Alderdi jeltzaleak babesa galdu du erakundeetan, eta koalizio abertzaleak hazkunde handia izan du lurralde guztietan.
Audiorik gabe.
EAJ izan da alderdi bozkatuena Bilboko eta Donostiako udal hauteskundeetan; EH Bildu, Gasteizen, eta UPN, Iruñean.
Oro har, M28ko hauteskundeek aldaketa sakonak ekarri dituzte gure mapa instituzionalean: alderdi jeltzalea lehen indarra izan da EAEko hiru hiriburuetako bitan eta Arabako eta Bizkaiko Batzar Nagusietan, baina atzera egin du bototan eta boterea galdu du erakunde guztietan. Koalizio abertzaleak, aitzitik, hazkunde oso handia izan du lurralde guztietan, eta bozkatuena izan da Arabako hiriburuan eta Gipuzkoako Batzar Nagusietan. Iruñean, gainera, aukerak ditu Alkatetza bereganatzeko.
Horrela, Gasteizen, EH Bilduk 7 zinegotzi lortu ditu, duela lau urte baino bat gehiago, eta EAJ (orain arte agintea zuen indarra) laugarren lekura jaitsi da. PSE-EEk, PPk eta EAJk 6na ordezkari lortu dituzte, eta lau indarren arteko aldea 3 puntukoa baino ez da izan.
Bilbon, alderdi jeltzaleak aise irabazi du (12 zinegotzi). Hori bai, bi ordezkari galdu ditu eta gehiengo osotik urrundu da.
Donostian, EAJk eta EH Bilduk berdindu egin dute (8na zinegotzi), baina jeltzaleek puntu bateko aldea dute bototan.
Guardia Zibilak atxilotu du gizona, taxi batean ihes egiten ari zen bitartean Valentziara bidean.
Audiorik gabe.
Guardia Zibilak atxilotu egin du igande honetan Gasteizko apartahotel batean indarkeria zantzuekin hilda agertu den emakumearen ustezko hiltzailea. Ertzaintzak indarkeria matxistaren barruan kokatu du hilketa, eta, biktimarekin batera, haurtxo bat aurkitu dute egoera onean, baina ospitalera eraman dute, mediku-azterketa egin diezaioten.
Urruntze-agindua zuen bikotekide ohia desagertuta egon da orain arte. Guardia Zibilak Zaragozan atxilotu du, antza denez, ibilgailu batean Valentziako Erkidegorako bidean ihes egiten ari zela.
Segurtasun Sailak ohar batean azaldu duenez biktimak 32 urte zituen eta Gasteizkoa zen. Ertzaintzak ikerketa zabalik du, hilketaren nondik norakoak argitzeko.
12:00etan elkarretaratzea egin dute udaletxe parean. Arratsalderako, protesta deitu du Gasteizko Mugimendu Feministak. Atxilotua aurki eramango dute polizia etxera.
Audiorik gabe.
Gasteizko alkate Gorka Urtaranek Indarkeria Matxistaren aurrean Jendaurreko Erantzuna emateko Protokoloa aktibatu du Udaleko bozeramaile batzordearen bileran, atzo Arabako hiriburuan gertatutako hilketa matxistari erantzuna emate aldera. Ikerketak aurrera egin duen heinean, eta hilketa matxista izan dela jakin berritan, 12:00etan hasi den elkarretaratzea deitu du udaletxe aurrean, hilketa irmoki gaitzesteko.
Era berean, Arabako hiriburuko Udalak Mugimendu Feministak deitutako gaitzespen ekitaldiekin bat egiteko asmoa agertu du, eta herritar guztiak gonbidatu ditu ekitaldiotan parte hartzera.
Gasteizko Mugimendu Feministak, sare sozialen bidez, aurreratu du mobilizazioa egingo duela Andre Maria Zuriaren plazan, 19:00etatik aurrera.
EAJk irabazi du Bilbon eta Donostian, EH Bild...
EAJk irabazi du Bilbon eta Donostian, EH Bilduk Gasteizen.
Alderdi jeltzaleak babesa galdu du er...
1:47 min.
Alderdi jeltzaleak babesa galdu du erakundeetan, eta koalizio abertzaleak hazkunde handia izan du lurralde guztietan.
