Zeinu Hizkuntza kurtsoak

EAJk irabazi du Bilbon eta Donostian, EH Bilduk Gasteizen.

Alderdi jeltzaleak babesa galdu du erakundeetan, eta koalizio abertzaleak hazkunde handia izan du lurralde guztietan.

Audiorik gabe.

EAJ izan da alderdi bozkatuena Bilboko eta Donostiako udal hauteskundeetan; EH Bildu, Gasteizen, eta UPN, Iruñean.

Oro har, M28ko hauteskundeek aldaketa sakonak ekarri dituzte gure mapa instituzionalean: alderdi jeltzalea lehen indarra izan da EAEko hiru hiriburuetako bitan eta Arabako eta Bizkaiko Batzar Nagusietan, baina atzera egin du bototan eta boterea galdu du erakunde guztietan. Koalizio abertzaleak, aitzitik, hazkunde oso handia izan du lurralde guztietan, eta bozkatuena izan da Arabako hiriburuan eta Gipuzkoako Batzar Nagusietan. Iruñean, gainera, aukerak ditu Alkatetza bereganatzeko.

Horrela, Gasteizen, EH Bilduk 7 zinegotzi lortu ditu, duela lau urte baino bat gehiago, eta EAJ (orain arte agintea zuen indarra) laugarren lekura jaitsi da. PSE-EEk, PPk eta EAJk 6na ordezkari lortu dituzte, eta lau indarren arteko aldea 3 puntukoa baino ez da izan.

Bilbon, alderdi jeltzaleak aise irabazi du (12 zinegotzi). Hori bai, bi ordezkari galdu ditu eta gehiengo osotik urrundu da.

Donostian, EAJk eta EH Bilduk berdindu egin dute (8na zinegotzi), baina jeltzaleek puntu bateko aldea dute bototan.

Gasteizko emakume haurdunaren ustezko hiltzailea atxilotu dute Zaragozan

Guardia Zibilak atxilotu du gizona, taxi batean ihes egiten ari zen bitartean Valentziara bidean.

Audiorik gabe.

Guardia Zibilak atxilotu egin du igande honetan Gasteizko apartahotel batean indarkeria zantzuekin hilda agertu den emakumearen ustezko hiltzailea. Ertzaintzak indarkeria matxistaren barruan kokatu du hilketa, eta, biktimarekin batera, haurtxo bat aurkitu dute egoera onean, baina ospitalera eraman dute, mediku-azterketa egin diezaioten.

Urruntze-agindua zuen bikotekide ohia desagertuta egon da orain arte. Guardia Zibilak Zaragozan atxilotu du, antza denez, ibilgailu batean Valentziako Erkidegorako bidean ihes egiten ari zela.

Segurtasun Sailak ohar batean azaldu duenez biktimak 32 urte zituen eta Gasteizkoa zen. Ertzaintzak ikerketa zabalik du, hilketaren nondik norakoak argitzeko.

Mobilizazioak deitu dituzte gaurko Gasteizen, atzo gertatutako hilketa matxista gaitzesteko

12:00etan elkarretaratzea egin dute udaletxe parean. Arratsalderako, protesta deitu du Gasteizko Mugimendu Feministak. Atxilotua aurki eramango dute polizia etxera.

Audiorik gabe.

Gasteizko alkate Gorka Urtaranek Indarkeria Matxistaren aurrean Jendaurreko Erantzuna emateko Protokoloa aktibatu du Udaleko bozeramaile batzordearen bileran, atzo Arabako hiriburuan gertatutako hilketa matxistari erantzuna emate aldera. Ikerketak aurrera egin duen heinean, eta hilketa matxista izan dela jakin berritan, 12:00etan hasi den elkarretaratzea deitu du udaletxe aurrean, hilketa irmoki gaitzesteko.

Era berean, Arabako hiriburuko Udalak Mugimendu Feministak deitutako gaitzespen ekitaldiekin bat egiteko asmoa agertu du, eta herritar guztiak gonbidatu ditu ekitaldiotan parte hartzera.

Gasteizko Mugimendu Feministak, sare sozialen bidez, aurreratu du mobilizazioa egingo duela Andre Maria Zuriaren plazan, 19:00etatik aurrera.

EAJk irabazi du Bilbon eta Donostian, EH Bilduk Gasteizen.

EAJk irabazi du Bilbon eta Donostian, EH Bild...
EAJk irabazi du Bilbon eta Donostian, EH Bilduk Gasteizen.

Alderdi jeltzaleak babesa galdu du er...
1:47 min.

Alderdi jeltzaleak babesa galdu du erakundeetan, eta koalizio abertzaleak hazkunde handia izan du lurralde guztietan.

