Astelehenera arte iraungo du beroaldiak. Termometroak 33 °C-raino igoko dira, eta litekeena da urrian orain arte izandako maximoen errekorrak haustea.
Audiorik gabe.
Muturreko tenperatura altuak, 33 ºC-rainok cl oak barnealdean, urri betean. Hala omen dator asteburuko eguraldia, EITB Mediako Eguraldi zerbitzuak eta Euskalmetek egindako iragarpenaren arabera. Biak ala biek ohartarazi dutenez, beroaldia izango dugu etzitik aurrera, hiru egunez. Izan ere, asteartean behera egingo dute termometroek. Larunbatean, Afrikako iparraldetik datorren aire masa oso epel bat sartuko zaigu, eta hego haizeak lagunduta, tenperatura maximoak igoaraziko ditu: 32-33 ºC inguruan errendituko dira barnealdean, eta 29-30 ºC-an kostaldean. Hori horrela, Baiona (27 ºC espero dituzte) eta Donostia (29 gradu) izango dira hiriburu "epelenak", eta 30 ºC-ko langa gaindituta egongo dira gainerako hiriburuak: Bilbo (32), Gasteiz (33) eta Iruñea (31). Gainera, eguzkia izango dugu jaun eta jabe lurralde osoan. Arratsaldean, brisa sartuko da kostaldean, eta bero sentsazioa apalduko du. Tenperatura minimoak 17 ºC-koak izango dira kostaldean, eta 14-15 ºC-ra jaitsiko dira barnealdean.
Gertakariak Elena Garcia Armada Institutuan jazo dira, Jerez de la Fronterako San Jose Obrero auzoan.
Audiorik gabe.
14 urteko ikasle bat atxilotu dute gaur Jerez de la Fronteran (Cadiz), hiriko institutu batean hiru irakasle eta ikasle bat arma zuri batekin zauritzeagatik, polizia-iturriek jakitera eman dutenez.
Gertakariak Elena Garcia Armada Institutuan jazo dira, San Jose Obrero auzoan. Ikaslea, DBHko hirugarren mailako ikaslea, "haserre" joan zen bere gelaren atzealdera, bere motxila zegoen tokira, eta "labanak" atera zituen bertatik, alboko gelako ikasle batek azaldu duenez.
Adingabea berehala aurkitu eta Jerez de la Fronterako komisariara eraman dute. Ikerketa amaitu eta Adingabeen Fiskaltzaren esku utziko dute, Poliziak azaldu duenez. Ikasleak jolastokian bildu dituzte; izan ere, horietako askoren gurasoak haien bila joan dira etxera eramateko.
Afrikako aire masa bero batek 30 °C-tik gora ...
Afrikako aire masa bero batek 30 °C-tik gora igoaraziko ditu maximoak asteburuan
Astelehenera arte iraungo du beroaldi...
1:02 min.
Astelehenera arte iraungo du beroaldiak. Termometroak 33 °C-raino igoko dira, eta litekeena da urrian orain arte izandako maximoen errekorrak haustea.
Audiorik gabe. Muturreko tenperatura altuak, 33 ºC-rainok cl oak barnealdean, urri betean. Hala omen dator asteburuko eguraldia, EITB Mediako Eguraldi zerbitzuak eta Euskalmetek egindako iragarpenaren arabera. Biak ala biek ohartarazi dutenez, beroaldia izango dugu etzitik aurrera, hiru egunez. Izan ere, asteartean behera egingo dute termometroek. Larunbatean, Afrikako iparraldetik datorren aire masa oso epel bat sartuko zaigu, eta hego haizeak lagunduta, tenperatura maximoak igoaraziko ditu: 32-33 ºC inguruan errendituko dira barnealdean, eta 29-30 ºC-an kostaldean. Hori horrela, Baiona (27 ºC espero dituzte) eta Donostia (29 gradu) izango dira hiriburu "epelenak", eta 30 ºC-ko langa gaindituta egongo dira gainerako hiriburuak: Bilbo (32), Gasteiz (33) eta Iruñea (31). Gainera, eguzkia izango dugu jaun eta jabe lurralde osoan. Arratsaldean, brisa sartuko da kostaldean, eta bero sentsazioa apalduko du. Tenperatura minimoak 17 ºC-koak izango dira kostaldean, eta 14-15 ºC-ra jaitsiko dira barnealdean.
