Zeinu Hizkuntza kurtsoak

Astelehenean irekiko dituzte berriro Arabako eguneko zentroak

Abuztuaren 3tik aurrera, adinekoak eta desgaitasunak dituzten pertsonak eguneko zentroetara itzuli ahal izango dira. Astelehenetik ostiralera izango dute zentro horietan egoteko aukera.

Audiorik gabe.

Astelehenean irekiko dituzte berriro adinekoak edota desgaitasunen bat duten pertsonak hartzen dituzten Gizarte Ongizaterako Foru Erakundeko Arabako eguneko zentroak, uztailaren 18tik itxita egon ostean.

Ohar baten bidez Arabako Foru Aldundiak azaldu du neurriak zorrotz aztertu ostean hartu dutela erabakia. Zaharren-egoitzetan, baina, ez da aldaketarik izango, eta abuztuaren 9ra arte ez dituzte indargabetuko koronabirusaren pandemiagatik ezarritako neurri bereziak, "pertsona ahulenen" eta bertako langileen osasuna eta ongizatea bermatze aldera.

Horrela, pertsona bakar baten bisita jaso ahal izango dute astean.

Irteerak eta paseoak debekatuta izango dituzte, zentroetako lorategietara eta inguruetara egiten dituzten joan-etorriak salbu. Halaber, baimenduta izango dute zentroak berak programatutako ekintza terapeutikoetara joatea.

Horrez gain, salbuespeneko irteerak egin ahalko dituzte; gutxienez astebeteko iraupena izango dute, eta gehienez 45 egunekoa, baldin eta zentrora itzulitakoan bertantxe ezarritako osasun-protokola betetzen badute.

Eguneko zentroei dagokienez, esan bezala, abuztuaren 3an zabalduko dituzte ateak, astelehenetik ostiralera.

Lan erregulazioan dauden langileen soldatak osatzeko laguntzak onartu ditu Nafarroak

Uztailean, abuztuan edota irailean enplegu erregulazioan dauden eta urtean 20.000 eurotik beherako soldata gordina duten langileek jaso ahal izango dute osagarria.

Audiorik gabe.

Lan erregulazioan dauden beharginen soldatak osatzeko laguntzak onartu ditu Elkarrizketa Sozialerako Kontseiluak. Nafarroako Gobernuaren, Nafarroako Enpresa Konfederazioaren eta UGT eta CCOO sindikatuen artean hartu dute erabakia.

Horrela, uztailean, abuztuan edota irailean enplegu erregulazioan dauden eta urtean 20.000 eurotik beherako soldata gordina duten langileek eskatu ahal izango dute osagarria. Lanaldi erdia baino gehiago dutenek 150 euro jasoko dituzte hilabetero, eta gainerakoek 100 euro.

Enplegu erregulazioan sartu aurreko hamabi hilabeteetan langileak izandako kotizazioen batezbestekoan oinarrituko dira, laguntzak emateko orduan.

Helburua da deialdia urrian argitaratzea, eta ordainketa bakarrean jasoko dute osagarria eskatzaileek. Laguntza horiek bideratzeko, gehienez 3 milioi euroko aurrekontua izango du Gobernuak, eta behin epea agortuta, laguntzaren bilakaera aztertuko dute.

Voxek zentsura mozioa aurkeztuko du irailean Sanchezen aurka

PPren "erantzukizunari" dei egin dio bereziki, "Espainiako bigarren alderdi gisa", eta Sanchezek galdetu Casadori galdetu dio ea "PPrena ala Voxena" egingo duen bozketan.

Audiorik gabe.

Santiago Abascal Voxen buruak atzo iragarri zuenez, Pedro Sanchezen Gobernuaren aurkako zentsura-mozioa aurkeztuko du irailean, Espainian "hondamendia" eta "heriotza" nagusitu ez dadin, eta horrekin bat egiteko eskatu dio PPri.

Sanchezek Europako Kontseiluaren azken akordioen berri emateko agerraldia egin ostean egin du iragarpena Abascalek, Kongresuko osoko bilkuran.

Vox alderdiko buruak, PPren "erantzukizuna" azpimarratu du, "Espainiako bigarren alderdi gisa", baina mozioarekin bat egiteko gonbita luzatu die alderdi guztietako diputatuei, "Espainia hondamendira, heriotzara eta zapalkuntzara ez erortzeko garaiz" daudela uste baitute.

Ohartarazi du Sanchezen eta haren bazkide Pablo Iglesiasen kudeaketaren "hondamendia" ez dela amaierara iritsi, eta hartzen duten erabaki bakoitzarekin larriagotu egiten dela.

