Zeinu Hizkuntza kurtsoak

Afrikako aire masa bero batek 30 °C-tik gora igoaraziko ditu maximoak asteburuan

Astelehenera arte iraungo du beroaldiak. Termometroak 33 °C-raino igoko dira, eta litekeena da urrian orain arte izandako maximoen errekorrak haustea.

Audiorik gabe.

Muturreko tenperatura altuak, 33 ºC-rainok cl oak barnealdean, urri betean. Hala omen dator asteburuko eguraldia, EITB Mediako Eguraldi zerbitzuak eta Euskalmetek egindako iragarpenaren arabera. Biak ala biek ohartarazi dutenez, beroaldia izango dugu etzitik aurrera, hiru egunez. Izan ere, asteartean behera egingo dute termometroek. Larunbatean, Afrikako iparraldetik datorren aire masa oso epel bat sartuko zaigu, eta hego haizeak lagunduta, tenperatura maximoak igoaraziko ditu: 32-33 ºC inguruan errendituko dira barnealdean, eta 29-30 ºC-an kostaldean. Hori horrela, Baiona (27 ºC espero dituzte) eta Donostia (29 gradu) izango dira hiriburu "epelenak", eta 30 ºC-ko langa gaindituta egongo dira gainerako hiriburuak: Bilbo (32), Gasteiz (33) eta Iruñea (31). Gainera, eguzkia izango dugu jaun eta jabe lurralde osoan. Arratsaldean, brisa sartuko da kostaldean, eta bero sentsazioa apalduko du. Tenperatura minimoak 17 ºC-koak izango dira kostaldean, eta 14-15 ºC-ra jaitsiko dira barnealdean.

DBHko ikasle batek labanaz zauritu ditu hiru irakasle eta beste ikasle bat Cadizen

Gertakariak Elena Garcia Armada Institutuan jazo dira, Jerez de la Fronterako San Jose Obrero auzoan.

Audiorik gabe.

14 urteko ikasle bat atxilotu dute gaur Jerez de la Fronteran (Cadiz), hiriko institutu batean hiru irakasle eta ikasle bat arma zuri batekin zauritzeagatik, polizia-iturriek jakitera eman dutenez.

Gertakariak Elena Garcia Armada Institutuan jazo dira, San Jose Obrero auzoan. Ikaslea, DBHko hirugarren mailako ikaslea, "haserre" joan zen bere gelaren atzealdera, bere motxila zegoen tokira, eta "labanak" atera zituen bertatik, alboko gelako ikasle batek azaldu duenez.

Adingabea berehala aurkitu eta Jerez de la Fronterako komisariara eraman dute. Ikerketa amaitu eta Adingabeen Fiskaltzaren esku utziko dute, Poliziak azaldu duenez. Ikasleak jolastokian bildu dituzte; izan ere, horietako askoren gurasoak haien bila joan dira etxera eramateko.

Afrikako aire masa bero batek 30 °C-tik gora igoaraziko ditu maximoak asteburuan

Afrikako aire masa bero batek 30 °C-tik gora ...
Afrikako aire masa bero batek 30 °C-tik gora igoaraziko ditu maximoak asteburuan

Astelehenera arte iraungo du beroaldi...
1:02 min.

Astelehenera arte iraungo du beroaldiak. Termometroak 33 °C-raino igoko dira, eta litekeena da urrian orain arte izandako maximoen errekorrak haustea.

Audiorik gabe. Muturreko tenperatura altuak, 33 ºC-rainok cl oak barnealdean, urri betean. Hala omen dator asteburuko eguraldia, EITB Mediako Eguraldi zerbitzuak eta Euskalmetek egindako iragarpenaren arabera. Biak ala biek ohartarazi dutenez, beroaldia izango dugu etzitik aurrera, hiru egunez. Izan ere, asteartean behera egingo dute termometroek. Larunbatean, Afrikako iparraldetik datorren aire masa oso epel bat sartuko zaigu, eta hego haizeak lagunduta, tenperatura maximoak igoaraziko ditu: 32-33 ºC inguruan errendituko dira barnealdean, eta 29-30 ºC-an kostaldean. Hori horrela, Baiona (27 ºC espero dituzte) eta Donostia (29 gradu) izango dira hiriburu "epelenak", eta 30 ºC-ko langa gaindituta egongo dira gainerako hiriburuak: Bilbo (32), Gasteiz (33) eta Iruñea (31). Gainera, eguzkia izango dugu jaun eta jabe lurralde osoan. Arratsaldean, brisa sartuko da kostaldean, eta bero sentsazioa apalduko du. Tenperatura minimoak 17 ºC-koak izango dira kostaldean, eta 14-15 ºC-ra jaitsiko dira barnealdean.

2023/09/28

DBHko ikasle batek labanaz zauritu ditu hiru irakasle eta beste ikasle bat Cadizen

DBHko ikasle batek labanaz zauritu ditu hiru ...
DBHko ikasle batek labanaz zauritu ditu hiru irakasle eta beste ikasle bat Cadizen

Gertakariak Elena Garcia Armada Insti...
0:55 min.

