Zeinu Hizkuntza kurtsoak

Garraiobideetan ez ezik, optika eta ortopedia zentroetan ere derrigorrezko izateari utziko dio maska

Osasun ministroak beste zentro horiek erantsi ditu maskara nahitaezkoa izango ez den lekuen zerrendan. Janzten jarraitu beharko dugu farmazietan, osasun zentroetan, ospitaleetan eta adinekoen egoitzetan.

Audiorik gabe.

Datorren astetik aurrera (ziurrena, otsailaren 8az gero), musukoak ez dira derrigorrezkoak garraiobide publikoetan, eta optiketan, audiometria zentroetan eta ortopedietan.

Azken hiru zentro horiek atzo bertan erantsi zituen zerrendara Carolina Darias Espainiako Osasun ministroak, eta hala jakinarazi zuen Osasun Sistema Nazionalaren Lurralde arteko Kontseiluaren bileran.

Ministro Kontseiluak datorren asteartean moldatuko du maskaren inguruko errege dekretua, eta biharamunean sartuko da indarrean.

Dariasek gogorarazi duenez, musukoa nahitaez erabili beharko da honakoetan: osasun zentro eta ospitaleetan, adinekoen egoitzetan eta bestelako zentro sozio-sanitarioetan (derrigorrezkoa izango da langileentzat erabiltzaileekin daudenean, eta bisitarientzat gune komunetan daudenean) eta farmazietan.

Bilboko metroa martxan da berriro Basauri eta Zazpikaleak artean

Bolueta eta Etxebarri geltokien arteko katenarian izandako arazoak 13:15 aldera konpondu dituzte.

Audiorik gabe.

Hainbat orduz etenda egon ondoren, 13:15 pasatxo zirenean berrezarri dute Bilboko metroaren zerbitzua Basauri eta Zazpikaleak (Bilbo) geltokien artean. Unitateak atzerapenarekin dabiltza, baina zerbitzua apurka-apurka bere onera etortzea espero dute, Metro Bilbaok jakinarazi duenez.

09:15 aldera sortu dira arazo teknikoak, zehazki, Bolueta eta Etxebarri geltokien arteko katenarian.

Minbiziak eragindako heriotzek behera egin dute EAEn azken 20 urteotan, bereziki gizonen artean

Emakumeen artean, beherakada hori ia ez da aldatu (urteko % 0,3an mantendu da), baina gizonen artean % 2,6koa da 2014tik.

Audiorik gabe.

Minbiziak eragindako heriotzak jaitsi egin dira azken bi hamarkadatan (2001-2021 aldia), batez ere gizonen artean, Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailak emandako datuen arabera. Bihar da Minbiziaren aurkako Nazioarteko Eguna, eta horren harira, eman ditu datuok Jaurlaritzak.

Heriotza-tasaren beherakada bi sexuetan izan bada ere, gizonezkoen artean nabarmena izan da 2014tik aurrera. 2001-2014 aldian, urteko % 0,9koa zen jaitsiera (438,9 100.000 biztanleko 2001ean), baina urte horretatik aurrera % 2,6koa da (iaz, 321,1koa izan zen 100.000 biztanleko). Hilkortasuna gehien jaitsi duten tumore gaiztoen artean daude, besteak beste, faringeko, urdaileko edo besikulakoa, % 2ko jaitsierekin. Kontrara, gizonen heriotza-tasak nabarmen egin du gora nerbio-sistema zentraleko eta pankreako minbiziaren kasuan (% 1 inguru).

Emakumezkoen artean, heriotza-tasaren jaitsiera egonkor mantendu da 2001etik, baina urteko % 0,3 baino ez da jaitsi. 2001eko 100.000 biztanleko 177,3 tasatik 160,3ko tasara igaro da 2021ean. Dena dela, tumore gaizto batzuen hilgarritasuna nabarmen jaitsi da, hala nola, besikulakoa (% 3,3), urdailekoa (% 2,1) eta bularrekoa (% 1,5). Ifrentzuan, eta antzeko portzentajeekin, kezkagarriak dira beste hauetan atzemandako igoerak: biriketakoak (%2,2) , aho-barrunbeko eta faringeko (% 1,9) eta pankreakoa (% 1,4).

Garraiobideetan ez ezik, optika eta ortopedia zentroetan ere derrigorrezko izateari utziko dio maska

Garraiobideetan ez ezik, optika eta ortopedia...
Garraiobideetan ez ezik, optika eta ortopedia zentroetan ere derrigorrezko izateari utziko dio maska

Osasun ministroak beste zentro horiek...
1:07 min.