Marten inoiz bizirik izan ote den aztertzeko misio bat hasiko du gaur NASAk

2026an Lurrera itzuliko diren laginak biltzea izango da misioaren mugarri nagusia. "Perseverance" izena duen rover espazio-ibilgailu berria otsailaren 18an iritsiko da Martera.

Audiorik gabe.

Ostegun honetan, rover espazio-ibilgailu berria jaurtiko du NASAk Cabo Cañaveraletik (Florida, AEB). Izan ere, gaur bertan hasiko da Marten inoiz bizirik izan ote den aztertzea helburu duen Mars 2020 misioa. Hala, biziaren arrastoak topatzen saiatuko dira, "agentziaren erronka handienetako batean". Ez dakigu han inoiz bizirik izan ote den, baina badakigu Marte bere historiako uneren batean bizitzeko modukoa izan dela", gaineratu du.

Rover-ak 500 milioi kilometro baino gehiago egin beharko ditu datorren otsailaren 18an planeta gorrian lurreratu arte.

Azaldu duenez, "baldintza klimatiko egokiak" espero dituzte jaurtiketaren unerako, baina, aireratzea gaur ez bada posible, abuztuako bigarren astera arte saia daitezke, Lurrak eta Martek lerrokatze egokia mantenduko baitute.

Zeinu tv-ren agurra udako oporrengatik.

Berriak zeinu hizkuntzan irailean emango ditugu berriro

Audiorik gabe.

Zeinu.tv irailera arte egongo da oporretan. Eskerrak eman nahi dizkizuegu zeinu.tv-k emandako berriak zeinu hizkuntzan jarraitzeagatik. Zuek gabe ez zatekeen posible izango proiektu honekin jarraitzea.

Oporrez asko gozatu, kontuz errepidearekin, ez erre azala eguzkiagatik eta ez ahaztu COVID-19ren aurkako babes-neurriak betetzea.

Irailean ikusiko dugu elkar!

Astelehenean irekiko dituzte berriro Arabako eguneko zentroak

Astelehenean irekiko dituzte berriro Arabako ...
Astelehenean irekiko dituzte berriro Arabako eguneko zentroak

Abuztuaren 3tik aurrera, adinekoak et...
1:38 min.

Abuztuaren 3tik aurrera, adinekoak eta desgaitasunak dituzten pertsonak eguneko zentroetara itzuli ahal izango dira. Astelehenetik ostiralera izango dute zentro horietan egoteko aukera.

Audiorik gabe. Astelehenean irekiko dituzte berriro adinekoak edota desgaitasunen bat duten pertsonak hartzen dituzten Gizarte Ongizaterako Foru Erakundeko Arabako eguneko zentroak, uztailaren 18tik itxita egon ostean. Ohar baten bidez Arabako Foru Aldundiak azaldu du neurriak zorrotz aztertu ostean hartu dutela erabakia. Zaharren-egoitzetan, baina, ez da aldaketarik izango, eta abuztuaren 9ra arte ez dituzte indargabetuko koronabirusaren pandemiagatik ezarritako neurri bereziak, "pertsona ahulenen" eta bertako langileen osasuna eta ongizatea bermatze aldera. Horrela, pertsona bakar baten bisita jaso ahal izango dute astean. Irteerak eta paseoak debekatuta izango dituzte, zentroetako lorategietara eta inguruetara egiten dituzten joan-etorriak salbu. Halaber, baimenduta izango dute zentroak berak programatutako ekintza terapeutikoetara joatea. Horrez gain, salbuespeneko irteerak egin ahalko dituzte; gutxienez astebeteko iraupena izango dute, eta gehienez 45 egunekoa, baldin eta zentrora itzulitakoan bertantxe ezarritako osasun-protokola betetzen badute. Eguneko zentroei dagokienez, esan bezala, abuztuaren 3an zabalduko dituzte ateak, astelehenetik ostiralera.

2020/07/30

Lan erregulazioan dauden langileen soldatak osatzeko laguntzak onartu ditu Nafarroak

Lan erregulazioan dauden langileen soldatak o...
Lan erregulazioan dauden langileen soldatak osatzeko laguntzak onartu ditu Nafarroak

Uztailean, abuztuan edota irailean en...
1:14 min.

Uztailean, abuztuan edota irailean enplegu erregulazioan dauden eta urtean 20.000 eurotik beherako soldata gordina duten langileek jaso ahal izango dute osagarria.