Audiorik gabe. EAJ izan da alderdi bozkatuena Bilboko eta Donostiako udal hauteskundeetan; EH Bildu, Gasteizen, eta UPN, Iruñean. Oro har, M28ko hauteskundeek aldaketa sakonak ekarri dituzte gure mapa instituzionalean: alderdi jeltzalea lehen indarra izan da EAEko hiru hiriburuetako bitan eta Arabako eta Bizkaiko Batzar Nagusietan, baina atzera egin du bototan eta boterea galdu du erakunde guztietan. Koalizio abertzaleak, aitzitik, hazkunde oso handia izan du lurralde guztietan, eta bozkatuena izan da Arabako hiriburuan eta Gipuzkoako Batzar Nagusietan. Iruñean, gainera, aukerak ditu Alkatetza bereganatzeko. Horrela, Gasteizen, EH Bilduk 7 zinegotzi lortu ditu, duela lau urte baino bat gehiago, eta EAJ (orain arte agintea zuen indarra) laugarren lekura jaitsi da. PSE-EEk, PPk eta EAJk 6na ordezkari lortu dituzte, eta lau indarren arteko aldea 3 puntukoa baino ez da izan. Bilbon, alderdi jeltzaleak aise irabazi du (12 zinegotzi). Hori bai, bi ordezkari galdu ditu eta gehiengo osotik urrundu da. Donostian, EAJk eta EH Bilduk berdindu egin dute (8na zinegotzi), baina jeltzaleek puntu bateko aldea dute bototan.
2023/05/29
Gasteizko emakume haurdunaren ustezko hiltzai...
Gasteizko emakume haurdunaren ustezko hiltzailea atxilotu dute Zaragozan
Guardia Zibilak atxilotu du gizona, t...
1:05 min.
Guardia Zibilak atxilotu du gizona, taxi batean ihes egiten ari zen bitartean Valentziara bidean.
Audiorik gabe. Guardia Zibilak atxilotu egin du igande honetan Gasteizko apartahotel batean indarkeria zantzuekin hilda agertu den emakumearen ustezko hiltzailea. Ertzaintzak indarkeria matxistaren barruan kokatu du hilketa, eta, biktimarekin batera, haurtxo bat aurkitu dute egoera onean, baina ospitalera eraman dute, mediku-azterketa egin diezaioten. Urruntze-agindua zuen bikotekide ohia desagertuta egon da orain arte. Guardia Zibilak Zaragozan atxilotu du, antza denez, ibilgailu batean Valentziako Erkidegorako bidean ihes egiten ari zela. Segurtasun Sailak ohar batean azaldu duenez biktimak 32 urte zituen eta Gasteizkoa zen. Ertzaintzak ikerketa zabalik du, hilketaren nondik norakoak argitzeko.
2023/05/29
Mobilizazioak deitu dituzte gaurko Gasteizen,...
Mobilizazioak deitu dituzte gaurko Gasteizen, atzo gertatutako hilketa matxista gaitzesteko
12:00etan elkarretaratzea egin dute u...
0:56 min.
12:00etan elkarretaratzea egin dute udaletxe parean. Arratsalderako, protesta deitu du Gasteizko Mugimendu Feministak. Atxilotua aurki eramango dute polizia etxera.
Audiorik gabe. Gasteizko alkate Gorka Urtaranek Indarkeria Matxistaren aurrean Jendaurreko Erantzuna emateko Protokoloa aktibatu du Udaleko bozeramaile batzordearen bileran, atzo Arabako hiriburuan gertatutako hilketa matxistari erantzuna emate aldera. Ikerketak aurrera egin duen heinean, eta hilketa matxista izan dela jakin berritan, 12:00etan hasi den elkarretaratzea deitu du udaletxe aurrean, hilketa irmoki gaitzesteko. Era berean, Arabako hiriburuko Udalak Mugimendu Feministak deitutako gaitzespen ekitaldiekin bat egiteko asmoa agertu du, eta herritar guztiak gonbidatu ditu ekitaldiotan parte hartzera. Gasteizko Mugimendu Feministak, sare sozialen bidez, aurreratu du mobilizazioa egingo duela Andre Maria Zuriaren plazan, 19:00etatik aurrera.
2023/05/29
A | A | A | O | O | L | I |
---|---|---|---|---|---|---|
1 | 2 | 3 | 4 | 5 | 6 | 7 |
8 | 9 | 10 | 11 | 12 | 13 | 14 |
15 | 16 | 17 | 18 | 19 | 20 | 21 |
22 | 23 | 24 | 25 | 26 | 27 | 28 |
29 | 30 | 31 |
A | A | A | O | O | L | I |
---|---|---|---|---|---|---|
1 | 2 | |||||
3 | 4 | 5 | 6 | 7 | 8 | 9 |
10 | 11 | 12 | 13 | 14 | 15 | 16 |
17 | 18 | 19 | 20 | 21 | 22 | 23 |
24 | 25 | 26 | 27 | 28 | 29 | 30 |
Osakidetzako EPE probak uztailaren 15ean hasi...
Osakidetzako EPE probak uztailaren 15ean hasiko dira
Gaurdaino Euskal Osasun Zerbitzu Publ...
2:24 min.
Gaurdaino Euskal Osasun Zerbitzu Publikoaren historian egin den egonkortze- eta finkatze-prozesurik jendetsuena da: Osakidetzak 7.639 plaza eskaintzen ditu, 110 lanbide-kategoriatan banatuta.
