Erasoa ikertzen ari ziren agenteei biktimak emandako datuei esker, martxoaren 23an erasotzailea atxilotu ahal izan zuten, Bizkaiko hiriburuan. Otxarkoaga auzoan bizi zenaren susmoa zuten, eta hantxe bertan hartu zuten atxilo.
Audiorik gabe.
Polizia Nazionalak Bilboko bizilagun bat atxilotu du Otxarkoaga auzoan, Sorian emakume bati sexu erasoa egitea egotzita. Atxilotuak aurrekariak zituen genero indarkeriagatik.
Poliziak berak gaur bertan berri eman duenez, komunean dituzten lagun batzuen etxera lagundu zion emakumeari erasotzaileak, eta orduan gertatu zen erasoa.
Biktimak laguntza eskatu zien Soriako kaleak zaintzen zebiltzan agente batzuei. Gertatutakoaren berri jaso eta batera, protokoloa martxan jarri eta ospitalera eraman zuten emakumea. Gerora, salaketa jarri zuen honek.
Erasoa ikertzen ari ziren agenteei biktimak emandako datuei esker, martxoaren 23an erasotzailea atxilotu ahal izan zuten, Bizkaiko hiriburuan. Otxarkoaga auzoan bizi zenaren susmoa zuten, eta hantxe bertan hartu zuten atxilo.
Atxilotua epailearen aurrera eraman zuten duela egun batzuk.
ELA, Satse, LAB, SME, CCOO eta UGT sindikatuen iritziz, Osasun Sailak "gor eta mutu jarraitzea erabaki du kaleko aldarriaren aurrean".
Audiorik gabe.
ELA, Satse, LAB, Euskadiko medikuen sindikatua (SME, gazteleraz), CCOO eta UGT sindikatuek greba deitu dute Osakidetzako sare guztian maiatzaren 18an eta 19an "osasungintza publikoaren desegitea" salatzeko.
Sindikatuetako ordezkariek prentsaurrekoa eskaini dute Bilbon mobilizazioak iragartzeko. "Osakidetzak bizi duen egoera larria eta negoziazioaren blokeoa" salatu dituzte eta Osasun Sailaren jarrera kritikatu dute, "gor eta mutu jarraitzea" erabaki duelako "kaleko aldarrien aurrean" —joan den otsailaren 25ean manifestazio jendetsuak izan ziren EAEko hiru hiriburuetan—.
Gehiengo sindikalaren (ESK deialditik kanpo geratu da) arabera, Lehen Arretaren egoera "bereziki larria" da, eta horren aurrean, Osasun Sailak "murrizketak egiten jarraitzea beste planik ez du". Horren erakusle dira, euren ustez, Etengabeko Arretako Gune (EAG) batzuen itxierak eta oporraldietako ordutegi murrizketak urte osora zabaltzeko agertutako asmoa.
Gizon bat atxilotu dute Bilbon, Sorian emakum...
Gizon bat atxilotu dute Bilbon, Sorian emakume bati sexu erasoa egiteagatik
Erasoa ikertzen ari ziren agenteei bi...
1:30 min.
Erasoa ikertzen ari ziren agenteei biktimak emandako datuei esker, martxoaren 23an erasotzailea atxilotu ahal izan zuten, Bizkaiko hiriburuan. Otxarkoaga auzoan bizi zenaren susmoa zuten, eta hantxe bertan hartu zuten atxilo.
Audiorik gabe. Polizia Nazionalak Bilboko bizilagun bat atxilotu du Otxarkoaga auzoan, Sorian emakume bati sexu erasoa egitea egotzita. Atxilotuak aurrekariak zituen genero indarkeriagatik. Poliziak berak gaur bertan berri eman duenez, komunean dituzten lagun batzuen etxera lagundu zion emakumeari erasotzaileak, eta orduan gertatu zen erasoa. Biktimak laguntza eskatu zien Soriako kaleak zaintzen zebiltzan agente batzuei. Gertatutakoaren berri jaso eta batera, protokoloa martxan jarri eta ospitalera eraman zuten emakumea. Gerora, salaketa jarri zuen honek. Erasoa ikertzen ari ziren agenteei biktimak emandako datuei esker, martxoaren 23an erasotzailea atxilotu ahal izan zuten, Bizkaiko hiriburuan. Otxarkoaga auzoan bizi zenaren susmoa zuten, eta hantxe bertan hartu zuten atxilo. Atxilotua epailearen aurrera eraman zuten duela egun batzuk.
2023/03/29
Sindikatuek greba deitu dute Osakidetzan maia...
Sindikatuek greba deitu dute Osakidetzan maiatzaren 18an eta 19an
ELA, Satse, LAB, SME, CCOO eta UGT si...
1:18 min.
ELA, Satse, LAB, SME, CCOO eta UGT sindikatuen iritziz, Osasun Sailak "gor eta mutu jarraitzea erabaki du kaleko aldarriaren aurrean".