Audiorik gabe. Lan erregulazioan dauden beharginen soldatak osatzeko laguntzak onartu ditu Elkarrizketa Sozialerako Kontseiluak. Nafarroako Gobernuaren, Nafarroako Enpresa Konfederazioaren eta UGT eta CCOO sindikatuen artean hartu dute erabakia. Horrela, uztailean, abuztuan edota irailean enplegu erregulazioan dauden eta urtean 20.000 eurotik beherako soldata gordina duten langileek eskatu ahal izango dute osagarria. Lanaldi erdia baino gehiago dutenek 150 euro jasoko dituzte hilabetero, eta gainerakoek 100 euro. Enplegu erregulazioan sartu aurreko hamabi hilabeteetan langileak izandako kotizazioen batezbestekoan oinarrituko dira, laguntzak emateko orduan. Helburua da deialdia urrian argitaratzea, eta ordainketa bakarrean jasoko dute osagarria eskatzaileek. Laguntza horiek bideratzeko, gehienez 3 milioi euroko aurrekontua izango du Gobernuak, eta behin epea agortuta, laguntzaren bilakaera aztertuko dute.

2020/07/30

Voxek zentsura mozioa aurkeztuko du irailean Sanchezen aurka

Voxek zentsura mozioa aurkeztuko du irailean ...
Voxek zentsura mozioa aurkeztuko du irailean Sanchezen aurka

PPren "erantzukizunari" dei egin dio ...
1:24 min.

PPren "erantzukizunari" dei egin dio bereziki, "Espainiako bigarren alderdi gisa", eta Sanchezek galdetu Casadori galdetu dio ea "PPrena ala Voxena" egingo duen bozketan.

Audiorik gabe. Santiago Abascal Voxen buruak atzo iragarri zuenez, Pedro Sanchezen Gobernuaren aurkako zentsura-mozioa aurkeztuko du irailean, Espainian "hondamendia" eta "heriotza" nagusitu ez dadin, eta horrekin bat egiteko eskatu dio PPri. Sanchezek Europako Kontseiluaren azken akordioen berri emateko agerraldia egin ostean egin du iragarpena Abascalek, Kongresuko osoko bilkuran. Vox alderdiko buruak, PPren "erantzukizuna" azpimarratu du, "Espainiako bigarren alderdi gisa", baina mozioarekin bat egiteko gonbita luzatu die alderdi guztietako diputatuei, "Espainia hondamendira, heriotzara eta zapalkuntzara ez erortzeko garaiz" daudela uste baitute. Ohartarazi du Sanchezen eta haren bazkide Pablo Iglesiasen kudeaketaren "hondamendia" ez dela amaierara iritsi, eta hartzen duten erabaki bakoitzarekin larriagotu egiten dela.

2020/07/30

Marten inoiz bizirik izan ote den aztertzeko misio bat hasiko du gaur NASAk

Marten inoiz bizirik izan ote den aztertzeko ...
Marten inoiz bizirik izan ote den aztertzeko misio bat hasiko du gaur NASAk

2026an Lurrera itzuliko diren laginak...
1:25 min.

2026an Lurrera itzuliko diren laginak biltzea izango da misioaren mugarri nagusia. "Perseverance" izena duen rover espazio-ibilgailu berria otsailaren 18an iritsiko da Martera.

Audiorik gabe. Ostegun honetan, rover espazio-ibilgailu berria jaurtiko du NASAk Cabo Cañaveraletik (Florida, AEB). Izan ere, gaur bertan hasiko da Marten inoiz bizirik izan ote den aztertzea helburu duen Mars 2020 misioa. Hala, biziaren arrastoak topatzen saiatuko dira, "agentziaren erronka handienetako batean". Ez dakigu han inoiz bizirik izan ote den, baina badakigu Marte bere historiako uneren batean bizitzeko modukoa izan dela", gaineratu du. Rover-ak 500 milioi kilometro baino gehiago egin beharko ditu datorren otsailaren 18an planeta gorrian lurreratu arte. Azaldu duenez, "baldintza klimatiko egokiak" espero dituzte jaurtiketaren unerako, baina, aireratzea gaur ez bada posible, abuztuako bigarren astera arte saia daitezke, Lurrak eta Martek lerrokatze egokia mantenduko baitute.

2020/07/30

Zeinu tv-ren agurra udako oporrengatik.

Zeinu tv-ren agurra udako oporrengatik....
Zeinu tv-ren agurra udako oporrengatik.

Berriak zeinu hizkuntzan irailean ema...
0:35 min.

