Zeinu Hizkuntza kurtsoak

Afrikako aire masa bero batek 30 °C-tik gora igoaraziko ditu maximoak asteburuan

Astelehenera arte iraungo du beroaldiak. Termometroak 33 °C-raino igoko dira, eta litekeena da urrian orain arte izandako maximoen errekorrak haustea.

Audiorik gabe.

Muturreko tenperatura altuak, 33 ºC-rainok cl oak barnealdean, urri betean. Hala omen dator asteburuko eguraldia, EITB Mediako Eguraldi zerbitzuak eta Euskalmetek egindako iragarpenaren arabera. Biak ala biek ohartarazi dutenez, beroaldia izango dugu etzitik aurrera, hiru egunez. Izan ere, asteartean behera egingo dute termometroek. Larunbatean, Afrikako iparraldetik datorren aire masa oso epel bat sartuko zaigu, eta hego haizeak lagunduta, tenperatura maximoak igoaraziko ditu: 32-33 ºC inguruan errendituko dira barnealdean, eta 29-30 ºC-an kostaldean. Hori horrela, Baiona (27 ºC espero dituzte) eta Donostia (29 gradu) izango dira hiriburu "epelenak", eta 30 ºC-ko langa gaindituta egongo dira gainerako hiriburuak: Bilbo (32), Gasteiz (33) eta Iruñea (31). Gainera, eguzkia izango dugu jaun eta jabe lurralde osoan. Arratsaldean, brisa sartuko da kostaldean, eta bero sentsazioa apalduko du. Tenperatura minimoak 17 ºC-koak izango dira kostaldean, eta 14-15 ºC-ra jaitsiko dira barnealdean.

DBHko ikasle batek labanaz zauritu ditu hiru irakasle eta beste ikasle bat Cadizen

Gertakariak Elena Garcia Armada Institutuan jazo dira, Jerez de la Fronterako San Jose Obrero auzoan.

Audiorik gabe.

14 urteko ikasle bat atxilotu dute gaur Jerez de la Fronteran (Cadiz), hiriko institutu batean hiru irakasle eta ikasle bat arma zuri batekin zauritzeagatik, polizia-iturriek jakitera eman dutenez.

Gertakariak Elena Garcia Armada Institutuan jazo dira, San Jose Obrero auzoan. Ikaslea, DBHko hirugarren mailako ikaslea, "haserre" joan zen bere gelaren atzealdera, bere motxila zegoen tokira, eta "labanak" atera zituen bertatik, alboko gelako ikasle batek azaldu duenez.

Adingabea berehala aurkitu eta Jerez de la Fronterako komisariara eraman dute. Ikerketa amaitu eta Adingabeen Fiskaltzaren esku utziko dute, Poliziak azaldu duenez. Ikasleak jolastokian bildu dituzte; izan ere, horietako askoren gurasoak haien bila joan dira etxera eramateko.

Afrikako aire masa bero batek 30 °C-tik gora igoaraziko ditu maximoak asteburuan

Afrikako aire masa bero batek 30 °C-tik gora ...
Afrikako aire masa bero batek 30 °C-tik gora igoaraziko ditu maximoak asteburuan

Astelehenera arte iraungo du beroaldi...
1:02 min.

Astelehenera arte iraungo du beroaldiak. Termometroak 33 °C-raino igoko dira, eta litekeena da urrian orain arte izandako maximoen errekorrak haustea.

Audiorik gabe. Muturreko tenperatura altuak, 33 ºC-rainok cl oak barnealdean, urri betean. Hala omen dator asteburuko eguraldia, EITB Mediako Eguraldi zerbitzuak eta Euskalmetek egindako iragarpenaren arabera. Biak ala biek ohartarazi dutenez, beroaldia izango dugu etzitik aurrera, hiru egunez. Izan ere, asteartean behera egingo dute termometroek. Larunbatean, Afrikako iparraldetik datorren aire masa oso epel bat sartuko zaigu, eta hego haizeak lagunduta, tenperatura maximoak igoaraziko ditu: 32-33 ºC inguruan errendituko dira barnealdean, eta 29-30 ºC-an kostaldean. Hori horrela, Baiona (27 ºC espero dituzte) eta Donostia (29 gradu) izango dira hiriburu "epelenak", eta 30 ºC-ko langa gaindituta egongo dira gainerako hiriburuak: Bilbo (32), Gasteiz (33) eta Iruñea (31). Gainera, eguzkia izango dugu jaun eta jabe lurralde osoan. Arratsaldean, brisa sartuko da kostaldean, eta bero sentsazioa apalduko du. Tenperatura minimoak 17 ºC-koak izango dira kostaldean, eta 14-15 ºC-ra jaitsiko dira barnealdean.

