Zeinu Hizkuntza kurtsoak

Afrikako aire masa bero batek 30 °C-tik gora igoaraziko ditu maximoak asteburuan

Astelehenera arte iraungo du beroaldiak. Termometroak 33 °C-raino igoko dira, eta litekeena da urrian orain arte izandako maximoen errekorrak haustea.

Audiorik gabe.

Muturreko tenperatura altuak, 33 ºC-rainok cl oak barnealdean, urri betean. Hala omen dator asteburuko eguraldia, EITB Mediako Eguraldi zerbitzuak eta Euskalmetek egindako iragarpenaren arabera. Biak ala biek ohartarazi dutenez, beroaldia izango dugu etzitik aurrera, hiru egunez. Izan ere, asteartean behera egingo dute termometroek. Larunbatean, Afrikako iparraldetik datorren aire masa oso epel bat sartuko zaigu, eta hego haizeak lagunduta, tenperatura maximoak igoaraziko ditu: 32-33 ºC inguruan errendituko dira barnealdean, eta 29-30 ºC-an kostaldean. Hori horrela, Baiona (27 ºC espero dituzte) eta Donostia (29 gradu) izango dira hiriburu "epelenak", eta 30 ºC-ko langa gaindituta egongo dira gainerako hiriburuak: Bilbo (32), Gasteiz (33) eta Iruñea (31). Gainera, eguzkia izango dugu jaun eta jabe lurralde osoan. Arratsaldean, brisa sartuko da kostaldean, eta bero sentsazioa apalduko du. Tenperatura minimoak 17 ºC-koak izango dira kostaldean, eta 14-15 ºC-ra jaitsiko dira barnealdean.

DBHko ikasle batek labanaz zauritu ditu hiru irakasle eta beste ikasle bat Cadizen

Gertakariak Elena Garcia Armada Institutuan jazo dira, Jerez de la Fronterako San Jose Obrero auzoan.

Audiorik gabe.

14 urteko ikasle bat atxilotu dute gaur Jerez de la Fronteran (Cadiz), hiriko institutu batean hiru irakasle eta ikasle bat arma zuri batekin zauritzeagatik, polizia-iturriek jakitera eman dutenez.

Gertakariak Elena Garcia Armada Institutuan jazo dira, San Jose Obrero auzoan. Ikaslea, DBHko hirugarren mailako ikaslea, "haserre" joan zen bere gelaren atzealdera, bere motxila zegoen tokira, eta "labanak" atera zituen bertatik, alboko gelako ikasle batek azaldu duenez.

Adingabea berehala aurkitu eta Jerez de la Fronterako komisariara eraman dute. Ikerketa amaitu eta Adingabeen Fiskaltzaren esku utziko dute, Poliziak azaldu duenez. Ikasleak jolastokian bildu dituzte; izan ere, horietako askoren gurasoak haien bila joan dira etxera eramateko.

Afrikako aire masa bero batek 30 °C-tik gora igoaraziko ditu maximoak asteburuan

Afrikako aire masa bero batek 30 °C-tik gora ...
Afrikako aire masa bero batek 30 °C-tik gora igoaraziko ditu maximoak asteburuan

Astelehenera arte iraungo du beroaldi...
1:02 min.

Astelehenera arte iraungo du beroaldiak. Termometroak 33 °C-raino igoko dira, eta litekeena da urrian orain arte izandako maximoen errekorrak haustea.

Audiorik gabe. Muturreko tenperatura altuak, 33 ºC-rainok cl oak barnealdean, urri betean. Hala omen dator asteburuko eguraldia, EITB Mediako Eguraldi zerbitzuak eta Euskalmetek egindako iragarpenaren arabera. Biak ala biek ohartarazi dutenez, beroaldia izango dugu etzitik aurrera, hiru egunez. Izan ere, asteartean behera egingo dute termometroek. Larunbatean, Afrikako iparraldetik datorren aire masa oso epel bat sartuko zaigu, eta hego haizeak lagunduta, tenperatura maximoak igoaraziko ditu: 32-33 ºC inguruan errendituko dira barnealdean, eta 29-30 ºC-an kostaldean. Hori horrela, Baiona (27 ºC espero dituzte) eta Donostia (29 gradu) izango dira hiriburu "epelenak", eta 30 ºC-ko langa gaindituta egongo dira gainerako hiriburuak: Bilbo (32), Gasteiz (33) eta Iruñea (31). Gainera, eguzkia izango dugu jaun eta jabe lurralde osoan. Arratsaldean, brisa sartuko da kostaldean, eta bero sentsazioa apalduko du. Tenperatura minimoak 17 ºC-koak izango dira kostaldean, eta 14-15 ºC-ra jaitsiko dira barnealdean.

2023/09/28

DBHko ikasle batek labanaz zauritu ditu hiru irakasle eta beste ikasle bat Cadizen

DBHko ikasle batek labanaz zauritu ditu hiru ...
DBHko ikasle batek labanaz zauritu ditu hiru irakasle eta beste ikasle bat Cadizen

Gertakariak Elena Garcia Armada Insti...
0:55 min.

Gertakariak Elena Garcia Armada Institutuan jazo dira, Jerez de la Fronterako San Jose Obrero auzoan.

