Astelehenera arte iraungo du beroaldiak. Termometroak 33 °C-raino igoko dira, eta litekeena da urrian orain arte izandako maximoen errekorrak haustea.
Audiorik gabe.
Muturreko tenperatura altuak, 33 ºC-rainok cl oak barnealdean, urri betean. Hala omen dator asteburuko eguraldia, EITB Mediako Eguraldi zerbitzuak eta Euskalmetek egindako iragarpenaren arabera. Biak ala biek ohartarazi dutenez, beroaldia izango dugu etzitik aurrera, hiru egunez. Izan ere, asteartean behera egingo dute termometroek. Larunbatean, Afrikako iparraldetik datorren aire masa oso epel bat sartuko zaigu, eta hego haizeak lagunduta, tenperatura maximoak igoaraziko ditu: 32-33 ºC inguruan errendituko dira barnealdean, eta 29-30 ºC-an kostaldean. Hori horrela, Baiona (27 ºC espero dituzte) eta Donostia (29 gradu) izango dira hiriburu "epelenak", eta 30 ºC-ko langa gaindituta egongo dira gainerako hiriburuak: Bilbo (32), Gasteiz (33) eta Iruñea (31). Gainera, eguzkia izango dugu jaun eta jabe lurralde osoan. Arratsaldean, brisa sartuko da kostaldean, eta bero sentsazioa apalduko du. Tenperatura minimoak 17 ºC-koak izango dira kostaldean, eta 14-15 ºC-ra jaitsiko dira barnealdean.
Gertakariak Elena Garcia Armada Institutuan jazo dira, Jerez de la Fronterako San Jose Obrero auzoan.
Audiorik gabe.
14 urteko ikasle bat atxilotu dute gaur Jerez de la Fronteran (Cadiz), hiriko institutu batean hiru irakasle eta ikasle bat arma zuri batekin zauritzeagatik, polizia-iturriek jakitera eman dutenez.
Gertakariak Elena Garcia Armada Institutuan jazo dira, San Jose Obrero auzoan. Ikaslea, DBHko hirugarren mailako ikaslea, "haserre" joan zen bere gelaren atzealdera, bere motxila zegoen tokira, eta "labanak" atera zituen bertatik, alboko gelako ikasle batek azaldu duenez.
Adingabea berehala aurkitu eta Jerez de la Fronterako komisariara eraman dute. Ikerketa amaitu eta Adingabeen Fiskaltzaren esku utziko dute, Poliziak azaldu duenez. Ikasleak jolastokian bildu dituzte; izan ere, horietako askoren gurasoak haien bila joan dira etxera eramateko.
Afrikako aire masa bero batek 30 °C-tik gora ...
Afrikako aire masa bero batek 30 °C-tik gora igoaraziko ditu maximoak asteburuan
Astelehenera arte iraungo du beroaldi...
1:02 min.
Astelehenera arte iraungo du beroaldiak. Termometroak 33 °C-raino igoko dira, eta litekeena da urrian orain arte izandako maximoen errekorrak haustea.
Audiorik gabe. Muturreko tenperatura altuak, 33 ºC-rainok cl oak barnealdean, urri betean. Hala omen dator asteburuko eguraldia, EITB Mediako Eguraldi zerbitzuak eta Euskalmetek egindako iragarpenaren arabera. Biak ala biek ohartarazi dutenez, beroaldia izango dugu etzitik aurrera, hiru egunez. Izan ere, asteartean behera egingo dute termometroek. Larunbatean, Afrikako iparraldetik datorren aire masa oso epel bat sartuko zaigu, eta hego haizeak lagunduta, tenperatura maximoak igoaraziko ditu: 32-33 ºC inguruan errendituko dira barnealdean, eta 29-30 ºC-an kostaldean. Hori horrela, Baiona (27 ºC espero dituzte) eta Donostia (29 gradu) izango dira hiriburu "epelenak", eta 30 ºC-ko langa gaindituta egongo dira gainerako hiriburuak: Bilbo (32), Gasteiz (33) eta Iruñea (31). Gainera, eguzkia izango dugu jaun eta jabe lurralde osoan. Arratsaldean, brisa sartuko da kostaldean, eta bero sentsazioa apalduko du. Tenperatura minimoak 17 ºC-koak izango dira kostaldean, eta 14-15 ºC-ra jaitsiko dira barnealdean.
2023/09/28
DBHko ikasle batek labanaz zauritu ditu hiru ...
DBHko ikasle batek labanaz zauritu ditu hiru irakasle eta beste ikasle bat Cadizen
Gertakariak Elena Garcia Armada Insti...
0:55 min.
Gertakariak Elena Garcia Armada Institutuan jazo dira, Jerez de la Fronterako San Jose Obrero auzoan.