2023/09/28
DBHko ikasle batek labanaz zauritu ditu hiru ...
DBHko ikasle batek labanaz zauritu ditu hiru irakasle eta beste ikasle bat Cadizen
Gertakariak Elena Garcia Armada Insti...
0:55 min.
Gertakariak Elena Garcia Armada Institutuan jazo dira, Jerez de la Fronterako San Jose Obrero auzoan.
Audiorik gabe. 14 urteko ikasle bat atxilotu dute gaur Jerez de la Fronteran (Cadiz), hiriko institutu batean hiru irakasle eta ikasle bat arma zuri batekin zauritzeagatik, polizia-iturriek jakitera eman dutenez. Gertakariak Elena Garcia Armada Institutuan jazo dira, San Jose Obrero auzoan. Ikaslea, DBHko hirugarren mailako ikaslea, "haserre" joan zen bere gelaren atzealdera, bere motxila zegoen tokira, eta "labanak" atera zituen bertatik, alboko gelako ikasle batek azaldu duenez. Adingabea berehala aurkitu eta Jerez de la Fronterako komisariara eraman dute. Ikerketa amaitu eta Adingabeen Fiskaltzaren esku utziko dute, Poliziak azaldu duenez. Ikasleak jolastokian bildu dituzte; izan ere, horietako askoren gurasoak haien bila joan dira etxera eramateko.
2023/09/28
A | A | A | O | O | L | I |
---|---|---|---|---|---|---|
1 | 2 | 3 | ||||
4 | 5 | 6 | 7 | 8 | 9 | 10 |
11 | 12 | 13 | 14 | 15 | 16 | 17 |
18 | 19 | 20 | 21 | 22 | 23 | 24 |
25 | 26 | 27 | 28 | 29 | 30 |
A | A | A | O | O | L | I |
---|---|---|---|---|---|---|
1 | 2 | 3 | 4 | 5 | 6 | |
7 | 8 | 9 | 10 | 11 | 12 | 13 |
14 | 15 | 16 | 17 | 18 | 19 | 20 |
21 | 22 | 23 | 24 | 25 | 26 | 27 |
28 | 29 | 30 | 31 |
18 urteko gazte bat atxilotu dute Bilbon inda...
18 urteko gazte bat atxilotu dute Bilbon indarkeria erabiliz lapurretak nola egin Interneten irakast
Bideoak milioi bat bistaratze baino g...
1:16 min.
Bideoak milioi bat bistaratze baino gehiago eta milaka 'like' izan zituen.
Audiorik gabe. Espainiako Poliziak 18 urteko gizon bat atxilotu du Bilbon, delitua egiteko probokazioa egotzita, Internet bidez gazteak 'mataleon' teknika erabiliz lapurtzera bultzatzeagatik. Ikertzaileen arabera, aldez aurretik 14 urtetik beherako gazteei delituak egiteko eskatzen zien beste bideoak ere egin ditu, Espainiako Gobernuak Euskadin duen Ordezkaritzak jakinarazi duenez. Ikerketa Bilboko Informazio Brigadako (BPI) ikertzaileek ziberpatruilatze-lanetan bideo bat aurkitu zutenean hasi zen. Bideo horretan gazte batek 'mataleon' metodoa erabiliz lapurretak egiten erakusten zien beste batzuei, itxuraz adingabeak ziren atzerritarrei. Delitu-mota hori biktimari bizkarretik erasotzean eta lepoan besoekin sakatzean datza, garuneranzko odol-fluxua mozteko eta berehala konortea galtzea eragiteko. Ildo horretan, egiaztatu zuten bideoa Bizkaiko hiriburuko merkataritza-gune handi bateko terrazetan grabatu zela, eta milioi bat bistaratze baino gehiago eta milaka 'like' izan zituela. Halaber, albiste ere izan zen zenbait egunkaritan, eta horrek "alarma sozial nabarmena" eragin zuen.
Bilbok Kale Nagusia itxiko du irailaren 16an ...