Audiorik gabe. Gotzone Sagardui Eusko Jaurlaritzako Osasun sailburuak Osakidetzaren 2020, 2021, 2022ko lan-eskaintza publikoaren (EPE) daten berri eman du gaur, asteartea. Lehenengo probak 2023ko uztailaren 15ean egingo dira, Sagardui sailburuak jakinarazi duenez. Azterketarik jendetsuenak irailaren 30ean eta urriaren 1ean izango dira. Zehazki, orduan egingo dira Erizaintzako, Administrarien eta Erizain Laguntzaileenak, urriaren 1ean, hain zuzen, eta Zeladoreenak eta Administrari Laguntzailearenak, berriz, irailaren 30ean. Probak planifikatzeko, espezialitate bateko azterketak egin baino lehen, gutxienez, 2018-2019ko EPEri dagozkion proben emaitzen behin-behineko zerrenda jakin behar da. Frogak aurtengo uztaila eta azaroa bitartean egingo dira Barakaldoko BECen eta Gasteizko EHUko kanpusean. Lan-eskaintza publiko berri honetan, Osakidetzak 7.639 plaza eskainiko ditu, 110 lanbide-kategoriatan banatuta, hots, Osakidetzaren historian sekula egin den prozesurik jendetsuena izango da. Guztira 109.029 pertsonak eman dute izena deialdian. 6.082 plaza lehiaketa-oposizio bidez eskaintzen dira, eta gainerako 1.557 plazak merezimenduen bidez. Eskainitako plaza-kantitatearen arabera, Erizaintza, Erizain Laguntzailea eta Administrari Laguntzaileenak nabarmentzen dira. Erizaintzan 2.228 plaza eskaintzen dira, 1.231 Erizaintzako Laguntzaile kategorian, 727 Administrari Laguntzaileetan eta 331 plaza Zeladoreetan. Medikuei dagokienean, Familiako Medikuntzan atera dira plaza gehien (314 plaza), ondoren, Larrialdiak (151 plaza), eta jarraian, Anestesia eta Bizkortzea (135 plaza).
Hiru gizon ikertzen ari dira Urdazubin auto b...
Hiru gizon ikertzen ari dira Urdazubin auto baten maletategian bi txakur hiltzen uztea egotzita
Txakurren jabeek eguzkitan eta leihat...
2:11 min.
Txakurren jabeek eguzkitan eta leihatila guztiak itxita zituen auto baten barruan utzi zituzten, eta bazkaltzera joan ziren. Hiru animalietatik bakarra atera da onik.
Audiorik gabe. Nafarroako Guardia Zibila Frantziako hiru herritar ikertzen ari da animalien aurkako tratu txarren ustezko delitua egotzita. Izan ere, hiru txakur auto baten maletategian utzi zituzten hainbat orduz, eta horietako bi hil egin ziren. Hirugarrena onik atera zen, agenteen, albaitarien eta hainbat herritarren esku-hartzeari esker. Gertakariak Urdazubin jazo ziren. Hainbat herritarren abisua jasota, Ipar Euskal Herriko mugatik gertu dagoen udalerrira joan ziren Guardia Zibilaren Seprona Natura Babesteko Zerbitzuko agenteak. Bertan, eguzkitan eta leihatila guztiak itxita zituen auto baten barruan, maletategian, zeuden hiru txakur topatu zituzten oso egoera txarrean. Animaliak suspertzen saiatzen ari ziren herritarrei laster batu zitzaien zenbait agente eta albaitari bat; azken horrek botika eman zien hiru animaliei. Dena dela, hobera egiten ez zutela ikusita, Irungo (Gipuzkoa) albaitari klinika batera eraman zituzten. Horietako bi, bederatzi hilabeteko artzain-txakur belgikar bat eta urtebeteko beste bat, klinikan zendu ziren. Hirugarrena, bost hilabete eskaseko mastin italiar bat, bere onera etorri zen, eta handik ordu batzuetara eman zioten sendagiria. Hori da, hain justu, onik atera den bakarra. Urdazubin dute, Trikuhary abandonatutako animalientzako aterpetxean, herriko alkatearen ardurapean, lege berriaren arabera, hala behar baitu. Epaile batek erabakiko du zer egin. Ikerketako arduradunek egiaztatu zutenez, 61, 41 eta 36 urteko hiru gizasemeek maletategi barruan utzi zituzten txakurrak, eta gertu zegoen jatetxe batera joan ziren bazkaltzera. Establezimenduko megafoniatik hainbat aldiz egindako abisuei ez zieten jaramonik egin, gainera. Animalien kontrako tratu txarren delituagatik 6-18 hilabeteko kartzela zigorra eta 2-4 urteko gaitasungabetze berezia (animaliekin lotutako ezein lanbide izateko) ezarri ahal dizkiete.