Zeinu Hizkuntza kurtsoak

EAJk irabazi du Bilbon eta Donostian, EH Bilduk Gasteizen.

Alderdi jeltzaleak babesa galdu du erakundeetan, eta koalizio abertzaleak hazkunde handia izan du lurralde guztietan.

Audiorik gabe.

EAJ izan da alderdi bozkatuena Bilboko eta Donostiako udal hauteskundeetan; EH Bildu, Gasteizen, eta UPN, Iruñean.

Oro har, M28ko hauteskundeek aldaketa sakonak ekarri dituzte gure mapa instituzionalean: alderdi jeltzalea lehen indarra izan da EAEko hiru hiriburuetako bitan eta Arabako eta Bizkaiko Batzar Nagusietan, baina atzera egin du bototan eta boterea galdu du erakunde guztietan. Koalizio abertzaleak, aitzitik, hazkunde oso handia izan du lurralde guztietan, eta bozkatuena izan da Arabako hiriburuan eta Gipuzkoako Batzar Nagusietan. Iruñean, gainera, aukerak ditu Alkatetza bereganatzeko.

Horrela, Gasteizen, EH Bilduk 7 zinegotzi lortu ditu, duela lau urte baino bat gehiago, eta EAJ (orain arte agintea zuen indarra) laugarren lekura jaitsi da. PSE-EEk, PPk eta EAJk 6na ordezkari lortu dituzte, eta lau indarren arteko aldea 3 puntukoa baino ez da izan.

Bilbon, alderdi jeltzaleak aise irabazi du (12 zinegotzi). Hori bai, bi ordezkari galdu ditu eta gehiengo osotik urrundu da.

Donostian, EAJk eta EH Bilduk berdindu egin dute (8na zinegotzi), baina jeltzaleek puntu bateko aldea dute bototan.

Gasteizko emakume haurdunaren ustezko hiltzailea atxilotu dute Zaragozan

Guardia Zibilak atxilotu du gizona, taxi batean ihes egiten ari zen bitartean Valentziara bidean.

Audiorik gabe.

Guardia Zibilak atxilotu egin du igande honetan Gasteizko apartahotel batean indarkeria zantzuekin hilda agertu den emakumearen ustezko hiltzailea. Ertzaintzak indarkeria matxistaren barruan kokatu du hilketa, eta, biktimarekin batera, haurtxo bat aurkitu dute egoera onean, baina ospitalera eraman dute, mediku-azterketa egin diezaioten.

Urruntze-agindua zuen bikotekide ohia desagertuta egon da orain arte. Guardia Zibilak Zaragozan atxilotu du, antza denez, ibilgailu batean Valentziako Erkidegorako bidean ihes egiten ari zela.

Segurtasun Sailak ohar batean azaldu duenez biktimak 32 urte zituen eta Gasteizkoa zen. Ertzaintzak ikerketa zabalik du, hilketaren nondik norakoak argitzeko.

Mobilizazioak deitu dituzte gaurko Gasteizen, atzo gertatutako hilketa matxista gaitzesteko

12:00etan elkarretaratzea egin dute udaletxe parean. Arratsalderako, protesta deitu du Gasteizko Mugimendu Feministak. Atxilotua aurki eramango dute polizia etxera.

Audiorik gabe.

Gasteizko alkate Gorka Urtaranek Indarkeria Matxistaren aurrean Jendaurreko Erantzuna emateko Protokoloa aktibatu du Udaleko bozeramaile batzordearen bileran, atzo Arabako hiriburuan gertatutako hilketa matxistari erantzuna emate aldera. Ikerketak aurrera egin duen heinean, eta hilketa matxista izan dela jakin berritan, 12:00etan hasi den elkarretaratzea deitu du udaletxe aurrean, hilketa irmoki gaitzesteko.

Era berean, Arabako hiriburuko Udalak Mugimendu Feministak deitutako gaitzespen ekitaldiekin bat egiteko asmoa agertu du, eta herritar guztiak gonbidatu ditu ekitaldiotan parte hartzera.

Gasteizko Mugimendu Feministak, sare sozialen bidez, aurreratu du mobilizazioa egingo duela Andre Maria Zuriaren plazan, 19:00etatik aurrera.

