Astelehenera arte iraungo du beroaldiak. Termometroak 33 °C-raino igoko dira, eta litekeena da urrian orain arte izandako maximoen errekorrak haustea.
Audiorik gabe.
Muturreko tenperatura altuak, 33 ºC-rainok cl oak barnealdean, urri betean. Hala omen dator asteburuko eguraldia, EITB Mediako Eguraldi zerbitzuak eta Euskalmetek egindako iragarpenaren arabera. Biak ala biek ohartarazi dutenez, beroaldia izango dugu etzitik aurrera, hiru egunez. Izan ere, asteartean behera egingo dute termometroek. Larunbatean, Afrikako iparraldetik datorren aire masa oso epel bat sartuko zaigu, eta hego haizeak lagunduta, tenperatura maximoak igoaraziko ditu: 32-33 ºC inguruan errendituko dira barnealdean, eta 29-30 ºC-an kostaldean. Hori horrela, Baiona (27 ºC espero dituzte) eta Donostia (29 gradu) izango dira hiriburu "epelenak", eta 30 ºC-ko langa gaindituta egongo dira gainerako hiriburuak: Bilbo (32), Gasteiz (33) eta Iruñea (31). Gainera, eguzkia izango dugu jaun eta jabe lurralde osoan. Arratsaldean, brisa sartuko da kostaldean, eta bero sentsazioa apalduko du. Tenperatura minimoak 17 ºC-koak izango dira kostaldean, eta 14-15 ºC-ra jaitsiko dira barnealdean.
Gertakariak Elena Garcia Armada Institutuan jazo dira, Jerez de la Fronterako San Jose Obrero auzoan.
Audiorik gabe.
14 urteko ikasle bat atxilotu dute gaur Jerez de la Fronteran (Cadiz), hiriko institutu batean hiru irakasle eta ikasle bat arma zuri batekin zauritzeagatik, polizia-iturriek jakitera eman dutenez.
Gertakariak Elena Garcia Armada Institutuan jazo dira, San Jose Obrero auzoan. Ikaslea, DBHko hirugarren mailako ikaslea, "haserre" joan zen bere gelaren atzealdera, bere motxila zegoen tokira, eta "labanak" atera zituen bertatik, alboko gelako ikasle batek azaldu duenez.
Adingabea berehala aurkitu eta Jerez de la Fronterako komisariara eraman dute. Ikerketa amaitu eta Adingabeen Fiskaltzaren esku utziko dute, Poliziak azaldu duenez. Ikasleak jolastokian bildu dituzte; izan ere, horietako askoren gurasoak haien bila joan dira etxera eramateko.
Afrikako aire masa bero batek 30 °C-tik gora ...
Afrikako aire masa bero batek 30 °C-tik gora igoaraziko ditu maximoak asteburuan
Astelehenera arte iraungo du beroaldi...
1:02 min.
Astelehenera arte iraungo du beroaldiak. Termometroak 33 °C-raino igoko dira, eta litekeena da urrian orain arte izandako maximoen errekorrak haustea.
Audiorik gabe. Muturreko tenperatura altuak, 33 ºC-rainok cl oak barnealdean, urri betean. Hala omen dator asteburuko eguraldia, EITB Mediako Eguraldi zerbitzuak eta Euskalmetek egindako iragarpenaren arabera. Biak ala biek ohartarazi dutenez, beroaldia izango dugu etzitik aurrera, hiru egunez. Izan ere, asteartean behera egingo dute termometroek. Larunbatean, Afrikako iparraldetik datorren aire masa oso epel bat sartuko zaigu, eta hego haizeak lagunduta, tenperatura maximoak igoaraziko ditu: 32-33 ºC inguruan errendituko dira barnealdean, eta 29-30 ºC-an kostaldean. Hori horrela, Baiona (27 ºC espero dituzte) eta Donostia (29 gradu) izango dira hiriburu "epelenak", eta 30 ºC-ko langa gaindituta egongo dira gainerako hiriburuak: Bilbo (32), Gasteiz (33) eta Iruñea (31). Gainera, eguzkia izango dugu jaun eta jabe lurralde osoan. Arratsaldean, brisa sartuko da kostaldean, eta bero sentsazioa apalduko du. Tenperatura minimoak 17 ºC-koak izango dira kostaldean, eta 14-15 ºC-ra jaitsiko dira barnealdean.
