nafarroako Enpresa Konfederazioaren eta UGT eta CCOO sindikatuen artean hartu dute erabakia. Horrela, uztailean, abuztuan edota irailean enplegu erregulazioan dauden eta urtean 20.000 eurotik beherako soldata gordina duten langileek eskatu ahal izango dute osagarria. Lanaldi erdia baino gehiago dutenek 150 euro jasoko dituzte hilabetero, eta gainerakoek 100 euro. Enplegu erregulazioan sartu aurreko hamabi hilabeteetan langileak izandako kotizazioen batezbestekoan oinarrituko dira, laguntzak emateko orduan. Helburua da deialdia urrian argitaratzea, eta ordainketa bakarrean jasoko dute osagarria eskatzaileek. Laguntza horiek bideratzeko, gehienez 3 milioi euroko aurrekontua izango du Gobernuak, eta behin epea agortuta, laguntzaren bilakaera aztertuko dute.

2020/07/30

Voxek zentsura mozioa aurkeztuko du irailean Sanchezen aurka

Voxek zentsura mozioa aurkeztuko du irailean ...
Voxek zentsura mozioa aurkeztuko du irailean Sanchezen aurka

PPren "erantzukizunari" dei egin dio ...
1:24 min.

PPren "erantzukizunari" dei egin dio bereziki, "Espainiako bigarren alderdi gisa", eta Sanchezek galdetu Casadori galdetu dio ea "PPrena ala Voxena" egingo duen bozketan.

Audiorik gabe. Santiago Abascal Voxen buruak atzo iragarri zuenez, Pedro Sanchezen Gobernuaren aurkako zentsura-mozioa aurkeztuko du irailean, Espainian "hondamendia" eta "heriotza" nagusitu ez dadin, eta horrekin bat egiteko eskatu dio PPri. Sanchezek Europako Kontseiluaren azken akordioen berri emateko agerraldia egin ostean egin du iragarpena Abascalek, Kongresuko osoko bilkuran. Vox alderdiko buruak, PPren "erantzukizuna" azpimarratu du, "Espainiako bigarren alderdi gisa", baina mozioarekin bat egiteko gonbita luzatu die alderdi guztietako diputatuei, "Espainia hondamendira, heriotzara eta zapalkuntzara ez erortzeko garaiz" daudela uste baitute. Ohartarazi du Sanchezen eta haren bazkide Pablo Iglesiasen kudeaketaren "hondamendia" ez dela amaierara iritsi, eta hartzen duten erabaki bakoitzarekin larriagotu egiten dela.

2020/07/30

Marten inoiz bizirik izan ote den aztertzeko misio bat hasiko du gaur NASAk

Marten inoiz bizirik izan ote den aztertzeko ...
Marten inoiz bizirik izan ote den aztertzeko misio bat hasiko du gaur NASAk

2026an Lurrera itzuliko diren laginak...
1:25 min.

2026an Lurrera itzuliko diren laginak biltzea izango da misioaren mugarri nagusia. "Perseverance" izena duen rover espazio-ibilgailu berria otsailaren 18an iritsiko da Martera.

Audiorik gabe. Ostegun honetan, rover espazio-ibilgailu berria jaurtiko du NASAk Cabo Cañaveraletik (Florida, AEB). Izan ere, gaur bertan hasiko da Marten inoiz bizirik izan ote den aztertzea helburu duen Mars 2020 misioa. Hala, biziaren arrastoak topatzen saiatuko dira, "agentziaren erronka handienetako batean". Ez dakigu han inoiz bizirik izan ote den, baina badakigu Marte bere historiako uneren batean bizitzeko modukoa izan dela", gaineratu du. Rover-ak 500 milioi kilometro baino gehiago egin beharko ditu datorren otsailaren 18an planeta gorrian lurreratu arte. Azaldu duenez, "baldintza klimatiko egokiak" espero dituzte jaurtiketaren unerako, baina, aireratzea gaur ez bada posible, abuztuako bigarren astera arte saia daitezke, Lurrak eta Martek lerrokatze egokia mantenduko baitute.

