Alderdi jeltzaleak babesa galdu du erakundeetan, eta koalizio abertzaleak hazkunde handia izan du lurralde guztietan.
Audiorik gabe.
EAJ izan da alderdi bozkatuena Bilboko eta Donostiako udal hauteskundeetan; EH Bildu, Gasteizen, eta UPN, Iruñean.
Oro har, M28ko hauteskundeek aldaketa sakonak ekarri dituzte gure mapa instituzionalean: alderdi jeltzalea lehen indarra izan da EAEko hiru hiriburuetako bitan eta Arabako eta Bizkaiko Batzar Nagusietan, baina atzera egin du bototan eta boterea galdu du erakunde guztietan. Koalizio abertzaleak, aitzitik, hazkunde oso handia izan du lurralde guztietan, eta bozkatuena izan da Arabako hiriburuan eta Gipuzkoako Batzar Nagusietan. Iruñean, gainera, aukerak ditu Alkatetza bereganatzeko.
Horrela, Gasteizen, EH Bilduk 7 zinegotzi lortu ditu, duela lau urte baino bat gehiago, eta EAJ (orain arte agintea zuen indarra) laugarren lekura jaitsi da. PSE-EEk, PPk eta EAJk 6na ordezkari lortu dituzte, eta lau indarren arteko aldea 3 puntukoa baino ez da izan.
Bilbon, alderdi jeltzaleak aise irabazi du (12 zinegotzi). Hori bai, bi ordezkari galdu ditu eta gehiengo osotik urrundu da.
Donostian, EAJk eta EH Bilduk berdindu egin dute (8na zinegotzi), baina jeltzaleek puntu bateko aldea dute bototan.
Guardia Zibilak atxilotu du gizona, taxi batean ihes egiten ari zen bitartean Valentziara bidean.
Audiorik gabe.
Guardia Zibilak atxilotu egin du igande honetan Gasteizko apartahotel batean indarkeria zantzuekin hilda agertu den emakumearen ustezko hiltzailea. Ertzaintzak indarkeria matxistaren barruan kokatu du hilketa, eta, biktimarekin batera, haurtxo bat aurkitu dute egoera onean, baina ospitalera eraman dute, mediku-azterketa egin diezaioten.
Urruntze-agindua zuen bikotekide ohia desagertuta egon da orain arte. Guardia Zibilak Zaragozan atxilotu du, antza denez, ibilgailu batean Valentziako Erkidegorako bidean ihes egiten ari zela.
Segurtasun Sailak ohar batean azaldu duenez biktimak 32 urte zituen eta Gasteizkoa zen. Ertzaintzak ikerketa zabalik du, hilketaren nondik norakoak argitzeko.
12:00etan elkarretaratzea egin dute udaletxe parean. Arratsalderako, protesta deitu du Gasteizko Mugimendu Feministak. Atxilotua aurki eramango dute polizia etxera.
Audiorik gabe.
Gasteizko alkate Gorka Urtaranek Indarkeria Matxistaren aurrean Jendaurreko Erantzuna emateko Protokoloa aktibatu du Udaleko bozeramaile batzordearen bileran, atzo Arabako hiriburuan gertatutako hilketa matxistari erantzuna emate aldera. Ikerketak aurrera egin duen heinean, eta hilketa matxista izan dela jakin berritan, 12:00etan hasi den elkarretaratzea deitu du udaletxe aurrean, hilketa irmoki gaitzesteko.
Era berean, Arabako hiriburuko Udalak Mugimendu Feministak deitutako gaitzespen ekitaldiekin bat egiteko asmoa agertu du, eta herritar guztiak gonbidatu ditu ekitaldiotan parte hartzera.
Gasteizko Mugimendu Feministak, sare sozialen bidez, aurreratu du mobilizazioa egingo duela Andre Maria Zuriaren plazan, 19:00etatik aurrera.
EAJk irabazi du Bilbon eta Donostian, EH Bild...
EAJk irabazi du Bilbon eta Donostian, EH Bilduk Gasteizen.
Alderdi jeltzaleak babesa galdu du er...
1:47 min.
Alderdi jeltzaleak babesa galdu du erakundeetan, eta koalizio abertzaleak hazkunde handia izan du lurralde guztietan.