2023/09/28
DBHko ikasle batek labanaz zauritu ditu hiru ...
DBHko ikasle batek labanaz zauritu ditu hiru irakasle eta beste ikasle bat Cadizen
Gertakariak Elena Garcia Armada Insti...
0:55 min.
Gertakariak Elena Garcia Armada Institutuan jazo dira, Jerez de la Fronterako San Jose Obrero auzoan.
Audiorik gabe. 14 urteko ikasle bat atxilotu dute gaur Jerez de la Fronteran (Cadiz), hiriko institutu batean hiru irakasle eta ikasle bat arma zuri batekin zauritzeagatik, polizia-iturriek jakitera eman dutenez. Gertakariak Elena Garcia Armada Institutuan jazo dira, San Jose Obrero auzoan. Ikaslea, DBHko hirugarren mailako ikaslea, "haserre" joan zen bere gelaren atzealdera, bere motxila zegoen tokira, eta "labanak" atera zituen bertatik, alboko gelako ikasle batek azaldu duenez. Adingabea berehala aurkitu eta Jerez de la Fronterako komisariara eraman dute. Ikerketa amaitu eta Adingabeen Fiskaltzaren esku utziko dute, Poliziak azaldu duenez. Ikasleak jolastokian bildu dituzte; izan ere, horietako askoren gurasoak haien bila joan dira etxera eramateko.
2023/09/28
A | A | A | O | O | L | I |
---|---|---|---|---|---|---|
1 | 2 | 3 | ||||
4 | 5 | 6 | 7 | 8 | 9 | 10 |
11 | 12 | 13 | 14 | 15 | 16 | 17 |
18 | 19 | 20 | 21 | 22 | 23 | 24 |
25 | 26 | 27 | 28 | 29 | 30 |
A | A | A | O | O | L | I |
---|---|---|---|---|---|---|
1 | 2 | 3 | 4 | 5 | 6 | |
7 | 8 | 9 | 10 | 11 | 12 | 13 |
14 | 15 | 16 | 17 | 18 | 19 | 20 |
21 | 22 | 23 | 24 | 25 | 26 | 27 |
28 | 29 | 30 | 31 |
Astelehenetik aurrera eskola garraioa bermatu...
Astelehenetik aurrera eskola garraioa bermatuta egongo dela ziurtatu du Bildarratz sailburuak
Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza sailbur...
1:42 min.
Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza sailburuak azaldu duenez, "aukera ezberdinak" aztertu eta zuzenbideak eskaintzen dituen tresna guztiak erabiliko dituzte eskola-garraioa bermatuta egon dadin.