Audiorik gabe. EAJ izan da alderdi bozkatuena Bilboko eta Donostiako udal hauteskundeetan; EH Bildu, Gasteizen, eta UPN, Iruñean. Oro har, M28ko hauteskundeek aldaketa sakonak ekarri dituzte gure mapa instituzionalean: alderdi jeltzalea lehen indarra izan da EAEko hiru hiriburuetako bitan eta Arabako eta Bizkaiko Batzar Nagusietan, baina atzera egin du bototan eta boterea galdu du erakunde guztietan. Koalizio abertzaleak, aitzitik, hazkunde oso handia izan du lurralde guztietan, eta bozkatuena izan da Arabako hiriburuan eta Gipuzkoako Batzar Nagusietan. Iruñean, gainera, aukerak ditu Alkatetza bereganatzeko. Horrela, Gasteizen, EH Bilduk 7 zinegotzi lortu ditu, duela lau urte baino bat gehiago, eta EAJ (orain arte agintea zuen indarra) laugarren lekura jaitsi da. PSE-EEk, PPk eta EAJk 6na ordezkari lortu dituzte, eta lau indarren arteko aldea 3 puntukoa baino ez da izan. Bilbon, alderdi jeltzaleak aise irabazi du (12 zinegotzi). Hori bai, bi ordezkari galdu ditu eta gehiengo osotik urrundu da. Donostian, EAJk eta EH Bilduk berdindu egin dute (8na zinegotzi), baina jeltzaleek puntu bateko aldea dute bototan.

2023/05/29

Gasteizko emakume haurdunaren ustezko hiltzailea atxilotu dute Zaragozan

Gasteizko emakume haurdunaren ustezko hiltzai...
Gasteizko emakume haurdunaren ustezko hiltzailea atxilotu dute Zaragozan

Guardia Zibilak atxilotu du gizona, t...
1:05 min.

Guardia Zibilak atxilotu du gizona, taxi batean ihes egiten ari zen bitartean Valentziara bidean.

Audiorik gabe. Guardia Zibilak atxilotu egin du igande honetan Gasteizko apartahotel batean indarkeria zantzuekin hilda agertu den emakumearen ustezko hiltzailea. Ertzaintzak indarkeria matxistaren barruan kokatu du hilketa, eta, biktimarekin batera, haurtxo bat aurkitu dute egoera onean, baina ospitalera eraman dute, mediku-azterketa egin diezaioten. Urruntze-agindua zuen bikotekide ohia desagertuta egon da orain arte. Guardia Zibilak Zaragozan atxilotu du, antza denez, ibilgailu batean Valentziako Erkidegorako bidean ihes egiten ari zela. Segurtasun Sailak ohar batean azaldu duenez biktimak 32 urte zituen eta Gasteizkoa zen. Ertzaintzak ikerketa zabalik du, hilketaren nondik norakoak argitzeko.

2023/05/29

Mobilizazioak deitu dituzte gaurko Gasteizen, atzo gertatutako hilketa matxista gaitzesteko

Mobilizazioak deitu dituzte gaurko Gasteizen,...
Mobilizazioak deitu dituzte gaurko Gasteizen, atzo gertatutako hilketa matxista gaitzesteko

12:00etan elkarretaratzea egin dute u...
0:56 min.

12:00etan elkarretaratzea egin dute udaletxe parean. Arratsalderako, protesta deitu du Gasteizko Mugimendu Feministak. Atxilotua aurki eramango dute polizia etxera.

Audiorik gabe. Gasteizko alkate Gorka Urtaranek Indarkeria Matxistaren aurrean Jendaurreko Erantzuna emateko Protokoloa aktibatu du Udaleko bozeramaile batzordearen bileran, atzo Arabako hiriburuan gertatutako hilketa matxistari erantzuna emate aldera. Ikerketak aurrera egin duen heinean, eta hilketa matxista izan dela jakin berritan, 12:00etan hasi den elkarretaratzea deitu du udaletxe aurrean, hilketa irmoki gaitzesteko. Era berean, Arabako hiriburuko Udalak Mugimendu Feministak deitutako gaitzespen ekitaldiekin bat egiteko asmoa agertu du, eta herritar guztiak gonbidatu ditu ekitaldiotan parte hartzera. Gasteizko Mugimendu Feministak, sare sozialen bidez, aurreratu du mobilizazioa egingo duela Andre Maria Zuriaren plazan, 19:00etatik aurrera.