2023/09/28

DBHko ikasle batek labanaz zauritu ditu hiru irakasle eta beste ikasle bat Cadizen

DBHko ikasle batek labanaz zauritu ditu hiru ...
DBHko ikasle batek labanaz zauritu ditu hiru irakasle eta beste ikasle bat Cadizen

Gertakariak Elena Garcia Armada Insti...
0:55 min.

Gertakariak Elena Garcia Armada Institutuan jazo dira, Jerez de la Fronterako San Jose Obrero auzoan.

Audiorik gabe. 14 urteko ikasle bat atxilotu dute gaur Jerez de la Fronteran (Cadiz), hiriko institutu batean hiru irakasle eta ikasle bat arma zuri batekin zauritzeagatik, polizia-iturriek jakitera eman dutenez. Gertakariak Elena Garcia Armada Institutuan jazo dira, San Jose Obrero auzoan. Ikaslea, DBHko hirugarren mailako ikaslea, "haserre" joan zen bere gelaren atzealdera, bere motxila zegoen tokira, eta "labanak" atera zituen bertatik, alboko gelako ikasle batek azaldu duenez. Adingabea berehala aurkitu eta Jerez de la Fronterako komisariara eraman dute. Ikerketa amaitu eta Adingabeen Fiskaltzaren esku utziko dute, Poliziak azaldu duenez. Ikasleak jolastokian bildu dituzte; izan ere, horietako askoren gurasoak haien bila joan dira etxera eramateko.

2023/09/28

Iraila 2023
AAAOOLI
 123
45678910
11121314151617
18192021222324
252627282930 
Abuztua 2023
AAAOOLI
 123456
78910111213
14151617181920
21222324252627
28293031 

        2023-09-06ko bideoen artxiboa

Gaur hasi dute 2023-2024 ikasturtea haur-eskoletan, eta aurrerantzean doakoak izango dira

Gaur hasi dute 2023-2024 ikasturtea haur-esko...
Gaur hasi dute 2023-2024 ikasturtea haur-eskoletan, eta aurrerantzean doakoak izango dira

Behin betiko datuen arabera, matrikul...
1:26 min.

Behin betiko datuen arabera, matrikulazio berriak % 25 igo dira Haurreskolak Partzuergoan.

Audiorik gabe. Gaur hasi dute 2023-2024 ikasturtea haur-eskoletan (0-3 urte), eta, lehen aldiz, doakoak izango dira Euskal Autonomia Erkidegoan. Behin betiko datuen arabera, matrikulazio berriak % 25 igo dira Haurreskolak Partzuergoan. Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailak Haurreskolak Partzuergoaren 0 eta 3 urte bitarteko eskolen finantzaketa indartu du aurtengo aurrekontuetan, % 8,93ko igoerarekin, 61 milioi eurokoa izango baita. Horri esker, Partzuergoko ikastetxe publiko guztiak doakoak izango dira 2023-2024 ikasturtetik aurrera. Ikasturte berria bihar hasiko da ofizialki Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan, eskola-garraioaren gatazka pil-pilean dagoela. Atzo, Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailak eskola-garraioko enpresak lizitatu gabeko ibilbideetan jardutera behartzen dituen agindua argitaratu zuen Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian. Erabakia ezagutu berritan, eskola-garraioa eskaintzen duten enpresek EAEko Justizia Auzitegi Nagusian alegazioak aurkeztuko dituztela iragarri dute.

Ostegunera arte luzatu dute abisu horia Euskadin tenperatura altuengatik

Ostegunera arte luzatu dute abisu horia Euska...
Ostegunera arte luzatu dute abisu horia Euskadin tenperatura altuengatik

Osteguneko 24:00ak arte egongo da ind...
0:43 min.

Osteguneko 24:00ak arte egongo da indarrean, eta tenperatura maximoak 32 gradura irits daitezke isurialde atlantikoaren barnealdean.

Audiorik gabe. Eusko Jaurlaritzako Larrialdiei Aurre Egiteko eta Meteorologiako Zuzendaritzak ostegunera arte luzatu du abisu horia tenperatura altu iraunkorragatik, asteartean 31,9 graduko maximoak izan ostean, Segurtasun Sailak jakitera eman duenez. Asteazken honetan, abisu horia egongo da indarrean 24:00ak arte. Tenperatura maximoak 30 gradura irits daitezke kostaldean, eta 32 gradu ingurura isurialde atlantikoaren barnealdean. Abisu horia ostegunean ere egongo da indarrean, tenperatura altuengatik. Iragarpenaren arabera, tenperatura maximoak 29 graduren bueltan kokatuko dira kostaldean, eta 32 graduren inguruan isurialde atlantikoaren barnealdean.

Testurik gabe.

Testurik gabe....
Testurik gabe.

Testurik gabe....
1:01 min.

Testurik gabe.

Audio eta testurik gabe.