Audiorik gabe. Bizkaiko eta Arabako hainbat ikastetxe publikotan eskola-garraioko zerbitzurik gabe abiatu dute gaur 2023-2024 ikasturtea. Jokin Bildarratz Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza sailburuak lasaitasun mezua helarazi nahi izan die kaltetutako familiei, eta astelehenetik aurrera zerbitzua bermatuta egongo dela ziurtatu du. Eskola-garraioko hainbat enpresak Eusko Jaurlaritzaren aurrean planto egin, eta gaur ez dute zerbitzua eskaini Araban eta Bizkaian. Atzo konpainiek bilera egin eta erabaki zuten gaur helegiteak aurkeztuko dituztela Hezkuntza Sailak herenegun kaleratutako aginduaren aurka, hau da, joan den ikasturtean kudeatu zituzten ibilbideetan zerbitzua ematera behartzen dituen aginduaren kontra, aurten lizitatu gabe egon arren. Hezkuntza sailburuak azaldu duenez, "aukera ezberdinak" aztertu eta zuzenbideak eskaintzen dituen tresna guztiak erabiliko dituzte eskola-garraioa bermatuta egon dadin, taxien aukera baztertu gabe. Bildarratzek familiei esan die garraioa funtsezko zerbitzu publikoa dela haurrak eskolara joan ahal izateko eta berak gidatzen duen Sailak "erantzukizunez" kudeatu dituela baliabideak. Iñigo Urkullu lehendakariak, Jokin Bildarratz Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza sailburua lagun zuela, Leioako Txomin Aresti Haur eta Lehen Hezkuntzako ikastetxea bisitatu du gaur goizean, ikasturte hasierarekin bat eginez, eta bertan egin ditu adierazpenak. Familiei barkamena eskatu ostean, Eusko Jaurlaritzak "ahalegin handia" egin duela azpimarratu du. Hori dela eta, beren jarrera berraztertzeko eskatu die zerbitzua eskaintzen duten enpresei.
F Ligako greba-deialdiari eutsi diote jokalar...
F Ligako greba-deialdiari eutsi diote jokalariek
Sindikatuek eta patronalak ez dute ak...
0:58 min.
Sindikatuek eta patronalak ez dute akordiorik adostu, 10 orduko bilera egin arren, eta datorren astean bilduko dira berriro. Ondorioz, txapelketako lehen jardunaldia ez da jokatuko.
Audiorik gabe. Irailaren 7an abiatzekoa zen F Ligako 2023-24 denboraldiaren hasiera bertan behera geratuko da; izan ere, jokalariek lehenengo bi jardunaldietarako deitu zuten greba-deialdiak bere horretan jarraitzen du, asteazken honetan sindikatuek eta patronalak izandako 10 orduko bilera adostasunik gabe bukatu ondoren. Hala, maila goreneko emakume futbolarien ordezkariak (FUTPRO, AFE, CCOO, Futbolistas ON eta UGT) eta patronala ez dira ados jarri lan-hitzarmena hobetzeko, eta, ondorioz, liga txapelketaren hasiera atzeratu egingo da. Zabaldutako informazioen arabera, negoziazioetako desadostasun nagusia gutxieneko soldata izan da. Hasiera batean, sindikatuek eskatu zuten gutxieneko soldata 25.000 eurokoa izatea, eta 23.000ra jaitsi zuten gero. Patronalak, bere aldetik, 16.000 euroko gutxieneko soldata eskaini zuen hasierako bileretan, eta 20.000raino igo du gero, eta hortxe geratu dira bi aldeak.
Bilboko metro zerbitzua berrezarri dute lau o...
Bilboko metro zerbitzua berrezarri dute lau orduz etenda egon ostean
Matxura 08:00ak baino lehentxeago iza...
0:44 min.
Matxura 08:00ak baino lehentxeago izan da, eta Etxebarri eta San Ignazio arteko zirkulazioari eragin dio hasieran, baina 1. linean eta 2.ean izan du eragina azkenean.
Audiorik gabe. Bilboko metro zerbitzua etenda egon da gaur goizean, lau ordu baino gehiagoan, arazo elektriko baten ondorioz. Matxura 08:00ak baino lehentxeago izan da, eta epe horretan Etxebarri eta San Ignazio artean ordubete zerbitzurik gabe egon ondoren, Metro Bilbaok San Ignazio-Indautxu eta Bolueta-Basauri tarteetan zirkulazioa berrezartzea lortu du, baina zerbitzuak etenda jarraitu du Indautxu eta Bolueta artean. Azkenik, 12:00ak pasatxo zirenean, zerbitzua berrezarri dute metro osoan. Metro Bilbaoko iturriek azaldu dutenez, katenaria osatzen duten kableetako baten hausturak eragin du arazoa.