Bilbok Kale Nagusia itxiko du irailaren 16an eta 17an, Mugikortasunaren Europako Astearen baitan
Bilboko Udaleko ordezkariek Erriberak...
1:53 min.
Bilboko Udaleko ordezkariek Erriberako Merkatuan aurkeztu dute ekimena, irailaren 16tik 22ra bitartean egingo dena, "eraginkortasun energetikoa" lelopean.
Audiorik gabe. Bilbok Kale Nagusia itxiko du irailaren 16an eta 17an, Mugikortasunaren Europako Astearen baitan. Larunbatean, Plaza Biribiletik Mazarredora itxiko dute, eta, gero, igandean, Moyua plazara arte, garraio jasangarriak eta mugikortasun aktiboa bultzatzeko. Nora Abete alkateorde eta Bilboko Udaleko Mugikortasun eta Jasangarritasun zinegotziak eta Alvaro Perez Osasun eta Kontsumo zinegotziak Mugikortasunaren Europako Astea aurkeztu dute gaur Erriberako Merkatuan. Urtero egiten da, irailaren 16tik 22ra bitartean, eta aurten "eraginkortasun energetikoa" lelopean egingo da. Europako Batzordeak bultzatutako Mugikortasunaren Europako Astea honako helburu hauek ditu: arduradun politikoak zein herritarrak sentsibilizatzea hirian autoa zentzuz erabiltzeak dituen ondorio kaltegarriei buruz, bai osasun publikoan, bai ingurumenean, eta garraio jasangarriagoak erabiltzeak (besteak beste, garraio publikoa, bizikleta eta oinezko joan-etorriak) dituen onurei buruz. Ia 3.000 herrik eta hirik parte hartzen dute kanpaina honetan, eta irailaren 22an amaituko da, "Nire autoa gabeko eguna" ekitaldiarekin.
65 eta 80 urte arteko 2.000 donostiar bolunta...
65 eta 80 urte arteko 2.000 donostiar boluntarioren bila ari dira, alzheimerra prebenitzeko ikerketa
Bi urte iraungo ditu ikerketak, eta 2...
1:58 min.
Bi urte iraungo ditu ikerketak, eta 2025erako behin betiko emaitzak izatea aurreikusten da
Audiorik gabe. CITA-alzheimer Fundazioa 65 eta 80 urte arteko 2.000 donostiar boluntarioren bila ari da, alzheimerra prebenitzeko ikerketa batean parte hartzeko. Hainbat bizi-ohitura hartuta, alzheimerra edota beste dementzia mota batzuk izateko aukera murriztu daitekeela erakutsi nahi dute ikertzaileek. 'Donostiar ahaztezinen bila gabiltza' leloa du kanpainak, eta "CITA GO-ON" deritzon proiektuaren barruan kokatu dute. Pablo Martinez-Lage CITA-Alzheimer fundazioko zuzendari zientifikoak aurkeztu du ekimena gaur eguerdian, Donostiako Udaletxean, Eneko Goia alkatearekin batera. Martinez-Lageren hitzetan, biztanleriaren zahartzeak berekin dakarren "erronka nagusia" alzheimerrari eta beste dementzia motei aurre egitea izango da. "Ez badugu ezer egiten, 20 edo 30 urte barru bikoiztu egingo da dementzia duten pertsonen kopurua", ziurtatu du. Gaur aurkeztu duten ikerketaren ardatzean bizi-ohitura osasungarriak jarriko dituzte: ariketa fisikoa zein kognitiboa, elikadura osasuntsua eta integrazio soziala izango dira gakoak. Suediako Kronlinska Institutu sonatuaren babesa izango du egitasmoak, eta bertatik aterako diren ondorioak nazioartean partekatuko dituzte. Izan ere, Europako hainbat herrialdetan, Estatu Batuetan, Txinan edota Australian antzeko lan-lerroak eta antzeko metologia ari dira erabiltzen alzheimerra ikertzeko lanetan. Aurreikuspenen arabera, bi urte iraungo ditu ikerketak, eta 2025ean emaitzak izatea espero da. Parte hartu nahi dutenek cita-alzheimer.org webgunean dagoen formularioa beteta edota 943021792 telefonora deituta eman dezakete izena.