Audiorik gabe. ELA, Satse, LAB, Euskadiko medikuen sindikatua (SME, gazteleraz), CCOO eta UGT sindikatuek greba deitu dute Osakidetzako sare guztian maiatzaren 18an eta 19an "osasungintza publikoaren desegitea" salatzeko. Sindikatuetako ordezkariek prentsaurrekoa eskaini dute Bilbon mobilizazioak iragartzeko. "Osakidetzak bizi duen egoera larria eta negoziazioaren blokeoa" salatu dituzte eta Osasun Sailaren jarrera kritikatu dute, "gor eta mutu jarraitzea" erabaki duelako "kaleko aldarrien aurrean" —joan den otsailaren 25ean manifestazio jendetsuak izan ziren EAEko hiru hiriburuetan—. Gehiengo sindikalaren (ESK deialditik kanpo geratu da) arabera, Lehen Arretaren egoera "bereziki larria" da, eta horren aurrean, Osasun Sailak "murrizketak egiten jarraitzea beste planik ez du". Horren erakusle dira, euren ustez, Etengabeko Arretako Gune (EAG) batzuen itxierak eta oporraldietako ordutegi murrizketak urte osora zabaltzeko agertutako asmoa.
2023/03/29
A | A | A | O | O | L | I |
---|---|---|---|---|---|---|
1 | 2 | 3 | 4 | 5 | ||
6 | 7 | 8 | 9 | 10 | 11 | 12 |
13 | 14 | 15 | 16 | 17 | 18 | 19 |
20 | 21 | 22 | 23 | 24 | 25 | 26 |
27 | 28 | 29 | 30 | 31 |
A | A | A | O | O | L | I |
---|---|---|---|---|---|---|
1 | 2 | 3 | 4 | 5 | ||
6 | 7 | 8 | 9 | 10 | 11 | 12 |
13 | 14 | 15 | 16 | 17 | 18 | 19 |
20 | 21 | 22 | 23 | 24 | 25 | 26 |
27 | 28 |
Ostiral goizera arte luzatu dute baso-sute ar...
Ostiral goizera arte luzatu dute baso-sute arriskuagatik Bizkaian eta Gipuzkoan ezarritasko abisu ho
Tenperatura altuak daude iragarrita, ...
1:08 min.
Tenperatura altuak daude iragarrita, hego-haizeak gogor joko du, hezetasuna urria da eta landaredia oso lehor dago. Lau faktore horien ondorioz isurialde atlantikoan sute arriskua altua dela ohartarazi dute.
Abisu horia ezarri du 06:00etan Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak Bizkaian eta Gipuzkoan, baso-sute arriskuagatik, eta, aurreikusitakoaren arabera, ostiraleko 09:00ak arte egongo da indarrean. Tenperatura altuak daude iragarrita, hego-haizeak gogor joko du, hezetasuna urria da eta landaredia oso lehor dago. Lau faktore horien ondorioz isurialde atlantikoan sute arriskua altua dela ohartarazi dute. Euskalmeten iragarpenaren arabera, goiza eguzkitsua izango da gaur, eta erdi eta goi mailako hodeiak ugarituko dira mendebaldean arratsaldetik aurrera. Hegoaldeko haizea zakar ibiliko da, eta termometroak 25 graduraino iritsiko dira isurialde atlantikoan. Ostiralean, berriz, hodeiak eta ostarteak tartekatuko dira zeruan. Haizeak hego-ekialdetik joko du, bolada indartsuekin tarteka. Tenperatura baxuenak bere horretan geldituko dira edo zertxobait egingo dute gora. Kontrara, tenperatura altuenak nabarmen jaitsiko dira.
Bi gizon espetxeratu dituzte, Barakaldon muti...
Bi gizon espetxeratu dituzte, Barakaldon mutil bati sexu erasoa eta lapurreta egitea egotzita
Sexu erasoa martxoaren 9an gertatu ze...
1:26 min.
Sexu erasoa martxoaren 9an gertatu zen Barakaldoko etxebizitza batean. Gainera, sakelako telefonoa lapurtu zioten.
Audiorik gabe. 19 eta 20 urteko bi gizon espetxeratu dituzte Bizkaian, Barakaldon mutil bati sexu erasoa eta lapurreta egitea leporatuta, Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak jakinarazi duenez. Ertzaintzak martxoaren 9an jakin zuen Gurutzetako ospitalean zegoen gazte bati sexu erasoa egin ziotela, eta gertaturikoa argitzeko ikerketa abiatu zuen. Antza denez, biktimak bi mutil ezagutu zituen goizalde horretan bertan Bilboko aisialdiko lokal batean, eta handik ordu batzuetara haiekin joan zen Barakaldoko bere etxera. Hirurak bere etxean zeudenean, bi gazteek eskuak lotu zizkioten, jo egin zuten eta bizkarrean labana batekin zauritu zuten. Dirua emateko esan zioten, eskuko telefonoa lapurtu zioten eta, bi gizonetako batek, sexu erasoa egin zion. Erasotzaileak etxetik joan zirenean, biktimak eskuak askatzea lortu zuen eta Gurutzetako ospitalera joan zen. Ustezko erasotzaileak identifikatu ondoren astearte arratsaldean atxilotu zituzten Bilbon. Epailearen aurretik igaro ondoren Bizkaiko espetxera eraman zituzten.