Berriak zeinu hizkuntzan irailean emango ditugu berriro

Audiorik gabe. Zeinu.tv irailera arte egongo da oporretan. Eskerrak eman nahi dizkizuegu zeinu.tv-k emandako berriak zeinu hizkuntzan jarraitzeagatik. Zuek gabe ez zatekeen posible izango proiektu honekin jarraitzea. Oporrez asko gozatu, kontuz errepidearekin, ez erre azala eguzkiagatik eta ez ahaztu COVID-19ren aurkako babes-neurriak betetzea. Irailean ikusiko dugu elkar!

2020/07/30

Uztaila 2020
AAAOOLI
 12345
6789101112
13141516171819
20212223242526
2728293031 
Ekaina 2020
AAAOOLI
1234567
891011121314
15161718192021
22232425262728
2930 

        2020-07-28ko bideoen artxiboa

Tabernek eta dantzalekuek 01:30erako itxi beharko dute beranduenez EAEn

Tabernek eta dantzalekuek 01:30erako itxi beh...
Tabernek eta dantzalekuek 01:30erako itxi beharko dute beranduenez EAEn

Eusko Jaurlaritzak murrizketa gehiago...
2:05 min.

Eusko Jaurlaritzak murrizketa gehiago ezarri ditu ostalaritzan. Aste honetan sartuko dira indarrean.

Audiorik gabe. Nekane Murga Osasun sailburuak ostalaritza sektorerako murrizketa berriak iragarri ditu, koronabirusaren transmisioa murrizteko helburuarekin. Asmoa astebururako agindua martxan egotea omen da. Murgak agerraldia egin du, covid-19aren Jarraipen Batzordeak Lehendakaritzan egin duen bileraren ostean, eta ostalaritza sektorerako neurri murriztaile berrien berri eman du: - Establezimenduak ezingo dira 01:30ak baino beranduago itxi, ezta 06:00ak baino lehen ireki ere (diskotekak barne). - Diskoteketako edukiera % 60koa izango da, ez da dantza-pistarik egongo, eta mahaiak jarri beharko dira. - 00:00etatik aurrera nahitaezkoa da eserita kontsumitzea, eta terraza gisa mugatutako eremuan egitea. - Jantoki handiak dituzten ostalaritza lokaletan (hala nola sagardotegiak, garagardotegiak eta ezkontzak hartzen dituzten jatetxeak), gehieneko edukiera % 80koa izango da, mahai bakoitzean gehienez 10 pertsona egongo dira, eta metro eta erdiko tartea egongo da mahaien artean, hurbilen dauden pertsonetatik neurtuta. Beste neurri batzuk - Gaubeilak: 60 pertsona egon daitezke gehienez, eta edukiera % 60ra mugatu beharko da espazio itxietan. - Ehorzketak: Gehienez 60 pertsona. - Gazteek debekatuta izango dute lonjetan biltzea. - Maskararen erabilera: Musukoa ez da derrigorrezkoa izango langilea bere lanpostuan eserita dagoenean, baina bai pasilloetan, bileretan eta espazio komunetan. - Bertan behera utzi dituzte neurri espezifikoak Bergaran eta Tolosan, baina eutsi egingo diete Eibarren, Ermuan eta Zarautzen. - Debekatuta daude eserlekuak ez dituzten erromeriak eta dantza ikuskizunak.

23 urteko gizon bat atxilotu dute Barakaldon, emakume bati sexu-abusuak egiteagatik

23 urteko gizon bat atxilotu dute Barakaldon,...
23 urteko gizon bat atxilotu dute Barakaldon, emakume bati sexu-abusuak egiteagatik

Eraso matxista igandean jazo zen, goi...
1:12 min.

Eraso matxista igandean jazo zen, goizaldean. Udaltzainak ikusita, gizona ihes egiten saiatu zen, baina ez zuen lortu, eta agenteek atxilotu egin zuten. Une horretan, "oso bortizki" agertu zen.

Audiorik gabe. Barakaldoko Udaltzaingoak 23 urteko gizon bat atxilotu du asteburuan, emakume bati sexu-abusuak egitea egotzita. Eraso matxista igandean jazo zen, 03:15ean, La Felicidad kalean. Ordu horretan, gizon batek ukituak egin zizkiola jakinarazi zion emakume batek patruila bati, lagun batzuekin hizketan ari zela haren gainera oldartu ondoren. Udaltzainak ikusita, gizona ihes egiten saiatu zen, baina ez zuen lortu, eta agenteek atxilotu egin zuten. Une horretan, "oso bortizki" agertu zen agenteekin, eta beste patruila bat bertaratu behar izan zen. Udaltzainek ibilgailuan sartu zutenean, gizonak jarrera bortitza izaten jarraitu zuen, eta buruarekin auto horren segurtasun-manpara jo zuen, Segurtasun Sailak azaldu duenez. Atxilotua Udaltzaingoaren polizia-etxeko ziegetara eraman zuten, astelehen goizeko lehen orduan epailearen esku utzi zuten arte.

