Zeinu Hizkuntza kurtsoak

Afrikako aire masa bero batek 30 °C-tik gora igoaraziko ditu maximoak asteburuan

Astelehenera arte iraungo du beroaldiak. Termometroak 33 °C-raino igoko dira, eta litekeena da urrian orain arte izandako maximoen errekorrak haustea.

Audiorik gabe.

Muturreko tenperatura altuak, 33 ºC-rainok cl oak barnealdean, urri betean. Hala omen dator asteburuko eguraldia, EITB Mediako Eguraldi zerbitzuak eta Euskalmetek egindako iragarpenaren arabera. Biak ala biek ohartarazi dutenez, beroaldia izango dugu etzitik aurrera, hiru egunez. Izan ere, asteartean behera egingo dute termometroek. Larunbatean, Afrikako iparraldetik datorren aire masa oso epel bat sartuko zaigu, eta hego haizeak lagunduta, tenperatura maximoak igoaraziko ditu: 32-33 ºC inguruan errendituko dira barnealdean, eta 29-30 ºC-an kostaldean. Hori horrela, Baiona (27 ºC espero dituzte) eta Donostia (29 gradu) izango dira hiriburu "epelenak", eta 30 ºC-ko langa gaindituta egongo dira gainerako hiriburuak: Bilbo (32), Gasteiz (33) eta Iruñea (31). Gainera, eguzkia izango dugu jaun eta jabe lurralde osoan. Arratsaldean, brisa sartuko da kostaldean, eta bero sentsazioa apalduko du. Tenperatura minimoak 17 ºC-koak izango dira kostaldean, eta 14-15 ºC-ra jaitsiko dira barnealdean.

DBHko ikasle batek labanaz zauritu ditu hiru irakasle eta beste ikasle bat Cadizen

Gertakariak Elena Garcia Armada Institutuan jazo dira, Jerez de la Fronterako San Jose Obrero auzoan.

Audiorik gabe.

14 urteko ikasle bat atxilotu dute gaur Jerez de la Fronteran (Cadiz), hiriko institutu batean hiru irakasle eta ikasle bat arma zuri batekin zauritzeagatik, polizia-iturriek jakitera eman dutenez.

Gertakariak Elena Garcia Armada Institutuan jazo dira, San Jose Obrero auzoan. Ikaslea, DBHko hirugarren mailako ikaslea, "haserre" joan zen bere gelaren atzealdera, bere motxila zegoen tokira, eta "labanak" atera zituen bertatik, alboko gelako ikasle batek azaldu duenez.

Adingabea berehala aurkitu eta Jerez de la Fronterako komisariara eraman dute. Ikerketa amaitu eta Adingabeen Fiskaltzaren esku utziko dute, Poliziak azaldu duenez. Ikasleak jolastokian bildu dituzte; izan ere, horietako askoren gurasoak haien bila joan dira etxera eramateko.

Afrikako aire masa bero batek 30 °C-tik gora igoaraziko ditu maximoak asteburuan

Afrikako aire masa bero batek 30 °C-tik gora ...
Afrikako aire masa bero batek 30 °C-tik gora igoaraziko ditu maximoak asteburuan

Astelehenera arte iraungo du beroaldi...
1:02 min.

Astelehenera arte iraungo du beroaldiak. Termometroak 33 °C-raino igoko dira, eta litekeena da urrian orain arte izandako maximoen errekorrak haustea.

Audiorik gabe. Muturreko tenperatura altuak, 33 ºC-rainok cl oak barnealdean, urri betean. Hala omen dator asteburuko eguraldia, EITB Mediako Eguraldi zerbitzuak eta Euskalmetek egindako iragarpenaren arabera. Biak ala biek ohartarazi dutenez, beroaldia izango dugu etzitik aurrera, hiru egunez. Izan ere, asteartean behera egingo dute termometroek. Larunbatean, Afrikako iparraldetik datorren aire masa oso epel bat sartuko zaigu, eta hego haizeak lagunduta, tenperatura maximoak igoaraziko ditu: 32-33 ºC inguruan errendituko dira barnealdean, eta 29-30 ºC-an kostaldean. Hori horrela, Baiona (27 ºC espero dituzte) eta Donostia (29 gradu) izango dira hiriburu "epelenak", eta 30 ºC-ko langa gaindituta egongo dira gainerako hiriburuak: Bilbo (32), Gasteiz (33) eta Iruñea (31). Gainera, eguzkia izango dugu jaun eta jabe lurralde osoan. Arratsaldean, brisa sartuko da kostaldean, eta bero sentsazioa apalduko du. Tenperatura minimoak 17 ºC-koak izango dira kostaldean, eta 14-15 ºC-ra jaitsiko dira barnealdean.

2023/09/28

DBHko ikasle batek labanaz zauritu ditu hiru irakasle eta beste ikasle bat Cadizen

DBHko ikasle batek labanaz zauritu ditu hiru ...
DBHko ikasle batek labanaz zauritu ditu hiru irakasle eta beste ikasle bat Cadizen

Gertakariak Elena Garcia Armada Insti...
0:55 min.

Gertakariak Elena Garcia Armada Institutuan jazo dira, Jerez de la Fronterako San Jose Obrero auzoan.

