Alderdi jeltzaleak babesa galdu du erakundeetan, eta koalizio abertzaleak hazkunde handia izan du lurralde guztietan.
Audiorik gabe.
EAJ izan da alderdi bozkatuena Bilboko eta Donostiako udal hauteskundeetan; EH Bildu, Gasteizen, eta UPN, Iruñean.
Oro har, M28ko hauteskundeek aldaketa sakonak ekarri dituzte gure mapa instituzionalean: alderdi jeltzalea lehen indarra izan da EAEko hiru hiriburuetako bitan eta Arabako eta Bizkaiko Batzar Nagusietan, baina atzera egin du bototan eta boterea galdu du erakunde guztietan. Koalizio abertzaleak, aitzitik, hazkunde oso handia izan du lurralde guztietan, eta bozkatuena izan da Arabako hiriburuan eta Gipuzkoako Batzar Nagusietan. Iruñean, gainera, aukerak ditu Alkatetza bereganatzeko.
Horrela, Gasteizen, EH Bilduk 7 zinegotzi lortu ditu, duela lau urte baino bat gehiago, eta EAJ (orain arte agintea zuen indarra) laugarren lekura jaitsi da. PSE-EEk, PPk eta EAJk 6na ordezkari lortu dituzte, eta lau indarren arteko aldea 3 puntukoa baino ez da izan.
Bilbon, alderdi jeltzaleak aise irabazi du (12 zinegotzi). Hori bai, bi ordezkari galdu ditu eta gehiengo osotik urrundu da.
Donostian, EAJk eta EH Bilduk berdindu egin dute (8na zinegotzi), baina jeltzaleek puntu bateko aldea dute bototan.
Guardia Zibilak atxilotu du gizona, taxi batean ihes egiten ari zen bitartean Valentziara bidean.
Audiorik gabe.
Guardia Zibilak atxilotu egin du igande honetan Gasteizko apartahotel batean indarkeria zantzuekin hilda agertu den emakumearen ustezko hiltzailea. Ertzaintzak indarkeria matxistaren barruan kokatu du hilketa, eta, biktimarekin batera, haurtxo bat aurkitu dute egoera onean, baina ospitalera eraman dute, mediku-azterketa egin diezaioten.
Urruntze-agindua zuen bikotekide ohia desagertuta egon da orain arte. Guardia Zibilak Zaragozan atxilotu du, antza denez, ibilgailu batean Valentziako Erkidegorako bidean ihes egiten ari zela.
Segurtasun Sailak ohar batean azaldu duenez biktimak 32 urte zituen eta Gasteizkoa zen. Ertzaintzak ikerketa zabalik du, hilketaren nondik norakoak argitzeko.
12:00etan elkarretaratzea egin dute udaletxe parean. Arratsalderako, protesta deitu du Gasteizko Mugimendu Feministak. Atxilotua aurki eramango dute polizia etxera.
Audiorik gabe.
Gasteizko alkate Gorka Urtaranek Indarkeria Matxistaren aurrean Jendaurreko Erantzuna emateko Protokoloa aktibatu du Udaleko bozeramaile batzordearen bileran, atzo Arabako hiriburuan gertatutako hilketa matxistari erantzuna emate aldera. Ikerketak aurrera egin duen heinean, eta hilketa matxista izan dela jakin berritan, 12:00etan hasi den elkarretaratzea deitu du udaletxe aurrean, hilketa irmoki gaitzesteko.
Era berean, Arabako hiriburuko Udalak Mugimendu Feministak deitutako gaitzespen ekitaldiekin bat egiteko asmoa agertu du, eta herritar guztiak gonbidatu ditu ekitaldiotan parte hartzera.
Gasteizko Mugimendu Feministak, sare sozialen bidez, aurreratu du mobilizazioa egingo duela Andre Maria Zuriaren plazan, 19:00etatik aurrera.
EAJk irabazi du Bilbon eta Donostian, EH Bild...
EAJk irabazi du Bilbon eta Donostian, EH Bilduk Gasteizen.
Alderdi jeltzaleak babesa galdu du er...
1:47 min.
Alderdi jeltzaleak babesa galdu du erakundeetan, eta koalizio abertzaleak hazkunde handia izan du lurralde guztietan.
