Zeinu Hizkuntza kurtsoak

Garraiobideetan ez ezik, optika eta ortopedia zentroetan ere derrigorrezko izateari utziko dio maska

Osasun ministroak beste zentro horiek erantsi ditu maskara nahitaezkoa izango ez den lekuen zerrendan. Janzten jarraitu beharko dugu farmazietan, osasun zentroetan, ospitaleetan eta adinekoen egoitzetan.

Audiorik gabe.

Datorren astetik aurrera (ziurrena, otsailaren 8az gero), musukoak ez dira derrigorrezkoak garraiobide publikoetan, eta optiketan, audiometria zentroetan eta ortopedietan.

Azken hiru zentro horiek atzo bertan erantsi zituen zerrendara Carolina Darias Espainiako Osasun ministroak, eta hala jakinarazi zuen Osasun Sistema Nazionalaren Lurralde arteko Kontseiluaren bileran.

Ministro Kontseiluak datorren asteartean moldatuko du maskaren inguruko errege dekretua, eta biharamunean sartuko da indarrean.

Dariasek gogorarazi duenez, musukoa nahitaez erabili beharko da honakoetan: osasun zentro eta ospitaleetan, adinekoen egoitzetan eta bestelako zentro sozio-sanitarioetan (derrigorrezkoa izango da langileentzat erabiltzaileekin daudenean, eta bisitarientzat gune komunetan daudenean) eta farmazietan.

Bilboko metroa martxan da berriro Basauri eta Zazpikaleak artean

Bolueta eta Etxebarri geltokien arteko katenarian izandako arazoak 13:15 aldera konpondu dituzte.

Audiorik gabe.

Hainbat orduz etenda egon ondoren, 13:15 pasatxo zirenean berrezarri dute Bilboko metroaren zerbitzua Basauri eta Zazpikaleak (Bilbo) geltokien artean. Unitateak atzerapenarekin dabiltza, baina zerbitzua apurka-apurka bere onera etortzea espero dute, Metro Bilbaok jakinarazi duenez.

09:15 aldera sortu dira arazo teknikoak, zehazki, Bolueta eta Etxebarri geltokien arteko katenarian.

Minbiziak eragindako heriotzek behera egin dute EAEn azken 20 urteotan, bereziki gizonen artean

Emakumeen artean, beherakada hori ia ez da aldatu (urteko % 0,3an mantendu da), baina gizonen artean % 2,6koa da 2014tik.

Audiorik gabe.

Minbiziak eragindako heriotzak jaitsi egin dira azken bi hamarkadatan (2001-2021 aldia), batez ere gizonen artean, Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailak emandako datuen arabera. Bihar da Minbiziaren aurkako Nazioarteko Eguna, eta horren harira, eman ditu datuok Jaurlaritzak.

Heriotza-tasaren beherakada bi sexuetan izan bada ere, gizonezkoen artean nabarmena izan da 2014tik aurrera. 2001-2014 aldian, urteko % 0,9koa zen jaitsiera (438,9 100.000 biztanleko 2001ean), baina urte horretatik aurrera % 2,6koa da (iaz, 321,1koa izan zen 100.000 biztanleko). Hilkortasuna gehien jaitsi duten tumore gaiztoen artean daude, besteak beste, faringeko, urdaileko edo besikulakoa, % 2ko jaitsierekin. Kontrara, gizonen heriotza-tasak nabarmen egin du gora nerbio-sistema zentraleko eta pankreako minbiziaren kasuan (% 1 inguru).

Emakumezkoen artean, heriotza-tasaren jaitsiera egonkor mantendu da 2001etik, baina urteko % 0,3 baino ez da jaitsi. 2001eko 100.000 biztanleko 177,3 tasatik 160,3ko tasara igaro da 2021ean. Dena dela, tumore gaizto batzuen hilgarritasuna nabarmen jaitsi da, hala nola, besikulakoa (% 3,3), urdailekoa (% 2,1) eta bularrekoa (% 1,5). Ifrentzuan, eta antzeko portzentajeekin, kezkagarriak dira beste hauetan atzemandako igoerak: biriketakoak (%2,2) , aho-barrunbeko eta faringeko (% 1,9) eta pankreakoa (% 1,4).

Garraiobideetan ez ezik, optika eta ortopedia zentroetan ere derrigorrezko izateari utziko dio maska

Garraiobideetan ez ezik, optika eta ortopedia...
Garraiobideetan ez ezik, optika eta ortopedia zentroetan ere derrigorrezko izateari utziko dio maska

Osasun ministroak beste zentro horiek...
1:07 min.

