Alderdi jeltzaleak babesa galdu du erakundeetan, eta koalizio abertzaleak hazkunde handia izan du lurralde guztietan.
Audiorik gabe.
EAJ izan da alderdi bozkatuena Bilboko eta Donostiako udal hauteskundeetan; EH Bildu, Gasteizen, eta UPN, Iruñean.
Oro har, M28ko hauteskundeek aldaketa sakonak ekarri dituzte gure mapa instituzionalean: alderdi jeltzalea lehen indarra izan da EAEko hiru hiriburuetako bitan eta Arabako eta Bizkaiko Batzar Nagusietan, baina atzera egin du bototan eta boterea galdu du erakunde guztietan. Koalizio abertzaleak, aitzitik, hazkunde oso handia izan du lurralde guztietan, eta bozkatuena izan da Arabako hiriburuan eta Gipuzkoako Batzar Nagusietan. Iruñean, gainera, aukerak ditu Alkatetza bereganatzeko.
Horrela, Gasteizen, EH Bilduk 7 zinegotzi lortu ditu, duela lau urte baino bat gehiago, eta EAJ (orain arte agintea zuen indarra) laugarren lekura jaitsi da. PSE-EEk, PPk eta EAJk 6na ordezkari lortu dituzte, eta lau indarren arteko aldea 3 puntukoa baino ez da izan.
Bilbon, alderdi jeltzaleak aise irabazi du (12 zinegotzi). Hori bai, bi ordezkari galdu ditu eta gehiengo osotik urrundu da.
Donostian, EAJk eta EH Bilduk berdindu egin dute (8na zinegotzi), baina jeltzaleek puntu bateko aldea dute bototan.
Guardia Zibilak atxilotu du gizona, taxi batean ihes egiten ari zen bitartean Valentziara bidean.
Audiorik gabe.
Guardia Zibilak atxilotu egin du igande honetan Gasteizko apartahotel batean indarkeria zantzuekin hilda agertu den emakumearen ustezko hiltzailea. Ertzaintzak indarkeria matxistaren barruan kokatu du hilketa, eta, biktimarekin batera, haurtxo bat aurkitu dute egoera onean, baina ospitalera eraman dute, mediku-azterketa egin diezaioten.
Urruntze-agindua zuen bikotekide ohia desagertuta egon da orain arte. Guardia Zibilak Zaragozan atxilotu du, antza denez, ibilgailu batean Valentziako Erkidegorako bidean ihes egiten ari zela.
Segurtasun Sailak ohar batean azaldu duenez biktimak 32 urte zituen eta Gasteizkoa zen. Ertzaintzak ikerketa zabalik du, hilketaren nondik norakoak argitzeko.
12:00etan elkarretaratzea egin dute udaletxe parean. Arratsalderako, protesta deitu du Gasteizko Mugimendu Feministak. Atxilotua aurki eramango dute polizia etxera.
Audiorik gabe.
Gasteizko alkate Gorka Urtaranek Indarkeria Matxistaren aurrean Jendaurreko Erantzuna emateko Protokoloa aktibatu du Udaleko bozeramaile batzordearen bileran, atzo Arabako hiriburuan gertatutako hilketa matxistari erantzuna emate aldera. Ikerketak aurrera egin duen heinean, eta hilketa matxista izan dela jakin berritan, 12:00etan hasi den elkarretaratzea deitu du udaletxe aurrean, hilketa irmoki gaitzesteko.
Era berean, Arabako hiriburuko Udalak Mugimendu Feministak deitutako gaitzespen ekitaldiekin bat egiteko asmoa agertu du, eta herritar guztiak gonbidatu ditu ekitaldiotan parte hartzera.
Gasteizko Mugimendu Feministak, sare sozialen bidez, aurreratu du mobilizazioa egingo duela Andre Maria Zuriaren plazan, 19:00etatik aurrera.
EAJk irabazi du Bilbon eta Donostian, EH Bild...
EAJk irabazi du Bilbon eta Donostian, EH Bilduk Gasteizen.
Alderdi jeltzaleak babesa galdu du er...
1:47 min.
Alderdi jeltzaleak babesa galdu du erakundeetan, eta koalizio abertzaleak hazkunde handia izan du lurralde guztietan.