Audiorik gabe. EAJ izan da alderdi bozkatuena Bilboko eta Donostiako udal hauteskundeetan; EH Bildu, Gasteizen, eta UPN, Iruñean. Oro har, M28ko hauteskundeek aldaketa sakonak ekarri dituzte gure mapa instituzionalean: alderdi jeltzalea lehen indarra izan da EAEko hiru hiriburuetako bitan eta Arabako eta Bizkaiko Batzar Nagusietan, baina atzera egin du bototan eta boterea galdu du erakunde guztietan. Koalizio abertzaleak, aitzitik, hazkunde oso handia izan du lurralde guztietan, eta bozkatuena izan da Arabako hiriburuan eta Gipuzkoako Batzar Nagusietan. Iruñean, gainera, aukerak ditu Alkatetza bereganatzeko. Horrela, Gasteizen, EH Bilduk 7 zinegotzi lortu ditu, duela lau urte baino bat gehiago, eta EAJ (orain arte agintea zuen indarra) laugarren lekura jaitsi da. PSE-EEk, PPk eta EAJk 6na ordezkari lortu dituzte, eta lau indarren arteko aldea 3 puntukoa baino ez da izan. Bilbon, alderdi jeltzaleak aise irabazi du (12 zinegotzi). Hori bai, bi ordezkari galdu ditu eta gehiengo osotik urrundu da. Donostian, EAJk eta EH Bilduk berdindu egin dute (8na zinegotzi), baina jeltzaleek puntu bateko aldea dute bototan.
2023/05/29
Gasteizko emakume haurdunaren ustezko hiltzai...
Gasteizko emakume haurdunaren ustezko hiltzailea atxilotu dute Zaragozan
Guardia Zibilak atxilotu du gizona, t...
1:05 min.
Guardia Zibilak atxilotu du gizona, taxi batean ihes egiten ari zen bitartean Valentziara bidean.
Audiorik gabe. Guardia Zibilak atxilotu egin du igande honetan Gasteizko apartahotel batean indarkeria zantzuekin hilda agertu den emakumearen ustezko hiltzailea. Ertzaintzak indarkeria matxistaren barruan kokatu du hilketa, eta, biktimarekin batera, haurtxo bat aurkitu dute egoera onean, baina ospitalera eraman dute, mediku-azterketa egin diezaioten. Urruntze-agindua zuen bikotekide ohia desagertuta egon da orain arte. Guardia Zibilak Zaragozan atxilotu du, antza denez, ibilgailu batean Valentziako Erkidegorako bidean ihes egiten ari zela. Segurtasun Sailak ohar batean azaldu duenez biktimak 32 urte zituen eta Gasteizkoa zen. Ertzaintzak ikerketa zabalik du, hilketaren nondik norakoak argitzeko.
2023/05/29
Mobilizazioak deitu dituzte gaurko Gasteizen,...
Mobilizazioak deitu dituzte gaurko Gasteizen, atzo gertatutako hilketa matxista gaitzesteko
12:00etan elkarretaratzea egin dute u...
0:56 min.
12:00etan elkarretaratzea egin dute udaletxe parean. Arratsalderako, protesta deitu du Gasteizko Mugimendu Feministak. Atxilotua aurki eramango dute polizia etxera.
Audiorik gabe. Gasteizko alkate Gorka Urtaranek Indarkeria Matxistaren aurrean Jendaurreko Erantzuna emateko Protokoloa aktibatu du Udaleko bozeramaile batzordearen bileran, atzo Arabako hiriburuan gertatutako hilketa matxistari erantzuna emate aldera. Ikerketak aurrera egin duen heinean, eta hilketa matxista izan dela jakin berritan, 12:00etan hasi den elkarretaratzea deitu du udaletxe aurrean, hilketa irmoki gaitzesteko. Era berean, Arabako hiriburuko Udalak Mugimendu Feministak deitutako gaitzespen ekitaldiekin bat egiteko asmoa agertu du, eta herritar guztiak gonbidatu ditu ekitaldiotan parte hartzera. Gasteizko Mugimendu Feministak, sare sozialen bidez, aurreratu du mobilizazioa egingo duela Andre Maria Zuriaren plazan, 19:00etatik aurrera.