Audiorik gabe. EAJ izan da alderdi bozkatuena Bilboko eta Donostiako udal hauteskundeetan; EH Bildu, Gasteizen, eta UPN, Iruñean. Oro har, M28ko hauteskundeek aldaketa sakonak ekarri dituzte gure mapa instituzionalean: alderdi jeltzalea lehen indarra izan da EAEko hiru hiriburuetako bitan eta Arabako eta Bizkaiko Batzar Nagusietan, baina atzera egin du bototan eta boterea galdu du erakunde guztietan. Koalizio abertzaleak, aitzitik, hazkunde oso handia izan du lurralde guztietan, eta bozkatuena izan da Arabako hiriburuan eta Gipuzkoako Batzar Nagusietan. Iruñean, gainera, aukerak ditu Alkatetza bereganatzeko. Horrela, Gasteizen, EH Bilduk 7 zinegotzi lortu ditu, duela lau urte baino bat gehiago, eta EAJ (orain arte agintea zuen indarra) laugarren lekura jaitsi da. PSE-EEk, PPk eta EAJk 6na ordezkari lortu dituzte, eta lau indarren arteko aldea 3 puntukoa baino ez da izan. Bilbon, alderdi jeltzaleak aise irabazi du (12 zinegotzi). Hori bai, bi ordezkari galdu ditu eta gehiengo osotik urrundu da. Donostian, EAJk eta EH Bilduk berdindu egin dute (8na zinegotzi), baina jeltzaleek puntu bateko aldea dute bototan.
2023/05/29
Gasteizko emakume haurdunaren ustezko hiltzai...
Gasteizko emakume haurdunaren ustezko hiltzailea atxilotu dute Zaragozan
Guardia Zibilak atxilotu du gizona, t...
1:05 min.
Guardia Zibilak atxilotu du gizona, taxi batean ihes egiten ari zen bitartean Valentziara bidean.
Audiorik gabe. Guardia Zibilak atxilotu egin du igande honetan Gasteizko apartahotel batean indarkeria zantzuekin hilda agertu den emakumearen ustezko hiltzailea. Ertzaintzak indarkeria matxistaren barruan kokatu du hilketa, eta, biktimarekin batera, haurtxo bat aurkitu dute egoera onean, baina ospitalera eraman dute, mediku-azterketa egin diezaioten. Urruntze-agindua zuen bikotekide ohia desagertuta egon da orain arte. Guardia Zibilak Zaragozan atxilotu du, antza denez, ibilgailu batean Valentziako Erkidegorako bidean ihes egiten ari zela. Segurtasun Sailak ohar batean azaldu duenez biktimak 32 urte zituen eta Gasteizkoa zen. Ertzaintzak ikerketa zabalik du, hilketaren nondik norakoak argitzeko.
2023/05/29
Mobilizazioak deitu dituzte gaurko Gasteizen,...
Mobilizazioak deitu dituzte gaurko Gasteizen, atzo gertatutako hilketa matxista gaitzesteko
12:00etan elkarretaratzea egin dute u...
0:56 min.
12:00etan elkarretaratzea egin dute udaletxe parean. Arratsalderako, protesta deitu du Gasteizko Mugimendu Feministak. Atxilotua aurki eramango dute polizia etxera.
Audiorik gabe. Gasteizko alkate Gorka Urtaranek Indarkeria Matxistaren aurrean Jendaurreko Erantzuna emateko Protokoloa aktibatu du Udaleko bozeramaile batzordearen bileran, atzo Arabako hiriburuan gertatutako hilketa matxistari erantzuna emate aldera. Ikerketak aurrera egin duen heinean, eta hilketa matxista izan dela jakin berritan, 12:00etan hasi den elkarretaratzea deitu du udaletxe aurrean, hilketa irmoki gaitzesteko. Era berean, Arabako hiriburuko Udalak Mugimendu Feministak deitutako gaitzespen ekitaldiekin bat egiteko asmoa agertu du, eta herritar guztiak gonbidatu ditu ekitaldiotan parte hartzera. Gasteizko Mugimendu Feministak, sare sozialen bidez, aurreratu du mobilizazioa egingo duela Andre Maria Zuriaren plazan, 19:00etatik aurrera.
2023/05/29
A | A | A | O | O | L | I |
---|---|---|---|---|---|---|
1 | 2 | 3 | 4 | 5 | 6 | 7 |
8 | 9 | 10 | 11 | 12 | 13 | 14 |
15 | 16 | 17 | 18 | 19 | 20 | 21 |
22 | 23 | 24 | 25 | 26 | 27 | 28 |
29 | 30 | 31 |
A | A | A | O | O | L | I |
---|---|---|---|---|---|---|
1 | 2 | |||||
3 | 4 | 5 | 6 | 7 | 8 | 9 |
10 | 11 | 12 | 13 | 14 | 15 | 16 |
17 | 18 | 19 | 20 | 21 | 22 | 23 |
24 | 25 | 26 | 27 | 28 | 29 | 30 |
Gizon bat atxilotu dute Lasarte-Orian, 12 urt...