Audiorik gabe. 14 urteko ikasle bat atxilotu dute gaur Jerez de la Fronteran (Cadiz), hiriko institutu batean hiru irakasle eta ikasle bat arma zuri batekin zauritzeagatik, polizia-iturriek jakitera eman dutenez. Gertakariak Elena Garcia Armada Institutuan jazo dira, San Jose Obrero auzoan. Ikaslea, DBHko hirugarren mailako ikaslea, "haserre" joan zen bere gelaren atzealdera, bere motxila zegoen tokira, eta "labanak" atera zituen bertatik, alboko gelako ikasle batek azaldu duenez. Adingabea berehala aurkitu eta Jerez de la Fronterako komisariara eraman dute. Ikerketa amaitu eta Adingabeen Fiskaltzaren esku utziko dute, Poliziak azaldu duenez. Ikasleak jolastokian bildu dituzte; izan ere, horietako askoren gurasoak haien bila joan dira etxera eramateko.
2023/09/28
A | A | A | O | O | L | I |
---|---|---|---|---|---|---|
1 | 2 | 3 | ||||
4 | 5 | 6 | 7 | 8 | 9 | 10 |
11 | 12 | 13 | 14 | 15 | 16 | 17 |
18 | 19 | 20 | 21 | 22 | 23 | 24 |
25 | 26 | 27 | 28 | 29 | 30 |
A | A | A | O | O | L | I |
---|---|---|---|---|---|---|
1 | 2 | 3 | 4 | 5 | 6 | |
7 | 8 | 9 | 10 | 11 | 12 | 13 |
14 | 15 | 16 | 17 | 18 | 19 | 20 |
21 | 22 | 23 | 24 | 25 | 26 | 27 |
28 | 29 | 30 | 31 |
Beroak jarraitzen du Hego Euskal Herrian, 20 ...
Beroak jarraitzen du Hego Euskal Herrian, 20 gradutik gorako tenperaturekin gauean
Astelehen itogarria izan ostean ia lu...
1:02 min.
Astelehen itogarria izan ostean ia lurralde osoan, Donostian 26,3 gradurainoko maximoak erregistratu dira bart.
Audiorik gabe. Beroak protagonista izaten jarraitzen du Hego Euskal Herrian, eta bi gauetan 20 gradutik gorako tenperaturak izan ditugu ia lurralde osoan. Hiriburuko datuei dagokienez, Gasteiz bakarrik libratu da gau tropikaletik; izan ere, astearte honetako lehen orduetan, Arabako hiriburuak ez ditu 18 graduak gainditu. Donostiak izan ditu gaur gauean baliorik altuenak, 26,3 graduko maximoekin 05:30ean. Bestalde, Bilbok 23 graduko maximoekin egin du lo, 01:00a aldera neurtutakoa, aurreko gauean 28,3 graduko maximoak izan ostean. Astearte honetan, abisu horiak jarraituko du euskal kostaldean, tenperatura altuak espero baitira: 29 graduko maximoak aurreikusi dituzte. Barnealdean, berriz, maximoak 32 gradu ingurukoak izango dira, eta 28 gradukoak Ebroko ardatzean. Tenperatura altuekin batera, astelehen arratsaldean metro koadroko 16,9 litro pilatu ziren.
Harrapatze anizkoitzagatik Haron atxilotutako...
Harrapatze anizkoitzagatik Haron atxilotutako gizonak tratamendu medikoa jasotzera zihoan osasun-zen
Pertsona bat hil eta bost zauritu dir...
1:17 min.
Pertsona bat hil eta bost zauritu dira atzo gauean Errioxako udalerriko osasun-zentroko aparkalekuan izandako harrapaketan. Atxilotutako gizona Bizkaikoa da.
Audiorik gabe. Astelehen gauean, gurasoekin tratamendua jasotzera zihoan gizonezko batek bost pertsona zauritu eta osasun-langile bat hil zituen Haron (Errioxa), osasun-zentroko aparkalekuan, autoarekin harrapatuta. Gidaria momentuan atxilotu zuten, eta iturriek ez dute baztertzen osasun mentaleko arazoak izan zitzakeen hipotesia. Guardia Zibilak baieztatu duenez, gertakariaren lekukoen arabera, Bizkaian bizi den 26 urteko gizona Gobernuaren aurkako oihuak egiten ari zen. Astelehenean, 22:15ak aldera, larrialdi-zerbitzuek eta Guardia Zibilak hainbat dei jaso zituzten ibilgailu bat osasun-zentroko aparkalekuan abiadura handian sartu zela eta sei pertsona harrapatu zituela ohartarazteko. Halako batean, ibilgailua nahita azeleratu zuen, eta sei pertsona harrapatu egin zituen. Aurrekaririk ez duen gizon hori Haroko polizia-etxean dago atxilotuta, epailearen esku uzteko zain, eta homizidio delitua eta bost hilketa saiakera egotzi dizkiote.