Astelehenera arte iraungo du beroaldiak. Termometroak 33 °C-raino igoko dira, eta litekeena da urrian orain arte izandako maximoen errekorrak haustea.
Audiorik gabe.
Muturreko tenperatura altuak, 33 ºC-rainok cl oak barnealdean, urri betean. Hala omen dator asteburuko eguraldia, EITB Mediako Eguraldi zerbitzuak eta Euskalmetek egindako iragarpenaren arabera. Biak ala biek ohartarazi dutenez, beroaldia izango dugu etzitik aurrera, hiru egunez. Izan ere, asteartean behera egingo dute termometroek. Larunbatean, Afrikako iparraldetik datorren aire masa oso epel bat sartuko zaigu, eta hego haizeak lagunduta, tenperatura maximoak igoaraziko ditu: 32-33 ºC inguruan errendituko dira barnealdean, eta 29-30 ºC-an kostaldean. Hori horrela, Baiona (27 ºC espero dituzte) eta Donostia (29 gradu) izango dira hiriburu "epelenak", eta 30 ºC-ko langa gaindituta egongo dira gainerako hiriburuak: Bilbo (32), Gasteiz (33) eta Iruñea (31). Gainera, eguzkia izango dugu jaun eta jabe lurralde osoan. Arratsaldean, brisa sartuko da kostaldean, eta bero sentsazioa apalduko du. Tenperatura minimoak 17 ºC-koak izango dira kostaldean, eta 14-15 ºC-ra jaitsiko dira barnealdean.
Gertakariak Elena Garcia Armada Institutuan jazo dira, Jerez de la Fronterako San Jose Obrero auzoan.
Audiorik gabe.
14 urteko ikasle bat atxilotu dute gaur Jerez de la Fronteran (Cadiz), hiriko institutu batean hiru irakasle eta ikasle bat arma zuri batekin zauritzeagatik, polizia-iturriek jakitera eman dutenez.
Gertakariak Elena Garcia Armada Institutuan jazo dira, San Jose Obrero auzoan. Ikaslea, DBHko hirugarren mailako ikaslea, "haserre" joan zen bere gelaren atzealdera, bere motxila zegoen tokira, eta "labanak" atera zituen bertatik, alboko gelako ikasle batek azaldu duenez.
Adingabea berehala aurkitu eta Jerez de la Fronterako komisariara eraman dute. Ikerketa amaitu eta Adingabeen Fiskaltzaren esku utziko dute, Poliziak azaldu duenez. Ikasleak jolastokian bildu dituzte; izan ere, horietako askoren gurasoak haien bila joan dira etxera eramateko.
Afrikako aire masa bero batek 30 °C-tik gora ...
Afrikako aire masa bero batek 30 °C-tik gora igoaraziko ditu maximoak asteburuan
Astelehenera arte iraungo du beroaldi...
1:02 min.
Astelehenera arte iraungo du beroaldiak. Termometroak 33 °C-raino igoko dira, eta litekeena da urrian orain arte izandako maximoen errekorrak haustea.
Audiorik gabe. Muturreko tenperatura altuak, 33 ºC-rainok cl oak barnealdean, urri betean. Hala omen dator asteburuko eguraldia, EITB Mediako Eguraldi zerbitzuak eta Euskalmetek egindako iragarpenaren arabera. Biak ala biek ohartarazi dutenez, beroaldia izango dugu etzitik aurrera, hiru egunez. Izan ere, asteartean behera egingo dute termometroek. Larunbatean, Afrikako iparraldetik datorren aire masa oso epel bat sartuko zaigu, eta hego haizeak lagunduta, tenperatura maximoak igoaraziko ditu: 32-33 ºC inguruan errendituko dira barnealdean, eta 29-30 ºC-an kostaldean. Hori horrela, Baiona (27 ºC espero dituzte) eta Donostia (29 gradu) izango dira hiriburu "epelenak", eta 30 ºC-ko langa gaindituta egongo dira gainerako hiriburuak: Bilbo (32), Gasteiz (33) eta Iruñea (31). Gainera, eguzkia izango dugu jaun eta jabe lurralde osoan. Arratsaldean, brisa sartuko da kostaldean, eta bero sentsazioa apalduko du. Tenperatura minimoak 17 ºC-koak izango dira kostaldean, eta 14-15 ºC-ra jaitsiko dira barnealdean.
2023/09/28
DBHko ikasle batek labanaz zauritu ditu hiru ...