2023/05/29

Maiatza 2023
AAAOOLI
1234567
891011121314
15161718192021
22232425262728
293031 
Apirila 2023
AAAOOLI
 12
3456789
10111213141516
17181920212223
24252627282930

        2023-05-03ko bideoen artxiboa

Bederatzi hildako, gehienak adingabeak, Belgradeko ikastetxe batean izandako tiroketan

Bederatzi hildako, gehienak adingabeak, Belgr...
Bederatzi hildako, gehienak adingabeak, Belgradeko ikastetxe batean izandako tiroketan

Serbiako segurtasun indarrek adierazi...
1:18 min.

Serbiako segurtasun indarrek adierazi dutenez, erasoaren susmagarri nagusia 14 urte inguruko ikasle bat da, eta motxila barruan arma bat eta likido sukoia zuten botila batzuk zituela ohartarazi dute.

Audiorik gabe. Serbiako agintariek jakitera eman dutenez, bederatzi pertsona hil dira, gehienak adingabeak, ikasle batek Belgradeko ikastetxe batean tiroz egindako erasoan. Vladislav Ribnikar Lehen Hezkuntzako eskolan izan da tiroketa, eta hamabost bat haur zauritu dira, Blic egunkariak zabaldutakoaren arabera. Hildakoen artean, eskolako segurtasun guardia bat dago. Segurtasun indarren hitzetan, tiroketaren susmagarri nagusia 14 urte inguruko ikasle bat da, eta barruan arma bat eta likido sukoia zuten botilak zituen motxila bat aurkitu dutela ohartarazi dute. Hezkuntza Ministerioak adierazi du ikerketa abiatu duela gertatutakoa argitzeko eta ustezko erasotzailea atxilotu egin dute.

100 pertsona baino gehiago atxilotu dituzte

100 pertsona baino gehiago atxilotu dituzte '...
100 pertsona baino gehiago atxilotu dituzte 'Ndrangheta mafia italiarraren aurkako operazioan

Atxilotuei hainbat delitu leporatzen ...
1:51 min.

Atxilotuei hainbat delitu leporatzen dizkiete, besteak beste, dirua zuritzea, taldean zerga ihesa eta iruzurra egitea, droga trafikoa, eta armak izatea eta horiekin trafikatzea.

Audiorik gabe. 'Ndrangheta mafia italiarraren aurkako eskala handiko polizia operazioa abiatu dute Europako hainbat herrialdetan, eta 100 pertsona baino gehiago atxilotu dituzte Italian eta Alemanian. Besteak beste, dirua zuritzea, taldean zerga ihesa eta iruzurra egitea, droga trafikoa, eta armak izatea eta horiekin trafikatzea leporatzen diete. Italiako karabineroek 108 pertsona atxilotu dituzte herrialdeko hainbat hiritan. Gainera, Poliziak beste 15 pertsona atxilotu ditu Genovan. Halaber, Alemaniako Poliziak 30 bat atxiloketa eta dozenaka miaketa egin ditu, Düsseldorf, Koblentza, Saarbrücken eta Municheko fiskaltzek eta Bavaria, Ipar Renania-Westfalia, Renania-Palatinatua eta Sarreko Ikerketa Kriminaleko Eskualdeko Bulegoek jakinarazi dutenez. Fiskaltzaren arabera, Italiako krimen antolatuarekin lotutako polizia operazioa da, zehazki, "'Ndrangheta' elkarteko arduradunen eta kideen aurkakoa". Europolek eta Eurojust Europako Justizia justizia elkarlanerako egiturak elkarlanean egin duten ikerketaren emaitza dela gaineratu dute Alemaniako fiskaltzek. Alemanian, Ipar Renania-Westfalia eta Renania-Palatinatua landerretan egin dituzte miaketa eta atxiloketa gehienak. Ipar Renania-Westfalian 51 miaketa eta 15 atxiloketa egin dituzte; Renania-Palatinatuan, berriz, 50 miaketa eta 10 atxilotu. Erfurten, Bavarian eta Sarren ere egin dituzte miaketak eta atxiloketak. Filippo Spiezia Eurojusten Italiako ordezkariak azaldu duenez, Eureka Operazioa Europa mailan egindako handiena eta garrantzitsuena da, eta hiru urtez aritu dira ikertzen. Spieziaren hitzetan, 24 pertsona atxilotu dituzte Belgikan eta beste 23 atxilotzeko agindua eman dute Europako hainbat herrialdetan, tartean Espainian. Eureka Operazioko ikertzaileek uste dute talde kriminalak 25 tona kokaina mugitu zituela 2019ko urritik 2022ko urtarrilera bitartean, eta 22 milioi euro baino gehiago bideratu zituela Calabriatik Belgikara, Herbehereetara eta Hego Amerikara.