Gizon bat atxilotu dute Lasarte-Orian, 12 urteko neskato bati sexu-irudiak bidaltzeko iruzur egiteag
Atxilotuak 45 urte ditu, eta aurrekar...
1:24 min.
Atxilotuak 45 urte ditu, eta aurrekariak ditu ‘grooming’ delakoagatik. Ikerketa Malagan hasi zen, biktima bertan bizi baita.
Audiorik gabe. Espainiako Polizia Nazionalak Lasarte-Oriako (Gipuzkoa) gizon bat atxilotu du, ustez Malagako 12 urteko neskato bati sexu-irudiak bidaltzeko iruzur egiteagatik. Espainiako Gobernuak Euskadin duen Ordezkaritzak jakitera eman duenez, Malagako Polizia Judizialeko Brigadako Adingabeen Taldeak hasi zuen ikerketa. Diotenez, emakume bat polizia-etxera joan zen, alabaren (12 urteko adingabe bat) telefono mugikorra aztertzean, Whatsapp eta Snapchat bidez elkarrizketak izan zituela salatzeko. Antza denez, solaskidea adingabea zen eta sexu-irudiak eskatzen zizkion. Ildo horretan, agenteek jakin zuten ustezko adingabea Lasarte-Orian bizi den 45 urteko gizon bat zela, eta, beraz, berehala eskatu zioten laguntza Donostiako Polizia Judizialaren Brigadari. Hala, ustezko egilearen etxean zaintza-dispositibo bat ezarri ondoren, susmagarria atxilotu eta haren telefono mugikorra kontrolatu zioten. Iturri berberek nabarmendu dutenez, atxilotuak aurrekariak zituen 'grooming' delakoagatik, hau da, helburu sexualak tarteko, helduek adingabeen konfiantza bereganatzeko Internet edo sare sozialen bidez egindako praktikagatik.
Bularra eman behar duten amek oposizioetan de...
Bularra eman behar duten amek oposizioetan denbora gehiago izateko eskatu dio Arartekoak Hezkuntza S
Nabarmendu duenez, ordenamendu juridi...
0:58 min.
Nabarmendu duenez, ordenamendu juridikoak eta justizia-auzitegiek "babes berezia ematen diote amatasunari", eta azterketen iraupena luzatzea gomendatu du.
Audiorik gabe. Oposizioetako azterketetan bularra eman behar duten amek proba amaitzeko denbora gehiago izateko eskatu dio Arartekoak Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailari, kasu horietan, probak amaitzeko ordua luzatuz eta amatasunagatik baliatzen duten denbora berreskuratzeko aukera emanez. Arartekoak Emakunderi helarazitako kexa bat jaso zuen. Izan ere, idatzi horren arabera, Hezkuntza Sailak ez du aurreikusten umeekin azterketetara joaten diren eta probaldian seme-alabei bularra eman behar dieten amek gainerako oposiziogileek baino denbora gehiago izatea. Arartekoak bere ebazpenean nabarmendu duenez, ordenamendu juridikoak eta justizia-auzitegiek "babes berezia ematen diote amatasunari", eta bularra eman behar duten amek probak egiteko beste oposiziogile batzuek baino denbora gutxiago izateak "desberdintasun-egoeran" jartzen ditu. Horrenbestez, egoera hori konpontzeko eta emakume horiei azterketak egiteko denbora luzatzea ahalbidetzeko eskatu dio Arartekoak Hezkuntza Sailari.
12 urteko bi ahizpa-biki hil dira Oviedon, ar...
12 urteko bi ahizpa-biki hil dira Oviedon, argi-patio batetik behera erorita
Ezbeharra ostiral honetako 9:30ak ald...
0:42 min.
Ezbeharra ostiral honetako 9:30ak aldera jazo da. Ikertzaileek baztertu egin dute beste pertsonen esku-hartzea, oraindik argitu behar duten gertaera tragiko horretan.
Audiorik gabe. 12 urteko bi neskato, ahizpa-bikiak, hil dira ostiral honetan Oviedoko eraikin bateko argi-patiotik behera erorita, Espainiako Polizia Nazionalak jakitera eman duenez. Ezbeharra ostiral honetan jazo da, 9:30ak aldera, Asturiasko hiriburuko Facetos kaleko eraikin batean. Polizia judizialeko eta zientifikoko agenteak bertaratu dira, gertatutakoa ikertzen hasteko. Baztertu egin dute hirugarrenek esku hartu izana. Ikertzaileek baztertu egin dute beste pertsonen esku-hartzea, gertaera tragiko horri buruzko informazio guztia biltzen duten bitartean. "Lehen egiaztapenak egiten ari gara, oraindik ezin ditugu datu guztiak modu frogagarrian eman", ziurtatu du ikerketa arduradunak.