Gertakariak Elena Garcia Armada Institutuan jazo dira, Jerez de la Fronterako San Jose Obrero auzoan.

Audiorik gabe. 14 urteko ikasle bat atxilotu dute gaur Jerez de la Fronteran (Cadiz), hiriko institutu batean hiru irakasle eta ikasle bat arma zuri batekin zauritzeagatik, polizia-iturriek jakitera eman dutenez. Gertakariak Elena Garcia Armada Institutuan jazo dira, San Jose Obrero auzoan. Ikaslea, DBHko hirugarren mailako ikaslea, "haserre" joan zen bere gelaren atzealdera, bere motxila zegoen tokira, eta "labanak" atera zituen bertatik, alboko gelako ikasle batek azaldu duenez. Adingabea berehala aurkitu eta Jerez de la Fronterako komisariara eraman dute. Ikerketa amaitu eta Adingabeen Fiskaltzaren esku utziko dute, Poliziak azaldu duenez. Ikasleak jolastokian bildu dituzte; izan ere, horietako askoren gurasoak haien bila joan dira etxera eramateko.

2023/09/28

Iraila 2023
AAAOOLI
 123
45678910
11121314151617
18192021222324
252627282930 
Abuztua 2023
AAAOOLI
 123456
78910111213
14151617181920
21222324252627
28293031 

        2023-09-18ko bideoen artxiboa

Gaurtik aurrera eskola-garraioa izango dute berriro Arabako eta Bizkaiko ikasleek

Gaurtik aurrera eskola-garraioa izango dute b...
Gaurtik aurrera eskola-garraioa izango dute berriro Arabako eta Bizkaiko ikasleek

Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailak ...
0:41 min.

Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailak eta eskola garraioko enpresek elkarrizketari berriro ekitea erabaki dute, "etorkizunera begira hobetzeko proposamenak aztertu eta planteatzeko”.

Audiorik gabe. Eskola-garraioko enpresek gaur ekingo diote berriro zerbitzuari Araban eta Bizkaian, Hezkuntza Sailarekin etorkizunerako hobekuntza proposamenak egitea adostu ostean. Hezkuntza Sailak eta eskola garraioko enpresek elkarrizketari berriro ekitea erabaki dute, eta hurbilketa horren ondorioz, ikasturte hasieran bermatuta egon ez den zerbitzua berrezarriko da Araban eta Bizkaian.

Gizon bat atxilotu dute Tuteran bikotekidea erasotzeagatik

Gizon bat atxilotu dute Tuteran bikotekidea e...
Gizon bat atxilotu dute Tuteran bikotekidea erasotzeagatik

23 urteko emakumea ospitalera eraman ...
1:03 min.

23 urteko emakumea ospitalera eraman zuten.

Audiorik gabe. Gizon bat atxilotu dute igande honetan Tuteran 23 urteko bikotekideari eraso egin eta zauritzeagatik, Tuterako Udaltzaingoak jakitera eman duenez. Emakumea ospitalera eraman behar izan zuten. 08:00ak aldera SOS Nafarroak deia jaso zuen Tuterako etxebizitza batean liskar bat zegoela ohartaraziz. Bertaratu zirenean, agenteek emakume bat aurkitu zuten besoan zauri odoltsu bat zuela, antza arma zuri batekin egina. Etxebizitzan biktimaren anaia ere bazegoen, eta hark ere zauriak zituen eskuan. Antza, ustezko erasotzaileak egin ziozkion, arma kentzen saiatu zenean. Emakumea ospitalera eraman zuten, eta jostura-puntu batzuk jarri ondoren, sendagiria eman zioten. 13:00ak aldera, ustezko erasotzailea bere borondatez joan zen polizia-etxera eta Foruzaingoak atxilotu egin zuen.

Epaileak bermerik gabe espetxera bidali du Murtzian emazte ohia hiltzea egotzita atxilotutako gizona

Epaileak bermerik gabe espetxera bidali du Mu...
Epaileak bermerik gabe espetxera bidali du Murtzian emazte ohia hiltzea egotzita atxilotutako gizona

Asteazkenetik 34 urteko emakumearen b...
1:07 min.

Asteazkenetik 34 urteko emakumearen bila ari ziren eta haren gorpua larunbatean aurkitu zuten Cieza udalerriko putzu batean.

Audiorik gabe. Murtzian, epaileak bermerik gabe espetxera bidali du Cieza udalerrian emazte ohia hiltzea egotzita atxilotutako gizona. 40 urteko atxilotuari homizidio delitua eta urruntze agindua urratzea leporatzen diote. Asteazkenetik 34 urteko emakumearen bila ari ziren Cieza inguruetan eta haren gorpua larunbatean aurkitu zuten udalerriko putzu batean. Emakumearen nebak ostegunean salatu zuen desagerpena, bezperatik bere berri ez baitzuen. Poliziak ikerketa abiatu ondotik, atzo iristen zaila den Ciezako putzu batean aurkitu zuten gorpua eta Guardia Zibilaren mendiko agenteek atera behar izan zuten. Ustezko hiltzailea pasa den ostegunean atxilotu zuten, biktimarekiko urruntze agindua bazuen ere berarekin harremanetan jarri zelako.