Lan Ikuskaritzak bi zehapen-espediente ireki ditu eta 147 errekerimendu egin ditu

Lan Ikuskaritzak bi zehapen-espediente ireki ...
Lan Ikuskaritzak bi zehapen-espediente ireki ditu eta 147 errekerimendu egin ditu

5.682 kontratu berrikusi dira, eta ho...
1:27 min.

5.682 kontratu berrikusi dira, eta horietatik 1.959 eraldatu behar izan dira legezkotasunera egokitzeko.

Audiorik gabe. Lan Ikuskaritzak 2020ko lehen seihilekoan garatutako jardueraren balantzea aurkeztu du gaur Maria Jesus San Jose Lan eta Justiziako sailburuak, COVID-19aren pandemiaren ondorioz zabaldutako ezohiko kanpainak barne. 2020ko lehen seihilekoan, guztira, 10.797 ikuskapen-jarduera egin dira, eta lan-iruzurraren aurkako borrokaren esparruan 5.682 kontratu berrikusi dira. Kontratu horietatik 1.959 eraldatu egin behar izan dira legezkotasunera egokitzeko, eta horrek % 34,5eko eraginkortasuna izan dutela esan nahi du. Sailburuak Lan Ikuskaritzak koronabirusarekiko esposizioaren arriskuari aurre egiteko garatutako kanpaina nabarmendu du, guztira 551 jarduera batu baititu: "551 jarduketa izan dira, 2 zehapen-espediente eta 147 errekerimendurekin soilik, eta horietan sindikatuek eta langileek enpresa-sektore guztietan egindako salaketa guztiak sartzen dira, enpresak COVID-19aren aurkako babesari buruzko araudia betetzen ez zuela iritzita". Sei hilean behingo txostenaren aurkezpenean, Iciar Gonzalez Lan Ikuskaritzako zuzendariordearekin batera, Maria Jesus San Jose sailburuak legegintzaldiaren hasieran aktibatutako lan-iruzurraren aurkako kanpainaren emaitza bikaina adierazi du. Kanpaina horri esker, guztira, 18.300 kontratu eraldatu dira.

Kanarietara eta Balear Uharteetara ez bidaiatzea aholkatu du Gobernu britainiarrak

Kanarietara eta Balear Uharteetara ez bidaiat...
Kanarietara eta Balear Uharteetara ez bidaiatzea aholkatu du Gobernu britainiarrak

Erresuma Batuko Atzerri Ministerioak ...
1:15 min.

Erresuma Batuko Atzerri Ministerioak bere webgunean zehaztu du gomendioak "Espainia osoa" hartzen duela, aipatutako uharteak orain arte salbuetsita zeuden arren.

Audiorik gabe. Orain arte emandako bidaia aholkuak eguneratu ditu astelehen honetan Erresuma Batuko Atzerri Ministerioak, eta Kanarietara eta Balear Uharteetara ez joatea gomendatu die britainiarrei, COVID-19 arriskua dela eta. Aipatutako Ministerioak bere webgunean zehaztu du gomendioak "Espainia osoa" hartzen duela, Kanariak eta Balearrak orain arte salbuetsita zeuden arren. Erresuma Batuko eta Espainiako gobernuen artean komunikazioa dago egunotan, Kanarietara eta Balear Uharteetara doazenek koarentena bete behar duten ala ez erabaki nahian dabiltzalako. Aseguru-polizek baldintzatuta, britainiar Ministerioak azaldu du espainiar Estatuko zenbait tokitan (Aragoin, Nafarroan eta Katalunian, bereziki) koronabirus kasuek izan duten gorakadagatik eman duela Kanarietara eta Balearretara ez bidaiatzeko aholkua. Halere, dagoeneko espainiar Estatuan daudenek Erresuma Batura itzultzeko beharrik ez dutela argitu du, tokian tokiko agintariek ezarritako aginduak betetzearekin nahikoa dela iritzita. Hori bai, oporretatik itzultzen direnean, koarentena bete beharko dute guztiek.