EAJk irabazi du Bilbon eta Donostian, EH Bilduk Gasteizen.

EAJk irabazi du Bilbon eta Donostian, EH Bild...
EAJk irabazi du Bilbon eta Donostian, EH Bilduk Gasteizen.

Alderdi jeltzaleak babesa galdu du er...
1:47 min.

Alderdi jeltzaleak babesa galdu du erakundeetan, eta koalizio abertzaleak hazkunde handia izan du lurralde guztietan.

Audiorik gabe. EAJ izan da alderdi bozkatuena Bilboko eta Donostiako udal hauteskundeetan; EH Bildu, Gasteizen, eta UPN, Iruñean. Oro har, M28ko hauteskundeek aldaketa sakonak ekarri dituzte gure mapa instituzionalean: alderdi jeltzalea lehen indarra izan da EAEko hiru hiriburuetako bitan eta Arabako eta Bizkaiko Batzar Nagusietan, baina atzera egin du bototan eta boterea galdu du erakunde guztietan. Koalizio abertzaleak, aitzitik, hazkunde oso handia izan du lurralde guztietan, eta bozkatuena izan da Arabako hiriburuan eta Gipuzkoako Batzar Nagusietan. Iruñean, gainera, aukerak ditu Alkatetza bereganatzeko. Horrela, Gasteizen, EH Bilduk 7 zinegotzi lortu ditu, duela lau urte baino bat gehiago, eta EAJ (orain arte agintea zuen indarra) laugarren lekura jaitsi da. PSE-EEk, PPk eta EAJk 6na ordezkari lortu dituzte, eta lau indarren arteko aldea 3 puntukoa baino ez da izan. Bilbon, alderdi jeltzaleak aise irabazi du (12 zinegotzi). Hori bai, bi ordezkari galdu ditu eta gehiengo osotik urrundu da. Donostian, EAJk eta EH Bilduk berdindu egin dute (8na zinegotzi), baina jeltzaleek puntu bateko aldea dute bototan.

2023/05/29

Gasteizko emakume haurdunaren ustezko hiltzailea atxilotu dute Zaragozan

Gasteizko emakume haurdunaren ustezko hiltzai...
Gasteizko emakume haurdunaren ustezko hiltzailea atxilotu dute Zaragozan

Guardia Zibilak atxilotu du gizona, t...
1:05 min.

Guardia Zibilak atxilotu du gizona, taxi batean ihes egiten ari zen bitartean Valentziara bidean.

Audiorik gabe. Guardia Zibilak atxilotu egin du igande honetan Gasteizko apartahotel batean indarkeria zantzuekin hilda agertu den emakumearen ustezko hiltzailea. Ertzaintzak indarkeria matxistaren barruan kokatu du hilketa, eta, biktimarekin batera, haurtxo bat aurkitu dute egoera onean, baina ospitalera eraman dute, mediku-azterketa egin diezaioten. Urruntze-agindua zuen bikotekide ohia desagertuta egon da orain arte. Guardia Zibilak Zaragozan atxilotu du, antza denez, ibilgailu batean Valentziako Erkidegorako bidean ihes egiten ari zela. Segurtasun Sailak ohar batean azaldu duenez biktimak 32 urte zituen eta Gasteizkoa zen. Ertzaintzak ikerketa zabalik du, hilketaren nondik norakoak argitzeko.

2023/05/29

Mobilizazioak deitu dituzte gaurko Gasteizen, atzo gertatutako hilketa matxista gaitzesteko

Mobilizazioak deitu dituzte gaurko Gasteizen,...
Mobilizazioak deitu dituzte gaurko Gasteizen, atzo gertatutako hilketa matxista gaitzesteko

12:00etan elkarretaratzea egin dute u...
0:56 min.

12:00etan elkarretaratzea egin dute udaletxe parean. Arratsalderako, protesta deitu du Gasteizko Mugimendu Feministak. Atxilotua aurki eramango dute polizia etxera.