Audiorik gabe. 14 urteko ikasle bat atxilotu dute gaur Jerez de la Fronteran (Cadiz), hiriko institutu batean hiru irakasle eta ikasle bat arma zuri batekin zauritzeagatik, polizia-iturriek jakitera eman dutenez. Gertakariak Elena Garcia Armada Institutuan jazo dira, San Jose Obrero auzoan. Ikaslea, DBHko hirugarren mailako ikaslea, "haserre" joan zen bere gelaren atzealdera, bere motxila zegoen tokira, eta "labanak" atera zituen bertatik, alboko gelako ikasle batek azaldu duenez. Adingabea berehala aurkitu eta Jerez de la Fronterako komisariara eraman dute. Ikerketa amaitu eta Adingabeen Fiskaltzaren esku utziko dute, Poliziak azaldu duenez. Ikasleak jolastokian bildu dituzte; izan ere, horietako askoren gurasoak haien bila joan dira etxera eramateko.

2023/09/28

Iraila 2023
AAAOOLI
 123
45678910
11121314151617
18192021222324
252627282930 
Abuztua 2023
AAAOOLI
 123456
78910111213
14151617181920
21222324252627
28293031 

        2023-09-19ko bideoen artxiboa

EAEko ekonomia % 1,5 hazi zen 2023ko bigarren hiruhilekoan

EAEko ekonomia % 1,5 hazi zen 2023ko bigarren...
EAEko ekonomia % 1,5 hazi zen 2023ko bigarren hiruhilekoan

Lanaldi osoko lanpostuak kontuan izan...
0:53 min.

Lanaldi osoko lanpostuak kontuan izanda, enpleguak % 0,7 egin zuen gora, urteko lehen hiruhilekoko datuekin alderatuta.

Audiorik gabe. Euskal Autonomia Erkidegoko BPGa % 0,4 hazi zen 2023ko bigarren hiruhilekoan, eta, aurreikusitakoaren arabera, urtetik urterako hazkundea % 1,5eko izango da, uztailean iragarritakoa baino hamarren bat txikiagoa. Lanaldi osoko lanpostuak kontuan izanda, enpleguak % 0,7 egin zuen gora, urteko lehen hiruhilekoko datuekin alderatuta. Horrek esan nahi du urte arteko hazkundea % 1,5ekoa izan dela; guztira, 2022ko bigarren hiruhilekoan baino 14.270 lanpostu gehiago, Eustatek emandako datuek erakusten dutenez.

Euskarak hitza hartuko du gaur Kongresuan, erabilera arautuko duen erreforma onartzeko saioan

Euskarak hitza hartuko du gaur Kongresuan, er...
Euskarak hitza hartuko du gaur Kongresuan, erabilera arautuko duen erreforma onartzeko saioan

12:00etan hasiko da Diputatuen Kong...
1:00 min.

12:00etan hasiko da Diputatuen Kongresuan hizkuntza koofizialak erabili ahal izateko araudiaren erreformari buruzko eztabaida. Onarpena bermatuta dago.

Audiorik gabe. Madrilgo Diputatuen Kongresuan Estatuko hizkuntza koofizialetan hitz egiteko aukera izango da astearte honetatik aurrera. Hain zuzen ere, aukera hori legezkoa izan dadin, arautegia aldatu beharra dago eta gaur, 12:00etan hasiko da araudia aldatzeko eztabaida hori. Aldaketa ez da ofiziala izango datorren ostegunean, irailaren 21ean, onartu arte, baina gaur bertan jada, eztabaidan bertan, erabil daitezke euskara, katalana eta galiziera. Hitzaldiak ahoz eta idatziz itzuliko dira. Bable edo aragoiera ere erabili ahal izango dira, baina horiek hizkuntza ofizial gisa aitortuak ez daudenez, diputatuek eurek itzuli beharko dituzte euren hitzaldiak. EH Bilduko eta EAJko diputatuek iragarri dute elebitasunaren alde egingo dutela eta euskara eta gaztelania, biak, erabiliko dituztela legegintzaldian zehar, Eusko Legebiltzarrean, Nafarroako Ganberan eta beste erakunde ofizialetan egiten duten bezala. Mertxe Aizpurua eta Joseba Agirretxea izango dira gaurko eztabaidan hitz egingo dutenak eta, beraz, Kongresuan euskara "estreinatuko" dutenak.

Adimen artifiziala erabilita hainbat adin txikikoren argazkiak manipulatu eta biluztu dituztela sala

Adimen artifiziala erabilita hainbat adin txi...
Adimen artifiziala erabilita hainbat adin txikikoren argazkiak manipulatu eta biluztu dituztela sala

Extremadurako hainbat adin txikikoren...
1:21 min.

Extremadurako hainbat adin txikikoren gurasoek salatu dutenez, beren alaben argazkiak manipulatu eta sarean zabaldu dituzte.

Audiorik gabe. Extremadurako Almendralejo udalerrian hainbat adin txikikoren gurasoek salatu dutenez, inteligentzia artifiziala erabilita beren alaben argazkiak manipulatu eta "biluzik" daudela zabaldu dituzte sare sozialetan. Argazkiak ez dira benetakoak, ordea, eta ustezko egileek dirua eskatzen diete biktimei horiek kentzearen truke. Hainbat gurasok jarritako salaketaren ondotik, Polizia Nazionalak zenbait adin txikiko identifikatu ditu argazki muntaia horien egile izan daitezkeelakoan. Nolanahi ere, ikerketak zabalik jarraitzen du oraindik. Atzo, Espainiako Gobernuak Extremaduran duen ordezkariak kazetarien aurrean azaldu zuenez, ustezko egileak adin txikikoak direla jakin bezain laster auzia Adin Txikikoen Fiskaltzaren esku gelditu da. Bestalde, atzo Almendralejoko alkateak adierazitakoaren arabera, oraingoz sei salaketa aurkeztu dituzte Almendralejoko polizia-etxean, baina gehiago izango direla uste dute.