Zeinu Hizkuntza kurtsoak

Garraiobideetan ez ezik, optika eta ortopedia zentroetan ere derrigorrezko izateari utziko dio maska

Osasun ministroak beste zentro horiek erantsi ditu maskara nahitaezkoa izango ez den lekuen zerrendan. Janzten jarraitu beharko dugu farmazietan, osasun zentroetan, ospitaleetan eta adinekoen egoitzetan.

Audiorik gabe.

Datorren astetik aurrera (ziurrena, otsailaren 8az gero), musukoak ez dira derrigorrezkoak garraiobide publikoetan, eta optiketan, audiometria zentroetan eta ortopedietan.

Azken hiru zentro horiek atzo bertan erantsi zituen zerrendara Carolina Darias Espainiako Osasun ministroak, eta hala jakinarazi zuen Osasun Sistema Nazionalaren Lurralde arteko Kontseiluaren bileran.

Ministro Kontseiluak datorren asteartean moldatuko du maskaren inguruko errege dekretua, eta biharamunean sartuko da indarrean.

Dariasek gogorarazi duenez, musukoa nahitaez erabili beharko da honakoetan: osasun zentro eta ospitaleetan, adinekoen egoitzetan eta bestelako zentro sozio-sanitarioetan (derrigorrezkoa izango da langileentzat erabiltzaileekin daudenean, eta bisitarientzat gune komunetan daudenean) eta farmazietan.

Bilboko metroa martxan da berriro Basauri eta Zazpikaleak artean

Bolueta eta Etxebarri geltokien arteko katenarian izandako arazoak 13:15 aldera konpondu dituzte.

Audiorik gabe.

Hainbat orduz etenda egon ondoren, 13:15 pasatxo zirenean berrezarri dute Bilboko metroaren zerbitzua Basauri eta Zazpikaleak (Bilbo) geltokien artean. Unitateak atzerapenarekin dabiltza, baina zerbitzua apurka-apurka bere onera etortzea espero dute, Metro Bilbaok jakinarazi duenez.

09:15 aldera sortu dira arazo teknikoak, zehazki, Bolueta eta Etxebarri geltokien arteko katenarian.

Minbiziak eragindako heriotzek behera egin dute EAEn azken 20 urteotan, bereziki gizonen artean

Emakumeen artean, beherakada hori ia ez da aldatu (urteko % 0,3an mantendu da), baina gizonen artean % 2,6koa da 2014tik.

Audiorik gabe.

Minbiziak eragindako heriotzak jaitsi egin dira azken bi hamarkadatan (2001-2021 aldia), batez ere gizonen artean, Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailak emandako datuen arabera. Bihar da Minbiziaren aurkako Nazioarteko Eguna, eta horren harira, eman ditu datuok Jaurlaritzak.

Heriotza-tasaren beherakada bi sexuetan izan bada ere, gizonezkoen artean nabarmena izan da 2014tik aurrera. 2001-2014 aldian, urteko % 0,9koa zen jaitsiera (438,9 100.000 biztanleko 2001ean), baina urte horretatik aurrera % 2,6koa da (iaz, 321,1koa izan zen 100.000 biztanleko). Hilkortasuna gehien jaitsi duten tumore gaiztoen artean daude, besteak beste, faringeko, urdaileko edo besikulakoa, % 2ko jaitsierekin. Kontrara, gizonen heriotza-tasak nabarmen egin du gora nerbio-sistema zentraleko eta pankreako minbiziaren kasuan (% 1 inguru).

Emakumezkoen artean, heriotza-tasaren jaitsiera egonkor mantendu da 2001etik, baina urteko % 0,3 baino ez da jaitsi. 2001eko 100.000 biztanleko 177,3 tasatik 160,3ko tasara igaro da 2021ean. Dena dela, tumore gaizto batzuen hilgarritasuna nabarmen jaitsi da, hala nola, besikulakoa (% 3,3), urdailekoa (% 2,1) eta bularrekoa (% 1,5). Ifrentzuan, eta antzeko portzentajeekin, kezkagarriak dira beste hauetan atzemandako igoerak: biriketakoak (%2,2) , aho-barrunbeko eta faringeko (% 1,9) eta pankreakoa (% 1,4).

Garraiobideetan ez ezik, optika eta ortopedia zentroetan ere derrigorrezko izateari utziko dio maska

Garraiobideetan ez ezik, optika eta ortopedia...
Garraiobideetan ez ezik, optika eta ortopedia zentroetan ere derrigorrezko izateari utziko dio maska

Osasun ministroak beste zentro horiek...
1:07 min.