Audiorik gabe. 14 urteko ikasle bat atxilotu dute gaur Jerez de la Fronteran (Cadiz), hiriko institutu batean hiru irakasle eta ikasle bat arma zuri batekin zauritzeagatik, polizia-iturriek jakitera eman dutenez. Gertakariak Elena Garcia Armada Institutuan jazo dira, San Jose Obrero auzoan. Ikaslea, DBHko hirugarren mailako ikaslea, "haserre" joan zen bere gelaren atzealdera, bere motxila zegoen tokira, eta "labanak" atera zituen bertatik, alboko gelako ikasle batek azaldu duenez. Adingabea berehala aurkitu eta Jerez de la Fronterako komisariara eraman dute. Ikerketa amaitu eta Adingabeen Fiskaltzaren esku utziko dute, Poliziak azaldu duenez. Ikasleak jolastokian bildu dituzte; izan ere, horietako askoren gurasoak haien bila joan dira etxera eramateko.

2023/09/28

Iraila 2023
AAAOOLI
 123
45678910
11121314151617
18192021222324
252627282930 
Abuztua 2023
AAAOOLI
 123456
78910111213
14151617181920
21222324252627
28293031 

        2023-09-15ko bideoen artxiboa

Gizon baten gorpua agertu da Kontxako hondartzan

Gizon baten gorpua agertu da Kontxako hondart...
Gizon baten gorpua agertu da Kontxako hondartzan

Udalak jakinarazi duenez, 40 urte ing...
0:42 min.

Udalak jakinarazi duenez, 40 urte inguruko gizon atzerritarra da hildakoa. Ikerketa abiatu dute heriotzaren zergatiak argitzeko.

Audiorik gabe. Gizon baten gorpua agertu da gaur goizean Donostiako Kontxa hondartzan. Udaletik jakinarazi dutenez, 40 urte inguruko gizon atzerritarra da hildakoa. Hondartza garbitzen ari zen langile batek ur izkinan aurkitu du hilotza 08:00ak aldera, eta Udaltzaingoari jakinarazi dio. Udaltzaingoak ingurua hesitu du, epaileak gorpua altxatu bitartean. Hildakoaren bi lagunek gorpua identifikatu dute. Ikerketak argitu beharko ditu heriotzaren zergatiak.

Maiatzaren 14ean hasiko da Basurtun haur jaioberri bat bahitu zuen emakumearen aurkako epaiketa

Maiatzaren 14ean hasiko da Basurtun haur jaio...
Maiatzaren 14ean hasiko da Basurtun haur jaioberri bat bahitu zuen emakumearen aurkako epaiketa

Fiskaltzak lau urteko kartzela-zigorr...
0:52 min.

Fiskaltzak lau urteko kartzela-zigorra eskatuko du kasu horrengatik auzipetutako emakumearentzat.

Audiorik gabe. 2024ko maiatzaren 14ean hasiko da 2022ko urriaren 19an Basurtuko ospitalean haur jaioberri bat bahitzeagatik auzipetutako emakumearen aurkako epaiketa, Bizkaiko Lurralde Auzitegiko lehenengo atalean, eta Fiskaltzak lau urteko kartzela-zigorra eskatuko du bere aurka, EITBk jakin ahal izan duenez. 2022ko urriaren 19an izan zen bahiketa. Osasun langile baten plantak egiten lortu zuen emakumeak ospitalean sartu eta haurra eramatea. Jaioberria, azkenean, osasun egoera onean aurkitu zuten, Santutxuko etxebizitza baten lanpasean. Fiskaltzak lau urteko espetxe-zigorra eskatuko du emakumearen aurka haurra legez kanpo atxikitzea egotzita.

Aske geratu dira adingabe baten bideo sexuala zabaltzeagatik atxilotutako Real Madrileko harrobiko j

Aske geratu dira adingabe baten bideo sexuala...
Aske geratu dira adingabe baten bideo sexuala zabaltzeagatik atxilotutako Real Madrileko harrobiko j

Biktimaren amak jarri zuen salaketa i...
1:30 min.

Biktimaren amak jarri zuen salaketa irailaren 6an, Kanaria Handiko Mogan herrian. Ikerketako iturrien arabera, atxilotuetako batek grabatu zuen bideoa uda hasieran, neskaren baimenik gabe.

Audiorik gabe. Guardia Zibilak Real Madrileko harrobiko hiru jokalari atxilotu ditu Madrilen, 16 urteko neska baten bideo sexuala WhastApp sare sozialaren bidez zabaltzeagatik. Epailearen aurrean deklaratu ondoren, libre utzi dituzte hirurak. Atxilotuen telefono mugikorren kopiak egiteko agindu du epaileak. Sexu-izaerako sekretuak ezagutzera ematea leporatu diete futbolariei, baina ez sexu-erasoa egitea. Ikerketako arduradunek baieztatu dute bideoan grabatuta dauden sexu-harremanak baimendutakoak izan zirela; ez, ordea, eduki horiek zabaltzea. Biktimaren amak jarri zuen salaketa, irailaren 6an, Kanaria Handiko Mogan herrian. Aipatutako iturrien arabera, atxilotuetako batek grabatu zuen bideoa uda hasieran, neskaren baimenik gabe. Real Madrileko bigarren taldeko (Real Madril Gaztela) jokalari bat eta hirugarren taldeko (Real Madril C) bi dira atxilotuak. Madrilgo klubaren egoitza nagusian atxilotu dituzte, goizean. Albistea zabaldu eta berehala, Irene Montero Espainiako Gobernuko Berdintasun ministroak esan du sexu-irudiak baimenik gabe zabaltzea sexu-indarkeria dela.