DBHko ikasle batek labanaz zauritu ditu hiru irakasle eta beste ikasle bat Cadizen
Gertakariak Elena Garcia Armada Insti...
0:55 min.
Gertakariak Elena Garcia Armada Institutuan jazo dira, Jerez de la Fronterako San Jose Obrero auzoan.
Audiorik gabe. 14 urteko ikasle bat atxilotu dute gaur Jerez de la Fronteran (Cadiz), hiriko institutu batean hiru irakasle eta ikasle bat arma zuri batekin zauritzeagatik, polizia-iturriek jakitera eman dutenez. Gertakariak Elena Garcia Armada Institutuan jazo dira, San Jose Obrero auzoan. Ikaslea, DBHko hirugarren mailako ikaslea, "haserre" joan zen bere gelaren atzealdera, bere motxila zegoen tokira, eta "labanak" atera zituen bertatik, alboko gelako ikasle batek azaldu duenez. Adingabea berehala aurkitu eta Jerez de la Fronterako komisariara eraman dute. Ikerketa amaitu eta Adingabeen Fiskaltzaren esku utziko dute, Poliziak azaldu duenez. Ikasleak jolastokian bildu dituzte; izan ere, horietako askoren gurasoak haien bila joan dira etxera eramateko.
2023/09/28
A | A | A | O | O | L | I |
---|---|---|---|---|---|---|
1 | 2 | 3 | ||||
4 | 5 | 6 | 7 | 8 | 9 | 10 |
11 | 12 | 13 | 14 | 15 | 16 | 17 |
18 | 19 | 20 | 21 | 22 | 23 | 24 |
25 | 26 | 27 | 28 | 29 | 30 |
A | A | A | O | O | L | I |
---|---|---|---|---|---|---|
1 | 2 | 3 | 4 | 5 | 6 | |
7 | 8 | 9 | 10 | 11 | 12 | 13 |
14 | 15 | 16 | 17 | 18 | 19 | 20 |
21 | 22 | 23 | 24 | 25 | 26 | 27 |
28 | 29 | 30 | 31 |
Ziberdelituek % 31 gora egin dute EAEn 2023ko...
Ziberdelituek % 31 gora egin dute EAEn 2023ko lehenengo seihilekoan, eta gehienak iruzurrak izan dir
Guztira, 12.878 ziberdelitu jazo dira...
2:01 min.
Guztira, 12.878 ziberdelitu jazo dira, horietako % 89 iruzurrak.
Audiorik gabe. Euskadin salatzen diren lau delitutatik bat teknologia berrien bidez egiten da. Denbora horretan, zehazki, 12.878 ziberdelitu erregistratu dira, iazko aldi berean baino % 31 gehiago. Horietako gehien-gehienak, orain arte bezala, ziberiruzurrak izan dira, eta ziberdelitu guztien % 89 dira. Josu Erkoreka lehenengo lehendakariorde eta Segurtasuneko sailburua buru dela, eta Arantxa Tapia Ekonomiaren Garapen, Industria eta Ingurumeneko sailburua ere bertan dela, egin dute gaur goizean Cyberzaintza, Euskadiko Zibersegurtasun Agentzia berria, sortzeko bilera. Batzarra 2023ko lehenengo seihilekoko datuen azterketarekin amaitu da. Esan bezala, ziberdelituen sailkapenaren buruan ziberiruzurrak daude. Aurtengo lehenengo seihilekoan 11.508 ziberiruzur izan dira, iaz baino % 30,5 gehiago. Ziberfaltsifikazioei dagokionez, 505 antzeman dituzte, 2022ko lehenengo seihilekoan baino % 9 gehiago. Zerrendan hurrengoak zibermehatxuak eta ziberjazarpenak dira. Horrela, 390 salatu dituzte, iaz baino % 8 gehiago. Teknologia berrien bidez sekretuak argitara eta jakitera emateagatik 89 salaketa aurkeztu dira, 2022ko lehenengo seihilekoan baino % 2 gehiago. Bestalde, Internet bidezko delitu sexualak eta eta erasoak kopuruan gutxi izan badira ere, portzentajean hazkunde handienak izan dituzte iazko epe berdinarekin alderatuta. Horrela, 44 zibereraso izan dira, iaz baino % 144 gehiago. Azkenik, 36 ziberdelitu sexual jazo dira, % 71 gehiago.