Osasun ministroak beste zentro horiek erantsi ditu maskara nahitaezkoa izango ez den lekuen zerrendan. Janzten jarraitu beharko dugu farmazietan, osasun zentroetan, ospitaleetan eta adinekoen egoitzetan.

Audiorik gabe. Datorren astetik aurrera (ziurrena, otsailaren 8az gero), musukoak ez dira derrigorrezkoak garraiobide publikoetan, eta optiketan, audiometria zentroetan eta ortopedietan. Azken hiru zentro horiek atzo bertan erantsi zituen zerrendara Carolina Darias Espainiako Osasun ministroak, eta hala jakinarazi zuen Osasun Sistema Nazionalaren Lurralde arteko Kontseiluaren bileran. Ministro Kontseiluak datorren asteartean moldatuko du maskaren inguruko errege dekretua, eta biharamunean sartuko da indarrean. Dariasek gogorarazi duenez, musukoa nahitaez erabili beharko da honakoetan: osasun zentro eta ospitaleetan, adinekoen egoitzetan eta bestelako zentro sozio-sanitarioetan (derrigorrezkoa izango da langileentzat erabiltzaileekin daudenean, eta bisitarientzat gune komunetan daudenean) eta farmazietan.

2023/02/03

Bilboko metroa martxan da berriro Basauri eta Zazpikaleak artean

Bilboko metroa martxan da berriro Basauri eta...
Bilboko metroa martxan da berriro Basauri eta Zazpikaleak artean

Bolueta eta Etxebarri geltokien artek...
0:39 min.

Bolueta eta Etxebarri geltokien arteko katenarian izandako arazoak 13:15 aldera konpondu dituzte.

Audiorik gabe. Hainbat orduz etenda egon ondoren, 13:15 pasatxo zirenean berrezarri dute Bilboko metroaren zerbitzua Basauri eta Zazpikaleak (Bilbo) geltokien artean. Unitateak atzerapenarekin dabiltza, baina zerbitzua apurka-apurka bere onera etortzea espero dute, Metro Bilbaok jakinarazi duenez. 09:15 aldera sortu dira arazo teknikoak, zehazki, Bolueta eta Etxebarri geltokien arteko katenarian.

2023/02/03

Minbiziak eragindako heriotzek behera egin dute EAEn azken 20 urteotan, bereziki gizonen artean

Minbiziak eragindako heriotzek behera egin du...
Minbiziak eragindako heriotzek behera egin dute EAEn azken 20 urteotan, bereziki gizonen artean

Emakumeen artean, beherakada hori ia ...
1:56 min.

Emakumeen artean, beherakada hori ia ez da aldatu (urteko % 0,3an mantendu da), baina gizonen artean % 2,6koa da 2014tik.

Audiorik gabe. Minbiziak eragindako heriotzak jaitsi egin dira azken bi hamarkadatan (2001-2021 aldia), batez ere gizonen artean, Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailak emandako datuen arabera. Bihar da Minbiziaren aurkako Nazioarteko Eguna, eta horren harira, eman ditu datuok Jaurlaritzak. Heriotza-tasaren beherakada bi sexuetan izan bada ere, gizonezkoen artean nabarmena izan da 2014tik aurrera. 2001-2014 aldian, urteko % 0,9koa zen jaitsiera (438,9 100.000 biztanleko 2001ean), baina urte horretatik aurrera % 2,6koa da (iaz, 321,1koa izan zen 100.000 biztanleko). Hilkortasuna gehien jaitsi duten tumore gaiztoen artean daude, besteak beste, faringeko, urdaileko edo besikulakoa, % 2ko jaitsierekin. Kontrara, gizonen heriotza-tasak nabarmen egin du gora nerbio-sistema zentraleko eta pankreako minbiziaren kasuan (% 1 inguru). Emakumezkoen artean, heriotza-tasaren jaitsiera egonkor mantendu da 2001etik, baina urteko % 0,3 baino ez da jaitsi. 2001eko 100.000 biztanleko 177,3 tasatik 160,3ko tasara igaro da 2021ean. Dena dela, tumore gaizto batzuen hilgarritasuna nabarmen jaitsi da, hala nola, besikulakoa (% 3,3), urdailekoa (% 2,1) eta bularrekoa (% 1,5). Ifrentzuan, eta antzeko portzentajeekin, kezkagarriak dira beste hauetan atzemandako igoerak: biriketakoak (%2,2) , aho-barrunbeko eta faringeko (% 1,9) eta pankreakoa (% 1,4).