2020/07/30

Zeinu tv-ren agurra udako oporrengatik.

Zeinu tv-ren agurra udako oporrengatik....
Zeinu tv-ren agurra udako oporrengatik.

Berriak zeinu hizkuntzan irailean ema...
0:35 min.

Berriak zeinu hizkuntzan irailean emango ditugu berriro

Audiorik gabe. Zeinu.tv irailera arte egongo da oporretan. Eskerrak eman nahi dizkizuegu zeinu.tv-k emandako berriak zeinu hizkuntzan jarraitzeagatik. Zuek gabe ez zatekeen posible izango proiektu honekin jarraitzea. Oporrez asko gozatu, kontuz errepidearekin, ez erre azala eguzkiagatik eta ez ahaztu COVID-19ren aurkako babes-neurriak betetzea. Irailean ikusiko dugu elkar!

2020/07/30

Uztaila 2020
AAAOOLI
 12345
6789101112
13141516171819
20212223242526
2728293031 
Ekaina 2020
AAAOOLI
1234567
891011121314
15161718192021
22232425262728
2930 

        2020-07-23ko bideoen artxiboa

Abuztuaren 3an osatuko da Euskal Legebiltzar berria

Abuztuaren 3an osatuko da Euskal Legebiltzar ...
Abuztuaren 3an osatuko da Euskal Legebiltzar berria

Irailaren hasiera aldera izendatuko l...
1:16 min.

Irailaren hasiera aldera izendatuko litzateke lehendakaria, eta aurreikuspen guztien arabera, Iñigo Urkullu berriro hautatua izango da.

Audiorik gabe. Euskal Legebiltzarra osatzeko plenoa abuzutuaren 3an ospatuko dela aurreikusten da, Ganberako Presidentetzak jakinarazi duenez. Diputazio Iraunkorreko buruari, dagokio Legebiltzar berriaren osaketarako bilera deitzea. Asteazken honetan jakinarazi dio bere erabakia Mahaiko gainerako kideei. Behin Ganberako osaketako plenoa ospatuta, bigarren pleno bat deituko da. Azken bilera horren helburu bakarra Bateraezintasunen Behin - Behineko Komisioa osatzea izango da, eta 20 eguneko epean erabakia plenora eramango dute. Jardunaldi horren amaieran, presidenteak lehendakariaren inbestidura saioa noiz ospatuko den jakinaraziko du. Irailaren hasiera aldera izendatuko litzateke lehendakaria, eta aurreikuspen guztien arabera, Iñigo Urkullu berriro hautatua izango da. Hautagaiak behin baino gehiagotan azaldu du pandemiak eragindako krisiari aurre egin ahal izateko Gobernua ahalik eta azkarren osatzeko duen nahia.

Siemens Gamesako Agoizko langileek oinezko martxa egin dute, lantegia itxi ez dezaten

Siemens Gamesako Agoizko langileek oinezko ma...
Siemens Gamesako Agoizko langileek oinezko martxa egin dute, lantegia itxi ez dezaten

Langileak 03:00ak aldera abiatu dira ...
1:30 min.

Langileak 03:00ak aldera abiatu dira Agoizko lantegiaren ataritik Iruñerako bidean, eta 10:00ak aldera Nafarroako Parlamentura iritsi dira. Bertan, elkarretaratzea egin dute.