EAEko Zibersegurtasun Agentzia berria abiatze...
EAEko Zibersegurtasun Agentzia berria abiatzeko bilera egin dute
Administrazio Kontseilua lehenbiziko ...
2:12 min.
Administrazio Kontseilua lehenbiziko aldiz elkartu da Arabako Parke Teknologikoan (Miñaon) kokatuko den Agentzia berri honen jarduerari hasiera emateko.
Audiorik gabe. Josu Erkoreka lehenengo lehendakariorde eta Segurtasuneko sailburua buru zela, eta Arantxa Tapia Ekonomiaren Garapen, Industria eta Ingurumeneko sailburua ere bertan zela, egin dute gaur goizean Cyberzaintza, Euskadiko Zibersegurtasun Agentzia berria, sortzeko bilera. Segurtasun Sailak ohar batean azaldu duenez, Interneten eta teknologia berrien erabileraren ondorio diren mehatxuei modu integralean eta zeharkakotasunez aurre egiteko sortu da. Administrazio Kontseilua lehenbiziko aldiz elkartu da Arabako Parke Teknologikoan (Miñaon) kokatuko den Agentzia berri honen jarduerari hasiera emateko. Agentzia, zehazki, Basque Cybersecurity Centreren egoitzan kokatuko da. Cyberzaintzaren gobernu-organoko kideak Eusko Jaurlaritzako, foru-aldundietako eta udaletako ordezkariak izango dira. Kontseilu honen lehenengo eginkizunetako bat legezko oinarriak eta oinarri operatiboak ezartzen dituzten eta agentziaren helburuak, eginkizunak eta egiturak zehazten dituzten estatutuei oniritzia ematea da. Estatutuok laster aurkeztuko dituzte Gobernu Kontseiluan, honek onar ditzan. Agentzia berriak hiru arlotan jardungo du: ziberdelituak; azpiegitura eta datu publikoen babesa; eta enpresa egituren eta datuen babesa. Besteak beste, hauek dira Agentziaren zeregin nagusietako batzuk: ziberintzidentziak eta zibererasoak ikertu eta aztertzea; antzematea eta horiei erantzutea, horretarako irizpideak finkatuta eta babes-neurri egokiak sustatuta zibermehatxuei aurre egiteko eta zerbitzu publiko kritikoak eta funtsezkoak identifikatu eta zaintzea, horien ziberbabeserako neurri egokiak proposatzeko.
Marokoko lurrikarak kaltetutakoentzat laguntz...
Marokoko lurrikarak kaltetutakoentzat laguntza jasotzeko guneak, Bilbon eta Ermuan
Bilboko komunitate marokoarrak lagunt...
1:44 min.
Bilboko komunitate marokoarrak laguntza jasotzeko gune bat jarri zuen martxan atzo, asteartea, Karmelan (Fika kalea 44)
Audiorik gabe. Atzo, asteartea, Bilboko komunitate marokoarrak material bilketa jarri zuen martxan, joan den ostiraleko lurrikarak astindu zuen eremura bidaltzeko. Lurrikarak Atlas Garaia (Maroko) astindu zuen joan den asteburuan, eta milaka kaltetu eta gutxienez 2.900 hildako uzti ditu. Bilketa-gunea Bizkaiko hiriburuko Karmela espazioan jarri dute, Fika kaleko 44. zenbakian. Ekimenaren sustatzaileetako batek eitb.eus-i azaldu dionez, bilketak "astebete iraungo du gutxi gorabehera", helburua lurrikarak suntsitutako eremura laguntza lehenbailehen bidaltzea baita. Iturri berak zehaztu duenez, laguntza humanitarioa herrialdeko elkarteen bidez bideratuko da, eta zuzenean banatuko da lurrikarako biktimen artean, kaltetutako eremuan. Bilketaren antolatzaileen arabera, laguntza eraginkorra izateko elementurik beharrezkoenak sendagaiak dira (ibuprofenoa, parazetamola, betadine, alkohola, gaza esterilak, bendajeak, ur oxigenatua...); umeentzako pixoihalak, konpresak, biberoiak eta esne hautsa; heldu eta adingabeentzako barruko arropa eta berokiak; kanpin-dendak, lotarako zakuak, mantak, sabanak, eskuoihalak, burkoak eta linternak pilekin edo kandelak; zabor-poltsak eta gelak. Elikagaiei dagokienez, ontziratutako produktuak, pasta edo kafea behar.