Osasun ministroak beste zentro horiek erantsi ditu maskara nahitaezkoa izango ez den lekuen zerrendan. Janzten jarraitu beharko dugu farmazietan, osasun zentroetan, ospitaleetan eta adinekoen egoitzetan.

Audiorik gabe. Datorren astetik aurrera (ziurrena, otsailaren 8az gero), musukoak ez dira derrigorrezkoak garraiobide publikoetan, eta optiketan, audiometria zentroetan eta ortopedietan. Azken hiru zentro horiek atzo bertan erantsi zituen zerrendara Carolina Darias Espainiako Osasun ministroak, eta hala jakinarazi zuen Osasun Sistema Nazionalaren Lurralde arteko Kontseiluaren bileran. Ministro Kontseiluak datorren asteartean moldatuko du maskaren inguruko errege dekretua, eta biharamunean sartuko da indarrean. Dariasek gogorarazi duenez, musukoa nahitaez erabili beharko da honakoetan: osasun zentro eta ospitaleetan, adinekoen egoitzetan eta bestelako zentro sozio-sanitarioetan (derrigorrezkoa izango da langileentzat erabiltzaileekin daudenean, eta bisitarientzat gune komunetan daudenean) eta farmazietan.

2023/02/03

Bilboko metroa martxan da berriro Basauri eta Zazpikaleak artean

Bilboko metroa martxan da berriro Basauri eta...
Bilboko metroa martxan da berriro Basauri eta Zazpikaleak artean

Bolueta eta Etxebarri geltokien artek...
0:39 min.

Bolueta eta Etxebarri geltokien arteko katenarian izandako arazoak 13:15 aldera konpondu dituzte.

Audiorik gabe. Hainbat orduz etenda egon ondoren, 13:15 pasatxo zirenean berrezarri dute Bilboko metroaren zerbitzua Basauri eta Zazpikaleak (Bilbo) geltokien artean. Unitateak atzerapenarekin dabiltza, baina zerbitzua apurka-apurka bere onera etortzea espero dute, Metro Bilbaok jakinarazi duenez. 09:15 aldera sortu dira arazo teknikoak, zehazki, Bolueta eta Etxebarri geltokien arteko katenarian.

2023/02/03

Minbiziak eragindako heriotzek behera egin dute EAEn azken 20 urteotan, bereziki gizonen artean

Minbiziak eragindako heriotzek behera egin du...
Minbiziak eragindako heriotzek behera egin dute EAEn azken 20 urteotan, bereziki gizonen artean

Emakumeen artean, beherakada hori ia ...
1:56 min.

Emakumeen artean, beherakada hori ia ez da aldatu (urteko % 0,3an mantendu da), baina gizonen artean % 2,6koa da 2014tik.

Audiorik gabe. Minbiziak eragindako heriotzak jaitsi egin dira azken bi hamarkadatan (2001-2021 aldia), batez ere gizonen artean, Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailak emandako datuen arabera. Bihar da Minbiziaren aurkako Nazioarteko Eguna, eta horren harira, eman ditu datuok Jaurlaritzak. Heriotza-tasaren beherakada bi sexuetan izan bada ere, gizonezkoen artean nabarmena izan da 2014tik aurrera. 2001-2014 aldian, urteko % 0,9koa zen jaitsiera (438,9 100.000 biztanleko 2001ean), baina urte horretatik aurrera % 2,6koa da (iaz, 321,1koa izan zen 100.000 biztanleko). Hilkortasuna gehien jaitsi duten tumore gaiztoen artean daude, besteak beste, faringeko, urdaileko edo besikulakoa, % 2ko jaitsierekin. Kontrara, gizonen heriotza-tasak nabarmen egin du gora nerbio-sistema zentraleko eta pankreako minbiziaren kasuan (% 1 inguru). Emakumezkoen artean, heriotza-tasaren jaitsiera egonkor mantendu da 2001etik, baina urteko % 0,3 baino ez da jaitsi. 2001eko 100.000 biztanleko 177,3 tasatik 160,3ko tasara igaro da 2021ean. Dena dela, tumore gaizto batzuen hilgarritasuna nabarmen jaitsi da, hala nola, besikulakoa (% 3,3), urdailekoa (% 2,1) eta bularrekoa (% 1,5). Ifrentzuan, eta antzeko portzentajeekin, kezkagarriak dira beste hauetan atzemandako igoerak: biriketakoak (%2,2) , aho-barrunbeko eta faringeko (% 1,9) eta pankreakoa (% 1,4).