Osasun ministroak beste zentro horiek erantsi ditu maskara nahitaezkoa izango ez den lekuen zerrendan. Janzten jarraitu beharko dugu farmazietan, osasun zentroetan, ospitaleetan eta adinekoen egoitzetan.

Audiorik gabe. Datorren astetik aurrera (ziurrena, otsailaren 8az gero), musukoak ez dira derrigorrezkoak garraiobide publikoetan, eta optiketan, audiometria zentroetan eta ortopedietan. Azken hiru zentro horiek atzo bertan erantsi zituen zerrendara Carolina Darias Espainiako Osasun ministroak, eta hala jakinarazi zuen Osasun Sistema Nazionalaren Lurralde arteko Kontseiluaren bileran. Ministro Kontseiluak datorren asteartean moldatuko du maskaren inguruko errege dekretua, eta biharamunean sartuko da indarrean. Dariasek gogorarazi duenez, musukoa nahitaez erabili beharko da honakoetan: osasun zentro eta ospitaleetan, adinekoen egoitzetan eta bestelako zentro sozio-sanitarioetan (derrigorrezkoa izango da langileentzat erabiltzaileekin daudenean, eta bisitarientzat gune komunetan daudenean) eta farmazietan.

2023/02/03

Bilboko metroa martxan da berriro Basauri eta Zazpikaleak artean

Bilboko metroa martxan da berriro Basauri eta...
Bilboko metroa martxan da berriro Basauri eta Zazpikaleak artean

Bolueta eta Etxebarri geltokien artek...
0:39 min.

Bolueta eta Etxebarri geltokien arteko katenarian izandako arazoak 13:15 aldera konpondu dituzte.

Audiorik gabe. Hainbat orduz etenda egon ondoren, 13:15 pasatxo zirenean berrezarri dute Bilboko metroaren zerbitzua Basauri eta Zazpikaleak (Bilbo) geltokien artean. Unitateak atzerapenarekin dabiltza, baina zerbitzua apurka-apurka bere onera etortzea espero dute, Metro Bilbaok jakinarazi duenez. 09:15 aldera sortu dira arazo teknikoak, zehazki, Bolueta eta Etxebarri geltokien arteko katenarian.

2023/02/03

Minbiziak eragindako heriotzek behera egin dute EAEn azken 20 urteotan, bereziki gizonen artean

Minbiziak eragindako heriotzek behera egin du...
Minbiziak eragindako heriotzek behera egin dute EAEn azken 20 urteotan, bereziki gizonen artean

Emakumeen artean, beherakada hori ia ...
1:56 min.

Emakumeen artean, beherakada hori ia ez da aldatu (urteko % 0,3an mantendu da), baina gizonen artean % 2,6koa da 2014tik.

Audiorik gabe. Minbiziak eragindako heriotzak jaitsi egin dira azken bi hamarkadatan (2001-2021 aldia), batez ere gizonen artean, Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailak emandako datuen arabera. Bihar da Minbiziaren aurkako Nazioarteko Eguna, eta horren harira, eman ditu datuok Jaurlaritzak. Heriotza-tasaren beherakada bi sexuetan izan bada ere, gizonezkoen artean nabarmena izan da 2014tik aurrera. 2001-2014 aldian, urteko % 0,9koa zen jaitsiera (438,9 100.000 biztanleko 2001ean), baina urte horretatik aurrera % 2,6koa da (iaz, 321,1koa izan zen 100.000 biztanleko). Hilkortasuna gehien jaitsi duten tumore gaiztoen artean daude, besteak beste, faringeko, urdaileko edo besikulakoa, % 2ko jaitsierekin. Kontrara, gizonen heriotza-tasak nabarmen egin du gora nerbio-sistema zentraleko eta pankreako minbiziaren kasuan (% 1 inguru). Emakumezkoen artean, heriotza-tasaren jaitsiera egonkor mantendu da 2001etik, baina urteko % 0,3 baino ez da jaitsi. 2001eko 100.000 biztanleko 177,3 tasatik 160,3ko tasara igaro da 2021ean. Dena dela, tumore gaizto batzuen hilgarritasuna nabarmen jaitsi da, hala nola, besikulakoa (% 3,3), urdailekoa (% 2,1) eta bularrekoa (% 1,5). Ifrentzuan, eta antzeko portzentajeekin, kezkagarriak dira beste hauetan atzemandako igoerak: biriketakoak (%2,2) , aho-barrunbeko eta faringeko (% 1,9) eta pankreakoa (% 1,4).