Audiorik gabe. EAJ izan da alderdi bozkatuena Bilboko eta Donostiako udal hauteskundeetan; EH Bildu, Gasteizen, eta UPN, Iruñean. Oro har, M28ko hauteskundeek aldaketa sakonak ekarri dituzte gure mapa instituzionalean: alderdi jeltzalea lehen indarra izan da EAEko hiru hiriburuetako bitan eta Arabako eta Bizkaiko Batzar Nagusietan, baina atzera egin du bototan eta boterea galdu du erakunde guztietan. Koalizio abertzaleak, aitzitik, hazkunde oso handia izan du lurralde guztietan, eta bozkatuena izan da Arabako hiriburuan eta Gipuzkoako Batzar Nagusietan. Iruñean, gainera, aukerak ditu Alkatetza bereganatzeko. Horrela, Gasteizen, EH Bilduk 7 zinegotzi lortu ditu, duela lau urte baino bat gehiago, eta EAJ (orain arte agintea zuen indarra) laugarren lekura jaitsi da. PSE-EEk, PPk eta EAJk 6na ordezkari lortu dituzte, eta lau indarren arteko aldea 3 puntukoa baino ez da izan. Bilbon, alderdi jeltzaleak aise irabazi du (12 zinegotzi). Hori bai, bi ordezkari galdu ditu eta gehiengo osotik urrundu da. Donostian, EAJk eta EH Bilduk berdindu egin dute (8na zinegotzi), baina jeltzaleek puntu bateko aldea dute bototan.
2023/05/29
Gasteizko emakume haurdunaren ustezko hiltzai...
Gasteizko emakume haurdunaren ustezko hiltzailea atxilotu dute Zaragozan
Guardia Zibilak atxilotu du gizona, t...
1:05 min.
Guardia Zibilak atxilotu du gizona, taxi batean ihes egiten ari zen bitartean Valentziara bidean.
Audiorik gabe. Guardia Zibilak atxilotu egin du igande honetan Gasteizko apartahotel batean indarkeria zantzuekin hilda agertu den emakumearen ustezko hiltzailea. Ertzaintzak indarkeria matxistaren barruan kokatu du hilketa, eta, biktimarekin batera, haurtxo bat aurkitu dute egoera onean, baina ospitalera eraman dute, mediku-azterketa egin diezaioten. Urruntze-agindua zuen bikotekide ohia desagertuta egon da orain arte. Guardia Zibilak Zaragozan atxilotu du, antza denez, ibilgailu batean Valentziako Erkidegorako bidean ihes egiten ari zela. Segurtasun Sailak ohar batean azaldu duenez biktimak 32 urte zituen eta Gasteizkoa zen. Ertzaintzak ikerketa zabalik du, hilketaren nondik norakoak argitzeko.
2023/05/29
Mobilizazioak deitu dituzte gaurko Gasteizen,...
Mobilizazioak deitu dituzte gaurko Gasteizen, atzo gertatutako hilketa matxista gaitzesteko
12:00etan elkarretaratzea egin dute u...
0:56 min.
12:00etan elkarretaratzea egin dute udaletxe parean. Arratsalderako, protesta deitu du Gasteizko Mugimendu Feministak. Atxilotua aurki eramango dute polizia etxera.
Audiorik gabe. Gasteizko alkate Gorka Urtaranek Indarkeria Matxistaren aurrean Jendaurreko Erantzuna emateko Protokoloa aktibatu du Udaleko bozeramaile batzordearen bileran, atzo Arabako hiriburuan gertatutako hilketa matxistari erantzuna emate aldera. Ikerketak aurrera egin duen heinean, eta hilketa matxista izan dela jakin berritan, 12:00etan hasi den elkarretaratzea deitu du udaletxe aurrean, hilketa irmoki gaitzesteko. Era berean, Arabako hiriburuko Udalak Mugimendu Feministak deitutako gaitzespen ekitaldiekin bat egiteko asmoa agertu du, eta herritar guztiak gonbidatu ditu ekitaldiotan parte hartzera. Gasteizko Mugimendu Feministak, sare sozialen bidez, aurreratu du mobilizazioa egingo duela Andre Maria Zuriaren plazan, 19:00etatik aurrera.
2023/05/29
A | A | A | O | O | L | I |
---|---|---|---|---|---|---|
1 | 2 | 3 | 4 | 5 | 6 | 7 |
8 | 9 | 10 | 11 | 12 | 13 | 14 |
15 | 16 | 17 | 18 | 19 | 20 | 21 |
22 | 23 | 24 | 25 | 26 | 27 | 28 |
29 | 30 | 31 |
A | A | A | O | O | L | I |
---|---|---|---|---|---|---|
1 | 2 | |||||
3 | 4 | 5 | 6 | 7 | 8 | 9 |
10 | 11 | 12 | 13 | 14 | 15 | 16 |
17 | 18 | 19 | 20 | 21 | 22 | 23 |
24 | 25 | 26 | 27 | 28 | 29 | 30 |
Lurzoruaren prezioak eta hipotekek gora egin ...