Audiorik gabe. Gasteizko alkate Gorka Urtaranek Indarkeria Matxistaren aurrean Jendaurreko Erantzuna emateko Protokoloa aktibatu du Udaleko bozeramaile batzordearen bileran, atzo Arabako hiriburuan gertatutako hilketa matxistari erantzuna emate aldera. Ikerketak aurrera egin duen heinean, eta hilketa matxista izan dela jakin berritan, 12:00etan hasi den elkarretaratzea deitu du udaletxe aurrean, hilketa irmoki gaitzesteko. Era berean, Arabako hiriburuko Udalak Mugimendu Feministak deitutako gaitzespen ekitaldiekin bat egiteko asmoa agertu du, eta herritar guztiak gonbidatu ditu ekitaldiotan parte hartzera. Gasteizko Mugimendu Feministak, sare sozialen bidez, aurreratu du mobilizazioa egingo duela Andre Maria Zuriaren plazan, 19:00etatik aurrera.

2023/05/29

Maiatza 2023
AAAOOLI
1234567
891011121314
15161718192021
22232425262728
293031 
Apirila 2023
AAAOOLI
 12
3456789
10111213141516
17181920212223
24252627282930

        2023-05-15ko bideoen artxiboa

Eusko Jaurlaritzak bilera deitu du, lehorteak abeltzaintzako ustiategietan dituen ondorioak aztertze

Eusko Jaurlaritzak bilera deitu du, lehorteak...
Eusko Jaurlaritzak bilera deitu du, lehorteak abeltzaintzako ustiategietan dituen ondorioak aztertze

Nekazaritza eta Klima Aldaketaren Mah...
1:09 min.

Nekazaritza eta Klima Aldaketaren Mahaiak unearen diagnostikoa egin eta ekimen sorta prestatuko du ostiral honetan, ur faltak eragindako arazoak arintzeko.

Audiorik gabe. Eusko Jaurlaritzak Nekazaritza eta Klima Aldaketaren Mahaia deitu du ostiralean, gainerako erakundeekin eta lehen sektorearekin batera aztertzeko nekazaritza eta abeltzaintzako ustiategiek bizi duten egoera, lehengaien prezioen igoerak eragin eta azken hilabeteetako ur faltak larriagotu duena. Besteak beste, lehortea izan dute hizpide; esan dutenez, "ez dio gizarte osoari eragin, baina bai nekazaritzako eta abeltzaintzako profesionalei". Horregatik, Eusko Jaurlaritzak Nekazaritza eta Klima Aldaketaren Mahaia deitu du ostiral honetan, gainerako erakundeekin eta sektorearekin esparruko profesionalek bizi duten egoera aztertzeko. Bileran unearen diagnostikoa kontrastatu da eta zenbait ekimen prestatuko dituzte, ur faltak aziendaren elikaduran eta baratzeen mantentze lanetan eragin ditzakeen arazoak arintzen laguntzeko. Bisitan, alegatua egin nahi izan du sailburuak euskal nekazaritza eta abeltzaintza ereduaren alde, familia nekazaritzan oinarritua, eta belaunaldi erreleboa azpimarratu du "Euskadiko lehen sektorearen etorkizunaren funtsezko pieza" gisa.

Espainiako ekonomia % 1,9 haziko da aurten, Europako Batzordearen arabera

Espainiako ekonomia % 1,9 haziko da aurten, E...
Espainiako ekonomia % 1,9 haziko da aurten, Europako Batzordearen arabera

Halaber, hurrengo urtean Espainiako b...
1:06 min.

Halaber, hurrengo urtean Espainiako barne produktu gordina % 2 igoko dela aurreikusi du. Euroguneko ekonomia, berriz, % 1 eta % 1,6 haziko da 2023an eta 2024an, hurrenez hurren.

Audiorik gabe. Europako Batzordeak bost hamarren hobetu du Espainiaren aurtengo hazkunde aurreikuspena, % 1,9raino, eta hurrengo urtean % 2 haziko dela aurreikusi du. Euroguneko ekonomia handien artean Espainia haziko da gehien, Herbehereak (% 1,8), Italia (% 1,2) eta Frantzia (% 0,7) atzetik dituela. Halaber, inflazioa neguan aurreikusi baino txikiagoa izango omen da aurten, % 4, baina altua izaten jarraituko du oraindik ere. 2024an, ostera, % 2,7an kokatuko dela iragarri du. Espainiako KPIa Europar Batasuneko datutik behera geldituko da, 2023an % 6,7koa eta 2024an % 3,1ekoa izango baita.