2023/02/03

Otsaila 2023
AAAOOLI
 12345
6789101112
13141516171819
20212223242526
2728 
Urtarrila 2023
AAAOOLI
 1
2345678
9101112131415
16171819202122
23242526272829
3031 

        2023-01-11ko bideoen artxiboa

Zer ingurumen bereizgarri mota daude eta zein dagokit erabiltzea?

Zer ingurumen bereizgarri mota daude eta zein...
Zer ingurumen bereizgarri mota daude eta zein dagokit erabiltzea?

Hirietan isurketa baxuko eremuak zeha...
1:14 min.

Hirietan isurketa baxuko eremuak zehazteke dauden honetan (2023 amaitu aurretik ezarri beharko dira), ibilgailuetan pegatina edo etiketa bereizgarriak ipintzen hasiak dira asko.

Audiorik gabe. Isurketa gutxiko guneak zehazteko epeak aurrera darrai eta, momentuz, euskal udalerrietan ez daude erabakita. Dena dela, erabiltzaile asko hasiak dira ibilgailuetarako eranskailuak eskuratzen. Urte amaierarako, gune horiek zehaztuta beharko dute 50.000 biztanletik gorako hirietan. Hego Euskal Herriko zazpi hiriren kasuan gertatzen da hori, eta hasi dira, pixkanaka, lanean. Hala, Irunen eta Getxoren kasuan, hainbat kale eta plaza nagusi oinezkoentzat egiten hasi dira, eta 30 km/h-ko guneak ezarriko dituzte. Barakaldon, Bilbon eta Donostian, berriz, hainbat azterlan egiten ari dira, hurrengoak kontuan hartuta: hirian mugitu ohi diren ibilgailuen azterketa, ordutegiak, emisioak eta matrikulak kontrolatzeko erabil ditzaketen teknologiak, kamerak, esate baterako.

532 ikaslek bederatzi hilabeteko prestakuntza hasi dute ertzain edo udaltzain bihurtzeko

532 ikaslek bederatzi hilabeteko prestakuntza...
532 ikaslek bederatzi hilabeteko prestakuntza hasi dute ertzain edo udaltzain bihurtzeko

Ia % 30 (159) emakumeak dira. Gehiena...
1:08 min.

Ia % 30 (159) emakumeak dira. Gehienak, % 63,9, Bizkaian bizi dira, % 18,6 Gipuzkoan eta % 1,2 Araban. Bestalde, hamarretik zazpik B2 edo C1 euskara-maila egiaztatu dute.

Audiorik gabe. 532 ikaslek bederatzi hilabeteko prestakuntza hasi dute gaur, gehienak ertzain eta Bilboko udaltzain izateko, Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak ohar baten bidez jakinarazi duenez. Josu Erkoreka Segurtasuneko sailburuak, Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademiako zuzendari nagusi Andres Zearretarekin batera, Euskal Poliziaren hurrengo promozioaren hautaketa- eta prestakuntza-ikastaro berria inauguratu du gaur goizean Arkautin. Ia % 30 (159) emakumeak dira, eta ikasleen % 77 18 eta 33 urte bitartekoak. Gehienak, % 63,9, Bizkaian bizi dira, % 18,6 Gipuzkoan eta % 1,2 Araban. Bestalde, hamarretik zazpik B2 edo C1 euskara-maila egiaztatu dute.

Hainbat pertsona zauritu ditu gizonezko batek arma zuriz Parisko tren geltoki batean

Hainbat pertsona zauritu ditu gizonezko batek...
Hainbat pertsona zauritu ditu gizonezko batek arma zuriz Parisko tren geltoki batean

Iparraldeko Geltokian izan da erasoa,...
1:06 min.

Iparraldeko Geltokian izan da erasoa, gaur goizeko lehen orduan. Ustezko erasotzailea atxilotu du, jada, Poliziak. Ingurua itxi egin dute ikertzaileek, baina tren zerbitzua ez da eten.

Audiorik gabe. Hainbat pertsona zauritu ditu gizonezko batek arma zuriz Parisko Iparraldeko Geltokian, Europa osoan bidaiarien joan-etorri handiena duen tren geltokian. Gerald Darmanin Frantziako Gobernuko Barne ministroak baieztatu du berria, Twitter sare sozialeko bere kontuan: "Gizon batek hainbat pertsona zauritu ditu Iparraldeko Geltokian. Berehala atxilotu du Poliziak. Eskerrik asko segurtasun indarrei, euren eraginkortasunagatik eta ausardiagatik", esan du. France Info irrati kateak zabaldu duenez, 06:40 inguruan izan da gertakaria, eta oraindik ez da erasoaren arrazoia argitu. Berehala atxilotu dute ustezko erasotzailea, Poliziako agente batek haren kontra tiro egin ondoren.