Lurzoruaren prezioak eta hipotekek gora egin dute Euskadin.
Hainbat urtez behera egin ondoren, He...
1:03 min.
Hainbat urtez behera egin ondoren, Hego Euskal Herrian metro koadroko prezioak gora egin du 2015etik, krisi ekonomikoaren aurreko balioetara iritsi arte.
Audio eta testurik gabe.
Donostiako Udalak Jaurlaritzari eskatu dio al...
Donostiako Udalak Jaurlaritzari eskatu dio alokairuko etxebizitzen prezioa kontrolatzeko neurriak ez
Alokairu-Benta Berri, Donostialdeako ...
2:00 min.
Alokairu-Benta Berri, Donostialdeako Kaleratzeak Stop eta Inquilinos Azora plataformek jarritako salaketa jasotzen du EH Bilduk, Elkarrekin Donostiak, EAJk eta PSE-EEk gaur onartutako mozioak. PP kontra agertu da.
Audiorik gabe. Donostiako udalbatzak —talde guztien aldeko botoarekin, PPrena salbu— EH Bilduk eta Elkarrekin Donostiak alokairuaren harira aurkeztutako mozio bat onartu dute, zeinaren bidez Eusko Jaurlaritzari eskatu dioten eremu tentsionatu izendatzeko Etxebizitza Lege berriaren arabera horri dagozkion baldintzak betetzen dituzten gune guztiak, araua indarrean sartu bezain pronto, "prezioak kontrolatzeko neurriak lehenbailehen ezartzeko helburuarekin". Alokairu-Benta Berri, Donostialdeako Kaleratzeak Stop eta Inquilinos Azora plataformek jarritako salaketa jasotzen du EH Bilduk, Elkarrekin Donostiak, EAJk eta PSE-EEk gaur onartutako mozioak. PP kontra agertu da. EH Bilduko zinegotzi Ricardo Burutaranek nabarmendu du Donostian 1.937 etxebizitza daudela errentan emanda, eta Etxegintzan alokairurako izena eman dutenak, berriz, 18.000tik gora direla. Gainera, adierazi du, Eusko Jaurlaritzak iazko ekainean emandako datuetan oinarrituta, 13.219 donostiar daudela Etxebide zerbitzuan, alokairu zain . Horregatik guztiagatik, Burutaranen esanetan, "neurri gehiago" behar dira Donostian "etxebizitzaren arazoari" aurre egiteko. Elkarrekin Donostiako bozeramaile Aitzole Aranetak, bestalde, esan du etxebizitzarena dela Gipuzkoako hiriburuak duen "arazo nagusienetakoa", eta 3.500 gaztetik gora hiritik joan behar izan direla, "ez dutelako hemen bizitzeko aukerarik”.
Espainiako bankuen mozkinak % 13 hazi dira le...
Espainiako bankuen mozkinak % 13 hazi dira lehen hiruhilekoan, Gobernuaren ezohiko zerga gorabehera
Espainiako Estatuko sei banku garrant...
0:59 min.
Espainiako Estatuko sei banku garrantzitsuenek ia 5.700 milioi euro irabazi dituzte 2023ko urtarrila eta martxoa bitartean; hau da, 2022ko aldi berean baino gehiago.
Audiorik gabe. Espainiako Estatuko sei banku handienek (Santander, Caixabank, BBVA, Sabadell, Bankinter eta Unicaja) ia 5.700 milioi euroko irabaziak izan dituzte 2023ko lehen hiruhilekoan, hau da, % 13ko hazkundea izan dute aurreko urteko aldi bereko datuekin alderatuta. Hartara, Espainiako Gobernuak banku-sektorearen gaineko ezohiko zerga onartu arren, banketxeen mozkinek gora egin dute zerga hori ordaindu behar izan duten hiruhileko honetan. Sektorearen emaitza onak interes-tasen hazkundearen ondorio dira, bankuen irabazi-marjinari mesede egin baitio. Hala ere, banku guztiek ez dituzte mozkinak hobetu iazko datuekin alderatuta. Unicajak % 43,3ko beherakada izan du. Sabadellen mozkinak ere % 4 egin du behera. Aitzitik, beste lau bankuek diru-sarrera garbiak % 1 eta % 40 artean handitu dituzte. Santanderrek 2.571 milioi euroko irabaziak izan ditu, BBVAk 1.846 milioi eurokoak, CaixaBankek 855 milioikoak eta Sabadellek 205 milioikoak.