2023/02/03

Otsaila 2023
AAAOOLI
 12345
6789101112
13141516171819
20212223242526
2728 
Urtarrila 2023
AAAOOLI
 1
2345678
9101112131415
16171819202122
23242526272829
3031 

        2023-01-24ko bideoen artxiboa

Ostegunean ere indarrean egongo da elurragatik egunotarako EAEn ezarritako abisu horia

Ostegunean ere indarrean egongo da elurragati...
Ostegunean ere indarrean egongo da elurragatik egunotarako EAEn ezarritako abisu horia

Ostiralera arte, gutxienez, 1.000 met...
1:14 min.

Ostiralera arte, gutxienez, 1.000 metrotik behera botako du elurra. Gainera, izotza egingo du hanbat tokitan.

Audiorik gabe. Azken egunotan Euskal Herria astintzen ari den denboraleak badirudi ez duela oraingoz atsedenik emango; gutxienez asteburura arte. Hotza eta elurra izango dira nagusi hurrengo egunetan ere. Hartara, astearte, asteazken eta ostegunean abisu horia ezarriko dute elurragatik. Gaurko honetan 300-500 metroan egongo da elur maila, nahiz eta arratsaldeako 600-700 metrora igoko den. Euri gutxi egingo du; gehiena Kantauri isurialdean. Izozteak ere izango dira barnealdean eta mendi inguruetan. Izan ere, tenperatura baxuengatik ere abisu horia ezarri dute. Bihar, asteazkena, 1.000 metrotik behera elurtuko du; 800-900 metroan, hain zuzen ere. Izotza ere egingo du goizaldean, dela barnealdean, dela Gipuzkoako kostaldean -bereziki ekialdean-. Ostegunean maila berean jarraituko du elur kotak, alegia, 700-900 metroan. Euri arina izango da, eta tarteka zaparrada mardulak botako ditu; Kantauri isurialdean, batik bat. Barnealdean hotza nagusituko da berriro, eta mendi inguruak izozteko arriskua ere badago.

Txurdinagan arma zuriz egindako erasoaren ustezko egilea atxilotu dute

Txurdinagan arma zuriz egindako erasoaren ust...
Txurdinagan arma zuriz egindako erasoaren ustezko egilea atxilotu dute

Bilboko Abando auzoan atxilotu zuen a...
0:55 min.

Bilboko Abando auzoan atxilotu zuen astelehenean Ertzaintzak 30 urteko gizonezkoa.

Audiorik gabe. Ertzaintzak joan zen igandean Txurdinagan arma zuriz egin zuten zuten erasoaren ustezko egilea atxilotu zuen atzo. 30 urteko gizonezko bat da. Erasotzaileak larrialdietako baliabideak iritsi aurretik alde egin zuen gertakarien lekutik. Ertzaintzak ikerketa jarri zuen abian eta horien ondorioz 30 urteko gizonezkoa atxilotu zuten Bilboko Abando auzoan. Atxilotua Ertzaintzaren egoitzara eraman zuten polizia-eginbideekin jarraitzeko. Ondoren, agintaritza judizialaren eskuetan jarriko dute Bilboko Guardiako Epaitegian. Igandean egindako erasoan beste gizonezko bati saihetsaldean zauriak eragin zizkion. Zauritua anbulantzian eraman behar izan zuten ospitalera, nahiz eta zauri larririk ez izan.

72 urteko emakume bat hil da Donostiako Altza auzoan, balkoitik behera erorita

72 urteko emakume bat hil da Donostiako Altza...
72 urteko emakume bat hil da Donostiako Altza auzoan, balkoitik behera erorita

Laugarren pisutik behera erori da. Er...
0:45 min.

Laugarren pisutik behera erori da. Eraikina konpontzeko lanetan dabiltza, antza, eta balkoi askotan hesiak kenduta daude. Aldamio baten plataforman katiatuta geratu da eta suhiltzaileen laguntza behar izan dute emakumea bertatik ateratzeko.

Audiorik gabe. 72 urteko emakume bat hil da astearte honetan Donostiako Altza auzoan, etxeko balkoitik aldamio baten plataformara erorita, EITB Mediak jakin ahal izan duenez. Gertakaria 08:20an izan da, Altza Pasealekuan kokatuta dagoen eraikin batean. Eraikinaren fatxada konpontzen ari ziren eta aldamioek estaltzen zuten. Senarraren lagun batek EiTB Mediari azaldu dionez, medikuarenera joatekoak ziren senar-emazteak, emakumea balkoira irten eta erori denean. Suhiltzaileen laguntza behar izan dute emakumea bertatik ateratzeko; izan ere, aldamioaren plataforman harrapatuta geratu da. Donostiako Udaltzaingoak ikerketa bat abiarazi du gertakariaren nondik norakoak argitzeko, eta ez du hipotesirik baztertu, baina, Donostiako Udalak jakitera eman duenez, itxura guztien arabera, istripua izan da.