2023/02/03

Otsaila 2023
AAAOOLI
 12345
6789101112
13141516171819
20212223242526
2728 
Urtarrila 2023
AAAOOLI
 1
2345678
9101112131415
16171819202122
23242526272829
3031 

        2023-01-23ko bideoen artxiboa

Gizonezko bat atxilotu dute Gasteizen emaztea leihotik botatzen saiatzeagatik

Gizonezko bat atxilotu dute Gasteizen emaztea...
Gizonezko bat atxilotu dute Gasteizen emaztea leihotik botatzen saiatzeagatik

Biktimak ihes egitea lortu zuen eta e...
0:58 min.

Biktimak ihes egitea lortu zuen eta eraikineko atarian zegoen Udaltzaingoa iritsi zenean.

Audiorik gabe. Joan zen larunbatean 59 urteko gizonezko bat atxilotu zuten Gasteizen emazteari eraso egin eta etxeko leihoetako batetik botatzen saiatu zelako. Hiriburuko Desamparados auzoko etxebizitza batean jazo zen atxiloketa. Udaltzaingoak etxe horretan eraso bat gertatzen ari zenaren abisua jaso zuen. Bertaratu zirenean, emakumea etxeko atarian topatu zuten, senarrarengandik ihes egitea lortu baitzuen. Biktimaren kontakizunaren eta jaso ziren aztarnen arabera, gizonezkoak eraso egin zion emazteari eta ondoren leihoetako batetik behera botatzen saiatu zen. Beharrezko egiaztapenak egin ondoren, senarra atxilotu zuen udaltzaingoak etxean bertan.

Gazte batek 12 urteko adingabe bati sexu-erasoa egin dio Iruñean

Gazte batek 12 urteko adingabe bati sexu-eras...
Gazte batek 12 urteko adingabe bati sexu-erasoa egin dio Iruñean

Biek ezagutzen zuten elkar, eta sare ...
1:08 min.

Biek ezagutzen zuten elkar, eta sare sozial baten bidez harremanetan jarri ziren sexu-erasoa gertatu zen etxebizitzara joateko.

Audiorik gabe. Iruñeko Udaltzaingoak 20 urteko gizon bat atxilotu du Iruñeko etxebizitza batean 12 urteko adingabe bati sexu-erasoa egitea egotzita. Gertakariak igande goizaldean jazo ziren, Arrotxapea auzoko etxebizitza batean, Pamplona Actual hedabideak gaur jakinarazi duenez. Gazteak eta adingabeak aurrez elkar ezagutzen zuten, eta sare sozial baten bidez harremanetan jarri ziren gaztea bizi den etxebizitzara joateko. Etxebizitzan pertsona gehiago bizi ziren. Gertatutakoaren berri izan ondoren, udaltzainek inguruak arakatu zituzten, ustezko sexu-erasoaren egilea atxilotu arte. Astelehen honetan, Iruñeko Instrukzioko 5. zenbakiko Epaitegiaren esku utziko dute.

Hiru pertsona atxilotu dituzte Donostian, 80.000 euroko iruzurra egiteagatik eta 21 langile esplotat

Hiru pertsona atxilotu dituzte Donostian, 80....
Hiru pertsona atxilotu dituzte Donostian, 80.000 euroko iruzurra egiteagatik eta 21 langile esplotat

Egoera irregularrean eta lan kontratu...
1:27 min.

Egoera irregularrean eta lan kontraturik gabe zeuden pertsona atzerritarrak ziren biktimak.

Audiorik gabe. Polizia Nazionalak hiru pertsona atxilotu ditu Donostian, Gizarte Segurantzari 80.000 euro baino gehiagoko iruzurra egiteagatik eta 21 langile esplotatzeagatik. Herritar batek 2022ko azaroaren 9an jarritako salaketaren ondorioz, Polizia Nazionalak eta Laneko Ikuskatzailetzak ikuskapena egin zuten bi establezimendutan. Horietako batean, egoera irregularrean eta lan kontraturik gabe zeuden hamabi langile aurkitu zituzten eta, bestean, aurrekoen egoera berdinean zeuden beste bederatzi langile. Ikertzaileek zehaztu zutenez eta Laneko eta Gizarte Segurantzako Ikuskatzailetzaren aurrean jarritako salaketak jasotzen zuenez, "enpresaburu bera zen bi jatetxeen arduraduna", eta "gertatzen ari zena ondo ezagutzen zuen kudeatzaile batek zeraman kontularitza, baita jatetxeetako batean arduradun lanak egiten zituen hirugarren batek ere". Hiru atxilotuak epailearen aurrera igaro ziren polizia etxean deklarazioa egin ostean, eta epaiketaren zain daude orain.