2023/05/29
A | A | A | O | O | L | I |
---|---|---|---|---|---|---|
1 | 2 | 3 | 4 | 5 | 6 | 7 |
8 | 9 | 10 | 11 | 12 | 13 | 14 |
15 | 16 | 17 | 18 | 19 | 20 | 21 |
22 | 23 | 24 | 25 | 26 | 27 | 28 |
29 | 30 | 31 |
A | A | A | O | O | L | I |
---|---|---|---|---|---|---|
1 | 2 | |||||
3 | 4 | 5 | 6 | 7 | 8 | 9 |
10 | 11 | 12 | 13 | 14 | 15 | 16 |
17 | 18 | 19 | 20 | 21 | 22 | 23 |
24 | 25 | 26 | 27 | 28 | 29 | 30 |
114 lanpostuko lan eskaintza publikoa egingo ...
114 lanpostuko lan eskaintza publikoa egingo du Bilboko Udalak
Euskararen ezagutzari dagokionez, 91 ...
1:25 min.
Euskararen ezagutzari dagokionez, 91 lanpostutan nahitaezko baldintza izango da plaza horri dagokion maila egiaztatzea; gainerako 23 lanpostuetan, ez.
Audiorik gabe. Bilboko Udalak lan eskaintza publiko berri bat onartu du gaurko bilkuran, 2023rako. 114 lanpostuko enplegu eskaintza izango da. Gainera, barne sustapenerako 24 plaza eskainiko ditu. Euskararen ezagutzari dagokionez, 91 lanpostutan nahitaezko baldintza izango da plaza horri dagokion maila egiaztatzea; gainerako 23 lanpostuetan, ez. Era berean, desgaitasunak dituzten pertsonei 4 lanpostu gordeko zaizkie. Horrek esan nahi du kolektibo horrentzat gorde beharreko gutxieneko kopurua (% 2) gaindituko duela Udalak oraingo honetan —2.466 lanpostutik 52—. Hauek dira eskainitako 114 plazak: 59 udaltzain; 3 suhiltzaile; administrazio orokorreko teknikari 1; 2 arkitekto; ingeniari 1; albaitari 1; agronomia-ingeniari 1; drogamenpekotasuneko teknikari 1; 3 arkitekto; gizarte-langile 1; enpresa-erizain 1; 12 administrari.
CEOE patronalak eta CCOO eta UGT sindikatuek ...
CEOE patronalak eta CCOO eta UGT sindikatuek gaur sinatuko dute soldatei buruzko ituna
Unai Sordo buru duen sindikatuak atzo...
1:35 min.
Unai Sordo buru duen sindikatuak atzo berretsi zuen ituna, eta patronalak eta UGTk, herenegun. Hitzartutakoaren arabera, aurten % 4 igoko dira soldatak, eta 2024 eta 2025 urteetan, % 3.
Audio eta testurik gabe.
Hiru urteko espetxe-zigorra 9 urteko neskato ...
Hiru urteko espetxe-zigorra 9 urteko neskato bati abusuak egiteagatik, Arrasaten
Adingabeak Gipuzkoako udalerriko etxe...
0:56 min.
Adingabeak Gipuzkoako udalerriko etxebizitza batean eman zuen gaua, erasotzailearen alabarekin eta beste bi neskarekin batera, urtebetetze festa bat ospatu ondoren.
Audiorik gabe. Arrasateko bizilagun bati hiru urteko kartzela-zigorra ezarri diote, alabaren laguna zen 9 urteko neska bati sexu ukituak egiteagatik. Adingabeak Gipuzkoako udalerriko etxebizitza batean eman zuen gaua, erasotzailearen alabarekin eta beste bi neskarekin batera, urtebetetze festa bat ospatu ondoren. Gipuzkoako Auzitegiko Lehen Sekzioak 30 urteko akusatua zigortu du, sexu-abusuen delitua egotzita. Hiru urteko espetxealdiarekin batera, bost urteko zaintzapeko askatasuna ere ezarri dio auzitegiak. Gainera, akusatua ezin izango da biktimarengana hurbildu edo harekin harremanetan jarri hurrengo 7 urteetan, eta 6 000 eurorekin konpentsatu beharko du kalte moralengatik.