Audiorik gabe. Siemens Gamesak Agoitzen (Nafarroa) duen lantegiko beharginek oinezko martxa egin dute Iruñerako bidean, enpresako zuzendaritzak iragarritako itxieraren aurka protesta egiteko. Energia eolikoko planta horretan 239 pertsona ari dira gaur egun lanean, baina enpresak berriki jakinarazi die lantegia erabat ixteko espedientea aurrera eramateko asmoa duela, eta, ondorioz, langile guztiak kaleratuko dituela. Nafarroako hainbat eragile sozial eta sindikal biltzen dituen Nafarroako Euskal Herriko Eskubide Sozialen Kartaren iritziz, "erabaki bidegabea eta arrazoirik gabea da 239 langile langabeziara bidaltzea". Agoizko lantegiko enpresa-batzordeko presidentearen ustez, enpresak itxiera eskatzeko ematen dituen arrazoiak "ez dira sinesgarriak", eta "horren atzean deslokalizazioa dago". Besterik gabe, "eskulana merkeagoa den beste herrialde batera doaz". Haren hitzetan, "Ezin da onartu 10 urte eskas dituen eta Nafarroako Gobernuaren diru-laguntzak jaso dituen enpresa bat, nahi duenean, nahi duen lekura joatea". Enpresako zuzendaritzak, bitartean, bere asmoei eusten die, eta lantegia ixtea "erabaki zaila baina saihestezina" dela nabarmendu du.

2 fasera itzuliko da Mendillorri auzoa, covid-19ko kasuen gorakada dela eta

2 fasera itzuliko da Mendillorri auzoa, covid...
2 fasera itzuliko da Mendillorri auzoa, covid-19ko kasuen gorakada dela eta

Kutsatzeen kopurua etengabe hazten ar...
1:19 min.

Kutsatzeen kopurua etengabe hazten ari da, eta Nafarroko Gobernuak berriz 2 fasea ezartzea erabaki du. 122 koronabirus kasu atzeman dituzte azken egunotan Iruñeko auzo horretan.

Audiorik gabe. Nafarroako Gobernuak 2 fasea ezartzea erabaki zuen atzo Iruñeko Mendillorri auzoan, koronabirusaren agerraldi baten ondorioz kutsatu direnen kopuruak gora egin duelako. Guztira 122 kasu izan dira, azken orduetan sei positibo berri eman ostean. Gainera, Nafarroako Gobernuak 17 eta 28 urte bitarteko gazte guztiei PCR probak egingo dizkie atzo arratsaldetik aurrera, izan ere, agerraldi horretan kaltetutakoen % 93 dira. 2.400 bat gazteri egingo dizkiete probak. Foru Gobernuko Osasun kontseilariak prentsaurrekoan adierazi duenez, "egoera epidemiologikoak eta une honetako errealitateak Nafarroan birusaren transmisioa ahalik eta gehien murrizteko neurri gehigarriak hartzea gomendatzen dute". Hala, foru agindu bat sinatuko duela azaldu du, Iruñeko Udalarekin kontsultatuta, Mendillorri 2 fasera itzul dadin, edukiera % 50era murriztuz ostalaritza establezimenduetan, txikizkako merkataritzan eta gurtza lekuetan.

Koronabirusaren pandemiak errekorra hautsi du 279.700 kasurekin egun bakarrean

Koronabirusaren pandemiak errekorra hautsi du...
Koronabirusaren pandemiak errekorra hautsi du 279.700 kasurekin egun bakarrean

623.000 pertsona baino gehiago hil di...
1:02 min.

623.000 pertsona baino gehiago hil dira. Brasilek 67.900 kasu izan ditu azken egunean, eta AEBk, berriz, 71.700 kasu gehiago zenbatu ditu.

Audiorik gabe. Txinako Wuhan hirian sortutako koronabirus berriaren pandemiak 279.700 kasu berri erregistratu ditu azken 24 orduetan, egun bakarreko kasuen errekor berria. Ondorioz, 15 milioi kutsatu eta 623.000 hildako baino gehiago izan dira. Ameriketako Estatu Batuek 3,97 milioi kasu eta 143.190 hildako pilatu dituzte, azken 24 orduetan 71.700 positibo berri zenbatu ostean, eguneroko kasuen bigarren zifrarik altuena. Brasil, aldiz, sendatu gehien dituen herrialdea da, sendatutako 1,59 milioi pertsonarekin.